Ikasleen ekarpenak

15/10/09

ESKUKO MUGIKORRAK ESKOLAN ONARTU?

Azken urteetan erabiliena den IKTa eskuko mugikorra dugu. Denbora gutxian, pertsona gutxi batzuk erabiltzetik ia herritar guztiak erabiltzera pasatu da.

Beraz, oso modan dauden sakeleko telefonoak praktikoak dira, hala nola, txikiak , eramangarriak, moderno eta kolore bizikoak eta nonnahi zaudela ere beti komunikatuta egoteko aukera eskeintzen digute.

Baina gure eskoletan mugikorrak sartzearen aldekoak al gara?





Ni neu, sakeleko telefonoen erabiltzailea naiz eta oso praktikoa ikusten dut, baina eskoletan sartzearen aurka nago. Nik, potentzial didaktiko handirik ez diot ikusten, beraz nahiago dut, gobernuak jarriko dituen ordenagailuekin moldatu eta eskuko telefonoak beraien denbora librerako utzi, batik bat jolastu egiten baitute haurrek telefono hauekin.

Nahiz eta eskoletan mobilen erabilpena debekatuta egon, badira erabiltzen ausartzen diren haurrak, beste batzuei mezuak idatzi, bertoko jolasetan jolastu, musika entzun...ondorioz ez diete irakasleei arretarik jartzen. Bestalde, sakeleko telefonoen erabilerarekin besteekin harremanak ekiditzen dira, hau da, haur bakoitza bere munduan sartzen da eta ez dio axola pantaila txiki horri begira bost ordu egon behar baldin bada ere. Nahikoa IKT badira eskolan eta goian aipatutako arrazoiengatik ez dut premiazkoa ikusten ikasle bakoitza bere mugikorrarekin eskolan ibiltzeko. Beraz, utz ditzagun alde batera mugikorrak eskola orduetan!

informazioa gehiago

1 comentario:

  1. Ok. Interesgarria plazaratutako gaia. Izan ere, zure adierazpenen kontra doaz hezkuntzan agertu diren azken berrikuntzak... izan ere, Australiako unibertsitate batean sakeleko telefonoa + twitter erabiltzeko beharra zabaldu dute. Oraindik "antipodetan" gaude ;-)

    ResponderEliminar