Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Ainhoa Gallardo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ainhoa Gallardo. Mostrar todas las entradas

14/12/09

TELEBISTA HEZITZAILE

Telebistak izugarrizko eragina du haurrengan, balioak eta edukiak segundotan transmititzen ditu, segundoko abiaduran. Komunikazioan, irudien eragina, irakasle edo gurasoena baino erakargarriagoa da eta beraz haurren atentzioa handiagoa. Bestalde, eskolak lortzen ez duen harreman afektiboa lortzera irits daiteke, izan ere, emozioetara iristen asmatzen du.

Irakasle eta gurasoak telebistak duen eragina kontuan hartu beharreko faktorea dute, haurren heziketan parte hartzen duen gailua baita.


Nire aburuz, gurasoei dagokie ikertzea haurrek zenbat denbora eskeintzen dioten telebistari eta zertarako erabiltzen duten. Horretaz gain, beraiekin ikusi beharko lukete, aukeraketak beraikin adostuz eta bertan azaltzen diren eduki eta baloreak landuz.


Eskolan ere hedabideak landu beharreko gaia da, bertan telebistatik informazioa jasotzen ikasi beharko lukete. Beraz, telebista eskolako tresna pedagokiko bihurtu beharko litzatekeela uste dut.


Informazio ghiago hemen.

24/11/09

TEKNOLOGIA BERRIAK EZINDUEN ZERBITZURA

Goiko gorputz adarretan mugikortasun arazoak, musukulu distrofia edo zenbait asaldura neuromuskular, garun paralisia duten gaixoek, esate baterako, eskumuturraz eta besoez baliatzeko zailtasun handiak dauzkate, ondorioz, hainbat gailu erabiltzeko arazoa dute. Comporta proiektuan horrelako pertsonei baliabide gehiago emateko ari dira lanean. Helburu, komunikatzeko errazagoa izango zaien gailua eratzea dute. Horretarako PDAk hartu dituzte eredutzat.

Agenda pertsonal hauek, nire aburuz oso baliagarriak dira, komunikatzeko erraztasun handia eskaintzen baitute, gainera tamaina txiki batekoak direnez, alde batetik bestera eramateko erosoak dira.


Baina tamaina txiki eta berezi hau, besoetan urritasuna duten pertsonenei erabiltzea zaila egiten zaie, horregatik COMPORTA proiektuak egokitutako gailua sortu nahi du.

informazio gehiago nahi baduzu irakurri artikulu hau.

15/11/09

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO KALIFIKAZIOAK INTERNETEN

Ikasleen notak direla eta, orain arte ohikoena gurasoei paperean iristea izan da, hau da, tutoreak umea edo gazteari txostena eman, eta honek gurasoei helarazten zien. Baina urte gutxi batzuetan hori aldatzen joan da, eta egun, gurasoak internet bidez zuzenean ikus ditzakete seme-alaben emaitzak. Emaitzez gain, guraso-tutore harremana internet bidez emango da, eta guzti-guztia azalduko da sarean.
Gurasoek zuzenean emaitzak jasota, argi dago, sor zitezkeen mesfidantzak desagerrarazi dituela, orain gurasoek badakite emaitza hori benetakoa dela eta hori positibotzat hartu behar dugu. Bestalde, seme-alabek notak gurasoei zuzenean eman behar ez izateak, lehenengoengan lasaitasuna ekar dezake, eta beraz, emaitza txarra izanez gero, gurasoek ikusiko badute ere, seme-alabek ez dute “entregatzeko” une hori jasan beharrik.
Hau guztia positiboa da? Ba bueno, gurasoek baiezkoa esango dute ziuraski, eta horregatik, gehiengoak notak internet bidez ikustera animatuko dira. Baina hainbesteko kontrola ona al da? Seme-alabek ezingo dute hutsegiterik egin gurasoek jakin gabe, berandu helduz gero ere hor azalduko da... hutsegite txikiena ere hor idatzita azalduko da. Eta zer? Guraso horiek ez al dute inoiz hutsegiterik izan ala? Gainera, “seme-alaba-guraso” harremana hoztuko da, ez baita berdina zerbait aurpegira esan behar izatea edo beste iturri batetik ezagutu eta gero horren inguruan hitz egitea.
Aipatzekoa, EAEn, horretarako erabilitakoaena Inika sistema dela.

9/11/09

PUZZLE PIECE eta autismoa


Autismoa duten haurrentzako tresna berri bat da, ordenagailu itxura duena eta irakaslearentzako laguntza bikaina. Autismodun haurrek, harremanetarako eta komunikatzeko zailtasunak izan ohi dituzte, eta hauen garapenerako gaur egun erabili ohi den sistema "errefortzu eta sari"ena da. Horretarako irakasleak umearen emaitza egokiak ala ez egokiak idatzi behar ditu, eta adibidez, bost emaitza onekin sari bat jasotzen du ikasleak. Baina ume hauen arreta gureganatzea zaila izaten da, eta beraz, emaitza idazten dugun aldiro, gure begirada paperera pasatzen denez, umeak arreta galtzen du eta berriro gureganatzeko, denbora galtzen dugu.


Kasu honetan, ikasleak prozesu bera ordenagailu baten bidez egingo du, “puzzle piece” bitartez, eta horrela irakasleak arreta bereganatzeko denbora hori aurreztuko du. Autismodunek hiztegia ikasteko eta honekin batera hitz egiten ikasteko sistema; irudiak ikusi eta izenekin erlazionatzea izan ohi da. Kasu honetan, irudi pila dituzten txarteltxoak izango dituzte, eta hauek barra-kode bat izango dute. Tresna berri hau, ikasleen ahotsa entzun eta identifikatzeko gai izango da, eta txartelarekin bat datorren egiaztatzeko, ongi esanez gero, aurpegi alai bat azalduko da ordenagailuan, eta bestela gurutze handi bat. Emaitza hauek gordeta geldituko dira, eta USB baten bidez guraso zein irakasleek umearen emaitzak ikusteko aukera izango dute.

Diotenez, tresna hau pausu handi bat izango da ume hauen garapenean aurrera egiteko, baina guk ulertutakoaren arabera, zer da ordenagailu honek egin dezakeena eta ohikoak egin ezin duena? Beharbada, praktikotasuna, ordengailu hau honetarako bakarrik izango dela, eta gainera ez dela oso handia izango eta erraz mugitu ahalko dela, baina hainbesteko aurrerakuntza al da?



27/10/09

Irakasteko modua aldatu ezean, teknologia berriek huts egingo dute.


Metodoa aldatu ezean, IKTak ez dira tresna eraldatzaileak, eta teknologia berriak darabiltzaten ikasleak autonomoagoak, ausartagoak eta miatzaileagoak dira.


Hainbat ikerketek, teknologia berriek ikasketa prozesuan eta ikasleengan oso eragin positiboak dituztela baieztatzen dute, baina aldi berean, tresna horiek hutsean ez direla nahikoak, metodo aldaketa ere beharrezkoa dela ziurtatzen dute. Eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dute irakasleen formakuntza egokia.
Arbel digitala adibidez, oso tresna erabilgarria izan daiteke, baina horrek klaseak beste era batean prestatzea suposatzen du.

Egia da teknologia berriek ondorio positiboak ekarri dituztela ikasketa prozesuan eta egin diren ikerketetan emaitza onak (motibazioa, memorizatzeko erreztasuna...) azaldu direla. Horregatik askotan ez da ulertzen, oraindik mesfidati azaldu diren irakasleen iritzia. Batzuentazat ordenagailua tresna "delikatu" bat delako eta beste askorentzat, etsaitzat ikusten dutelako, ez dute horrela ikasi daitekeenik ulertu nahi. Gogotsu hartzen dutenak ere badaude, baina hala ere, ez dute metodologia aldatzea lortzen, aparteko gauza bat izaten da informatika gelara joatea, eta teknologia berriak ez dira egunerokotasunaren parte izaten. Azken urteetan, ikastetxeetan teknologia berriez hornitu dira ikasgelak, baina kasu gehienetan ez da nahikoa izan eta honek, aldaketa zaildu eta moteldu du. Beraz, irakasleen prestakuntza kaskarragatik eta baliabide faltagatik, metodologia aldaketa ere ez da eman.
Orain, azken belaunaldietakoak teknologia berriak egunerokotasun batean erabili behar direla konturatzen hasi dira, eta ziur, orain ikastetxeetan sartzen ari diren irakasleek askoz gehiago eta naturalatasun handiagoz erabiliko dituztela. Gainera, hemendik aurrera bosgarren mailako ikasle guztiek ordenagailu bana izango dute eta ezinbestekoa izango da irakasleak hauen erabilera egokia egiten irakastea, eta horretarako beraiek prestatuta egotea.

Gehiago jakin nahi baduzu: (artikulua)

IKASTETXEETAN WIFI LOTURAK KENTZEKO ESKATU DUTE, HAURREN OSASUNA ZAINTZEKO

Bilboko Auzo Elkartzeen Federazioak eskoletan wifiaren erabilera sahiesteko eskatu du, izan ere, interneterako sarbidea ematen duten wifi uhinak haurrentzat arriskutsuak direla ohartarazi dute. Haurren hazkunde osasuntsua jokoan dagoenez gero, prebentzio neurriak hartu eta Interneterako loturak kable bidezkoak izatea sustatu nahi dute.
Kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformak oroitarazi duenez, Europako parlamentuko ia talde guztiek onartu zuten prebentzio irizpidea. Azken honen aholkua batez ere umeak eta adinekoak babestu behar direla izan da, izan ere, badira mikrouhinak kaltegarriak direla frogatu duten ikerketa anitz.
Prebentzio irizpide honi ikastetxeetatik emango diote hasiera, plataformaren aburuz, umeak, adinekoak eta baita haurdunak dira babes gehien behar dutenak.

Kaltegarria den zerbait sahiestearen alde gaude, batez ere txiki eta adinekoentzat kaltegarria bada, hauen inguruko wifiak kendu beharko liratekeela uste dugu, kable bidezko interneterako sarbideak erabiliz. Dena den, gainontzeko herritarrek wifiaren eraginen berri jakin beharko luketela iruditzen zaigu, beraz informazio gehiago eskatuko genuke. Bestalde, kaleko beste hainbat uhinen garrantzia aztertu beharko litzateke, ez al dira horiek kaltegarrriak?

(ikus. artikulua)