Ikasleen ekarpenak

1/9/10

Haurrak eta irakasleak tekonologia berrien aurrean


Ez dago dudarik, gure gizarteko arlo askotan Teknologia Berriek duten garrantziaz hitz egiten dugunean. Beraz, ezin uka daiteke, eskolan, beste arloetan bezala, Teknologia Berri hauek transmititzeko beharra dagoela. Teknologia hauen bidez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetu daitezke eta eskolaren gestio eta gurasoen komunikaziorako tresna ezin hobea dira.

Baina, klasean ordenagailu bat pizturik egoteak, ez du esan nahi hau behar bezala erabiliko denik, nahiz eta eskaintzen dituen aukerak amaigabeak izan. Izan ere, batzuetan, teknologia huts-hutsean hartzen baita prozesuen gidari bezala, eta ez da teknologia hau, hezkuntzaren zerbitzura jartzen.


Arazo hau enfokatzerako orduan sortutako akatsak bi norabide ezberdinetatik sortuak dira: irakasleak batetik eta ikasleak bestetik. Alde batetik, irakasleen prestakuntza kaskarra eta aldaketa metodologiko kontenporaneoago bat egitearen ukapena, eta bestetik; ikasleak internet eta ordenagailua aisialdirako tresna gisa ikusten dute, ez baitute lanerako tresna gisa erabiltzen, nahiz eta orokorrean “cibernetikoki” irakasleak baino trebeagoak izan. Bi kasuek, alfabetizazio digital orokor eta sakon baten falta dagoela adierazten dute eskola eremuan.

Honek guztiak, ondorioztatzen duena, zera da, internetekin klaseetan lan egiteak aldaketa metodologiko sakon batez gain, klase erritmo berri bat eta irakaslearen paper aldaketa bat dakarrela. Hortaz, teknologia berri hauek benetan eskolaren menpe egon daitezen, iraultza teknologikoak aldaketa edo eboluzio pedagogiko batez lagunduta joan behar du.

Honetarako proposatutako metodologia berriak teoria konstruktibistetan oinarriturik daude eta hauetan ikaslea bere ikaskuntzaren agente aktiboa da. Pedagogia tradizionaleqan irakasleak dauka erantzuna eta ikasleak hau erreproduzitzen du, baina, orain, ikasleari bultzatzen zaio bere kabuz erantzuna aurkitzera. Honela, ikasleak ikasgai berriak produzitu ahal izango ditu etorkizunean modu autonomo batean, hau da “ikasten ikasi”-ko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario