Ikasleen ekarpenak

19/10/09

WHITEBOARD BIRTUALA


Hezkuntzan zein lan pedagogikoan, irakasle innobatzaileentzat oso erabilgarri suerta daitekeen sistema birtuala da. Sistema birtual honen bidez, momentu erreal berean leku ezberdinetan dauden lagunek edo lan taldeek... lan egin, diseinatu, pentsatu... dezake.

Klik hemen



Egia esateko, sistema hau ez genuen entzunda eta ez dakigu nola aurkitu dugun ere! Interesgarria eta kuriosoa iruditu zaigunez, honen berri ematea pentsatu dugu.
Ez dakigun lehen hezkuntzan zenbaterainoko erabilgarritasuna eduki dezakeen, izan ere, haurrentzat konplexuegia izan daitekeela iruditzen zaigu. Baina bigarren hezkuntzatik gorako edozein lan talde, lagun talde edo enpresetako kidek modu oso eralgarrian erabil dezaketela uste dugu. Gure iritziz, talde lana bultzatzen duen sistema da , momentuan momentuko ideak azaltzeko aukera ematen duena eta taldekideak urrun izan arren, elkarlana bultzatu dezakeen aukera modura ulertzen duguna. Izan ere, gaur egun unibertsitateko adibidea jarri ezkero, hau da, talde lanak burutzeko taldekideak elkartzeko zailtasunak kontutan izanda, taldekideak momentu berean, "kafetegi birtuala" balitz bezala, orri birtual batetan batera elkartzeko aukera ematen du.
Era berean, pedagogikoki erabil daitekeen bezala, edozein gai edo helbururekin erabil daitekeen sistema birtuala iruditu zaigu, eta probetsua atera ezkero, oso erabilgarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario