Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Mikel Aramaio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mikel Aramaio. Mostrar todas las entradas

16/12/09

TELEBISTA ETA HEZKUNTZA


Betidanik entzun izan da telebista ez dela hezitzailea, programa eskasak daudela, haurrek ordu luzez ikusten dutela,...

Hori dela eta oraingoan nire kritika telebistaren erabilera egokiaren aldekoa izango da. Lehenengo ordea hiru arrazoi emango ditut telebista kaltegarri bihurtzeko:


1- Ikuste pasiboa, honekin dena emanda hartzen dugula esan nahi dut, inolako gogoetarik egiteko ahalmenik gabe uzten gaituela.

2- Programazioen eduki falta, edukirik gabeko programez ohartu gabe dena barrura.

3- Ordu asko igaro ezkero, ikasteko denbora kentzen du eta gero nekea agertzen da. Kontuan izan gabe besteekiko erlazioak eratzeko zailtasuna.


Guzti hau horrela izan arren telebistak heziketarako hainbat laguntza ditu. Irudi batek mila hitz ulertzeko balio du. Gainera azalpena erraztu egiten da ikasleentzat.Ikus gehiago

IKASSYS PROIEKTUAREKIN LANEAN




Aurrez beste ikastola batzuetan martxan jarri duten proiektua da IKASYS eta aurten Ondarroako Zubi-Zahar ikastolako LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen kurrikulumean txertatu dute.

Ikasys proiektua ikasle bakoitzak ordenagailu bidez ikasteko sistema egituratu eta ordenatua da.

Ikasgela arruntean bakoitzak portatil txiki bat dauka eta bertan 200000 jarduera espezifiko inguru daude. Jarduera horiek ikaslearen beharrezko konpetentziak lortzera bideraturik daude, trebatzekoak, memorizatzeko jarduerak eta norbere jarduerak ditu.

Prozedurari dagokionez kontratu didaktikoa,ikaslearen ahalmenen arabera adosten da honek egin beharrekoa; aniztasunari erreparatzea, ikasleak bere mailaren arabera lan egiten du eta irakaslea laguntza emateko dago; dibertsifikatetzea, behar berezia eta etorkinentztat ere malgutasuna du; eta ebaluaketa, ikasleak egin orduko zuzentzen du aplikazioak eta amaieran balorazioak egiten ditu.

Irakasleekin hitz egin dut eta beraien hasierako inpresioa ona izan da. Batetik ordenagailuarekin trebatzen hasten direlako eta bestetik jarduerak ikasketa maila baxuagoa dutenengan behintzat motibagarriagoak dira.

15/12/09

5 urterekin mezu elektronikoak idazten





Zein da teknologia berriekin trebatzen hasteko sasoirik egokiena?

Galdera hau,hezitzaile eta gurasoen arteko elkarrizketetan azaldu izan da aspaldian. Gainera ez dago inon idatzita 10 urterekin ordenagailuarekin hastea, 12rejin hastea baino okerragoa denik ezta egokiago ere.

Galderaren erantzunean baino formulazioan jarriko nuke atentzioa. Izan ere, haur bakoitzak bere erritmoa du eta ezin zaie guztiei patroi orokor bat ezarri.

Jarraian, Donostiako Jakintza eta Azkoitiko Xabier Munibe ikastolek gauzatutako proiektua aztertuko dut. Bi ikastetxe hauetako 5urteko ikasleek, elkarren berri izateko mezu elektronikoak idazten hasi ziren. Eskola biek, ikuspegi konstruktibistatik lantzen dituzte irakurketa eta idazkera, horrela ordenagailua ere prozesu horiek lantzeko bide bezala erabili dute.

Hasieran martxa hartzea kostatu zen, batetik proiektu berria zelako eta bestetik ikasle-irakasleen maila ezberdintasunagatik. Baina azkenerako pelutxeak ere trukatu zituzten, non hauek beste ikastetxearen berri emateko erabiltzen ziren.

Metodo tradizionalarekin alderatuz ikasleen partehartzea izan da esanguratsuena bi aldetako irakasleen aburuz. Gainera sortutako harremanak ez dira eten.

Beraz nik argi daukat, horrelako proiektu bat aberatsa izateko bi baldintza nagusi bete behar ditu. Heziketarako bide bat bezala erabiltzea (idaketa-irakurketa lantzen harreman berriak egin) eta motibagarriak izatea, horrela aurreko baldintza beraiek ohartu gabe beteko dutelako.
Ikusi gehiago

Arbel digitalak ikasgeletan.


Arbel digitalak pixkanaka iristen ari dira ikasgeletara. Hauekin, ordenagailu haundi bat bagenu bezala bideoak,irudiak etab proieka daitezke eta ikaskuntza-irakaskuntzarako oso baliagarria bihurtzen da imijinazioa erabiliz gauza mordoa egitea ahalbidatzen baitu.Gainera, arbela tradizonalean burutu daitezkeen lanak ere egingarri dira tizaren beharrik gabe eta eskuak zikindu gabe burutzen da.Ikus gehiago

Gure ustez, arbelarekin gertatzen dena teknologia berri guztiekin(edo gehienekin) gertatzen dena da. Teknologia berriak ikasgeletan sartu alde inbertsio material handiak egiten dira baina irakaslegoan dago arazoa. Irakasle asko eta asko ez daude horrelako teknologiak erabiltzera ohituta eta ez dute formakuntza egokirik hauek erabiltzeko.Beraz, gure ustez, aparailu berriak erabiltzeko egiten den inbertsioa irakaslegoaren formakuntzan ere inbertitu behar da eta irakasle berriak formatu hemendik urte gutxira "desfasatuta" gera ez gaitezen.

10/12/09

Italiak mugikorrak debekatu ditu gelan.


Italia izan da lehen herrialdea mugikorrak gelan debekatzen. Bertan grabatzen ziren irudiak bortitz eta gehiegizkoak zirelakoan.

Gelako irudiak filmatu edo mugikorrez klase orduetan aritzea nahikoa ez eta ume autista bati emaniko tratu eskasa edota irakasle bati ipurdia ukitzen bezalako irudiak filmatu eta plazaratzeak eragin du horrelako neurria hartzea. Atzoz geroztik debekatuak daude mugikorrak Italiar ikastetxeetan.

Gainontzeko herrialdeetan ere hasiak dira neurriak hartzen baina hauek ikastetxeen esku geratu dira momentuz, Alemaniako Baviera kasu.

Italia da munduan mugikor gehien duen herrialdea eta horrek ere eragina du gazteeangan: 12 eta 19 urte bitarteko lau gaztetatik batek kamaradun
mugikorra dauka, gaiztakeriak egiteko ahalmena haunditzen delarik. Lehenago gaiztakeriak egin eta kontatu egiten ziren baina gaur egun egin,filmatu eta zabaldu egiten dira interneten bidez.

Gure ustez, hartutako neurria guztiz beharrezkoa da zenbait haur ez baitira konsziente teknologia berrien erabilera zatarrak eragin ditzakeen kalteetaz. Hortaz, hauen erabilera ikasgelan ez dela beharrezkoa ulertarazi eta hartu beharreko neurriak hartzearen alde gaude.

25/11/09

Ikasyz:ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin.

Ikastolen elkarteak proiektu berria jarri du martxan:ikasyz. Honen helburua, ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri ttiki bat eskeiniz, norberaren beharrei modu pertsonalizatuan erantzutea da.Norberaren erritmora egokitutako trebatze eta memorizazio ariketak modu erakargarrian burutzen dituzte haurrek.

Momentuz, Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxetan jarri da abian proiektua eta ondo ateraz gero, hamazazpi ikastola gehiagora zabaltzea da asmoa. Ingurunea, gaztelera, ingelesa, euskara eta matematika lantzen dituzte.Ordenagailuak galdera zuzenak egiten dizkie eta haurrek erantzun posibleen artean aukeratu egiten dute. Ikasgai bakoitzeko ordu erdi eskeintzen diote, astean bi ordu t´erdi denetara.



Proiektuak ordenagailuaren erabilpen puntuala burutzen du, sorkuntza adibidez ezin baita honen bidez landu. Aldiz, gramatika edo matematikako eragiketak lantzeko oso interesgarria da.


Oso metodo ona deritzogu haurrak asko motibatzen baitira eta gustoko lekuan aldaparik ez dagoenez, eduki eta kontzeptuak modu erakargarrian barneratzeko ere egokia da.