Ikasleen ekarpenak

27/10/09

Teknologiak eta irakasleen formazioa


Teknologien integrazioa oso prozesu konplexua da (oztopo ekonomikoak, historikoak, politikoak, kulturalak eta pedagogikoak). Eskolak teknologiaz hornitzea edo baliabide teknologikoak kudeatzea ez da nahikoa. Are gehiago, irakaslegoak formazio egokia izan behar du baliabide hauen aurrean. Horregatik, gure buruetatik galdera bat pasa zaigu: irakasleak prest al daude egoera berri honi aurre egin eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ez oztopatzeko?

Egia da hainbat programa martxan jarri direla Europa, Espania eta Euskal Herri mailan, lanean dauden irakasleak teknologien ezagutzan hezi eta ordenagailuak, interneta eta multimediak erabiltzeko esperientzia didaktikoan formatzeko.

Guk uste dugu, irakaslegoaren zati handi bat ez dagoela behar den bezala prestatuta hezkuntza sistema berri honi aurre egiteko. Denbora luzez ikastetxetan lanean ibili diren irakasleek, esperientzia bai baina teknologia berrien inguruan eta honen pedagogian nahiko galduta daudela uste dugu. Irakaslearen adinak zer ikusi nabarmena du, izan ere, hezkuntzan ematen ari den aldaketa honi errazago erantzungo baitio irakasle "gazte" batek irakasle "zahar" batek baino. Azken honek, ordura arteko ohitura tradizionalak erabiltzen jarraitzen baitu.

Hala ere, IKT-en erabileran hainbat pausu eman dira eta azken urteetan zenbait herrialdetan egindako ikerketek erakusten duten bezala, gaur egun irakaslegoaren atal handi batek ezagutzen ditu teknologia informatikoak, baina gelan hauekin egiten den erabilpen pedagogikoa benetan murritza da.

Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleen formazioa teknologia berri hauek arrakasta lortu dezaten ikastetxeetan eta haurraren garapenean, azken finean hauek baitira ondorio guztien jabe.

Gehiago irakurtzeko klikatu hemen

1 comentario: