Ikasleen ekarpenak

19/10/09

IRAKASKUNTZA BIRTUALA ESTATU BATUETAN


Lehen hezkuntzako eskola Estatu Batuarretan, ordenagailuen bidezko ikasketa egiteko aukera edukiko dute haurrek hemendik aurrera. Hau dela eta, irakaskuntza mota honen bidez hainbat abantai egon daitezke...
Klik hemen



Irakaskuntza mota nahiko aurreratua dela iruditzen zaigu. Hasteko esan dezakegu, aukera ematen dielako haurrei ohiko sistema erregulatuan izen emateko baina klaseak etxetik jasotzeko; beti ere gurasoen kontrolpean. Honek, familiei euren seme-alaben irakaskuntzan kontrol eta laguntza handiagoa eskeintzeko aukera ematen diela uste dugu, baita familiei askatasun handiagoa ematen diela ere. Izan ere, gaur egun oso ohikoa da familia askok euren seme-alaben heziketa "ia" osoa eskolaren menpe uztea eta hein batean, etxetik egindako heziketa birtual honen bidez, gurasoen inplikazioa handiagoa izango litzatekeela uste dugu.
Gainera, ikasketen kontrola urrunekoa denez, hezkuntza zein eskolaren eskakizunak zorrotzagoak izango direla uste dugu. Hau garrantzitsua dela uste dugu, lan jarrai baten inplikazioa eta beharrari garrantzi handiagoa emango zaiolako.
Nahiz eta orain arte irakaskuntza mota hau gutxi batzuek jarraitu duten, ados gaude hezkuntza birtuala eta eskolarako asistentziarekin heziketa areagotu eta hobetu daitekeela. Ondorioz, zabaldu daitekeen irakaskuntza mota izan daiteke. Gainera gure iritziz, ordenagailuek haurrari eragin diezaiokeen estimulu positiboa edota lan autonomoak baita eskolan beste haurrekin eduki dezakeen estimulu sozialak ere, erabat konplementarioak izan daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario