Ikasleen ekarpenak

15/12/09

Iraultza hezkuntza arloan?


Nire ustez, ikasgela bat ordenagailu eta internetez baliatuta egoteak
ez du ziurtatzen gela horretan izugarrizko aldaketa positiboa gertatuko
denik hezkuntzari dagokionez. Baliabideak garrantzitsuak dira, baina
askoz ere garrantzitsua da baliabide horiek nola erabili erakutsiko dizun
pertsona bat egotea. Horrekin ez dut esan nahi tutorea soilik menperatu
behar dituela teknologia berrien inguruko aspektuak, baizik eta umearen
inguruan dauden hezitzaile guztiak jakin behar dutela zer eta nola egin
haurrak hezkuntza positiboa izan dezan, makinetn esku baino, pertsonen
esku dagoelako.

Beste alde batetik, kontuan hartu beharreko faktorea da teknologia
berrienganako hezitzaileak duen jarrera. Horretan konfiantza ez badu,
ez du lortuko horren alde positiboak azaleratzea eta haurrek orduan ez
dute barneratuko, ordenagailua gelako beste jolas bat bihurtuz.

1 comentario:

  1. Etiketak falta dira... horrela ez dago jakiterik nork egin duen. Hortaz aparte, formatoa ez dago ondo.

    ResponderEliminar