Ikasleen ekarpenak

27/10/09

IKASTETXEETAN WIFI LOTURAK KENTZEKO ESKATU DUTE, HAURREN OSASUNA ZAINTZEKO

Bilboko Auzo Elkartzeen Federazioak eskoletan wifiaren erabilera sahiesteko eskatu du, izan ere, interneterako sarbidea ematen duten wifi uhinak haurrentzat arriskutsuak direla ohartarazi dute. Haurren hazkunde osasuntsua jokoan dagoenez gero, prebentzio neurriak hartu eta Interneterako loturak kable bidezkoak izatea sustatu nahi dute.
Kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformak oroitarazi duenez, Europako parlamentuko ia talde guztiek onartu zuten prebentzio irizpidea. Azken honen aholkua batez ere umeak eta adinekoak babestu behar direla izan da, izan ere, badira mikrouhinak kaltegarriak direla frogatu duten ikerketa anitz.
Prebentzio irizpide honi ikastetxeetatik emango diote hasiera, plataformaren aburuz, umeak, adinekoak eta baita haurdunak dira babes gehien behar dutenak.

Kaltegarria den zerbait sahiestearen alde gaude, batez ere txiki eta adinekoentzat kaltegarria bada, hauen inguruko wifiak kendu beharko liratekeela uste dugu, kable bidezko interneterako sarbideak erabiliz. Dena den, gainontzeko herritarrek wifiaren eraginen berri jakin beharko luketela iruditzen zaigu, beraz informazio gehiago eskatuko genuke. Bestalde, kaleko beste hainbat uhinen garrantzia aztertu beharko litzateke, ez al dira horiek kaltegarrriak?

(ikus. artikulua)

1 comentario: