Ikasleen ekarpenak

27/10/09

Garun paralisia eta teknologia berriak

Informazio iturria hemen

Aste honetan ospatu diren IV. Jardunaldi Iberoamerikarretan garun paralisia duten gaixoentzat punta puntako teknologia aurkeztu izan da. Bruno izeneko 25 urteko gaztea izan da tresna hau frogatu izan duena. Laguntza honen bidez, komunikatzeko gaitasuna eskuratzeaz at beste erraztasun asko lortzen ditu elbarriak, etxeko tresna gehienak menperatzea eta gurpildun ahulkia maneiatzea ahalbidetzen dio besteak beste. Brunok lau urtez aritu izan da tresneria berri hau frogatzen Kantabriako Aspace zentroan. Aurrerapen berri honekin brunok lana laster aurkitzea espero du.

Jardunaldien arduraduna oso baikor agertzen da teknologia honen aurrean eta dioenez merketzen ari da eta laster gaixo guztien etxean mota honetako tresna egotea espero du.

Honen bitartez, gure ustez, ezinbesteko laguntza eskaintzen zaio gaixoari eta berdintasunerako bidea asko zabaltzen da, haurrak ikasterako eta eguneroko jarduerak egiterako orduan askoz erraztasun handiagoa edukiko baitute eta autonomia edukitzeak motibazioa handitzea ekarriko die, honela emaitza hobeak lortuz. Gainera, lana eskuratzeko itxaropena izateak ere gaitz hau pairatzen duten gaixoen bizi baldintzak erabat hobetzea suposatuko du.
Hala ere, tresna hauek hain merke eta guztientzat hain eskuragarri izango diren zalantzan jartzen dugu, teknologia honek ebakuntza eta inplanteen beharra suposatzen duelako.
Beraz, duda muda hau airean geratzen den bitartean proiektu honen baliogarritasuna hortan uzten dugu...

1 comentario:

  1. Informazio iturria falta da, eta etiketa bezal zuen izen abizenak jarri behar dira (koma batekin banatuta), horrela egileak nortzuk izan diren erraz ikusio da. "Aritz Garin, Ekain Mendizabal".
    Ekarpena bestela ondo dago ;-)

    ResponderEliminar