Ikasleen ekarpenak

29/10/09

Zure adimena arinduko duen erlojua


Enpresa japoniar batek Denshoku erloju berritzaileak atera ditu merkatura. Erloju tradizionalekin alderatuz oso desberdinak dira. Gainerako erlojuek bezala ordua ematen dute, bai, baina modu oso ezberdin batean.

Denshoku erlojua argia emateko kapazitatea duten 12 barraz osatuta dago. Ordua jakiteko, lehendabizi erlojuaren lateralean dagoen teklari eman beharko diogu. Jarraian argituko diren barra kantitateak zein ordu diren adieraziko digute. Bigarren aldiz argituko diren barra kantitateak minutuen sekuentzia adieraziko digu. Barra bakoitzak hamar unitate adieraziko digu, hots, terdiak adierazteko adibidez 3 barra argituko dira.

Beraz, hor dago erloju honen koxka. Ordua ateratzeko nolabaiteko kalkulu matematiko mentala egin behar da eta hau gure adimena arintzeko baliogarria izango da erlojuaren egileen ustez.

Gure ikuspuntu tradizionalaren aldetik erloju honen kontra gaudela adieraziko dugu. Gure ustez, egia da nolabaiteko kalkulu mentala egin behar dela, baina hau berdina da ordu ezberdin guztietarako. Honekin adierazi nahi dugu adimena arindu dezakeela, baina modu oso pobre batean.

Erlojuaren arrakasta ematen bada etorkizun batean berritzailea izateagatik izango da zihur asko, baina ez adimena arintzen duelako.

Erloju honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

Google Wave e-learning-aren etorkizuna ote?

Informazio iturria hemen

Google plataformaren sortzaileak are urrunago joan nahi dute komunikazio edo ziberkomunikazioen alorrean eta horretarako Google Wave delakoa sortuko dutela diote ulertuek. Oraindik jende guztiarentzat eskuragai ez badago ere, korreo berezi hau erabiltzeko lizentzia hemen eskatu dezakezu, hala ere, ez izan itxaropen handirik.


Baina, zer da Google Wave-a? Izatez posta elektronikoaren, chat-aren eta foroen arteko fusio moduko bat da, baina beste aplikazio interesgarri batzuk ere eskaintzen ditu:

- Wiki moduko funtzionalitatea: gertakarian parte hartzen deun edonork edozein momentuan alda dezake informazioa

- Extentsioak: beste batek sortutako aplikazio eta gadget-ak tartekatu daitezke.

- Artxibo trukaketa: kapazitate edo "pisu" handiko artxiboak truka daitezke jatorrizko karpetatik eramanez, besterik gabe.

- Embedding: Google Wave-n sortutako edozein elkarrizketa edozein web orrian txerta edo erabili daiteke.

- Playback: mezu sekuentzia edozein momentutan erreproduzitu daiteke, elkarrizketaren nondik norakoak ulertzearren.

- Open source: bakoitzak bere erabiltzailean instalatu dezake eta bertan pertsonalizatu.

Guzti honek aukera asko irekitzen ditu hezkuntzaren alorrean, izan ere, ikasleak berak eraikitzen duelako bere ikaskuntza gunea, gidarik eta trabarik gabe aldi berean gaiarekin harremana duten artxibo eta utilitate guztiak eskuragai utziz.

Egilearekin erabat ados gaude artikulu honetan, erabilgarritasun handia ikusten baitiogu Google Wave honeri batez ere taldeko lanak eta berdinen arteko ikaskuntza bultzatzerako orduan. Modu berean esplorazio bidezko ikaskuntza ere bultzatu daiteke, ikastetxetik gai bat publikatuz eta bertan egindako aurrerapen guztiak ikaslearen esku utziz.
Hala ere, aplikazio honi buruz bilaketa sakonago bat eginez alderdi txarrak ere aurkitu ditugu hainbat erabiltzailek foroetan idatzitakoak eta gehien errepikatzen direnak momentu honetan Google Wave kontu bat eskuratzeko zailtasuna eta aplikazio hau erabiltzeko interfazeak dituen konplikazioak, diotenez laguntzarik edo tutorialik gabe oso zaila da programa modu eraginkor batean erabiltzea.
Guzti hau kontuan izanda ere ikaragarria da Google Wave-k simulazioen alorrean zabaltzen gaituen mundu berria.

Denbora izanez gero eta ingelesa menperatuz gero bota ezaiozu begirada bat bideo honeri:

Teknika berriak: Webquest


Webquest larogeiko hamarkadan sortutako aktibitate didaktikoa dugu. Teknika honen bidez ikasleek gai konkretu baten inguruan ikertu beharko dute Interneten bidez. Gai konkretua esatean, argi utzi nahi dugu irakaskuntza mota hau zuzendua dela, hots, irakasleak hasieratik argi uzten du bilatu beharrekoa, ondoren ikasleei dagokie informazio horren inguruan lan egitea.

Bizitza errealean bezala, gauza guztiek izango dute bere alde ona eta alde txarra. Asko dira gure ustez teknika honen alde honak: teknika honen bidez ikasleetan sortzen diren pentsamendu prozesuak gainekoak dira beste prozesu arruntekin konparatzen baditugu. Gainera, teknika hau taldeka gauzatzen denez, lan kooperatiboa bultzatzen da eta horrela ikasleek beraien artean ikastea ahalbidetuko da. Bestalde, lan autonomoa eskatzen du eta hau kontruktibismo bezalako gaur egungo korronteekin bat etortzen denez, guztiz zuzena iruditzen zaigu.

Alde negatiboen artean behar ekonomikoak daude. Teknika honek ordenagailu multzo baten premia eskatzen du, honek dakarren behar ekonomikoarekin. Ordenagailuak erosi ezezik, mantenimenduak ere dirua eskatzen duela uste dugu.

Azkenik webquest motei buruz arituko gara. Bi dira eta iraupenarekin lotuta daude. Epe laburreko webquesta hiru klaseetan burutu daiteke, epe luzekoa, aste bat eta hilabete baten artean.

Honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen

Moodle gero eta hedatuago


Gaur egun ikasle gehienek badute twiter, facebook, messenger edo halako programaren bat. Hezkuntzaren arloan dihardutenentzako, moodle da ikaskuntza kudeatzeko dagoen sistema bat, bertan internet bidezko prestakuntza egin ahal den plataforma.


Gune bakar batean biltzen ditu ikaskuntza helburu jakin bati lotutako zereginak. Ikastaroak on-line emateko aukera ematen du.
E-learningen arloan, garrantzitsuenetako da, eta hainbat enpresek eta erakundeek erabiltzen dute ikastaroak emateko.
Moodle erabiltzeko abantaila batzuk badira, adibidez: hainbat hizkuntzatan erabil dezakegula edo nabigatzaile guztiekin bateragarria dela eta beste plataforma batzuk baino merkeagoa.
Euskal Herriko hainbat hezkuntza-erakundeek erabiltzen dute aipatutako plataforma hau: EH-ko Unibertsitatea, Ikastolen Elkartea, La Salle..
-Moodleko baliabideak edukiak dira zeren irakasleak erabiltzen ditu ikasleei informazioa emateko.
-Hainbat jarduera baliagarri daude,esaterako foroak eta haietan partehartzea.
-Moodlek eskaintzen dituen blokeak hurrengoak dira: kudeaketa,egutegia, mezuak, azken berriak, datozen ekitaldiak,partaideak, etabar.
Moodle-k baditu ere desabantail batzuk, eta haien artean aipagarriena hurrengoa da: ekintza batzuk nahiko mekanikoak bihurtu ahal direla, diseinu instrukzionalegia baitituzte.

Beraz, nire ustez moodle plataforma oso interesgarria iruditzen zait bertan apunteak ikus ditzakezulako, bertatik jarraitu ahal dituzulako klaseak, harremanetan jarri ahal zarelako irakasle zein beste ikasleekin mezuen edo foroaren bidez, etabar. Eskaintzen dituen baliabideak zein jarduerak oso onak direla pentsatzen dut, guztiok ulertzeko modukoak eta praktikan era erraz batean jartzeko modukoak eta oso erabilgarria.

Bullying-a eta teknologia berriak

Hemen duzue teknologia berriei eta bullying-ari buruzko mapa kontzeptuala






Teknologiak hobetzearekin batera, honen erabilpenak ugaritu egin dira. Arazo berdinerako bi ikuspuntu agertzen zaizkigu. Ikuspuntu batetik arazoaren murrizketa edo ezabapena bilatzen da; bestetik ordea, arazoa areagotzen da eta teknologia berriez baliatzen da kalte egiteko.

Oraingoan azaltzen dugun arazoa, bullying-a edo akoso eskolarrarena da. Aipatu dugun bezala teknologia berriak arazo hau murrizten edo prebenitzen saiatzen da. Nola? Teknologia berriak aplikazio ugari ditu buruhauste hau ekiditeko: Batetik prebentziorako kasuak azaltzen zaizkigu, hala nola, bideo jokoak, informazio web orriak edo plataformak, bideo prebentiboak,... Bestetik erasotuak bere sentimenduak edo bizipenak argira eraman ditzan, teknologia berriek kanal ezberdinak eskaintze ditu; hauen artean, foroak, blogak, laguntza profesionala eskaintzen dituzten telefonoak aurki ditzazkegu.

Aurretik azaldutakoaz gain teknologia berriak arazoa okerrera ere eraman dezake. Honi cyberbullying-a deritzo. Zertan datza? Bitarteko tematikoen (internet, telefonia mugikorra,gizarte sareak,...) bidez eraso psikologikoak (apaldurak, irainak, mehatxuak, ...) jasatea. Gehienetan eraso hauek pairatzen dituztenak nerabeak, irakaslegoa eta ikastetxeetako langileak izaaten dira. Mota ezberdinetako erasoak izaten dira:

-Telefono mugikorrekin egindako grabaketak.
-Sms eta emailez egindako mehatxuak.
-Interneten jarritako bideo eta argazki mingarriak.
-Nortasun ordezkapenak gizarte sareetan.
-Behin eta berriro telefono eta internetez irainak jasotzea.

Gure ustez arazo honen zergatia teknologia berrien dohaineko erabilpena izan daiteke. Hau da, teknologia bakoitza daukan funtziorako erabili behar da. Bestalde nerabeak kontzientziatu behar ditugu txikitatik errespetuzko gizarte batean, non bakoitzak nahi duen egin dezake betiere besteen kaltetan ez bada.

TEKNOLOGIA BERRIAK GORPUTZ HEZKUNTZAN


Lasarte-Oriako IES LANDABERRI ikastetxean teknologia berriak heziketa fisikoko klaseetara sartzen hasi dira. Berrikuntza honen sortzaileak ikastetxeko irakasleak izan dira eta hauen helburuak programa hau hasterakoan honako hauek ziren:
1. Ikasleak heziketa fisikoko ikasgaiko edukiak bereganatzea teknologia berrien laguntzaz, horrela motibazio handiago bat bilatuz.
2. Heziketa fisikoko arloan gure eguneroko bizitzan aurki ditzakegun berrikuntza teknologikoak sartu, horrela gizarteko aurrerakuntza teknologikoak klaseetara elaraziz.

Metodo berri hau hasteko eta aurrera eramateko lehenengo irakasleek proposatutako ariketa bat egin dute, ondoren prozesu guztia pausuz-pausu azalduko dugu.
Lehenik eta behin irakasleak jorratuko den gaiaren eduki teorikoak aurkeztuko ditu powert point batean, kasu honetan altuera jauzia eta luzeera jauzia dira landuko diren gaiak.
Ondoren ikasleen markak eta egindako jauzien emaitzak batzeko datu-base bat egiten da, eta hor markak ez ezik, eguneroko lesioak, oharrak etab. ere batzen dira.
Geroago kalkulu orri baten bitartez datu duzti horiei puntuzioa ematen zaie, hau da, balorazioa egiten da, ikasleen kapazitatea ebaluatzeko.
Behin lan fisikoa eginda, ikasleek ordenagailuen bitartez jorratutako gaiaren inguruko bideo, powert point aurkezpenak... egingo dituzte.
Azkenik ikasleen lanak moodle plataformara igoko dira guztiek guztion lanak eskuragarri eduki ahal izateko.

Metodo didaktiko berri honekin denbora gehiegi galtzen dela pentsa daiteke baina ez da horrela, guztiz kontrakoa baizik. Metodo honekin teknologia berrietan barneratzeko posibilitatea izan ez ezik, ikasleek heziketa fisikoko kontzeptuzko edukiak hobeto barneratuko dituzte, gaiak sakonago landuko dira eta horrez gain motibazioa handiagoa izango da.

HONA HEMEN POWERT POINTA

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA INFORMAZIOA




Idatzitakoa irakurri baino lehenago bideoa ikustea gomendatzen dizuegu.


21. mendean sartuta gaude, informazioa behar-beharrezkoa dugun mendean, pentsaezina da oraindik ere lurralde askotan informazioa lortzeko arazoak egotea.

Teknologia etengabeko berrikuntza batean sartuta dago, baina informazioa lortzeko gaur egun oinarrizko elementu batzuk behar ditugu, esate baterako ordenagailuak eta internet sarea. Elementu hauek edonon aurkitzea normaltzat hartzen badugu ere,, errealitatean ez dugu hau ikusten. Aipatzekoa da Cubaren kasua. (artikulua irakurtzeko hemen klikatu).

Cuban 2008an teknologiari buruzko egoera hau zen:

-Ordenagailuen salmenta Cubako biztalerarentzat irekitzen da. Orain arte atzerritarrentzat eta enpresentzat mugaturik baitzegoen.

-DVD eta beste etxekotresna elektikoen salmenta ahalbidentzen du gobernuak.

-1990etik zegoen legea, zeinak turistak zirenei soilik telefono mugikorrak erabiltzea ahalbidetzen zien, moldatu da, bertako biztanlei askatasun edo eskubide honetaz balia daitezen.

-Nahiz eta ordenagailuen salmenta aurrera joan, internet ez dago guztien esku, herrialdea ez baitago prest sare hau jasotzeko eta internet satelitez hartzea oso garesti suertatzen da biztanleria xumearentzat.


Aurreko bideoan ikusi dugun moduan informazioa geroz eta beharrezkoagoa da. Soilik boterean dauden estamentuek emandako informazioa izateak pentsamendu korronte bakarra suertatzen du, boterean nahi duen bezala, hau da, artalden baten modun. Azken finean Francis Bacon esan zuen bezala: "la información es poder".

Beraz bakoitzak bere iritzi pertsonala izateko, ezinbestekoa ikusten dugu informazio iturri ezberdinak eskuragarri izatea eta kontsultatzea.

Hala ere, gizarte "aurreratuan" bizi garenok informazio oso eta guztia dugu eskuragarri?

28/10/09

Teknologia berriak eta menpekotasuna nerabezaroan


Teknologia berriek alde positibo ugari dituzte: lanean, hezkuntzan, aisialdian...eta abar. Hala ere, menpekotasun arriskua dute, baina menpekotasunean erortzen direnak aldez aurretiko arazo bat zuten pertsonak izan ohi dira.
Nerabezaroa etapa arazotsua delako, nerabeei teknologia berrien adikzioari eta hauen alde onei buruzko informazioa ematea gizartearen erantzukizuna da. Horretarako, tekonologia berriak, herraminta-tresna bezala aurkeztea ezinbestekoa suertatzen da.
Alde negatibo ugari dituzte tekonologia berriek:
  • Mendekotasunezko harremanak agertzen laguntzen dute, adizio psikologikoa.
  • Jarrera errepikakorrak mantentzen dira.
  • Bakardadea eta indibidualismoa bultzatzen dute.
  • Komunikazio ez-berbala ez da lantzen.
  • Eta abar.

Nire ustez, teknologia berriak lanerako tresna ezinhobeak izan daitzeke, baldin eta modu egokian erabiltzen diren. Gai honi buruz nerabeei informazio zabala ematea ezinbestekoa iruditzen zait, aldi berean, adin gutxiko neska-mutilek euren gurasoen kontrola izan behar dute.
Aldi berean, komunikazio fisikoa mantendu behar dela iruditzen zait, komunikazio horretan, beharrezkoak diren hainbat aspektu lantzen direlako: begiradak, txanda errespetatzea, komunikazio ez-berbala...etab.
Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Eusko jaurlaritzak Windows erabiltzen jarraitzea, Linux eta Open-office erabiltzea baino merkeagoa zela esan zuen 2007an, baina iritziz aldatu du.



Legebiltzarrak eskatuta, administrazioaren sistema informatiko guztiak Linux eta Open-office softwaretara aldatzea (Hau da, software askeetara) ekonomikoki suposatuko lukeen gastua kalkulatzeko ikerketa egin zuen Jaurlaritzak 2007an.
Nahiz eta Linux eta Open office guztiz dohanekoak izan, ikerketa honek, Windows eta Microsoft Office softwarekin jarraitzea gobernuari merkeago irtengo zitzaiola zion.
Idoia Zenarruzabeitiak Lehendakariorde ohiak sinatutako erantzun batean, software aldaketa honetara egokitzea suposatuko lituzkeen laguntza teknikoak, Windows-eko lizentziak ordaintzen jarraitzea baino garestiagoa irtengo litzakeela irakurri genezake.

Dena den, 2 urteren ondoren Eusko jaurlaritzak administrazioko ordenagailu guztiak linux plataformetara migratzen ari da. Izan ere, 2007an planteatzen ziren mantentze eta formakuntza gastu garezti horiek, gure gizartea Windowsaren menpe hasi egin delako baino ez da. Beste software eta sistema operatibo desberdinetan gendea heziz gero aipatutako formakuntza eta mantentze gastuak parekoak izango lirateke sistema operatibo guztietan.

Administrazioan beste software batzuk integratzea aurrera pausu bat da. Hurrengo pausua ikastetxeetan plataforma handienak ezartzea izan behar du, Windows, Mac eta Linux, alegia; gaur egungo umeak etorkizunean informatika kontuetan mugarik izan ez ditzaten.


Informazio gehiago

Ordenagailuak ikasgeletan


Ikastoletan betidanik erabili izan dira liburuak ikasteko, ez da beste material ezberdinik izan. Baina, orain ordenagailuak klaseetan sartzen ari dira.
Honek bere abantailak baditu, horregatik sartzen ari dira hezkuntzan. Batetik, liburuak ordezkatzen dituenez, egunero eraman beharreko pisua ordenagailu eramangarri batera soilik murrizten da. Gainera, dirua aurreztuko litzateke, ordenagilu bat erostearekin, kurtso osoko liburuak erostea aurrezten delako.
Baina denak bezala bere desabantailak ditu, hala ere dituen onuren aurrean ezerezean geratzen dira. Arriskutsua izan daiteke, haurrak behar ez duten orrialdeetan sartu daitezkeelako. Ordenagailuen pantailka haurrean denbora osoan egotea ere, ez da ona. Baina, alde txar hauek kontu apur batekin konpondu daitezke.
Hemen daukazue informazio gehiago.

Ordenagailuek ekar dezaketen parte gehiena onuragarria da hezkuntzarentzat. Ikasleak gehiago motibatzen dira eta lan egiteko eraztasuna lortzen dute ordenagailuen bidez. Honela, ikasleek modu interesgarriago batean ikasten dute eta gaur egungo gizartera egokituz doaz, teknologi berriekin lan egiten ikasiz eta ohitura hartuz.

Zer dira Webquest-ak?

Webquest bat metodo didaktiko edo pedagogiko berri bat da, ordenagailuaren bitartez gidatzen dena, beraz, honen erabilera on bat edo jakintza maila on bat izatea beharrezkoa da.

90. hamarkadaren erdialdean Bernie Dodge San Diegoko unibertsitateko irakasleak formulatu zuen lehenengo aldiz eta hamarkadaren bukaeran Tom March-ek garatu egin zuen. Zertan datza webquest bat? Irakasleak arazo bat edo gai bat planteatzen du eta horren inguruan web orrialde bat sortzen du eta hemendik aurrera hasten da ikasleen lan aktiboa eta didaktikoa. Ikasleak gai edo arazo horren inguruan interneteko baliabideen bitartez informazioa bilatzen eta eskuratzen dute ondoren ekarpenak, bideoak, powert point aurkezpenak... egiten dituzte eta web orrialdea denon artean arazo edo gai horri erantzuna ematen diote.
Webquest mota desberdinak daude, nori zuzenduak doazen arabera adibidez, irakasleei edo ikasleei, zenbateko iraupenaren arabera, epe laburrekoak izango diren, bi klasetan egitekoak, edo epe luzekoak izango diren, kurtso oso batekoak adibidez.

Baliabide berri honen bitartez ikasleak gaiak jorratzen dituzte askoz sakonago, internet izan ere munduko informazio biltegirik handienakoa delako, horrez gain modu interesgarriago batean egiten dute lan beraiek bere kabuz egin bejhar dutelako eta irakasleak bakarrik bideratzen duelako, gainera talde lana ere bultzatu daiteke. Haurren irakas-ikaskuntza prozesua aurrera eramateko oso baliabide simplea da eta haurren gaitasun kognitiboak garatzeko eta pentsamendu kritikoa garatzeko oso prozesu ona da.

Hona hemen webquest bat garatzeko eman beharrezko pausoak eskema batean.

Teknologia berriak Heziketa Fisikoan Landaberri institutuan


ITURRIA

IES Landaberri BHI-ko institutuan Heziketa Fisikoa irakaste duten Santiago Sesma eta Pepelu Madinak teknologia berrietan oinarritutako proiektu bat gauzatu dute bertan ikasten duten 205 ikasleekin aurrera eramateko asmoz. Proiektu hau klasean lortutako emaitzak hobetzeko helburuarekin hainbat elementu, tresna zein baliabide tekniko erabiltzean datza. Baliabide hauek bai ikasle bai irakasleak erabiliko dituzte.
Ondoren erabiltzaile bakoitzak (ikasle-irakasleek) baliabide teknikoei emango dizkieten zenbait erabilera aipatuko ditutut:

- Irakasleak: powerpoint bidezko aurkezpenak, ikasleriaren kontrola (acces zerrenda orri baten bitartez), test fisikoen marken erregistroa (kalkulo orria erabiliz), ordenagailua soinua erreproduzitzeko erabiliz (anplifikadore baten bitartez), internet bidez bideo hezitzaileak erakutsiz eta moodle-n plataforma bat sortuz.

Ikasleak: autoebaluazioa egiteko tresna modura (excell bitartez), argazki kameraren bitartez ariketaren oinarri teorikoak finkatzeko, ariketa fisikoaren autobehaketa.

Proiektu honen helburuak hurrengo hauek dira: medio berrien bitartez haurren motibazioa haunditzea eta gaur egun guztion bizitzan agertzen zaizkigun medioak erabiltzen ikastea

Gure ustez plan honek baditu bere alde on eta txarrak. Alde batetik, eta helburuei erreparatuta, ekintza egokiak aurkezten dituela ikusten dugu, baina bestetik, sakonki begiratuta office programak baino ez dituela erabiltzen konturatuko gara berehala. Programa pakete hau, ikaragarri garestia izateaz gain haurrekin erabiltzeko zailegia dela iruditzen zaigu. Honen aurrean freewareak (dohako programak alegia) erabiltzea proposatuko genuke geuk, honela, familia eta ikastetxeei dirua aurreztea lortzeaz gain internetek eskuragarri jartzen dizkigun baliabideak esploratzeko aukera emango baitigu.
Gainera, tresna hauekin ibiliz gero are gehiago hurbilduko gara haurren gaur egungo errealitatera eta baliabide interesgarri eta erabilgarriagoak ezagutuko ditugu, aldi berean helburuak betez eta emaitza onak (hobeak agian) lortuz.

Entziklopediak Interneten : Paperezkoak baino hobeak ote?

Informazio iturria hemen:


Gaur egun, informazioa bilatzeko betiko entziklopediaz gain, ordenagailuetan ere bilatu dezakegu informazioa entziklopedia edo hieztegi ezberdinetan.Batzuk ordaindu behar dira eta beste batzuk dohain daude kontsultak egiteko.
Egia da sareko hiztegi zein entziklopedia asko nahiko mugatuta daudela eta haien eraginkortasuna nahiko mugatuta dela.Ordea, beste batzuetan, egiten diren kontsultak paperetan egiten direnak bezain fidagarriak izaten dira.
Ordenagailu batean entziklopedia bat edukitzeko beste arrazoi bat hurrengoa da: ordenagailua edozein lekura eraman dezakezu eta bertan bilatu dezakezu nahi duzun informazioa,ordea, paperezko entzikolediak ezin ditzazkezu eraman edozein lekura tomo asko izaten direlako.
Beraz, askoz erosoagoa da internet-en begiratzea nahi duzuna eta ez betiko entziklopedietan, hori bai, ordenagailua piztu behar ez bada.
Interneten dagoen entziklopedia bat Britannica da eta lehen mailako kontsultak egiteko aukera ematen digu erabiltzaileoi.Hori bai, bakoitza nahi duenaren arabera, hilabetero edo urtero kuota bat ordaindu behar da.
Beste adibide ezagun bat, wikipediarena da. Bertatik informazioa lortzeko ez da ordaindu behar. Aldiz, eragozpen bat du, zeren bertan jarrita dagoen guztia ez du inongo agintari akademikok bermatzen.
Bukatzeko, aipatzea zenbait hiztegi ere daudela, esaterako: 3000 hiztegia edo elhuyar(guretzako ezagunenak) eta horietan eta besteetan hitzen esanahia bilatu ditzakegu.
Nire ustez, interneten edo ordenagailuetan halako sistemak (entziklopediak zein hiztegiak) egotea eta erabili ahal izatea izugarrizko aukera da erabiltzaile guztientzako zeren oso erosoa da eta edozein momentuan begira dezakezulako behar duzun informazioa. Bakarrik aurkitzen dut arazo bat, wikipediaren kasua adibidez, programa nahiko ona iruditzen zait baina bertan agertzen den informazio guztia benetazkoa ez izatea arriskutsua iruditzen zait.

Gaur egungo jolasen eragina hezkuntzan


Argi dago bizi garen garai hauetan, teknologia berriak guztiz inbaditu gaituztela,etxetik atera eta edozein leku edo txokotan hauen presentzia nabaria dela, ongizate deritzoten gizarte honetan, teknologia berriek dena automatizatu eta bizitza erraxagoa egingo digutela ulertarazi nahi digute.

Egia da bai, azken aurrerakuntzekin bizitza zeharo aldatu dela, baino jolasen arloan, umeek lehengo jolasek eskaintzen zuten ezagupenez aparte, elkarbizitzarako eta beraien inguruko lagunen laguntasuna jasotzen zuten, orain ordea, play station-arekin aritzen dira eta mundu aparte batean daudela iruditzen du, play station adibide soila izan da, edozein makinek balio dute gaur egungo mutikoak erakartzeko.

Beraz, ikastolek lan handia dutela pentsatzen dut egoera hau asimilatzeko edo bere parean jartzeko. Gaur egun, umeak teknologiak asko erakartzen die ta lehengo joko eta jolas giro horiek ezin ditugu edonola ahiztu, balore asko ikasten ditugulako. honekin esan nahi dut, telebistan edo bide-jokoetan dauden ume guzti horiei irakatsi behar zaie nola beste aiasialdi motak ezberdinak eta hobegoak daudela ere bai!!!

Bideo honetan ikus dezakegu, umeak eskola baten jolasten.




EEBB-ko Unibertsitate batek, iPhonea izatea eskatzen die heuren ikaslei

Iphone

Txikitatik, ikas-urte berri guztietan derrigorrezko ikas-material minimoak eskatzen zaizkigu: Boligrafoa, borragoma, arkatza, etab...
Aurten Miossuriko kazetaritza fakultateko ikasleek, iPhone edo iPod touch bana izatea ezinbestekoa daukate ikasketak burutu ahal izateko. Fakultateko irakasleek eta idazkaritzak gailu hauetara jaitzi ahal diren materialak jarriko dizkie eskuragarri bertako ikasleei. Material hauek, jakina, ikasgaiak gainditzeko derrigorrezkoak izango dira.
Printzipioz, Apple (iPhone-a sortu eta saltzen duen entrepresa) eta Miossuriko unibertsitatearen artean ez dago tratu ekonomikorik; baina EEBB-etan albisteak eztabaida ugari piztu ditu.
Hori bai, unibertsitateak Campus-eko dendan iPod-ak prezio merkean eta ikasleei hauek finantziatzeko abantaila bereziak eskaini dizkie.

iPhone-a 2007ko Urtarrilaren 9-an aurkeztu zuen Apple-k. Telefono honek GPS-a, internet nabigatzailea, e-mail kudeatzailea, argazki kamera eta erreproduzitzaile multimedia biltzen ditu gailu bakar batean, besteak beste.

Informazio gehiago

27/10/09

ESKOLA 2.0, LAS AULAS DIGITALES


Eskola 2.0-ren bitartez eskola anitzetan, 5.mailako umeak teknologia berri ugariz baliatuko dira.


Notebook, arbel digitalak, portatil txikiak... erabiliko dituzte. Programa guzti hauek gainera euskarara moldatuta egongo dira, beraz 10 urteko umeek behar bezala erabiltzeko aukera izango dute. Hauetan erabiliko den programa linus-a izango da.


Umeentzat hasiera gogorra izango da, baina ez horientzat bakarrik, irakasleek ere aldaketa sakona nabarituko dute, izan ere hauentzako ere programa guzti hauek eta irakasteko metodo guztiak ere desberdinak izango dira.


Gure ustez, aldaketa hauek nahiz eta hasieran zailak eta desberdinak izan, baliagarriak dira eta umeen mesederako izango dira. Gaur egun bizi garen gizartean teknologiak izugarrizko garrantzia du eta hezkuntzan ere indarra eta aurrerakuntza ekarriko du. Ikasle zein irakasleentzako mesedegarri izango dira aldaketa hauek. Irakasleentzako ere, aldaketa hauek onak direla uste dugu, izan ere hauen bitartez gauzak azkarrago egin daitezke eta garai batean 10 liburu behar baziren ere, orain ordenagailu txiki batekin nahikoa da liburu eta koaderno guzti horiek toki batean edukitzeko.


Teknologia berrien erabilpena, gelatan egokia dela uste dugu baina zergaitik erabili bakarrik hasieran 5.mailako ikasleekin? Haur guztiekin proba egin beharko litzatekeela uste dugu, 1.mailako umeekin adibidez oso zaila izango zen baina txikitatik ohitzen baldin badira gero errazago egingo dute lan eta horren bidez errazago izango zen guztia.


http://zibereskola.blogspot.com/2009/10/eskola-20-las-aulas-digitales.html

GAZTERIA ETA GAUR EGUNGO TEKNOLOGIA BERRIAK


Argi dago, gaur egungo gizartea eta antzinakoa guztiz aldatu dela. Kultura, pentsamoldea, gazteen ikuspuntuak... guztiz desberdinak dira.


Gazteen jolasteko erak guztiz aldatu dira. Garai batean, ohikoena talde handitan bildu eta kalean jolastea bazen, gaur egun hori zeharo aldatu da. Umeek jolasteko tresna ugari edukitzen dituzte jaiotzetik eta urteak pasa ahala, gero eta gauza gehiago eduki dituzte, ia denetik eduki arte. Horrekin batera, erlazionatzeko erak ere guztiz aldatu dira, eta hemen teknologia berrien ikuspuntua aurki dezakegu, teknologia berrien erabilpenez umeek ez dira hainbeste kalera irteten ordenagailua erabili dezakete bere lagunekin hitz egin edota mezuak bidaltzeko, honen ondorioz etxean ordu gehiago sartu eta honek komunikatzeko eta erlazionatzeko erak aldatzea ekarri du.


Gainera gazte askorentzat teknologia berri hauek, egokiak dira hezkuntzaren erabilpenerako. Hauen bidez, gazteak ikasteko beste ikuspuntu bat ikus dezakete entretenigarriagoa eta egunero erabiltzen ez dutena, beraz gazte askoren ikuspuntutik teknologia berri hauek noizean behin erabili ezkero ikasteko oso baliagarriak dira.


Gure ustez, teknologia berrien erabilpenak mesede izugarria egingo dio hezkuntzari. Aurrerapenak eta bide berriak beti direlako egokiak.


http://www.youtube.com/watch?v=0y93Jv49bIs

TEKNOLGIA BERRIAK IRAKASLEEN LAGUN


Argi daukagunez, teknologia berriak eskoleen funtzionamendurako behar beharrezkoak dira, hau da izugarri laguntzen dute, bai eskolako funtzionamenduan, baita irakasteko orduan ere. Funtzionamenduaz hitz egiten dugunean, administrazio zein komukikazioaz hitz egiten ari gara.. Hauetaz gain irakasteko orduan ere lagungarri dira.


