Ikasleen ekarpenak

16/12/09

IKASSYS PROIEKTUAREKIN LANEAN




Aurrez beste ikastola batzuetan martxan jarri duten proiektua da IKASYS eta aurten Ondarroako Zubi-Zahar ikastolako LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen kurrikulumean txertatu dute.

Ikasys proiektua ikasle bakoitzak ordenagailu bidez ikasteko sistema egituratu eta ordenatua da.

Ikasgela arruntean bakoitzak portatil txiki bat dauka eta bertan 200000 jarduera espezifiko inguru daude. Jarduera horiek ikaslearen beharrezko konpetentziak lortzera bideraturik daude, trebatzekoak, memorizatzeko jarduerak eta norbere jarduerak ditu.

Prozedurari dagokionez kontratu didaktikoa,ikaslearen ahalmenen arabera adosten da honek egin beharrekoa; aniztasunari erreparatzea, ikasleak bere mailaren arabera lan egiten du eta irakaslea laguntza emateko dago; dibertsifikatetzea, behar berezia eta etorkinentztat ere malgutasuna du; eta ebaluaketa, ikasleak egin orduko zuzentzen du aplikazioak eta amaieran balorazioak egiten ditu.

Irakasleekin hitz egin dut eta beraien hasierako inpresioa ona izan da. Batetik ordenagailuarekin trebatzen hasten direlako eta bestetik jarduerak ikasketa maila baxuagoa dutenengan behintzat motibagarriagoak dira.

1 comentario: