Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Jaione Uriarte Santamaria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jaione Uriarte Santamaria. Mostrar todas las entradas

24/11/09

Amara Berri ikastetxea eta komunikabideak


Amara Berri ikastetxea Donostian kokatzen den eskola da. Bertan, beste ikastetxetan bezala, ikasgai arruntak irakasten dira: euskara, gaztelera, matematika, ingelera... Baina ikasgai guzti hauek helburu batera zuzenduta daude, ikasteaz gain, komunikabideekin erlazio zuzena daukate.
Edozein arlotan egindako lanak, komunikabideren batea eragina dute. Adibidez, euskara arloan egindako komiki bat, Amara Berri txikiweb-ean ager daiteke, edota Amara Berriko telebistan antzeztua izan daiteke. Amara Berri eskolak gauzak edota proiektu eta zereginak honako komunikabideetan aurkeztea eta haiekin lan egitea eskaintzen du: Amara Berri telebista, Amara Berri irratia, Amara Berri egunkaria eta txikiweb.


Gure ustez, Amara Berrik eskaintzen duena, ikasleentzat lagungarria izan daiteke. Izan ere, komunikabideetan aurkeztearena ikasleen interesa piztu dezakeela uste dugu. Ikasleek haien lanak aurkezteko aukera dute eta egindakoaz goza dezakete, adibidez idatzitako ipuin baten antzezpena telebistan eginez.


Guzti honetaz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez Amara Berri ikastetxeko webgunean hemen klik eginez:

18/11/09

Ciberbullying-a, teknologi berriekin egindako mehatxuak

Teknologia berriak aurrerapen gisa ulertu dira azken urteotan, baina eskaintzen dituen onura horiekin batera alderdi txarrak edo negatiboak ere baditu. Horien artean ezagunenetariko bat ciberbullyinga da (ikusi bideoa).



Bullying estrategia berri bat bilakatu da azken urteotan, teknologia berrien bitartez egindakoa. Paradoxikoa bada ere, teknologia berriak konplexuak direnez helduak hobeto konpondu behar direla suposatzen baita, egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira. Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak... Ohiko bullying bideak jarraitzen badira ere, gero eta gehiago agertzen dira kasu hauek.

Mobila da gehien erabiltzen dena, haur gehienen eskuetan baitago eta aukera ezberdinak eskaintzen dituelako. Elementu honekin bideoak, argazkiak, zein mezuak bidaltzeko aukera daukate, eta noski, ez dute aukera hori galtzen. Askotan grabatu izan dira bideoak non ikasle bat jotzen duten; baina kontua ez da bertan geratzen, interneten eskegitzen dute bideo hori maiz, biktima gehiago minduz. Gainera, mugikor batek bideoa mugikor batetik bestera pasatzeko aukera ematen du, eta segundo gutxitan klaseko ikasle guztiek eskura dezakete bideoa.

Posta elektronikoa eta sare sozialak beste bullying baliabideak dira. Erabiliak dira hauek ere, eta sarean egiten da eraso mota hau. Postaren bidez biktimari mezu mehatxugarriak egiten zaizkio, oso zaila baita bidalitako mezuaren autorea nor den ezagutzea. Sare sozialak ere erabiliak dira, gero eta gehiagotan. Tuenti, facebook edo fotolog bezalako helbideetan edonoren argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea. Sarritan, helbide elektroniko horietan testak egiteko aukera dago, esaterako: ea nor den klaseko pertsonarik itsusiena, gehien gorrotatzen dutena..

Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerragora egingo duela. Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar da.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen

17/11/09

Bideojokoak ere hezitzaileak dira

Jolasa ume baten garapenean oso elementu garrantzitsua da. Urteetan zehar jolasteko metodoak edo ohiturak aldatuz joan dira, teknologiak aurrera egin duten heinean, eta horrela, kaleko jolasak murrizten doaz, bideojokoen erabilpena handitzen den bitartean. Jolas tradizionalak beraz desagertzen doaz gure gizartean, aldiz, egungo gazteek, bideojokoak nahiago dituzte. Jolas hauekin beti izan dira arazoak, batzuen esanetan ez baitira batere baliagarriak. Gainera haien kontrako beste argudio bat ere badago, etxean ordu dezente pasatzen dituztela pantailaren aurrean. Hala ere, beste batzuen esanetan jolas hauek erabat hezigarriak dira, betiere erabilpen apropos bat ematen bazaie: adin bakoitzari dagokion bideojokoa egokitzea, edo hauetan jolasten aritzeko denbora gehiegizkoa ez izatea, hau da, denbora kontrolatzea.

Bideojokoen artean genero ugari topa ditzakegu, adin bakoitzean interesgarriak izan daitezkeenak. Hona hemen genero ezberdin horiek: simulaziozkoak, akziozkoak, estrategikoak eta kirolezkoak. Bakoitza jokalarian eragin desberdinak izango ditu, gaitasun ezberdinak lantzen direlako, batzuetan abilezia, bestetan azkartasuna, pentsatzeko gaitasuna...


Hala ere, aurretik esan dugun moduan generoa kontrolatu behar da, joko bakoitzaren azalean jolas hori bideratutako adinari erreparatzen dio eta askotan haien adina baino handiagoko jokoak hautatzen dituzte. Horrek ondorio negatibo handiak ekar dezake, batez ere jolas askotan dagoen maila agresiboagatik. Batzuetan ere sexismoa eta arrazismoa agertzen da jolasetan. Hori ekiditeko gurasoen papera oso garrantzitsua da, euren semeen jolasak kontrolatu behar baitituzte, baita horien aurrean ematen duten denbora ere.

Bistan da jolas hauek erabiltzea ondorio onak eta txarrak izan dezakeela, baina beti bezala kontrolean eta erabilpen egokian datza jolas hauekin ikastea eta gozatzea.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen:

16/11/09

Mapa Kontzeptualak: Mindomo

Mapa kontzeptualak ikasteko metodo bat da. Ideien erlazio zuzenen bitartez, kontzeptuak erlazionatzen dira. Ezaugarririk nabarmenena begietara duen eragin zuzena da, izan ere, begirada txiki bat botaz gero, oinarrizko ideiak beregana ditzakegu.


Mapa kontzeptualak aintzinako teknika da baina hauek sortzeko teknologia berriak ere sortu dira. Hasieran eskuz eta paperean egiteko baino ez zegoen aukera. Gaur egun ordenagailu programek ere mapa kontzeptualak egiteko aukera ematen dute. Hauen artean "Mindomo" aurkitzen da. Mindomoren bitartez eta modu errazean mapa kontzeptualak egin daitezke.

Hona hemen Mindomo nola erabiltzen den ikusteko bideo bat:




Mapa kontzeptuala ikasteko metodoa den bezala, irakasteko metodoa ere bada eta pixkanaka beste edozein arlotan ere erabiltzen doa: hitzaldi bat ematerakoan adibidez.

Mapa kontzeptualei buruz gehiago jakin nahi baduzu
klikatu hemen

Bestalde badaude beste programa batzuk, Mindomoz gain, mapa kontzeptualak egiteko direnak.
Adibidez Cmaps Tools, hona hemen hori erabiltzeko azalpen bideo bat
klikatu hemen

10/11/09

Haurrek teknologia berriak nahiago

Azken datuek dioten arabera egungo haurrek telebista gutxiago ikusten dute. Baina zertan erabiltzen dute denbora hori? Argi dago, ordenagailuaren aurrean. Internetek eskainitako aukerak anitzak dira, eta telebistan haurrei egokitutako programak gero eta urriagoak direnez, bide honen erabilpena murriztu da. Ikerketek diotenez, haurrek orain dela zortzi urte baino 20 minutu gutxiago pasatzen dute telebistaren aurrean, datu esanguratsua.

Aldaketa hau egotea bere alde onak eta txarrak ditu. Batetik, internet hezitzaileagoa dela bistan da, eskainitako baliabideak ugariagoak baitira. Arazoa zera da, inolako kontrolik gabe interneten murgiltzea. Kasu askotan, haurrak gurasoak baino hobeto konpontzen dira mundu honetan eta ondorioz bigarrenek ez dira kontrolatzeko gai izaten.







Telebistaren aurrean denbora gutxiago ematearen arrazoiak ere ikertu behar dira. Eskainitako programazioa gero eta eskasagoa da, telebista erabat pribatizatu baita. Lehen ordutegi ezberdinetan marrazki bizidunak topatzea ohikoa zen, kate anitzetan, baina orain eskasak dira hauek. Gainera lehen aipatutako pribatizazioari eutsita, ordaindu beharreko kanalak dira marrazki bizidunei arreta gehien eskaintzen dizkiotenak. Baina, haur baten hezkuntza ez al da guztiz librea? Zergatik ordaindu behar haur bat hezitzeko? Interneten kontrakoa gertatzen da, gehiena dohainik eskura daitekeela, dakarren arriskuekin. Oso inportantea da gurasoen jarrera, haurren kontrola izan behar baitute.

Esanak esan, argi dago aldaketa bat egon dela, baina gure esanetan ez da izan parekotasun batekin. Interneteko indarra guztiz handitu da, baina telebistarena mantendu edo handitu beharrean jaitsi egin da, programazioaren “kalitatea” beherantz nabarmen egin baitu.

Honi buruz gehiago jakiteko hemen klikatu

5/11/09

TELEBISTA: Denbora eta edukien kontrola

Telebista, azken urteotan, denborapasa nagusia izatera pasa da haurren bizitzan. Haurrek telebistatik ere jaso eta bereganatzen dute informazioa. Baina jasotzen duten informazio hori, egokia eta hezitzailea da beti?Eta telebistaren aurrean egoten diren denbora onuragarria da?




Gaur egungo telebistaren programazioa adinera egokitzen saiatzen da, ordutegi bat mantenduz, baina gurasoak dira ordutegi hori errespetatu behar dutenak ere. Izan ere, guraso askok telebista erabiltzen dute haien seme-alabak entretenituta eta lasai-lasai egon daitezen, ikusten ari direna kontuan hartu gabe. Orduak eta orduak eman ditzakete telebistaren aurrean inork ez badie etenik ipintzen.


Gure ustez, telebista informazio-iturri garrantzitsua izan daiteke, baina bertatik jasotzen den informazioa egokia den moduan desegokia ere bada. Beraz, gurasoek kontrolpean izan behar dute haien seme-alabek telebistan ikusten dutena, jarrera desegokirik beregana ez dezaten. Bestalde, telebistaren aurrean ematen duten denbora ere kontuan eduki beharko lukete gurasoek. Askotan telebista da haurrek duten denborapasa bakarra eta guzti hori aldatzea ezinbestekoa dela uste dugu, beste motatako denborapasak bultzatuz: kirola, kultur-ekintzak,... eta aldi berean denbora librea honela aprobetxatuz, beste haur batzuekin erlazioa izango lukete.

Honi buruz gehiago jakiteko: klikatu hemen