Irakasleentzat, gure ustez lagungarri dira, izan ere ikasleek teknologi berriak erabiliz motibatuago daude gauza berri guztien aurrean motibatuak egon ohi direlako. Bideoak,soinuak, kolore desberdin ugari.... daude. Ikasleek ordenagailua jolas gisa ikus dezakete, baina azkenean ikasteko baliabide gisa erabiliko da eta jolasteaz gain, ikasi ere izugarri egiten dutelako.


Garai bateko irakasteko modua ere aldatu dela uste dugu. Garai batean, irakasleak irakatsi egiten zuen, baina ikasleen papera nolabait ere “pasiboa”zen . Hori aldatu dela uste dugu eta nolabaitako interektibitatea emango dute ordenagailuek.


Beste puntu garrantzitsu bat, iturrien azkartasuna izango da hau da , ikasleak duda bat baldin badauka, denbora gutxi batean edozein iturrira jo eta bere duda argitzeko aukera izango du, irakasleen laguntzarik gabe.


Amaitzeko esan nahi duguna da, gure ustez teknologia berri hauek irakaskuntzaren mesederako direla, ikasleak motibatzeaz gain denbora eta erraztasuna ematen digutelako.


http://www.irabia.org/departamentos/nntt/exper_nntt/uso_nntt_1.htm

Arbel digital interaktiboa

Bai, blog hau irakurtzen duzun heinean teknologia berriak garatzen ari dira, etengabe. Orain dela gutxi hezkuntzarentzat oso baliagarria izan daitekeen aparatu bat agertu da merkatuan: Arbel digital interaktiboa. Ondoren, bideo bat usten dizuegu hauek klase baten dinamikan izan ahal dituzten aukerak ikusteko.




Arbel digital interaktiboak oso baliagarriak dira klase baten dinamikan, hainbat arrazoi direla eta. Lehenengoa, zerbait marrazteko edota idazteko erabiliko den denboraren murrizketa; irakasleak aldez aurretik prestatuta izan ditzakelako egin beharreko ariketak. Bigarren arrazoi garrantzitsua, ikasleen interesa handitzea izango da, hasiera batean gauza berri baten aurrean daudelako eta, ondoren, arbela tradizionalak ematen ez dituen hainbat funtzio ditu, bideoan ikusi dugun simulazioa, adibidez. Hirugarren arrazoia arbelaren interaktibitate bera da, honekin bideao hezitzaileak, argazkiak, web orrialdeak eta abarrekoak ikusi ditzazkegu bideo gelara joan gabe. Eta azkenik, nola ez gara gogoratuko klarionei alergia dituzten irakaslegaz, beraientzat teknologia berri hau mundiala da!

TEKNOLOGIA BERRIEN ONDORIOAK


Guztiok dakigunez, teknologia berrien bidez izugarrizko abantailak lortu ditugu. Erraztasun izugarri, gauzak azkarrago egiteko gaitasuna…Baina aurrerakuntzak asko izan badira ere nolabaiteko arazoak ekarri dizkigute teknologia berri hauek.


Teknologia berri hauetaz hitz egiten dugunean, telefono mugikorretaz eta ordenagailuetaz hitz egiten ari gara batik bat, izan ere hauen erabilpenen bidez gure gazteen hizkuntza nolabait ere aldatu da.


Ordenagailu eta mugikorren bitartez, garai bateko gutunak desagertu dira eta hauen erabilpenik ez da egiten jada, baina hori ez da garrantzitsuena, izan ere hauen bitartez gure gazteen hizkuntza eta ortografia mugatu eta aldatu da. Alde batetik laburrago idazteko joera dute gazteek, hau da letrak jaten edo mugatzen dituzte guztia idatzi gabe. HOLA idazterako orduan adibidez, ola idazten dute eta gero eguneroko bizitzan ere horrela idazteko joera dute. Arazo horretaz gain, word-eko zuzentzailea dugu, honek ortografiako akats guztiak zuzentzen ditu eta gure ustez egokia da, baina gero benetan idazterako orduan arazoak egon daitezke benetan nola idazten den ez dakitelako.


Amaitzeko esan nahi duguna da gure ustez teknologia berriek abantaila asko ekarri dituztela baina horrekin batera gure hizkuntza eta ortografia ondo idazteko joera ere nolbait ere mugatu eta aldatu dutela.


http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Adios/buena/letra/elpepisoc/20091022elpepisoc_1/Tes



Mindomo, aurkezpenak egiteko beste aukera bat

Azken aldian, mindomo deritzon programa ezagutzera eman da. Mapa kontzeptualak egiteko oso aukera ona eskeintzen digu, eta beraz, hezkuntzarako oso baliogarria izan daitekeen asmakizun baten aurrean gaude. Klaseak emateko oso baliagarria izan daiteke mindomo, izan ere, gai bati buruzko azalpena era argi eta garbi batean egiteko aukera eskaintzen digu; hartzailearentzat ere oso lagungarri suertatuz. Nolabait, esan daiteke, azalpenak emateko era erabat aldatu dezakela programa berri honek, orain arte, gai edo ideia nagusi bat azaltzeko era irakaslea hitz eginez izaten zen, ikasleak entzule soilak izanik, baina berrikuntza honekin ikasleek euren begiekin ikus dezakete irakasleak azaltzen ari dena, eta sinpletu batean betiere.



Baina berrikuntza hau ez da bakarrik hezkuntzren munduan lagungarria izango, baizik eta hitzaldi eta beste hainbat zereginetarako ere erabilgarria baita. Beraz, mindomo eta honen tankerako programak , etorkizunean eta orainan, oso laguntza eskerga emango digutela esn dezakegu, bai hezkuntza munduan nahiz bizitzako beste arlo batzuetan ere.

Mindomorekin lehen hezkuntzan garatzeko ariketa baten azalpena. (ingelesez)

Teknologiak eta irakasleen formazioa


Teknologien integrazioa oso prozesu konplexua da (oztopo ekonomikoak, historikoak, politikoak, kulturalak eta pedagogikoak). Eskolak teknologiaz hornitzea edo baliabide teknologikoak kudeatzea ez da nahikoa. Are gehiago, irakaslegoak formazio egokia izan behar du baliabide hauen aurrean. Horregatik, gure buruetatik galdera bat pasa zaigu: irakasleak prest al daude egoera berri honi aurre egin eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ez oztopatzeko?

Egia da hainbat programa martxan jarri direla Europa, Espania eta Euskal Herri mailan, lanean dauden irakasleak teknologien ezagutzan hezi eta ordenagailuak, interneta eta multimediak erabiltzeko esperientzia didaktikoan formatzeko.

Guk uste dugu, irakaslegoaren zati handi bat ez dagoela behar den bezala prestatuta hezkuntza sistema berri honi aurre egiteko. Denbora luzez ikastetxetan lanean ibili diren irakasleek, esperientzia bai baina teknologia berrien inguruan eta honen pedagogian nahiko galduta daudela uste dugu. Irakaslearen adinak zer ikusi nabarmena du, izan ere, hezkuntzan ematen ari den aldaketa honi errazago erantzungo baitio irakasle "gazte" batek irakasle "zahar" batek baino. Azken honek, ordura arteko ohitura tradizionalak erabiltzen jarraitzen baitu.

Hala ere, IKT-en erabileran hainbat pausu eman dira eta azken urteetan zenbait herrialdetan egindako ikerketek erakusten duten bezala, gaur egun irakaslegoaren atal handi batek ezagutzen ditu teknologia informatikoak, baina gelan hauekin egiten den erabilpen pedagogikoa benetan murritza da.

Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleen formazioa teknologia berri hauek arrakasta lortu dezaten ikastetxeetan eta haurraren garapenean, azken finean hauek baitira ondorio guztien jabe.

Gehiago irakurtzeko klikatu hemen

Teknologia berriak hezkuntzan: bai ala ez?


Aspaldiko urtetan ahoz-aho ibili den eztabaida da teknologia berriak hezkuntzan duten eraginarena eta ikuspegi desberdin asko ikusi dira. Zeinek du arrazoia?

Hezkuntza eta gizartea beti joan dira eskutik helduta. Askotan entzun dugu hezkuntza egoki batek aldatuko duela gizartea baina gizarte honen ezaugarriek guztiz baldintzatzen dutela hezkuntza. Gizartea aurrera doan bezala, ikastetxeek beraren erritmoa jarraitzea beharrezkoa da, neurri handi batean, ikasleak sozializatzea delako duen lan nagusia. Sozializazio hitzak, gizartearen egoerara moldatzea esan nahi du, eta ezin ukatu dezakegu, teknologia berriak direla jendarte honen ezaugarri nagusienetako bat. Honen aurrean, nire ustez, ikastetxeek ikasgeletan teknologia berriak sartzea beharrezkoa da. Alde batetik, haurrak teknologia berrietara hurbiltzen ditugulako, hauen gaineko jakintza bat emanez, eta bestetik, ikasteko modu berriak ezagutu ditzaketelako.

Teknologia berriek, erraztasun handiak ematen dituzte. Informazio modu azkarrean eskuratzeko aukera ematen du eta internetek haurrekin egiteko baliabide didaktiko ugari eskaintzen ditu. Egia da, irakasle askori oso zaila egingo zaiola egoera berrira moldatzea eta asko ez direla gai izango, izan ere, irakaskuntzan urte asko lanean egon den jendeak aldaketa asko jasan dituen arren, teknologia berriena izan da, nire ustez, denetan handiena.

Bukatzeko, gustatuko litzaidake esatea, aldaketak sarritan beldur handia ematen diguten arren, onurak ekartzen dituztela eta gizarte aldatzen ari den abiadura berdinarekin moldatzen ikastea beharrezkoa dela.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

Garun paralisia eta teknologia berriak

Informazio iturria hemen

Aste honetan ospatu diren IV. Jardunaldi Iberoamerikarretan garun paralisia duten gaixoentzat punta puntako teknologia aurkeztu izan da. Bruno izeneko 25 urteko gaztea izan da tresna hau frogatu izan duena. Laguntza honen bidez, komunikatzeko gaitasuna eskuratzeaz at beste erraztasun asko lortzen ditu elbarriak, etxeko tresna gehienak menperatzea eta gurpildun ahulkia maneiatzea ahalbidetzen dio besteak beste. Brunok lau urtez aritu izan da tresneria berri hau frogatzen Kantabriako Aspace zentroan. Aurrerapen berri honekin brunok lana laster aurkitzea espero du.

Jardunaldien arduraduna oso baikor agertzen da teknologia honen aurrean eta dioenez merketzen ari da eta laster gaixo guztien etxean mota honetako tresna egotea espero du.

Honen bitartez, gure ustez, ezinbesteko laguntza eskaintzen zaio gaixoari eta berdintasunerako bidea asko zabaltzen da, haurrak ikasterako eta eguneroko jarduerak egiterako orduan askoz erraztasun handiagoa edukiko baitute eta autonomia edukitzeak motibazioa handitzea ekarriko die, honela emaitza hobeak lortuz. Gainera, lana eskuratzeko itxaropena izateak ere gaitz hau pairatzen duten gaixoen bizi baldintzak erabat hobetzea suposatuko du.
Hala ere, tresna hauek hain merke eta guztientzat hain eskuragarri izango diren zalantzan jartzen dugu, teknologia honek ebakuntza eta inplanteen beharra suposatzen duelako.
Beraz, duda muda hau airean geratzen den bitartean proiektu honen baliogarritasuna hortan uzten dugu...

Hezkuntzarako Teknologia



Nik pentsatzen dut berrikuntza oro oso garrantzitsua eta onuragarria dela hezkuntzarako, beti haurrei aukerak gehitzen dizkietelako. Orokorrean esan daiteke:eskola batean zenbat eta teknologia hobea, hezkuntza onagoa lortzeko aukera handiagoa egongo dela. Eskoletan azken hamarkadan hezkuntzan sartu den teknologia esanguratsuena ordenagailua da, eta honek berarekin dakartzan abantailak(internet, txukunago idaztea,...).

Sarean, Web 2.0. da azken berrikuntetako bat. Honekin,gizarte sareak ahalik eta gehien aprobetxatzen dira, webgune sinoleagoak, interaktiboagoak,... lortzea da. Nire ustez honelako berrikuntzak oso onak dira, Web 2.0.ri esker umeek askoz hobe nabiga dezaketelako interneten.

http://www.youtube.com/watch?v=5tlJafUeTU4

Esan bezala, ordenagailuak dira hezkuntza hobetu hobetu dutenak azkenaldian, baina badaude gehiago:fotokopiagailuak,...

Hezkuntzan teknologia sartzean abantailak ekarri dizkio; bai hezkuntzari, bai ikasle zein irakasleei. Honela irakaslea ez da heziketaren ardatz bakarra.

Gainera, teknologiekin ikasteko eta irakasteko estrategia berriak sortu dira, baita ezagutza eta jakintza iturriak ugaltzeko gai den kultura eta ingurunea sortzeko aukera.

Teknologia berriak sartzeak honako ondorio pedagogikoak ditu:

1-Ikasketak ez dira ikasgeletara mugatzen. Nonahi eta noiznahi ikas daiteke (talde-lanak, informazio trukeak,...).
2-Irakasleek teknologia berri hauek menderatu behar dituzte, informazioa bilatzen eta hau erbiltzen irakasteko (antolaketa, datuen aukeraketa,...).
3-Internetek ikasteko aukera oso handia ematen du (programak, ariketak,...).
4-Ikasleak hau ikasteko, bertan parte hartzera bultzatu behar dugu.
5-Talde lanak bultzatu behar dira haurrek besteekin lan egiten trebatzeko eta hainbat ahalmen bereganatzeko (erabakitzeko ahalmena, gogoeta,...).
6-Ikaskuntza ikaslearen arabera egokitu behar da, teknologiak erabiltzen bere martxan ikas dezan.
7-Komunikazioa teknologien bidez zuzena (txat bidez) edo zeharkakoa (posta elektronikoa,...) izan daiteke.
8-Ezagutzak eskuratzea eta ez ahaztea errazagoa da; bideo, grafiko, argazkiei,... esker. Hauek CD-etan, interneten,... aurki ditzakegu.
9-Jarrerak aldatu behar dira hezkuntza eragileetan, ikastetxeko lanetan, eta ikaskuntza estiloetan.
10-Tutoreak eztabaida foro edo posta elektroniko bidez lanak zuzendu, zalantzak argitu,... ditzake. Eta irakaslea gaur egun hortara ohitu beharra dago.

Hemen daukagu Orioko Herri Ikastolan erabili behar den metodoaren adibide bat ikusteko, bertan ordenagailuak erabiltzen dituzte jadanik!!!

http://www.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s3Hg

Irakasteko modua aldatu ezean, teknologia berriek huts egingo dute.


Metodoa aldatu ezean, IKTak ez dira tresna eraldatzaileak, eta teknologia berriak darabiltzaten ikasleak autonomoagoak, ausartagoak eta miatzaileagoak dira.


Hainbat ikerketek, teknologia berriek ikasketa prozesuan eta ikasleengan oso eragin positiboak dituztela baieztatzen dute, baina aldi berean, tresna horiek hutsean ez direla nahikoak, metodo aldaketa ere beharrezkoa dela ziurtatzen dute. Eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dute irakasleen formakuntza egokia.
Arbel digitala adibidez, oso tresna erabilgarria izan daiteke, baina horrek klaseak beste era batean prestatzea suposatzen du.

Egia da teknologia berriek ondorio positiboak ekarri dituztela ikasketa prozesuan eta egin diren ikerketetan emaitza onak (motibazioa, memorizatzeko erreztasuna...) azaldu direla. Horregatik askotan ez da ulertzen, oraindik mesfidati azaldu diren irakasleen iritzia. Batzuentazat ordenagailua tresna "delikatu" bat delako eta beste askorentzat, etsaitzat ikusten dutelako, ez dute horrela ikasi daitekeenik ulertu nahi. Gogotsu hartzen dutenak ere badaude, baina hala ere, ez dute metodologia aldatzea lortzen, aparteko gauza bat izaten da informatika gelara joatea, eta teknologia berriak ez dira egunerokotasunaren parte izaten. Azken urteetan, ikastetxeetan teknologia berriez hornitu dira ikasgelak, baina kasu gehienetan ez da nahikoa izan eta honek, aldaketa zaildu eta moteldu du. Beraz, irakasleen prestakuntza kaskarragatik eta baliabide faltagatik, metodologia aldaketa ere ez da eman.
Orain, azken belaunaldietakoak teknologia berriak egunerokotasun batean erabili behar direla konturatzen hasi dira, eta ziur, orain ikastetxeetan sartzen ari diren irakasleek askoz gehiago eta naturalatasun handiagoz erabiliko dituztela. Gainera, hemendik aurrera bosgarren mailako ikasle guztiek ordenagailu bana izango dute eta ezinbestekoa izango da irakasleak hauen erabilera egokia egiten irakastea, eta horretarako beraiek prestatuta egotea.

