Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta maialen arrastia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta maialen arrastia. Mostrar todas las entradas

14/12/09



Sare sozialak


Teknologi berriekin batera fenomeno interesgarri bat sortu da sarean, gaur egun jende asko interneten bidez ezagutzen dira eta bertan garratzen dituzte beraien harreman sozial guztiak. Kezkatzeko ala ez?

Egia esan orain dela gutxi lege berri bat atera omen dute “tuenti” eta “facebook”-eko erabiltzaileentzako, 14 urte baiño gutxiago dituzten erabiltzaile guztien perfila itxi egingo diete. Bizi ditugun garai hauetan izugarrizko astakeriak entzuten dira, internetek pertsona batzuk behar duten anonimatua ematen du eta hori arriskutsua da.

Nire aburuz beharrezko zen lege berri hau eratzea, haurrak interneten sartzen direnean ez dakite zein dagoen beste aldean beraiekin hitz egiten baino ez dira konturatzen hortaz. Ume batek hasiera batean interneten ibiltzeko eta ordenagailuarekin laguntzarekin egin beharko lukeela pentsatzen dut, askotan gurasoak ere ez dira konturatzen interneten ibiltzen erakutsi egin behar dela. Askotan beharrezkoa izaten da interneteko sare batzuk betatzea. Haurrari interneteri buruzko galdera guztiei erantzun behar zaie, modu honetan informazio erreal bat jasoko dute eta jakingo dute ze nolako egoerak suertatu daitezken sarean.

Facebook eta tuentiarekin arazo larriak sortu dira egia esan, 12, 13 eta 14 urteko aurrentzako nobedade hau ez da batere egokia, beraien argazkiak igotzen dituzte kontrolik gabe eta ez dakite zeinek posible dituen ikusi. Bazen garai teknologiaren alderdi honetan partehartzeko.
Hezkuntza eta teknologiak

Tekonologi berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira, eokia ala desegokia? onuragarria ikasleentzat eta irakazleentzat?

Ikastetxeetan diote teknologi berriak sartzea sozializatze lana dela eta hezkuntzarako aurrera pauso bat. Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere indarrarekin sartu dira oraingo honetan.

Teknologiak agertzen hasi zirenean izugarrizko itxaropena sortu zen hezkuntzaren arloan, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denbora pasa ala ez da espero bezain ondo atera. Ondorengo denboraldian ez ziren teknologietaz fidatzen . Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuspuntua aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Ez dakigu nola aplikatuko diren teknologi berri hauek hezkuntzaren esparruan baino bai onerako izan beharko dela. azkenean


http://www.hikhasi.com/artikulua/707 (klikatu emen)

30/11/09

ESKOLA eta KOMUNIKABIDEAK:
Eskolak telebista nola ikusten den irakasten ez badu, zein gizarterako edo mundurako hezitzen du?
Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu. Telebista eta eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau izan daiteke umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez irakurtzearen errua telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari eskaintzen ez dizkion esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen hainbat gaitasunen garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin du ordezkatu, baina irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak ordezkatu ere.


Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta kritikoak izateko.
Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa , telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea.
Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili behar ditu. Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik eta osotu edo konplementatu egin behar dira.
Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da, horregatik telebista eskoletan erabiltzea gure kultura familiaren errekonozimendua suposatzen du.

(magisteritza eskolan emandako artikulu batean oinarritzen da ez dago interneten)

3/11/09

Hik Hasi aldizkari elektronikoa




Azken hamarkada, papera eta boligrafoa, teklatu eta xaguagatik aldatu ditugu. Dagoeneko, etxe guztietan dago ordenagailu bat dugu guztiok. Honekin batera internet sartu da etxeetan eta honekin komunikabide berri bat.

Gaur, ez da beharrezkoa eskutitzari zigilua jartzea, emailagatik aldatu bait dugu. Ez da beharrezkoa egunkaria erostea, interneten eguneko berri guztiak baitaude. Era honetan, sarea oso herraminta interesgarri bilakatu da. Aldizkari eta egunkari guztiek badute beraien web gunea.

Euskera ere bilatzen ari da bere txokoa interneten. Honen adibide da Hik Hasi aldizkari elektronikoa. Hau, euskal hezkuntzaren partaide garen guztion informazio, eztabaida eta elkargune da. Bertan, aldizkariaz gain, interesgarri diren baliabideak, topaketen abixuak, materiala... aurki daitezke. Gainera, ekarpenak egitea ahalbidetzen du eta ondorioz, euskal herriko hezitzaileen ekarpenak aurki daitezke eta noski egin daitezke.

Anima zaitez Hik Hasi aldazkari elektronikoan sartzera!!!