Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta ENERITZ ARANTZAMENDI GARALDE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ENERITZ ARANTZAMENDI GARALDE. Mostrar todas las entradas

20/10/09

AZTERKETAK INTERNETEN LAGUNTZAREKIN

Jadanik Danimarkan hasi dira eskoletako azterketak internetaren laguntzarekin egiten. Hori dela eta iritzi ezberdin ugari entzun ditugu. Oraindik proiektu hutsa da, baina proposamena positibotzat jotzen baldin bada, 2011.kurtsorako inplatatuko dute.

informazio gehiago

Niri, ikasle naizen aldetik, ideia bikaina iruditzen zait azterketak internet bidez egitea. Egia esan gaur egun informazioren bat nahi dugunean, denok jotzen dugu internetera eta esan liteke, konexiorik ez daukana ez dela ezertaz enteratzen. Denontzat, eta batez ere gazteentzat, eguneroko tresna bilakatu da internet, beraz hain ohituta gauden konexioa kendu behar al digute azterketak egiterako orduan?
Ez zait batere logikoa iruditzen azterketak internet barik egitea, zeren irakaslearen galdera interneteko orri batetik plagiatuz gero, irakaslea erraz ohartuko litzateke horrekin, beraz ez dauka zentzu handirik internetetik dena kopiatzea.

Irakasle askori ez zaie ideia ona iruditu, asko eta asko baitira interneta maneiatzeko arazoak dituztenak, beraz lan bikoitza izango litzateke beraientzat azterketak prestatzea, batetik, azterketako galderak pentsatzeko orduan denbora gehiago beharko lukete eta bestalde plagioak egiten duten ere kontutan eduki beharko lituzkete.

Nire ustez, alde onak gehiago dira alde txarrak baino. Esaterako, azterketa egunean internet erabiliz gero, praktikoagoak izango litzateke, ikasteko teoria gutxiago edukiko genuke, informazioa bilatu eta landuko genukeenez azterketa errazagoa izango litzateke orokorrean. Aldiz, alde txarrak gutxi dira, esaterako plagioak egitea eta ezer berririk ez ikastea.

Amaitzeko, ea proiektu hau aurrera ateratzen den Danimarkan eta denbora gutxi barru, gurera ere ailegatzen den!

15/10/09

ESKUKO MUGIKORRAK ESKOLAN ONARTU?

Azken urteetan erabiliena den IKTa eskuko mugikorra dugu. Denbora gutxian, pertsona gutxi batzuk erabiltzetik ia herritar guztiak erabiltzera pasatu da.

Beraz, oso modan dauden sakeleko telefonoak praktikoak dira, hala nola, txikiak , eramangarriak, moderno eta kolore bizikoak eta nonnahi zaudela ere beti komunikatuta egoteko aukera eskeintzen digute.

Baina gure eskoletan mugikorrak sartzearen aldekoak al gara?





Ni neu, sakeleko telefonoen erabiltzailea naiz eta oso praktikoa ikusten dut, baina eskoletan sartzearen aurka nago. Nik, potentzial didaktiko handirik ez diot ikusten, beraz nahiago dut, gobernuak jarriko dituen ordenagailuekin moldatu eta eskuko telefonoak beraien denbora librerako utzi, batik bat jolastu egiten baitute haurrek telefono hauekin.

Nahiz eta eskoletan mobilen erabilpena debekatuta egon, badira erabiltzen ausartzen diren haurrak, beste batzuei mezuak idatzi, bertoko jolasetan jolastu, musika entzun...ondorioz ez diete irakasleei arretarik jartzen. Bestalde, sakeleko telefonoen erabilerarekin besteekin harremanak ekiditzen dira, hau da, haur bakoitza bere munduan sartzen da eta ez dio axola pantaila txiki horri begira bost ordu egon behar baldin bada ere. Nahikoa IKT badira eskolan eta goian aipatutako arrazoiengatik ez dut premiazkoa ikusten ikasle bakoitza bere mugikorrarekin eskolan ibiltzeko. Beraz, utz ditzagun alde batera mugikorrak eskola orduetan!

informazioa gehiago

ESKOLA 2.0 PROGRAMA

Azken aldian, denon ahotan darabilgun gai bati buruz arituko naiz, eskola 2.0 programari buruz hain zuzen ere. Denok entzun dugu zerbait baina nola eragingo du hezkuntza arloan?

klikatu hemen


Nire ustez, programa hau ahalik eta azkarren sarrarazi behar da gure eskoletan, etorkizuna baita. Programa honi esker, LH 5 eko ikasle guztiek ordenagailu bat edukiko dute beraien geletan eta lan guztiak IKT berri horri esker egingo dituzte. Ordenagailua etxera ere eraman ahal izango dute beraz primerako ideia iruditzen zait. Bestalde klaseetan betiko arbelez gain, arbel digitalak ere ikusiko ditugu, beraz informazio guztia digitalizatuta edukiko dugu. Eta amaitzeko, gobernuak irakasleei formakuntza berezia eskeiniko dizkiete teknologia berri hauei aurre egiteko. Beraz, gure ikasleek betiko klase tradizionalak alde batera utzi eta klase modernoetara jauzi egingo dute. Klase hauek, dibertigarriagoak eta motibagarriagaoak izango direlakoan nago, beraz ikaskuntza esanguratsua emango da. Ikasle hauek, tresna berri honi esker beraien formakuntza pertsonala eta profesionala garatuko dute eta digitalizaziorako aurki ditzaketen oztopo guztiak hautsiko dituzte. Azkenik esan, etorkizun hurbil batean gu ere irakasle izango garen aldetik, gu ere prestatzen joan beharko garela.