Gehiago jakin nahi baduzu: (artikulua)

IKASTETXEETAN WIFI LOTURAK KENTZEKO ESKATU DUTE, HAURREN OSASUNA ZAINTZEKO

Bilboko Auzo Elkartzeen Federazioak eskoletan wifiaren erabilera sahiesteko eskatu du, izan ere, interneterako sarbidea ematen duten wifi uhinak haurrentzat arriskutsuak direla ohartarazi dute. Haurren hazkunde osasuntsua jokoan dagoenez gero, prebentzio neurriak hartu eta Interneterako loturak kable bidezkoak izatea sustatu nahi dute.
Kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformak oroitarazi duenez, Europako parlamentuko ia talde guztiek onartu zuten prebentzio irizpidea. Azken honen aholkua batez ere umeak eta adinekoak babestu behar direla izan da, izan ere, badira mikrouhinak kaltegarriak direla frogatu duten ikerketa anitz.
Prebentzio irizpide honi ikastetxeetatik emango diote hasiera, plataformaren aburuz, umeak, adinekoak eta baita haurdunak dira babes gehien behar dutenak.

Kaltegarria den zerbait sahiestearen alde gaude, batez ere txiki eta adinekoentzat kaltegarria bada, hauen inguruko wifiak kendu beharko liratekeela uste dugu, kable bidezko interneterako sarbideak erabiliz. Dena den, gainontzeko herritarrek wifiaren eraginen berri jakin beharko luketela iruditzen zaigu, beraz informazio gehiago eskatuko genuke. Bestalde, kaleko beste hainbat uhinen garrantzia aztertu beharko litzateke, ez al dira horiek kaltegarrriak?

(ikus. artikulua)
Ordenagailua




eskoletan


Gehiago irakurtzeko

Teknologia Berrien erabilpenak eskolaren birmoldaketa dakar, eta beraz, hezkuntza ereduen aldaketa. Correaren ustez Teknologia Berriak ez dira era egokian txertatu eskoletan. Txertaketa ongi egiteko, aurretik eskolan landuko diren ikasketak antolatu behar dira, eta horietara iritsi ahal izateko erabiltzaileak prestatu egin beharko dira.

Hau guztia era egokian aurrera eramateko irakasleen prestakuntza beharrezkoa da, horretarako hiru esparru jorratu behar dira. Lehenik, baliabideak irakatsi; bigarrenik, teknologia geletara hurbildu; eta hirugarrenik, Teknologia Berriak eguneroko jardunean txertatu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Premia" proiektua jarriko du martxan ikasturte honetan eta hiru urtetan zehar garatuko da. Teknologia Berriak hezkuntzan sartzeko proiektua da, eta 9.700 milioi pezeta (388 milioi libera) inbertituko ditu. Proiektu honekin hezkuntzaren beharretara eta eskaeretara egokitu nahi da, eta era berean, informazioaren teknologietan oinarritutako hezkuntza eta didaktika metodoak txertatu nahi dira. Helburu orokor moduan hiru aipa daitezke: lehena, ikasle eta irakasleen ratioa jaistea ordenagailu bakoitzeko; bigarrena, posta elektroniko pertsonalizatuak izatea ikasle eta irakasle orok; eta azkenik, ikasle guztiek Internetera sartzeko aukera izatea.

Gai hau, eztabaida sortu du, ez dakigu hobetzeko bidea den, zer uste duzu?

26/10/09

http://www.youtube.com/watch?v=mc-4rgBIsms

La Asociación de Internautas advierte que el ADSL en España es el segundo más caro de la zona Euro

Artikulua irakurtzeko sakatu hemen.




Berriro ere aurrerakuntzak bai baina etekinak ere bai...

Estatuan, Telefonikak izan du komunikatzeko aukeren monopolioa urte askoz. Orain, agertu dira beste operadore batzuk, eta konpetentziak prezioak berrikustera eraman ditu konpaniei.

Konpetentzia bortitza da, baina eskenitako zerbitzuak gauza asko hobetzear ditu. Alde batetik, Europar batasunaren hirugarren garestienak dira hemen ADSL zerbitzuak, baina horrek ez du zihurtatzen konexioaren kalitatea, gehiago ordaintzen duten estatuetan berriz, konexioaren banda hemen baino %17 zabalagoa da. Beste alde batetik, ezin dugu aukeratu nahi dugun abiadura edota konpania, gure bizilekuaren arabera aukera bat edo beste bat izango dugu eta horren arabera egin beharko dugu gure konexioa.

Eta ez nahiz sartuko bezeroak egiteko duten estrategiekin... Kontratatzerako orduan denari esaten dizute baietz, alta doainik, ruterra doainik, instalazioa doainik... baina lehenengo faktura iristerakoan... SORPRESA!!! eta bajan hemateko... hobe duzu abokatu on bat izatea.

Hori bai, egiten dituzten publizitate kanpainainetan dirutza izugarriak gastatzen dituzte eta telebista jarrizkero haien iragarkiak dira protagonista. Ez zuten hobe diru hori ADSLaren kalitatean inbertitzea?

Internet gaur egun, ezinbesteko baliabide bihurtu da gure bizitzetan, eta nire ustez era batean publikoa bihurtu beharko zen zerbitzua izan beharko litzateke. Wifi tokiak, egia da gero eta gehiago direla, baina nire ustean etxe guztietan egon beharko litzateke sarera konektatzeko aukera, telebista entxufea bezela eta horrela hainbeste gustatzen zaigun Europar batasuneko hainbat estatuei alderatuko ginen.

Guri dagokigin arloan, hau da, irakaskuntzan sekulako aurrerakuntza jasango genuen ikasle guztiek etxean doain konektatzeko aukera izango balute. Irakasleekiko harremana askoz hobea eta gertukoa izango zen, ikastetxeek horrietan gastatzen duten dirutza eta horrek suposatzen duen kalte ekologikoa murriztuko zen eta garrantzitsuena iruditzen zaidana, ikaste-irakaste prozesuan erabilgarri agertuko ziren baliabideak kontaezinak izango lirateke.

Bestaldetik, ezinezkoa da ikastetxe batera eta etxe pribatu batera mega kopuru edo kable diametro bera iristea. Ikastetxeek ordenagailu ugari dituzte, eta etxeetan berriz bat edo bi daude gehienetan. Mega kopuru berdinak edo kable sekzio berdina izanda bietan logikoa da pentsatzea ikastetxeko konexioa motelagoa izango dela, beraz, administraritzak pentsatu beharko luke arazo honi aurre egiteko irtenbideak bilatzea.

24/10/09

BAKARRA AUKERATZEKO GAI GARA?

ALDIZKARIAK
Lehendabiziko aldizkariak eskuz idatziak ziren. Erromatarrek argizarizko taulatxoetan grabatzen zituzten berriak. Lehenengo orri inprimatuak 1450. urtean agertu ziren, inprenta agertu zenarekin batera. Gaur egun, egunkari bat prestatzeko eta kaleratzeko, profesional taldea behar da (kazetariak, erredaktoreak…)

IRRATIA
Irratia da komunikabiderik azkarrena. Irratiko kazetaria, berehala iritsi daiteke albiste-iturrira eta ikusten duenaren berri eman zuzen-zuzenean. Irratia asmakizun nahiko berria da, 1920. urtean egin zen lehen emanaldia Estatu Batuetan.

TELEBISTA
XX.mendeko erdialdeko asmakuntza da. Entzumenez eta irudien bidez ikusi ahal ditugu bertan agertzen den guztia.

ORDENAGAIGAILUA
Aurrez nola erabili erakutsi zaion hitz, zifra, marrazki…edota beste era bateko informazioa azkar eman eta erabiltzen duen makina miresgarria da. Ez du ez inteligentziarik, ez adimenik. Eman zaizkion aginduei esker egiten du lan. Lehenengo ordenagailuak, 1950. urte inguruan egindakoak, leku asko okupatzen zuten eta oso garestiak ziren. Gaur egun emaitza berdintsua lor daiteke askoz txikiago, merkeago et mila aldiz azkarrago direnekin.

Informazio gehiago hemen.

Gaur egun, goian aipatzen ditugun 4 asmakuntzak gaur egungo bizitzan ia ezinbestekoak dira. Bakoitzak bere funtzioa du, bere zeregina. Batzuk bat aukeratzen dute, beste batzuk guztiak erabiltzen dute, baina bat aukeratzeko gai izango ginateke?
Eta gaur egungo haurrek? Jaio dira teknologia berriekin, ikastolan normala da telebistarekin ekintzak gauzatzea edota ordenagailuekin ibiltzea. Beraz, haiek telebistaren eta ordenagailuaren artean egongo lirateke.
Eta zuk…zein aukeratuko zenuke?



Teknologi berriei buruz, eta goian aipatutako beste batzuei buruzko informazioa nahi baduzu, hemen klikatu.

Teknologia berriei beldur?

Argi dago Eskolan teknologia berrien ezarpena funtsezkoa dela. Baina prest daude irakasle guztiok teknologia berri hauekin irakasteko?
Irakasleen erdia baino gehiago ez dira ausartzen tekngologia berriekin, asko kostatzen zaie ikustea irakasteko metodo edo baliabide bezala.

Gaur egungo egoera ikusteko kliklatu hemen



Gaur egun arte, oso gutxi erabili dituzte teknologia berriak, ordenagailua erabili dute prozesadore testu bezala, hau da, idazteko makina zaharra aldatu dute idazteko makina berri batengatik. Internetaren erabilpenari dagokionez, informazioa bilatzeko bakarrik erabili da. Esan dezakegu entziklopedia tradizionala beste entziklopedia garatuagatik aldatu dutela.
Honekin ez dut esan nahi ez daudela ondo erabilpen hauek, baizik eta irakasleek ordenagailuaren bitartez hainbat baliabide gehiago hartu dezaketela haurrei irakasteko.
Ikus gehiago

Ondorioz, gai honi buruz gutxi dakiten irakasleek martxan jarri behar dira eta behar diren ikastaroak jaso beharko lukete.

23/10/09

GAUR EGUNGO KOMUNIKABIDEAK

Gaur egun, gero eta azkarrago lor dezakegu urrutiko informazioa. Eguneroko bizitzarako, lanerako edota aisialdirako beharrezkoak diren informazioak elkarren artean trukatzen dituzte: telefonoz, postaz edota ordenagailuz. Mundu osotik iritsitako filmak eta musikak ikusiz eta, ikasiz, goza dezakegu. Egunkarien bidez edota irrati eta telebistaren bidez, beste tokiren batzuetan zer gertatuko den jakin dezakegu, baita zein eguraldi egingo duen biharamunean ere. Kaleetan, iragarkiek hiriari buruzko informazioak ematen dizkigute.

Etxean, ordenagailu bati, telefonoz galdegin diezaiokegu ( pertsona batekin hitz egin ordez), trenen ordutegia jakin daiteke, alokatu eta telebistaren bidez loteriaren emaitzak irakurri.
Egunero albisteak jasotzeko edo denbora pasatzeko, irratia, telebista, egunkari, etabar gure eskura ditugu.

Lanean hobeto aritzeko, enpresa batek aginduak eman, saldu, erosi…azkar egin behar du. Telefonoa eta eskutitzak asko erabiltzen dira. Baina, egunetik egunera, ordenagailua gero eta gehiago erabiltzen da, telefaxa idatziak eta grafikoak igortzeko…dena segundo batzuetan.


Gehiago irakurri
.

Bilera bat egin daiteke lantokitik irten gabe, tele-hitzaldi baten bidez.

Komunikabide-sateliteek, telebista saio bat, estatu desberdinetan eta aldi berean, ikusteko aukera ematen dute. Sateliteok, gainera, telefonozko komunikazioak, irrati arteko loturak, etabar errazten dituzte.

Dorre hertziarrekin, telebista saioak transmititzen dira.

Komunikabide-sateliteei buruz ez da gehiegi hitz egiten eta oso garrantzitsuak dira. Hona hemen informazio gehigarria (irakurri "transmisión sin cables")

22/10/09

MatemaTICas


Matematikak, edozein izanda ere, nork ez du izan matematikarekin arazoren bat? Arlo honekin ez dago grisik, normalean beltza edo txuria agertzen zaigu, edo maite edo gorroto, edo ulertu edo modurik ez buruan sartzeko.

Gehienetan, arazo grafikoak suertatzen dira ikasgai hau lantzerakoan. Nire ustez hau da matematikak lantzerakoan suerta daiteken arazorik ohikoena. Zaila egiten zaigu buruan irakurritako arazoa edo ekuazioa proiektatzea eta ondorioz ikasgaiarekin arazoak izaten ditugu.

Gainera, ikasgai gehienekin gertatzen den moduan, progresiboak dira eta hasieran galduzkero zureak egin du.

Jakinda dugu begietatik sartzen zaizkigun irudi interaktiboak, errezago berengatzen ditugula, eta gainera gaztaroan jolasten ikasi ahal badugu askoz hobeto.

Horregaitik proposatzen dizuet horri hau, bertan matematikak ikasteko modu berri bat proposatzen da. Lehen hezkuntza ikasten duten ikasleentzat dago bideratuta eta bertan aplikazio interesgarri ugari aurki ditzakegu.

Neri interesgarrien iruditzen zaidana hain zuzen grafikotasuna da. Marrazkiak mugitzen dira, eta ez hori bakarrik, guk ere mugi ditzazkegu, eta horrek buruan irakurritakoa isladatzeko arazoak dutenentzat oso interesgarria suerta daiteke.

Era honetako berrikuntzekin ikasleen motibazioa bermatu dezakegu eta jolastuz eta ordenagailuarekin elkar interakzionatuz matematikak era atsegin batean ikasi dezakegu.

Bideojokoak eta hezkuntza-sistema eskutik emanda

Bideojokoak hezkuntza sisteman txertatzearen inguruko eztabaida abian da.

Gauza guztietan bezala, aldeko eta aurkako jarrerak ditugu adituen eta irakasleen artean. Batzuek diote, bideojokoak hezkuntza-sisteman sartzeak uste baino arazo gehiago ekarriko dituela, izan ere, eskolak egungo errealitateari aurre egiteko zailtasun asko baititu. Beste batzuk, aldiz, teknologia berrien erabilera ez dela gelara bakarrik mugatu behar pentsatzen dute, jolastoki elektronikoen eraketa aldarrikatuz. Baina nola? Javier Echeverriaren esanetan "jolastokian aurretiaz hautatutako bideojokoekin jolasteko aukera emanaz eta, horretarako, azpiegitura egokiak ezarriz".

Horrelako kasu guztietan bezala, ondorio positiboak edota negatiboak, honi ematen zaion erabileraren araberakoak izango dira. Guk uste dugu, bideojokoen mundua oso zabala dela eta bertan haurraren garapenerako onuragarriak diren hainbat baliabide daudela. Adibidez, joko hezitzaileak aurki ditzazkegu, euskara eta orokorrean, hizkuntza guztiak ikasteko jokoak etab...

Argi dago, bideojokoak oso erakargarriak direla haurrentzat, jolasten duen bitartean musika, irudiak, errealismoa, protagonistekiko identifikazioa, norbaiti irabazteak sortzen duen harrotasuna... barneratzen eta bizitzen baitu momentuero. Guk, ordea, izkutuko zenbait alderdi negatibo ikusten dizkiogu bideojokoei. Aditu askok diote, joko hauen bitartez haurrak sozializatu egiten direla, neurri baten hala da, baina beste batean ez. Sozializazio hau batzuetan ez da erreala, esaterako, erreala dena eta irudimenezkoa nahas daiteke eta haurraren buruan dudak sortu.

Hala ere, bideojokoak ongi etorriak izan daitezela hezkuntzaren eta haurraren garapenaren onerako baldin badira.

Klikatu hemen gai hau sakondu nahi baduzue.