Ikasleen ekarpenak

15/10/09

Irakaskuntza hobetuz ?????

"Un 27% de los españoles no apoya el proceso de Bolonia, el doble de los que lo respaldan..." Gehiago irakurtzeko hemen sakatu


Harrigarria da benetan, gure estatu maiteak aldaketak egiteko dauzkan gogoak eta ausardia... Hori bai, ez da hain garrantzitsua nola edo zer aldatu baizik eta aldaketa nola edo hala egitea.
Irakaskuntzan erabat atzeratuta gaudela ez da sekretua, hainbeste gustatzen zaigun europar batasunaren azkenengo postutan agertzen gara arlo honetan. Hala ere, aldaketak egiteko unean, ez ditugu ikasleak eta haien jakintzak lehentasun moduan jartzen, beti bezela, interes ekonomikoak eta politikoak agertzen dira aldaketaren bermatzaile garrantzitsutzat. Ez du garrantziarik daukagun ikasketa kalitateak, bai ordea, ekonomokoki etekinak eta politikoki emaitza onak lortzea. Beti bezela, nahiz eta jende gehiago egon kontran alde baino, estatuak belarriak itsi, atentzioa beste alde batera bideratu eta aurrera egin du proiektuarekin. Horrela, hemendik gutxira, aurkan zeudenak, beste erronka batean egongo dira buru eta belarri, eta gainontzekoak dagoeneko ahaztuta izango dute guzti hau eta Bolonia betidanik gurekin egona bazen bezela funtzionatuko du.
Harrigarria da benetan estatu demokratiko honetan dagoen diktatzeko hoitura, eta honetan, politikariek hartu duten trebezia. Informazioa manipulatuz eta askotan izkutatuz egiten dira gauzak hemen. Bestela, nola azaldu daiteke plan berri honen inguruan dagoen informazio eza? Zenbat eztabaida, zenbat berri, zenbat galdeketa egon dira Bolonia planaren inguruan? Egia da unibertsitate inguruko esparruetan mobilizazioak egon direla, baina aldaketa hain garrantzitsu baten aurrean, nun gizartearen nundik norakoa jokoan dagoen, esparru hori oso txikia da. Egia da ere ez dudala gehiegi telebista ikusten, baina "informazio tresna" honetan Boloniaren inguruan entzundako lehenengoa izan da iada datorren ikasturtean hasiko dela . Non dago prozesu demokratikoa?
Bitartean, ikasleak, gure etorkizunaren gidariak dira guzti hau ordaintzen dutenak, eta nola gidatuko gaituzte? nolakoak izango dira etorkizuneko politikari eta agintariak?
Erantzuna erreza da, horrelako jokamoldeekin bermatzen duguna, oraingoen berdinak izatea da, sistema zikliko bateko tresnak izatea baita guretzat prestaturiko etorkizuna.

1 comentario:

  1. Egindako hausnarketa oso interesgarria iruditzen zait... baina "Hezkuntza & Teknologiarekin" ez da inongo loturarik ikusten. Hezkuntza bideratzen dituzten agintariek nola egiten duten aztertzea ez da blogune honen xedea. Mesedez, lana ikasgaiarekin lotu.

    ResponderEliminar