Ikasleen ekarpenak

29/10/09

Google Wave e-learning-aren etorkizuna ote?

Informazio iturria hemen

Google plataformaren sortzaileak are urrunago joan nahi dute komunikazio edo ziberkomunikazioen alorrean eta horretarako Google Wave delakoa sortuko dutela diote ulertuek. Oraindik jende guztiarentzat eskuragai ez badago ere, korreo berezi hau erabiltzeko lizentzia hemen eskatu dezakezu, hala ere, ez izan itxaropen handirik.


Baina, zer da Google Wave-a? Izatez posta elektronikoaren, chat-aren eta foroen arteko fusio moduko bat da, baina beste aplikazio interesgarri batzuk ere eskaintzen ditu:

- Wiki moduko funtzionalitatea: gertakarian parte hartzen deun edonork edozein momentuan alda dezake informazioa

- Extentsioak: beste batek sortutako aplikazio eta gadget-ak tartekatu daitezke.

- Artxibo trukaketa: kapazitate edo "pisu" handiko artxiboak truka daitezke jatorrizko karpetatik eramanez, besterik gabe.

- Embedding: Google Wave-n sortutako edozein elkarrizketa edozein web orrian txerta edo erabili daiteke.

- Playback: mezu sekuentzia edozein momentutan erreproduzitu daiteke, elkarrizketaren nondik norakoak ulertzearren.

- Open source: bakoitzak bere erabiltzailean instalatu dezake eta bertan pertsonalizatu.

Guzti honek aukera asko irekitzen ditu hezkuntzaren alorrean, izan ere, ikasleak berak eraikitzen duelako bere ikaskuntza gunea, gidarik eta trabarik gabe aldi berean gaiarekin harremana duten artxibo eta utilitate guztiak eskuragai utziz.

Egilearekin erabat ados gaude artikulu honetan, erabilgarritasun handia ikusten baitiogu Google Wave honeri batez ere taldeko lanak eta berdinen arteko ikaskuntza bultzatzerako orduan. Modu berean esplorazio bidezko ikaskuntza ere bultzatu daiteke, ikastetxetik gai bat publikatuz eta bertan egindako aurrerapen guztiak ikaslearen esku utziz.
Hala ere, aplikazio honi buruz bilaketa sakonago bat eginez alderdi txarrak ere aurkitu ditugu hainbat erabiltzailek foroetan idatzitakoak eta gehien errepikatzen direnak momentu honetan Google Wave kontu bat eskuratzeko zailtasuna eta aplikazio hau erabiltzeko interfazeak dituen konplikazioak, diotenez laguntzarik edo tutorialik gabe oso zaila da programa modu eraginkor batean erabiltzea.
Guzti hau kontuan izanda ere ikaragarria da Google Wave-k simulazioen alorrean zabaltzen gaituen mundu berria.

Denbora izanez gero eta ingelesa menperatuz gero bota ezaiozu begirada bat bideo honeri:

1 comentario:

  1. Wave izateko gonbidapen bat luzatu dezaket. Nahi baduzue, mesedez niri e-mail bat bidali. Gero aste bat pasata zuek ere gonbidapenak egiteko aukera izango duzue.

    ResponderEliminar