Ikasleen ekarpenak

10/12/09

Italiak mugikorrak debekatu ditu gelan.


Italia izan da lehen herrialdea mugikorrak gelan debekatzen. Bertan grabatzen ziren irudiak bortitz eta gehiegizkoak zirelakoan.

Gelako irudiak filmatu edo mugikorrez klase orduetan aritzea nahikoa ez eta ume autista bati emaniko tratu eskasa edota irakasle bati ipurdia ukitzen bezalako irudiak filmatu eta plazaratzeak eragin du horrelako neurria hartzea. Atzoz geroztik debekatuak daude mugikorrak Italiar ikastetxeetan.

Gainontzeko herrialdeetan ere hasiak dira neurriak hartzen baina hauek ikastetxeen esku geratu dira momentuz, Alemaniako Baviera kasu.

Italia da munduan mugikor gehien duen herrialdea eta horrek ere eragina du gazteeangan: 12 eta 19 urte bitarteko lau gaztetatik batek kamaradun
mugikorra dauka, gaiztakeriak egiteko ahalmena haunditzen delarik. Lehenago gaiztakeriak egin eta kontatu egiten ziren baina gaur egun egin,filmatu eta zabaldu egiten dira interneten bidez.

Gure ustez, hartutako neurria guztiz beharrezkoa da zenbait haur ez baitira konsziente teknologia berrien erabilera zatarrak eragin ditzakeen kalteetaz. Hortaz, hauen erabilera ikasgelan ez dela beharrezkoa ulertarazi eta hartu beharreko neurriak hartzearen alde gaude.

2 comentarios:

  1. Ok. Agian debekatzea ez da biderik zuzenena... bitartekoak behar bezala erabiltzera irakatsi behar diegu.... liburuekin bezala

    ResponderEliminar
  2. Mesedez etiketak behar bezxala jarri... koma batekin zuen izen abizenen erdian. Ikusi besteek nola jarri dute

    ResponderEliminar