Ikasleen ekarpenak

22/10/09

Bideojokoak eta hezkuntza-sistema eskutik emanda

Bideojokoak hezkuntza sisteman txertatzearen inguruko eztabaida abian da.

Gauza guztietan bezala, aldeko eta aurkako jarrerak ditugu adituen eta irakasleen artean. Batzuek diote, bideojokoak hezkuntza-sisteman sartzeak uste baino arazo gehiago ekarriko dituela, izan ere, eskolak egungo errealitateari aurre egiteko zailtasun asko baititu. Beste batzuk, aldiz, teknologia berrien erabilera ez dela gelara bakarrik mugatu behar pentsatzen dute, jolastoki elektronikoen eraketa aldarrikatuz. Baina nola? Javier Echeverriaren esanetan "jolastokian aurretiaz hautatutako bideojokoekin jolasteko aukera emanaz eta, horretarako, azpiegitura egokiak ezarriz".

Horrelako kasu guztietan bezala, ondorio positiboak edota negatiboak, honi ematen zaion erabileraren araberakoak izango dira. Guk uste dugu, bideojokoen mundua oso zabala dela eta bertan haurraren garapenerako onuragarriak diren hainbat baliabide daudela. Adibidez, joko hezitzaileak aurki ditzazkegu, euskara eta orokorrean, hizkuntza guztiak ikasteko jokoak etab...

Argi dago, bideojokoak oso erakargarriak direla haurrentzat, jolasten duen bitartean musika, irudiak, errealismoa, protagonistekiko identifikazioa, norbaiti irabazteak sortzen duen harrotasuna... barneratzen eta bizitzen baitu momentuero. Guk, ordea, izkutuko zenbait alderdi negatibo ikusten dizkiogu bideojokoei. Aditu askok diote, joko hauen bitartez haurrak sozializatu egiten direla, neurri baten hala da, baina beste batean ez. Sozializazio hau batzuetan ez da erreala, esaterako, erreala dena eta irudimenezkoa nahas daiteke eta haurraren buruan dudak sortu.

Hala ere, bideojokoak ongi etorriak izan daitezela hezkuntzaren eta haurraren garapenaren onerako baldin badira.

Klikatu hemen gai hau sakondu nahi baduzue.

1 comentario: