Ikasleen ekarpenak

19/10/09

Idaztea ahaztuko zaigu??


Azkenengo urteotan teknologia berriek egin duten aurrerapenak ikaragarriak izan dira. Ez dugu ahaztu behar, txikitan, ez zegoela mugikorrik eta ordenagailua zeukatenak oso gutxi zirela. Lagunekin egoteko, bere etxeko txirrina jo eta jeisten ziren kalera, orain telefonoz abisatu gabe ez goaz inora, eta kalean jolastu ordez, bakoitzak bere etxetik ibiltzen gara online jolasten.

Liluratzen nau bakarrik 15-20 urteetan egin diren aurrerakuntzak, teknologikoki hitzeginda noski.

Baina beti bezela, aurrerakuntzen gauza onak hartzeaz gain txarrak ere hartzen ditugu, eta baliabideak era okerrean erabiltzea beti izan da gure gizartearen ezaugarrietako bat.
Esate baterako, alarma soziala piztu da idazterakoan aurkitutako hainbat akats ortografikoekin. Denok ezagutzen dugu SMSez edo Emailez komunikatzeko erabiltzen dugun hizkera murriztua, hau oso erabilgarria da horrelako mezu laburretan ahalik eta azkarren eta murriztuen idazteko. Baina zer gertatzen da ondoren gutun bat, azterketa bat edo proiektu bat idatzi behar dugunean? Akatsa ortografiko ugariak aurkitu direla, eta ez bakarrik adin gutxiko gazteetan, bereziki bigarren hezkuntza eta unibertsitateko klaseko azterketetan, lanetan, proiektuetan...
Honek alarman jarri ditu irakasle eta instituzioak, eta horren aurkako neurriak hartzea zaila dela diote.

Egia da gero eta gutxiago idazten dugula paperean, eta horren ordez era informatikoan komunikatzen garela gaur egun. Baina horrek ez du esan nahi idazteko era zuzena alde batera utzi behar dugunik. Ikastetxeetan arazo hau planteatu beharko litzateke, eta orain gutxiago erabiltzen dugun idazkera "arrunta" bermatzeko ahaleginak handiagoak izan beharko lirateke orain.

Bestela, azkenean, hizkuntzak ezagutzen genituen bezela desegartzen joango dira eta gure kasuan, Euskerak baditu mehatsu asko beste berri bat gehitzeko.


Gaiarekin sakontzeko artikulu bat aurkitu dut erlazionatuta.

5 comentarios:

  1. Ok. Ez nator bat :-).... baina egindako hausnarketa oso interesgarria da.

    ResponderEliminar
  2. Ez dut nahi pentsatzea teknologia berrien aurka nagoela,eta argi utzi nahi dut teknologia berrien potentziala eta alde onuragarriak ikusten ditudala. Askotan ez da baliabidea baizik eta guk ematen diogun erabilgarritasuna. Eta arlo hori da gai honekin ausnartu nahi dudana. Hala ere, kritikoa izatea gustatzen zait eta eztabaida eta reflexioa bermatzeko askotan deabruaren abokatu bezela jokatu behar da... Gaiarekin erlazionatuta dagoen artikulu interesgarri bat aurkitu dut eta hor jartzen dut irakurri ezazuen.

    ResponderEliminar
  3. Nire ustetan, bada ezberdintasun handi bat hizkuntzaren eta hizkuntza hori kokaturik dagoen kontestuaren artean. Hizkuntza bera, modu oso ezberdinetan erabil daitekela denok argi dugu, bai lagun artean edota azterketa, eskutitz formal bat edo itzaldi bat eman behar denean. Beraz, nahiz eta ordenagailua erabili, argi badugu zein kontestutan eta helbururekin erabiltzen ari garen idazten ari garen testua, ez luke arazorik egon behar!

    ResponderEliminar
  4. Internet garaian inoiz baino gehiago irakurtzen da, hau da, erabiltzen den informazio kopurua asko gehitu da eta joera hori mantenduko dela dirudi. Hau kontutan izan behar da. Egia da, kontestuarekin bat egiteko gai izan behar gara hizkuntza erabiltzeko garaian... baina irakurketa gehitzen dela kontutan izan behar dugu. Agian gaur eguneko irakurketa eta lehengoa ez dira berdinak izan behar. Hona hemen azalpen bat http://www.youtube.com/watch?v=HcmkigyNRZM

    ResponderEliminar
  5. Ez dut dudarik kontestuak eta bakoitzean erabili behar diren hizkerak ezagutu eta menperatzen duten pertsona asko daudela. Arazoa sortzen da generazio berriekin. Askotan ez dute hizkera zehatz bat erabiltzen kontrolatzen ez dutelako eta nire ustez hau da sahiestu beharreko arazoa.

    ResponderEliminar