Ikasleen ekarpenak

20/10/09

AZTERKETAK INTERNETEN LAGUNTZAREKIN

Jadanik Danimarkan hasi dira eskoletako azterketak internetaren laguntzarekin egiten. Hori dela eta iritzi ezberdin ugari entzun ditugu. Oraindik proiektu hutsa da, baina proposamena positibotzat jotzen baldin bada, 2011.kurtsorako inplatatuko dute.

informazio gehiago

Niri, ikasle naizen aldetik, ideia bikaina iruditzen zait azterketak internet bidez egitea. Egia esan gaur egun informazioren bat nahi dugunean, denok jotzen dugu internetera eta esan liteke, konexiorik ez daukana ez dela ezertaz enteratzen. Denontzat, eta batez ere gazteentzat, eguneroko tresna bilakatu da internet, beraz hain ohituta gauden konexioa kendu behar al digute azterketak egiterako orduan?
Ez zait batere logikoa iruditzen azterketak internet barik egitea, zeren irakaslearen galdera interneteko orri batetik plagiatuz gero, irakaslea erraz ohartuko litzateke horrekin, beraz ez dauka zentzu handirik internetetik dena kopiatzea.

Irakasle askori ez zaie ideia ona iruditu, asko eta asko baitira interneta maneiatzeko arazoak dituztenak, beraz lan bikoitza izango litzateke beraientzat azterketak prestatzea, batetik, azterketako galderak pentsatzeko orduan denbora gehiago beharko lukete eta bestalde plagioak egiten duten ere kontutan eduki beharko lituzkete.

Nire ustez, alde onak gehiago dira alde txarrak baino. Esaterako, azterketa egunean internet erabiliz gero, praktikoagoak izango litzateke, ikasteko teoria gutxiago edukiko genuke, informazioa bilatu eta landuko genukeenez azterketa errazagoa izango litzateke orokorrean. Aldiz, alde txarrak gutxi dira, esaterako plagioak egitea eta ezer berririk ez ikastea.

Amaitzeko, ea proiektu hau aurrera ateratzen den Danimarkan eta denbora gutxi barru, gurera ere ailegatzen den!

1 comentario:

  1. Ok. Jakina... klaseak emateko metodologia eta ebaluaketa irispideak ez dira egun guk hemen ditugunak. Edozein kasutan... gaitasunak (konpetentziak) praktikarekin lotuta daude... eta Euskal Dekretoan ere agertzen den bezala, edukiak, gaitasunak eskuratzeko baliabide bat dira... eta ez lehen bezala, irakaskuntzaren helburua. Edukiak garrantzi gutxigo badute... zergaitik ez hauek eskura izan azterketetan
    Aldaketa garai batean gaude ;-)

    ResponderEliminar