Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Oihane gonzalez. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Oihane gonzalez. Mostrar todas las entradas

3/12/09

BESTE IRAKASLEEKIN IDEIAK
KONPARTITU


Teknologi berriei esker, beste irakasle betzuekin ideiak konpartitu ditzakegu. Ikasketak amaitu bezain laster lan munduan hasiko gara eta horretarako unitate didaktiko bat nola egin jakin behar dugu. Animatu zaitez! ordenagailua piztu eta bilatu unitate didaktiko desberdinak, hala ere, hemen usten dut nola egiteko eta nolakoa den unitate mota bat.
Kasu honetan heziketari buruzko unitatea utzi dut baina beste ikasgaien unitateak aurkitu ahal dituzue.


















Unitate didaktiko eredu desberdinak interneten izatea aurrerapen handia da. Ez bakarrik hasten ari garetenontzat, baizik eta ikastetxean dauden irakaleentzako ere. Hauek idei berriak topatu ahal dituzte, hainbeste urteetan klaseak ematen ideiak amaitzen dira eta beti gauza berdina ez egiteko internet erabiltzea oso aproposa da.

Nire ustez, hau irakasleei aberasten die, batzuk pentsatuko dute besteen ideiak hartzea irakasle txarreen ezaugarria dela, baliabiderik ez dituztelako egiten dutela. Baina justo kontrakoa iruditzen zait, hauek irakasle askarrak direla uste dut. Horregatik animatu eta interneta erabili ezazue! unitate didaktikoak egiten ikasten duzuenean zuen ideiak publikatu, besteentzako oso lagungarria izango dela pentsatu.

11/11/09

Ikastetxeetan wifi loturak kentzeko eskatu dute, haurren osasuna zaintzeko


Eskaera Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Taldeek egin dute eta EILAS, ELA, ESK eta LAB sindikatuak eskaera honen alde agertu dira. Talde hauen ustez, internet eskoletan egon behar du, baina interneten lotura kablearen bidez izan behar du.
Talde haune kezka nagusia, ikasleen osasuna da. Haien ustez: "haurren hazkunde osasuntsua dago jokoan" eta prebentzioa garrantzitsuena izanda, ez dute beharrezkoa ikusten wifiaren erabilpena.
Europako parlamentuko ia talde guztiak eskaria onartu eta gero, eskaera luzatu diote Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Eskatzen duten prebentzio irizpidea ezartzen hasteko, ikastetxeetatik hasiko dute euren kanpaina, wifi uhinek adinekoei, haurrei eta haurdunei eragiten diela, gehienbat, azpimarratuz.
Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Taldeentzat gizarteari abisatu behar diote Espainiako Gobernua egiten ari den kanpaina osasunaren kontra doalako. Ez daude teknologia horren kontra, baizik eta osasunaren alde, kontrolik gabe wifi uhinen erbailpenaren eta hedapenaren aurka daude, hain zuzen.


Nire ustez, wifi uhinak kolokan jartzen baldin baditugu, gure inguruan dagoen teknologia ia guztiari uko egin beharko genion.
Argi dago, uhinak ez direla onak osasunerako, baina, ez dut uste kalte handirik suposatzen duten.
Ziur nago, wifi uhineko taldeen aurkako kide askok wifia erabiltzen dutela, tresna praktikoa delako, hain zuzen.
Gainera, osasun kalteak eragiten duela ez dago sekula ere frogatuta, horregatik, wifiaren aurkako kanpaina hau ez dut ulertzen.
Laburbilduz, oso pragmatikoa den tresna hau, jende guztien esku dago eta leku askotan doan gainera, ez diot ald enegatiborik ikusten.

10/11/09

Interneten euskararen normalizazioa sustatzeko sortu da Azkue Fundazioa


Bilbon aurkeztu berri den fundazio hau, bost erakundek osatzen dute: Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Euskaltzaindiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU).
Fundazio honek landuko dituen hiru ardatz nagusiak: euskara, teknologia, eta hori guztia gizarteratzea izango dira, horretarako sarean hainbat baliabide elektroniko sortuko ditu eta jada daudenak indartuko ditu.

Edukiak guztiz libreak izango dira eta proiektua irekia, parte-hartzailea eta bizia izango da.
Euskarak ezagutza librean duen hutsunea betetzeko pentsatuta dago ekimen hau, hots, ikasle batek informazioa topatu nahi baldin badu informazio hori euskaraz aurkitzea erraztu nahi da, hori dela eta, gazteentzat batez ere, zuzenduta dago.

Sarean dauden baliabideak indartuko dituzten artean, Wiki Plaza aurki dezakegu. Orain arte Wikipedian nabigatzaile euskaldunek emaitza ezin hobeak lortu dituzte eta lan hori, besteak beste, indartuko du Azkue fundazioak.
Gai berberari helduz, Mediategia egitasmoan argitaratuta dauden materialak, artxibo multimedia bat egiteko erabiliko dira.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: www.azkuefundazioa.org

Argi dago euskararen normalkuntzarako tresna berriak sortzea positiboa dela, teknologia berriekin lotura badu, are gehiago. Interneten euskararen presentzia oso txikia da eta ikasleen eskura informazio gehiago euskaraz eskaintzea ezinbestekoa da.
Lehen esan dudana ukaezina bada ere, ez dakigu zer nolako inbertsioa suposatzen duen mota honetako fundazioek, beharbada beste bide ezberdinak erabili ditzakegu euskararen normalkuntza bultzatzeko: langile publikoen prestakuntza, udaletan eta zerbitzu publikoetan euskara erabiltzeko tresnak eskura jartzea...eta abar.

Beraz, proiektua egokia dirudi arren, krisi unean gaudelarik pertsona gehiagori lana ematea egokiagoa izan daiteke, aldi berean, hizkuntzaren normalkuntzarako euskaraz ikasten duten ikasle guztiok interneten zerbait argitaratuko baldin bagenu, informazio ugaria eta sakona eskuragarri egongo litzateke. Honetan datza hizkuntza baten benetako normalkuntza.

Informazio iturria: hemen

3/11/09

Interneta,
ikasteko beste bide bat.







Ezin zarela egunero klasera etorri?

Orain interneten bidez hainbeste ikastaro egiteko aukera duzu. Horien artean Gabriel Aresti euskaltegia duzu. klasera astean bi egunekin nahiko, gainerakoa interneten bidez egiteko aukera ematen dizute.

Baina Gabriel Aresti euskaltegia, ez da hau egiten duen bakarra. Badaukazu beste hainbat ikasketak edo curtsoak egiteko aukera. Adibidez pilates-eko monitorea izateko, klaseetara joateko aukera edo etxetik egiteko aukera duzu, bai interneten bidez, bai haiek bidalitako materialarekin.

Honi buruzko informazio gehiago hurrengo linketan aurkituko duzue:

28/10/09

Teknologia berriak eta menpekotasuna nerabezaroan


Teknologia berriek alde positibo ugari dituzte: lanean, hezkuntzan, aisialdian...eta abar. Hala ere, menpekotasun arriskua dute, baina menpekotasunean erortzen direnak aldez aurretiko arazo bat zuten pertsonak izan ohi dira.
Nerabezaroa etapa arazotsua delako, nerabeei teknologia berrien adikzioari eta hauen alde onei buruzko informazioa ematea gizartearen erantzukizuna da. Horretarako, tekonologia berriak, herraminta-tresna bezala aurkeztea ezinbestekoa suertatzen da.
Alde negatibo ugari dituzte tekonologia berriek:
  • Mendekotasunezko harremanak agertzen laguntzen dute, adizio psikologikoa.
  • Jarrera errepikakorrak mantentzen dira.
  • Bakardadea eta indibidualismoa bultzatzen dute.
  • Komunikazio ez-berbala ez da lantzen.
  • Eta abar.

Nire ustez, teknologia berriak lanerako tresna ezinhobeak izan daitzeke, baldin eta modu egokian erabiltzen diren. Gai honi buruz nerabeei informazio zabala ematea ezinbestekoa iruditzen zait, aldi berean, adin gutxiko neska-mutilek euren gurasoen kontrola izan behar dute.
Aldi berean, komunikazio fisikoa mantendu behar dela iruditzen zait, komunikazio horretan, beharrezkoak diren hainbat aspektu lantzen direlako: begiradak, txanda errespetatzea, komunikazio ez-berbala...etab.
Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

27/10/09

Ordenagailua




eskoletan


Gehiago irakurtzeko

Teknologia Berrien erabilpenak eskolaren birmoldaketa dakar, eta beraz, hezkuntza ereduen aldaketa. Correaren ustez Teknologia Berriak ez dira era egokian txertatu eskoletan. Txertaketa ongi egiteko, aurretik eskolan landuko diren ikasketak antolatu behar dira, eta horietara iritsi ahal izateko erabiltzaileak prestatu egin beharko dira.

Hau guztia era egokian aurrera eramateko irakasleen prestakuntza beharrezkoa da, horretarako hiru esparru jorratu behar dira. Lehenik, baliabideak irakatsi; bigarrenik, teknologia geletara hurbildu; eta hirugarrenik, Teknologia Berriak eguneroko jardunean txertatu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Premia" proiektua jarriko du martxan ikasturte honetan eta hiru urtetan zehar garatuko da. Teknologia Berriak hezkuntzan sartzeko proiektua da, eta 9.700 milioi pezeta (388 milioi libera) inbertituko ditu. Proiektu honekin hezkuntzaren beharretara eta eskaeretara egokitu nahi da, eta era berean, informazioaren teknologietan oinarritutako hezkuntza eta didaktika metodoak txertatu nahi dira. Helburu orokor moduan hiru aipa daitezke: lehena, ikasle eta irakasleen ratioa jaistea ordenagailu bakoitzeko; bigarrena, posta elektroniko pertsonalizatuak izatea ikasle eta irakasle orok; eta azkenik, ikasle guztiek Internetera sartzeko aukera izatea.

Gai hau, eztabaida sortu du, ez dakigu hobetzeko bidea den, zer uste duzu?