Ikasleen ekarpenak

27/10/09

Teknologia berriak hezkuntzan: bai ala ez?


Aspaldiko urtetan ahoz-aho ibili den eztabaida da teknologia berriak hezkuntzan duten eraginarena eta ikuspegi desberdin asko ikusi dira. Zeinek du arrazoia?

Hezkuntza eta gizartea beti joan dira eskutik helduta. Askotan entzun dugu hezkuntza egoki batek aldatuko duela gizartea baina gizarte honen ezaugarriek guztiz baldintzatzen dutela hezkuntza. Gizartea aurrera doan bezala, ikastetxeek beraren erritmoa jarraitzea beharrezkoa da, neurri handi batean, ikasleak sozializatzea delako duen lan nagusia. Sozializazio hitzak, gizartearen egoerara moldatzea esan nahi du, eta ezin ukatu dezakegu, teknologia berriak direla jendarte honen ezaugarri nagusienetako bat. Honen aurrean, nire ustez, ikastetxeek ikasgeletan teknologia berriak sartzea beharrezkoa da. Alde batetik, haurrak teknologia berrietara hurbiltzen ditugulako, hauen gaineko jakintza bat emanez, eta bestetik, ikasteko modu berriak ezagutu ditzaketelako.

Teknologia berriek, erraztasun handiak ematen dituzte. Informazio modu azkarrean eskuratzeko aukera ematen du eta internetek haurrekin egiteko baliabide didaktiko ugari eskaintzen ditu. Egia da, irakasle askori oso zaila egingo zaiola egoera berrira moldatzea eta asko ez direla gai izango, izan ere, irakaskuntzan urte asko lanean egon den jendeak aldaketa asko jasan dituen arren, teknologia berriena izan da, nire ustez, denetan handiena.

Bukatzeko, gustatuko litzaidake esatea, aldaketak sarritan beldur handia ematen diguten arren, onurak ekartzen dituztela eta gizarte aldatzen ari den abiadura berdinarekin moldatzen ikastea beharrezkoa dela.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario