Ikasleen ekarpenak

19/10/09

TEKNOLOGIA BERRIAK ETORKIZUNERAKO ATERANTZ


Gaur egun teknologia berriek gizartean hartzen ari diren indarraren ondorioz, hezkuntzan gero eta garrantzia handiagoa dute. Honen inguruko arrazoiak entzuteko...



Gaur egun ezinbestekoa da teknologia berrien erabilera geletan, baita haur hezkuntzan ere. Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean “konpetentzia digitala” dago eta haur hezkutzako edukietan tekonologia berrien erabilera topatu dezakegu besteak beste . Hau guztia, gizartearen eboluzioarekin loturik doalako esaten dugu. Izan ere, etorkizunean gizarteratuko diren haurren heziketaren ardura, hein handi batean eskolaren menpe dago. Eskolak izango du haur hauen jakintza eta konpetentzia maila ezberdinen ardura, ondoren gure gizartean konpetenteak izateko.
Bestalde, ados gaude esaten dutenean: "buscan actividades donde el alumno se convierta en el protagonista y para eso las nuevas tecnologías son muy útiles" (Montserrat Núñez; Pof. enseñanza de secundaria), uste dugulako hori oinarrian harturik, haurraren kezkak, dudak, jakinmiña, interesak, zalantzak eta beharrak gehiago asetuko direla eta haurrak motibatuago eta gehiago ikasiko dutela. Era berean, irakaskuntza esanguratsu bat eginez gero, haurrak zentzua emango dio ikasten duenari eta etorkizunean erabilgarriagoa irudituko zaio.
Beste alde batetik, "dena" interneten dagoenez, ikasleek edozein informazio bilatzeko bide hori erabiltzen ikastea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Horretarako, Anna Soroya-rekin (estudiante 3º magisterio) ados gaude esaten duenean: "los profesores tienen que actualizarse constantemente" , izan ere irakasleak teknologia berrietan etengabe formatu behar direla uste dugu, ikasleei azken berrikuntzak eta kalitatezko irakaskuntza bat ematerakoan. Horretarako, uste dugu eskoletako arduradunek edota hezkuntza sailak, teknologia berrien inguruko formakuntza saioak urtero eskeini beharko lituzkeela.
Beraz, entzuten ikastearekin batera, erabiltzen, saiatzen, probak egiten, huts egiten... aritzeaz, gehiago ikasten dela eta aukera hori eman behar diegula ikasleei. Hau da, ikaslea bere ikasketaren zentru bihurtzea eta bera nahigabe edo nahita eraikitzen joan dadila bere jakintza eta kuriositate zakua!

1 comentario: