Ikasleen ekarpenak
16/12/09
Valentziako komunitatean ez dute "Escuela 2.0" programarekin jarraituko. "Fundación Oftalmológica del Mediterráneo"-ak eginiko ikerketa baten ondorioz, portatilen pantaila txikiak direla eta (10") miopia sortzeko aukera handiagoak omen daude.
Gobernuaren defentsan, ikerketa balio zientifikoaren eza argudiatu dute eta hori defendatzen duten beste erakunde batzuk ere atera dira.
Hau guztiagaitik, Valentziko komunitateak ez du programarekin aurrera jarraituko eta bertara zuzendurik zeuden diru laguntza guztiak, programan parte hartzen duten beste 14 komunitateen artean banatuko da.
Informazio gehiagorako...
TELEBISTA ETA HEZKUNTZA
IKASSYS PROIEKTUAREKIN LANEAN
Aurrez beste ikastola batzuetan martxan jarri duten proiektua da IKASYS eta aurten Ondarroako Zubi-Zahar ikastolako LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen kurrikulumean txertatu dute.
Ikasys proiektua ikasle bakoitzak ordenagailu bidez ikasteko sistema egituratu eta ordenatua da.
Prozedurari dagokionez kontratu didaktikoa,ikaslearen ahalmenen arabera adosten da honek egin beharrekoa; aniztasunari erreparatzea, ikasleak bere mailaren arabera lan egiten du eta irakaslea laguntza emateko dago; dibertsifikatetzea, behar berezia eta etorkinentztat ere malgutasuna du; eta ebaluaketa, ikasleak egin orduko zuzentzen du aplikazioak eta amaieran balorazioak egiten ditu.
Irakasleekin hitz egin dut eta beraien hasierako inpresioa ona izan da. Batetik ordenagailuarekin trebatzen hasten direlako eta bestetik jarduerak ikasketa maila baxuagoa dutenengan behintzat motibagarriagoak dira.
15/12/09
Iraultza hezkuntza arloan?
Nire ustez, ikasgela bat ordenagailu eta internetez baliatuta egoteak
ez du ziurtatzen gela horretan izugarrizko aldaketa positiboa gertatuko
denik hezkuntzari dagokionez. Baliabideak garrantzitsuak dira, baina
askoz ere garrantzitsua da baliabide horiek nola erabili erakutsiko dizun
pertsona bat egotea. Horrekin ez dut esan nahi tutorea soilik menperatu
behar dituela teknologia berrien inguruko aspektuak, baizik eta umearen
inguruan dauden hezitzaile guztiak jakin behar dutela zer eta nola egin
haurrak hezkuntza positiboa izan dezan, makinetn esku baino, pertsonen
esku dagoelako.
Beste alde batetik, kontuan hartu beharreko faktorea da teknologia
berrienganako hezitzaileak duen jarrera. Horretan konfiantza ez badu,
ez du lortuko horren alde positiboak azaleratzea eta haurrek orduan ez
dute barneratuko, ordenagailua gelako beste jolas bat bihurtuz.
Teknologia berriak eta hezkuntza
Ordenagailu horrek ze aukera izango ditu? Hezkuntzari zuzenduta dauden programak izango ditu edo ikasleen atentzioa desbideratu dezaketenak ere agertuko dira? Oso erabilgarria da internet, baina lehen hezkuntzarako egokiak izan ez daitezkeen edukiak ere baditu eta 25 iksaleko gela batean, irakasle bakar batek ze nolako kontrola izan dezake honen inguruan?
Honez gain, ikasleek metodo hauek erabiltzen hasi baino lehen, ziurtatu beharra dago irakaslea ongi barneratuta dituela ondoren erabiliko dituen irakas metodoak, asko baitira oraindik ongi menperatzen ez dituztenak, eta irakasleen kasuan, hau erabiliz gero, garrantzitsua litzateke ondo kontrolatzea.
Hezkuntza prozesuarko baikorra izan daitekeela uste dut, baina aldez aurretik ondo planifikatutako programa eta edukiei jarraituz.
Bideojokoak eta haurrak. Hausnarketak eta ideiak
Ainhoa Ezeizak, bere txokoan, bideojokoen hausnarketa oso interesgarria egin du. Bertan bideojokoen galerak baina batez ere onurak aipatu ditu.
Alde batetik, bideo jokoek ikaskuntza prozesuan lor dezaketena aipatzen du. Ez da ulergarri egiten, nola klasean ariketa matematiko sinple bat egiteko arazoak dituen haurrak, nola eduki dezaken ainbesteko gaitasuna jokoaren aurrean estrategia eta matematika eragiketa konplexuak aurrera ateratzeko.
Bestetik, jokoen eragin psiko-soziala. Gaur egun adin guztietarako jokoak daude lehen ez bezala. Era guztietako aparatuak sortu dituzte eta ondorioz hauen ezagutza ez duen pertsona gizartearen zirkulutik at gera daiteke. Haurren kasuan hori gertatzen hasi da dagoeneko. Gaia ere zaindu behar da. Joko askok dituzte, gerla gaitzat hartzen dituzten historioak. Hauek kaltegarriak dira? Ez du zertan izan, baina kontrolatu behar da. Makina hauen mendetasuna ere kontuan hartu behar da.
Eta azkenik, hezkuntzan zentratzen da. Izan ere berak dio, jokoekin hezteko joko hezitzaileak erabiltzea baino zerbait gehiago egin behar dela.
Prest gaude teknologia berrien aro honetarako?
Egunero agertzen dira aurrerapen teknologikoak eta oso zaila da erritmo hori jarraitzea, horregatik ematen du berrikuntza horiek jarraitzeko gai ez dena teknologikoki atzeratua dagoela eta honek kasu batzuetan "marginazioa" ekar dezake.
Gazteen kasuan, gutxi dira mp3-a, mobila, internet, argazki kamera... ez dutenak. Erabilgarriak dira oso, baina gazte batzuk teknologia horietan bilatzen dute lor ez dezaketen adiskidetasun bat eta kasu larrienetan lagunak alde batera uztea ekar dezake.
Hala ere alde honak ere baditu: informazio-iturri garrantzitsua da, jendea ezagutzeko aukera ematen dizu, aisialdirako tresna ona da... Gauza guztiak bezala alde onak eta txarrak dituzte teknologia berriek, egin beharrekoa gauza positiboak negatiboen gainetik jartzea da, probetxua ateratzeko. Horregatik mundu guztia ez dago prest teknologia berrientzako, aprobetxatzearen gaitasuna garatuta dutenak soilik.
Educando con tic
Interneten auki daitekeen beste blog interesgarri bat da. Gizartea aurrera doan einean irakaskuntza atzean geratu ez dedin oso baliogarri izan daiteken web orrialdea da.
Bertan hainbat elementu interesgarri aurki daitezke. Lehenik, eta agian garrantzitsuena, errekurtsoak bilatzeko oso herraminta ona izan daiteke. Bertan batzuk aurki ditzazkezu eta bestela bertan gomendio ugari aurki daitezke.
Foroa ere badu eta bertan komentario ezberdina ikus daitezke. Honekin, irakasleen artean laguntza bat lor daiteke. Era honetan, hezkuntza egunez egun berritu daiteke bakoitzaren esperientziatik abiatuz.
www.educacontic.es
Liburu elektronikoen BEZ-a %16tik %4ra jeitsi du gobernuak
Infomazio iturria
Gobernuak liburu elektronikoaren BEZ-a jaitsi du %16tik %4ra hain zuzen ere, kultura ministra den Angeles Gonzalez-Sinde-k esan duen moduan, honela, papereko argitalpenekin berdinduz. Neurri honen xedeak bi direla esan du honek: alde batetik industria honetarako estimulua eta bestetik sostenibilitaterako aldaketa.
Neurri honekin teknologia honen erabilera sustatzea espero da eta honela liburu kontsumitzaileen eskaerari erantzuna emanez. Liburu elektronikoak espainian argitalpen editorialen %8a dira jada eta 5 urtetan 3 milioi liburu elektroniko saltzea espero da.
Gainera ez da legerik aldatu izan behar, berria den legedi batek BEZ-an ematen diren aldaketak balioesten dituelako.
Aldaketa positiboa dela ez dago esan beharrik, bai hezkuntzarako eta baita egunero kontsumitzen dituztenentzako. Hala ere hezkuntzan guztiz erabilgarri izateko eskolak, unibertsitateak eta abar integratu behar dituzte euren curriculumetan eta eskuragarri utzi haien ikasgaiak eta abar bertan desakargatu ahal izateko, beraz, oraindik bide luzea geratzen dela sumatzen dugu…
5 urterekin mezu elektronikoak idazten
Galdera hau,hezitzaile eta gurasoen arteko elkarrizketetan azaldu izan da aspaldian. Gainera ez dago inon idatzita 10 urterekin ordenagailuarekin hastea, 12rejin hastea baino okerragoa denik ezta egokiago ere.
Galderaren erantzunean baino formulazioan jarriko nuke atentzioa. Izan ere, haur bakoitzak bere erritmoa du eta ezin zaie guztiei patroi orokor bat ezarri.
Jarraian, Donostiako Jakintza eta Azkoitiko Xabier Munibe ikastolek gauzatutako proiektua aztertuko dut. Bi ikastetxe hauetako 5urteko ikasleek, elkarren berri izateko mezu elektronikoak idazten hasi ziren. Eskola biek, ikuspegi konstruktibistatik lantzen dituzte irakurketa eta idazkera, horrela ordenagailua ere prozesu horiek lantzeko bide bezala erabili dute.
Hasieran martxa hartzea kostatu zen, batetik proiektu berria zelako eta bestetik ikasle-irakasleen maila ezberdintasunagatik. Baina azkenerako pelutxeak ere trukatu zituzten, non hauek beste ikastetxearen berri emateko erabiltzen ziren.
Metodo tradizionalarekin alderatuz ikasleen partehartzea izan da esanguratsuena bi aldetako irakasleen aburuz. Gainera sortutako harremanak ez dira eten.
Beraz nik argi daukat, horrelako proiektu bat aberatsa izateko bi baldintza nagusi bete behar ditu. Heziketarako bide bat bezala erabiltzea (idaketa-irakurketa lantzen harreman berriak egin) eta motibagarriak izatea, horrela aurreko baldintza beraiek ohartu gabe beteko dutelako.
Ikusi gehiago
Habemus Google phone
Google-ko langileek enpresa honen blogean twieteatu dutenari (eta azken boladan dabilen zurrumurruari) esker badakigu google enpresak baduela bere terminal propioa. Orain arte beste enterpresa batzuekin saiakerak egin baditu ere, azkeneko honetan terminal librea eskuratzeko aukera emango digute, nahiz eta orain arte erabili duen sistema berbera mantenduko duen, Android delakoa.
Hardwarea HTC enpresaren laguntzarekin montatu izan dute, nahiz eta ikusiko den logo eta marka bakarra Google-rena izango den, beraz telefono honek duen hardware eta software guztia Google-k pentsatutakoa da.
Zurrumurruek diotenez terminala HTC Passion delakoa izango da eta honek dituen ezaugarririk nabarmenenak hurrengoak dira: 1Ghz Snapdragon prozesadorea, Oled pantaila, teklatu fisikorik gabe, oso fina (HTC HD 2-aren antzekoa) eta argazki kamera potentea.
Beraz, hurrengo egun hauetan egon gaitezen adi, mota guztietako filtrazioak eta zurrumurruak helduko baitira argazki berriekin batera.
Artikuluak hezkuntzarako erabilgarria izango den ala ez aipatzen ez badu ere, nire ustez, eta Google-k egiten dituen proiektu interesgarriak kontuan izanda ziur naiz aplikazio eta sistema interesgarria aurkeztuko dituela telefono honek, ausartegia izan gabe esan dezaket Google-ren aplikazio guztietarako erabilgarritasun intuitiboa izango duela hautematen dut, beraz, blogger, google video, flickr, twitter eta abar eskuragarri izango ditugu hatz ukitu batera baino ez!
Enpresak behar bezala gestionatzen badu terminal honen salmenta, emaitza ikaragarriak lortu ahal dituela argi dago, inolako dudarik gabe. Unibertsitateak honen erabiltzaile egokiak litzatekeela hautematen dut, gehiagorik ez dut esango…
Informazio iturria
Arbel Digitala
Bideo hau oso erabilgarria iruditu zait, modu tekniko-praktiko batean, arbel digitalaren erabilpena azaltzen duelako. Hontaz gain, argazkintzarako progama bat ere azaltzen da, horrela uste dut arbel digitala bera, erabilera anitzeko izan daitekela. Esaterako zilegi da arbelean bertan idaztea eta horrela ikasleak zuzenean zuzenketak egitea.
Gainera arestian aipatutako kamararen kontua berauk dakar, hau da, bere aplikazio bat da. Honela, klasean grabatutakoa erreproduzitu daiteke akatsak ikusteko. Eskanerra erabil daiteke ikasleen argazkiak, lanak etab erakusteko.
Askotan, irakasleek internetrako konexioa behar izaten dute hainbat web orritan sartu ahal izateko, gainera, eskema, irudi eta jolasak. Horiek denak ikusteko aukera ematen du arbel digitalak ikasleek modu motibagarriagoan klasea jarrai dezaten.
Hala ere, arbel digitala ez da inondik inora irakaslearen ordezkari, baina irakaslearentzat eta ikasleentzat laguntza bat izango da. Hori noski, modu egokian erabiltzen bada!
Hala ere, honako bideoan argibide gehiago dituzu.
Zientzia eta teknologiako ikasketak bultzatzeko estrategiak, “Zientzia eta teknologia hezkuntzan” mintegian
Nahiz eta artikulu hau ekainaren 30ekoa izan, bi arrazoiengatik hautatu dut. Batetik edukia, interes handikoa dela iruditzen zaidalako, bestetik, artikulu honetan Maria Teresa Nuñoren iritzia agertzen delako. Pertsona hau, María Teresa Nuño, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen Didaktikako katedraduna da, beraz horregatik haukeratu dut artikulu hau. Horrela, honen inguruko hausnarketa egingo dut. Artikulu hau, “Zientzia eta teknologia hezkuntzan” mintegiari buruz da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Elhuyar Fundazioak antolatutakoei buruz hain zuzen ere. Batxilergotik hasi eta unibertsitate-ikasketak amaitu arte ikasleek jasotzen dituzten zientzia eta teknologiako edukiak zein diren, zer metodoren bidez helarazten zaizkien, eta gero eduki horiek lan- eta ikerketa-munduko beharrekin bat egiten duten aztertu eta eztabaidatu zuten hizlariek. 70 lagun inguru bildu ziren.
Lehena, Maria Teresa Nuño izan zen. Irakasle honek egiten duen kritika, oso ulerkorra da. Hau da, berak dio, egungo irakaskuntzak ez dituela ikasleak zientzilari izateko trebatzen, baizik eta herritar arruten jakintza zabaltzea besterik ez du bilatzen. Modu horretan irakaskuntzaren aldaketa agerian utziz.
Hurrengo hizlaria berriz, Beatrice Boots da herbeheretarra izan zen. Honen arabera, beharrezkoa da ikasleek zientzia eta teknologiarekin lotutako ikasketan egitea, baina nire ustez, ezin ahaz ditzakegu jakintza orokorrak.
Ondorengo hizlariak, lorpen moduan aipatzen du egun ikasleek aukera gehiago dituztela praktikak enpresetan egiteko. Baina nire ustez, enpresek ikasketetan esku sartzeak ondorio kaltegarriagoak dakartza, esaterako ikasketak beraiek nahi dituzten gaiaren inguruan izatea. Hau da, enpresen beharretara egokitzea, beste jakintza batzuk ahantziz eta irakaskuntza merkatuaren esku utziz. Hots, salerosketarako zerbitzu bat bezala erabiliz.
Orokorrean hizlari gehienak bat egin zuten ideia batzuetan, hala nola, hezkuntzak behar duen aldaketa pedagogikoan, teknologien berehalako txertazea etab.
Hala ere gai honen inguruan gehiago irakurtzeko egin klik argazkian, zuzenean zientzia.net- era eramango zaitu eta.
Arbel digitalak ikasgeletan.
Arbel digitalak pixkanaka iristen ari dira ikasgeletara. Hauekin, ordenagailu haundi bat bagenu bezala bideoak,irudiak etab proieka daitezke eta ikaskuntza-irakaskuntzarako oso baliagarria bihurtzen da imijinazioa erabiliz gauza mordoa egitea ahalbidatzen baitu.Gainera, arbela tradizonalean burutu daitezkeen lanak ere egingarri dira tizaren beharrik gabe eta eskuak zikindu gabe burutzen da.Ikus gehiago
Gure ustez, arbelarekin gertatzen dena teknologia berri guztiekin(edo gehienekin) gertatzen dena da. Teknologia berriak ikasgeletan sartu alde inbertsio material handiak egiten dira baina irakaslegoan dago arazoa. Irakasle asko eta asko ez daude horrelako teknologiak erabiltzera ohituta eta ez dute formakuntza egokirik hauek erabiltzeko.Beraz, gure ustez, aparailu berriak erabiltzeko egiten den inbertsioa irakaslegoaren formakuntzan ere inbertitu behar da eta irakasle berriak formatu hemendik urte gutxira "desfasatuta" gera ez gaitezen.
Teknologi berrietara egokitzea
Gurasoak edo aiton amonek teknologi berriei dituzten beldurrak aski ezagunak dira. Zenbat barre bota ditugu amari edo aitari guk horrenbeste kontrolatzen dugun mobila erabiltzen ikusi ditugunean? Eta zenbat marmarre entzun ditugu esanez “teknologi berri zikin hauek, ez dute ezertarako balio!” Eta okerragoa dena, zenbat irakasle ikusi ditugu urteak pasa ahala jarraitzen beraiek dituzten irakasteko metodoekin, teknologi berriak alde batera utzita?
Argi dago irakasleak etengabeko ikaskuntzan egon behar direla eta sortzen diren teknologi berrietara egokitzen, batez ere ikaskuntza praktikoagoa bihurtzeko. Baino zenbat irakasle daude hau egiteko prest? Gutxi batzuk esango nuke nik. Ze irakaskuntza motan bizi izango ginen oraindik idatzizko makinak erabiliko bagenu? Oso atzeratuak izango ginela bistan dago.
Gaur egun haurrei irakasteko baliabideak ugariak dira, internet eta teknologi berrituak ditugu eta. Gaur egun zaila egiten zaigu pentsatzea azalpen bat “power pointa” gabe ematea edo eta klasean jorratzen ari garen gaiaren inguruan bideo edo dokumental bat ikustea. Azkenik esan beharra daukat garrantzi berdina daukala gure familiarrak eta irakasleak teknologi berrietara egokitzea gehienbat oso baliagarriak bihurtu daitezkeelako.
Informazio gehiago jakin ezgero klikatu hemen.
Wikipedia eta frikipedia
Iada aski ezagaguna egingo zaigu Wikipedia hitza eta bere erabilpena. Egunean milioika eta milioika bisita jasotzen dituen web orrialde bat da. Informazio ugari gordetzen du eta garrantzitsuena da edonork parte hartu dezakeela informazioa gehituz. Baino azkenaldian antzeko izena duen beste orrialde berri bat agertu da, frikipedia izena harturik. Orrialde honek ematen dituen esanahiak ez dira zuzenak, are eta gehiago ematen dituen esanahiak okerrak izateaz aparte mingarriak izatera ere iritsi daitezke. Beste ikuspuntu batetik begiratuta ere alde barregarri bat badauka, hitzen esanahiekin jolasten bait dute.
Horregatik ikastoletan edo etxeko ordenagailuak erabili behar dutenean adibidez informazioa jasotzeko oso kontutan hartu beharko da ze web orrialdetan sartzen diren batez ere agian oso egokiak ez diren esanahiekin geratzeko aukera dutelako hain zuzen ere. Bukatzeko gustatuko zitzaidan Frikipedia bezalako orrialdeak kontrolatzeko norbait jarri beharko zutela zuzendari lanak betetzen, hau da, webmaster bat. Honen eginbeharra gehienbat oso gustokoak ez diren esanahiak kentzea izango zen, batez ere azkenaldian garrantzia galtzen ari den ERRESPETU hitza presente eduki behar dugulako beti.
Adibideak ikusi nahi badituzu hemen wikipediakoa eta hemen frikipediakoa.
Bideojokoak BAI ala EZ?
Beti egon den eztabaida da hau, behintzat bideojokoak asmatu zirenetik. Zenbat aldiz entzun behar izan ditugu gurasoei esaten mehatxu bezala “nota txarrak ateratzen badituzu bideojokorik gabe utziko dizut hilabete oso bat!”. Honen helburua da semeak gustuko duen jostailu bat kendu bere errendimendu akademikoa txarra izateagatik. Erabaki hau hartzea egokia al da? Nere ikuspuntutik ez. Honek eragin dezakeena da ikastolari eta ikastetxeei nazka hartzea. Eta zigor negatibo bat eman beharrean errefortzu positibo bat emango nioke.
Okerrago iruditzen zait gaur egun parkeetan eta jolasteko guneetan ikusten ditugun egoerak edo ikuskizunak. Adibidez oso ohikoa da ikustea haur bat kontsolarekin jolasean inguruan beste bost lagun dituela begira zer moduz jolasten duen ikusiz. Egoera hau askoz ere larriago eta kaltegarriagoa dela iruditzen zait. Non gelditzen dira xibarekin edo baloiarekin parkean, denak batera, jolasten ibiltzen ginen garaiak? Haurren irudimenerako kaltegarria izan litekeela pentsatzen dut eta ez ori bakarrik baizik eta gizentasuna gehitu. Besterik gabe nire aburuz bideojokoak ez dira kaltegarriak baino muga batzuetatik atera gabe.
Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.
Eskola 2.0 okerreko bidetik
Nire aburuz, eskola 2.0 proiektuak ez du zentzurik. Artikuluan behin eta berriz errepikatu den ideia errepikatuko dut, alegia, etxea teilatutik hasi dutela beste behin ere.
Madrilen erabaki dute zein izango den eskolen beharra.
Jakin badakigu eskoletan teknologia berriak aplikatzen hasteko garaia badela, hots, aldaketa pedagogiko bat behar den moduan. Horregatik, uste dut, eskoletako aldaketa pedagogiko horretan teknologia berrien aplikazioa txertatu behar dugula. Gainera ziru nago eskola askok honelako planak eginak dituztela, hau da, bertatik bertara egindakoak alegia.
Horrela eskolak erabakitzen ditu bere beharrak zeintzuk diren eta horiek konpontze aldera berak diseinatzen du plana. Uste dut hori litzatekeela zentzuzkoena
(Egin klik argazkian artikulua ikusteko)
14/12/09
TELEBISTA HEZITZAILE
"La Pizarra Digital. Interactividad en el Aula" liburuaren aurkezpena
Egileak: Alconada, Alonso, Dulac, Gallego
"Las Nuevas Aulas, los Nuevos Docentes"
Cristina Alconada Fernández (Proyecto Pizarratic)
Catalina M. Alonso García (UNED)
Sonsoles Guerra (Universidad de Cantabria - Santander)
Inmaculada del Rosal (CSIF)
"Expertos en Proyectos de Pizarra Digital"
María González Sánchez (CITA)
José Gallardo (CPR de Lorca - Murcia)
Inmaculada Tello Sánchez-Maroto (Universidad Cardenal Cisneros - Alcalá de Henares)
Pilar González Rodríguez (Colegio Ciudad de los Ángeles - Madrid)
http://www.dulac.es/Eventos/2009/congresopd/congresopd.htm
- ASPACEk ere burmuin paralisia duten jende multzoari teknologi berrien ekarpena egin nahi du
ttp://www.diariodeleon.es/servicios/videos/video.asp?pkid=22964#
http://tecnologiaydiscapacidad.es/2009/12/14/la-educacion-que-queremos/
http://tecnologiaydiscapacidad.es/2009/11/23/divertic-libera-los-pictogramas-de-aumentativa-net/"Escuela 2.0" programaren aurrekontua 200 miloi eurotakoa izango da. Dirutza honen %50a Espainiako gobernutik aterako da eta beste guztia probientzia ezberdinetatik.
Programa honen helburua zera da: hurrengo 4 urteetan aldaketa eman dadila Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta DBH-ko 1. eta 2. mailetan. Geletan, arbel digitalak egotea pentsatzen da eta Internetera konexio inalambrikoa. Modu honetan irakasleak ordenagailu portatil bat emateko aukera ere izango duelarik.
http://www.terra.es/tecnologia/lared/articulo/digitalizar-aulas-21946.htm
Informazio gehiagorako
http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Arranca/digitalizacion/aulas/elpepusoc/20090904elpepusoc_7/Tes
Teknologi berriekin batera fenomeno interesgarri bat sortu da sarean, gaur egun jende asko interneten bidez ezagutzen dira eta bertan garratzen dituzte beraien harreman sozial guztiak. Kezkatzeko ala ez?
Egia esan orain dela gutxi lege berri bat atera omen dute “tuenti” eta “facebook”-eko erabiltzaileentzako, 14 urte baiño gutxiago dituzten erabiltzaile guztien perfila itxi egingo diete. Bizi ditugun garai hauetan izugarrizko astakeriak entzuten dira, internetek pertsona batzuk behar duten anonimatua ematen du eta hori arriskutsua da.
Nire aburuz beharrezko zen lege berri hau eratzea, haurrak interneten sartzen direnean ez dakite zein dagoen beste aldean beraiekin hitz egiten baino ez dira konturatzen hortaz. Ume batek hasiera batean interneten ibiltzeko eta ordenagailuarekin laguntzarekin egin beharko lukeela pentsatzen dut, askotan gurasoak ere ez dira konturatzen interneten ibiltzen erakutsi egin behar dela. Askotan beharrezkoa izaten da interneteko sare batzuk betatzea. Haurrari interneteri buruzko galdera guztiei erantzun behar zaie, modu honetan informazio erreal bat jasoko dute eta jakingo dute ze nolako egoerak suertatu daitezken sarean.
Facebook eta tuentiarekin arazo larriak sortu dira egia esan, 12, 13 eta 14 urteko aurrentzako nobedade hau ez da batere egokia, beraien argazkiak igotzen dituzte kontrolik gabe eta ez dakite zeinek posible dituen ikusi. Bazen garai teknologiaren alderdi honetan partehartzeko.
Tekonologi berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira, eokia ala desegokia? onuragarria ikasleentzat eta irakazleentzat?
Ikastetxeetan diote teknologi berriak sartzea sozializatze lana dela eta hezkuntzarako aurrera pauso bat. Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere indarrarekin sartu dira oraingo honetan.
