Ikasleen ekarpenak

20/10/09

ANTZINAKO EREDUA EDO GAURKOA???

Argi dago gaur egungo eredua eta antzinakoa ez dutela zer ikusirik, baina zein da egokiena?

Antzinako hezkuntza ereduan, hasteko, eskolak gela bakar batez osatuta zeuden, ikasle gutxiago baitzeuden. Baliabideak eskasak ez ezik, adin ezberdinetako haurrak gela berean eta materia berdina ikasten zuten.






Gaur egun ordea, eskola batean hainbat gela aurkitu dezakegu eta adinaren arabera maila ezberdinetan bananduta daude.
Lehen idazlumak eta tinta erabiltzen ziren idazteko tresna moduan eta gaur egun aldiz, mota ezberdinetako boligrafoak, arkatzak...merkatuan daude salgai.
Gauza sinpleetan ere gauzak aldatu dira, antzinako ikasmahaiak oso zaharkituak zeuden.

Non bilatzen zuten informazioa lan bat egiterako orduan?
Gaur ordenagailua dugu internetarekin, liburutegiak milaka liburuekin...baina antzina, nahiz eta liburutegiak izan, liburu kantitatea murriztua zen eta gai baterako ez zituzten hainbat liburu kontsultatzeko aukera.
Bestetik esan beharra dago, ikasleek denbora asko ematen zutela lanak eskuz pasatzen, gaur egun ostera, ordenagailuekin denbora aurrezten dugu.




Konklusio bezala, esan dezakegu, teknologia berriak gaur eguneko bizitzarako ondo eta neurriz erabilita baliabide ezin hobea da, beti jakinda zertan, zertarako eta nola erabiltzen dugun. Beraz,gaur egungo eredua egokiena da esan duguna kontuan hartuz.

1 comentario:

  1. Ok. Honen inguruan bideo hau kontutan izan behar da : http://www.youtube.com/watch?v=t-Yp-QIPw_A

    ResponderEliminar