Ikasleen ekarpenak

27/10/09

Irakasteko modua aldatu ezean, teknologia berriek huts egingo dute.


Metodoa aldatu ezean, IKTak ez dira tresna eraldatzaileak, eta teknologia berriak darabiltzaten ikasleak autonomoagoak, ausartagoak eta miatzaileagoak dira.


Hainbat ikerketek, teknologia berriek ikasketa prozesuan eta ikasleengan oso eragin positiboak dituztela baieztatzen dute, baina aldi berean, tresna horiek hutsean ez direla nahikoak, metodo aldaketa ere beharrezkoa dela ziurtatzen dute. Eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dute irakasleen formakuntza egokia.
Arbel digitala adibidez, oso tresna erabilgarria izan daiteke, baina horrek klaseak beste era batean prestatzea suposatzen du.

Egia da teknologia berriek ondorio positiboak ekarri dituztela ikasketa prozesuan eta egin diren ikerketetan emaitza onak (motibazioa, memorizatzeko erreztasuna...) azaldu direla. Horregatik askotan ez da ulertzen, oraindik mesfidati azaldu diren irakasleen iritzia. Batzuentazat ordenagailua tresna "delikatu" bat delako eta beste askorentzat, etsaitzat ikusten dutelako, ez dute horrela ikasi daitekeenik ulertu nahi. Gogotsu hartzen dutenak ere badaude, baina hala ere, ez dute metodologia aldatzea lortzen, aparteko gauza bat izaten da informatika gelara joatea, eta teknologia berriak ez dira egunerokotasunaren parte izaten. Azken urteetan, ikastetxeetan teknologia berriez hornitu dira ikasgelak, baina kasu gehienetan ez da nahikoa izan eta honek, aldaketa zaildu eta moteldu du. Beraz, irakasleen prestakuntza kaskarragatik eta baliabide faltagatik, metodologia aldaketa ere ez da eman.
Orain, azken belaunaldietakoak teknologia berriak egunerokotasun batean erabili behar direla konturatzen hasi dira, eta ziur, orain ikastetxeetan sartzen ari diren irakasleek askoz gehiago eta naturalatasun handiagoz erabiliko dituztela. Gainera, hemendik aurrera bosgarren mailako ikasle guztiek ordenagailu bana izango dute eta ezinbestekoa izango da irakasleak hauen erabilera egokia egiten irakastea, eta horretarako beraiek prestatuta egotea.

Gehiago jakin nahi baduzu: (artikulua)

1 comentario: