Ikasleen ekarpenak

15/12/09

Teknologia berriak eta hezkuntza

Lehen hezkuntzan teknologia berrien erabilpena bultzatzen duen proiektu berria atera da, zeinak esaten duen ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat izateko aukera emango zaiola.

Ordenagailu horrek ze aukera izango ditu? Hezkuntzari zuzenduta dauden programak izango ditu edo ikasleen atentzioa desbideratu dezaketenak ere agertuko dira? Oso erabilgarria da internet, baina lehen hezkuntzarako egokiak izan ez daitezkeen edukiak ere baditu eta 25 iksaleko gela batean, irakasle bakar batek ze nolako kontrola izan dezake honen inguruan?

Honez gain, ikasleek metodo hauek erabiltzen hasi baino lehen, ziurtatu beharra dago irakaslea ongi barneratuta dituela ondoren erabiliko dituen irakas metodoak, asko baitira oraindik ongi menperatzen ez dituztenak, eta irakasleen kasuan, hau erabiliz gero, garrantzitsua litzateke ondo kontrolatzea.

Hezkuntza prozesuarko baikorra izan daitekeela uste dut, baina aldez aurretik ondo planifikatutako programa eta edukiei jarraituz.

1 comentario: