Ikasleen ekarpenak

15/12/09

Prest gaude teknologia berrien aro honetarako?

Aiton-amonen garaia bizi izan bagenu teknlogia faltaz kexatuko ginen, baina garai teknologiko honetan bizi garela, prest gaude hainbesteko aurrerapena barneratzen joateko?



Egunero agertzen dira aurrerapen teknologikoak eta oso zaila da erritmo hori jarraitzea, horregatik ematen du berrikuntza horiek jarraitzeko gai ez dena teknologikoki atzeratua dagoela eta honek kasu batzuetan "marginazioa" ekar dezake.

Gazteen kasuan, gutxi dira mp3-a, mobila, internet, argazki kamera... ez dutenak. Erabilgarriak dira oso, baina gazte batzuk teknologia horietan bilatzen dute lor ez dezaketen adiskidetasun bat eta kasu larrienetan lagunak alde batera uztea ekar dezake.

Hala ere alde honak ere baditu: informazio-iturri garrantzitsua da, jendea ezagutzeko aukera ematen dizu, aisialdirako tresna ona da... Gauza guztiak bezala alde onak eta txarrak dituzte teknologia berriek, egin beharrekoa gauza positiboak negatiboen gainetik jartzea da, probetxua ateratzeko. Horregatik mundu guztia ez dago prest teknologia berrientzako, aprobetxatzearen gaitasuna garatuta dutenak soilik.

1 comentario: