Ikasleen ekarpenak

22/10/09

Teknologia berrien agerpena, irakasleen desagerpena?


Teknologia berriak hezkuntzan muturra sartzeak zalantza bat sortu du irakaslegoan; ze paper izango dugu etorkizunean?
Aurreko artikulu honetan argi usten den bezala, hezkuntzaren munduan teknologia irakaslegoak izango duen eta dagoeneko baduen laguntza besterik ez da izango, eta ez, batzuen iritzien kontra joanaz, irakasleen ordezkoa. Beraz, irakasleen papera berdina izaten jarraituko du: ikaslearen ostean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista nagusienetakoa.

Gure irakaskuntza lana aurrera ateratzeko oso baliagarriak dira baliabide berri hauek, baina hori besterik ez, laguntza soila; testu-liburuak, arbelak eta beste baliabide zaharrago batzuk bezala ikusi beharrekoak. Irakasleari ez ezik, ikasleari ere laguntza gehigarri bat suposatuko dioen beste baliabide bat besterik ez dira teknologia berriak; hezkuntzaren arloaz hitz eginez betiere.

Hemendik, ondoriozta dezakegu ez diegula beldurrik izan behar teknologia berriei, aldaketa suposatuko baitute hezkuntza munduan ( dagoeneko aldatzen ari da), baina aldaketa positiboa izango da, irakasle eta ikasleari prozesuan laguntza handiagoa izateko baliabide berriak izango baitituzte, eta hauek ez dute inoiz irakasleak ordezkatuko.

1 comentario:

  1. ok. Desagertuko dira huaekin lan egiteko gai ez direnak... Irakaslearen "Rol"a aldatzen dago... Orain "coach" batetik gertuago gaude. Ez gara informazio erreferentzi bakarra eta hori onartu behar dugu.

    ResponderEliminar