Ikasleen ekarpenak

15/10/09

Betiko liburuen desagerpena ala ez? (Liburu elektronikoak)

Berrikuntzen garai honetan aldaketak arlo guztiak ikutzen ditu, mundu profesionaletik hasita haurren garapena sustatzen duen materialera iritziz. Gaur, azken gai hau ikutu nahi dugu, horregatik berri hau aztertzea interesgarria iruditu zaigu, berrikuntza hauek noraino hel daitezkeen konturatu gaitezen.

Berriaren iturrira joateko, click egin hemen



Argi dago berrikuntza honek zeresana emango duela; 'zenbat buru, hainbat aburu'. Baina guk gure iritzia plazaratuko dizuegu:

Orokorrean baditu aldeko eta kontrako argudioak. Alde batetik oso erosoa izan daiteke poltsikoan sartzen den makinatxo txiki batean hainbat liburu eramatea; baina beste aldetik irakurmenaren erromantikotasuna galtzen da, orriak pasatzea eta liburua eskuen artean sentitzea, besteak beste.



Baina gure arloari begiratzen badiogu bi alderdi desberdinetan aztertu beharko genuke; batetik Lehen Hezkuntza eta bestetik Bigarren Hezkuntzatik gorako ikasketak. Lehenengoan liburu elektronikoaren erabilera nahiko konplexua ikusten dugu, izan ere, gaur egungo haurrak, behintzat, ez daude teknologia berri hauetara ohituta eta denbora dexente eramango luke berrikuntza honen normalizazioa maila hauetan. Bestalde, Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean erabilpen anitzak izan ditzazke, esate baterako: Ikasgai desberdinei buruzko informazioa edota ikasmateriala oso era erosoan gordetzea, bizkarrean motxila astun bat eraman ordez. Azkenik, oso garrantzitsua iruditzen zaigun gai bat ikutu nahi dugu, ekonomiaren arloa. Ikasleen familia guztiek ez dute liburu elektronikoa eskuratzeko baliabide ekonomiko nahikorik, horregatik hezkuntza sailaren laguntzak oso beharrezkoak izango lirateke.
Gaia hemen utzi nahi dugu bakoitzak bere erreflexioa plazaratzeko komentarioetan.

Unai Arberas eta Xabier Baraja.

No hay comentarios:

Publicar un comentario