Teknologiak agertzen hasi zirenean izugarrizko itxaropena sortu zen hezkuntzaren arloan, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denbora pasa ala ez da espero bezain ondo atera. Ondorengo denboraldian ez ziren teknologietaz fidatzen . Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen.
Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuspuntua aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.
Ez dakigu nola aplikatuko diren teknologi berri hauek hezkuntzaren esparruan baino bai onerako izan beharko dela. azkenean
http://www.hikhasi.com/artikulua/707 (klikatu emen)
10/12/09
Italiak mugikorrak debekatu ditu gelan.
Italia izan da lehen herrialdea mugikorrak gelan debekatzen. Bertan grabatzen ziren irudiak bortitz eta gehiegizkoak zirelakoan.
Gelako irudiak filmatu edo mugikorrez klase orduetan aritzea nahikoa ez eta ume autista bati emaniko tratu eskasa edota irakasle bati ipurdia ukitzen bezalako irudiak filmatu eta plazaratzeak eragin du horrelako neurria hartzea. Atzoz geroztik debekatuak daude mugikorrak Italiar ikastetxeetan.
Gainontzeko herrialdeetan ere hasiak dira neurriak hartzen baina hauek ikastetxeen esku geratu dira momentuz, Alemaniako Baviera kasu.
Italia da munduan mugikor gehien duen herrialdea eta horrek ere eragina du gazteeangan: 12 eta 19 urte bitarteko lau gaztetatik batek kamaradun
mugikorra dauka, gaiztakeriak egiteko ahalmena haunditzen delarik. Lehenago gaiztakeriak egin eta kontatu egiten ziren baina gaur egun egin,filmatu eta zabaldu egiten dira interneten bidez.
Gure ustez, hartutako neurria guztiz beharrezkoa da zenbait haur ez baitira konsziente teknologia berrien erabilera zatarrak eragin ditzakeen kalteetaz. Hortaz, hauen erabilera ikasgelan ez dela beharrezkoa ulertarazi eta hartu beharreko neurriak hartzearen alde gaude.
3/12/09
KONPARTITU
Kasu honetan heziketari buruzko unitatea utzi dut baina beste ikasgaien unitateak aurkitu ahal dituzue.
Unitate didaktiko eredu desberdinak interneten izatea aurrerapen handia da. Ez bakarrik hasten ari garetenontzat, baizik eta ikastetxean dauden irakaleentzako ere. Hauek idei berriak topatu ahal dituzte, hainbeste urteetan klaseak ematen ideiak amaitzen dira eta beti gauza berdina ez egiteko internet erabiltzea oso aproposa da.
Nire ustez, hau irakasleei aberasten die, batzuk pentsatuko dute besteen ideiak hartzea irakasle txarreen ezaugarria dela, baliabiderik ez dituztelako egiten dutela. Baina justo kontrakoa iruditzen zait, hauek irakasle askarrak direla uste dut. Horregatik animatu eta interneta erabili ezazue! unitate didaktikoak egiten ikasten duzuenean zuen ideiak publikatu, besteentzako oso lagungarria izango dela pentsatu.
30/11/09
Irakasleentzako kurtsoak
Ordenagailuak ikasgeletan sartzear ditugu eta uste diren emaitza onak eman daitezen, guztia prest egon behar da: ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bat egon behar da, internetarako konexioa izan behar dute eskoletan, irakasleak prest egon behar dira eskoletan eman beharreko materiala ordenagailu bidez eman ahal izateko, etab. Azken hau betetzeko, irakasleentzako kurso batzuk prestatzen hasi dira( Curso de Nuevas Tecnologías para Profesorado de Ciencias Sociales, adibidez), irakasleak momentua heltzen denean, guztiz prest egon daitezen. Zeren, nork erakutsi behar dio ikasleari ordenagailuak dituen baliabide pedagogiko guztiak erabiltzen?
Irakasleak, beraz, proeiktu hau martxan hasi baino lehen, ordenagailuak eta internetek dituen baliabideak zeintzuk diren ikasi beharko dituzte, eta hauek era egoki batean erabili beharko dituzte. Horretarako, lehen aipatutako kurtso hauek, oso positiboak izan daitezkeela uste dut, irakasle guztiak ez baitaude preparatuta klase bat ordenagailu batekin emateko, eta gainera, internetek ematen dituen baliabide ugari ez dituzte ezagutzen ere.
Beraz, irakasleak prest egon behar zarete datorrenari aurre egiteko!
Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN
Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu. Telebista eta eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau izan daiteke umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez irakurtzearen errua telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari eskaintzen ez dizkion esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen hainbat gaitasunen garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin du ordezkatu, baina irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak ordezkatu ere.
Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta kritikoak izateko.
Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa , telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea.
Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili behar ditu. Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik eta osotu edo konplementatu egin behar dira.
Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da, horregatik telebista eskoletan erabiltzea gure kultura familiaren errekonozimendua suposatzen du.
(magisteritza eskolan emandako artikulu batean oinarritzen da ez dago interneten)
28/11/09
Irakasteko era aldatu behar da!
Egin diren hainbat ikerketek argi usten dute, teknologia berriak hezkuntzan sartzea onuragarria izan daitekeela. Ikerketa hauen arabera, honek ez du suposatzen sistema pedagogikoan izugarrizko aldaketa (nahiz eta aldaketa ugari egin behar diren), egin beharrekoa, gure irakasleak teknologia berrietan hezitzea dakar.
Teknologia berrien sarreraren onura ikusteko hainbat ikerketa egin dira, eta teknologia berriekin haurren kalifikazio hobeak lortzen dituztela ikusi da.
Baina teknologia berrien sarrerak eskoletan inpaktu bat izateko, irakasleek liburuetako temarioak emateari utzi beharko zion, honekin ez baita lortzen teknologia berri hauen sarrera, irakasteko internetek eta teknologia berriek orokorrean, dituzten baliabideak erabili beharko lirateke.
Beraz oraindik, lan ugari egin behar da eskoletan, irakasleak teknologia berrietan hezitzeaz aparte, beraien irakasteko metodologia ere aldatu behar da, zeren metodologia hauek aldatu ezean, teknologia berrien sarrerak dituen abantailak ez dira guztiz aprobetzatuko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN
25/11/09
Ikasyz:ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin.
Momentuz, Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxetan jarri da abian proiektua eta ondo ateraz gero, hamazazpi ikastola gehiagora zabaltzea da asmoa. Ingurunea, gaztelera, ingelesa, euskara eta matematika lantzen dituzte.Ordenagailuak galdera zuzenak egiten dizkie eta haurrek erantzun posibleen artean aukeratu egiten dute. Ikasgai bakoitzeko ordu erdi eskeintzen diote, astean bi ordu t´erdi denetara.
Proiektuak ordenagailuaren erabilpen puntuala burutzen du, sorkuntza adibidez ezin baita honen bidez landu. Aldiz, gramatika edo matematikako eragiketak lantzeko oso interesgarria da.
Oso metodo ona deritzogu haurrak asko motibatzen baitira eta gustoko lekuan aldaparik ez dagoenez, eduki eta kontzeptuak modu erakargarrian barneratzeko ere egokia da.
Telebistaren eragina haurrengan
24/11/09
Sare sozialak ikastetxetan
TEKNOLOGIA BERRIAK EZINDUEN ZERBITZURA
informazio gehiago nahi baduzu irakurri artikulu hau.
Amara Berri ikastetxea eta komunikabideak
Guzti honetaz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez Amara Berri ikastetxeko webgunean hemen klik eginez:
23/11/09
Mugikorren erabilpena eskoletan
Eskola 2.0
22/11/09
Eskola 2.0 Euskal Herrian
Uruguayko eredu honekin, Euskal Herrian gainera datorkiguna ikus dezakegu. Nire ustez, haurrak ordenagailuak erabiltzen jakitea oso beharrezkoa da eta irakasteko baliabide bezala erabiltzea ideia zoragarria iruditzen zait, baina Euskal Herria proiektuari aurre egiteko gai da? maisu-maistra guztiak kapaz al dira ordenagailuen bidez klaseak emateko?
Otsailetik aurrera jarriko den proiektu hau, hanka motz dagoela uste dut, eta nahiz eta proiektuaren helburua ona izan (ordenagailuak irakasteko baliabide gisa erabiltzea), maisu-maistra guztiak proeiktu honi aurre egiteko gai ez direla uste dut, formakuntza bat behar dutela uste dut.
Beraz, proiektu honen emaitza positiboak dudatan jartzen ditut, irakasle guztiak otsailerako formatzea ezinezkoa ikusten baitut. Hala ere, etorkizunean irakasle hauek formatzen direnean, emaitzak positiboak izango direla uste dut.
Uruguayko ereduari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN
Bloga eskolan erabilgarria!!
Blogen "munduak" azken urteotan hazkunde handia izan du, gaur egun 80 milioi blog aurki ditzkegu. Blogari esker, interneteko erabiltzaileen artean komunikazio bide berria zabaldu da, informazioa eta ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko filosofia berria eta irakaskuntzan ikas prozesuetan eragiteko aukera berria da.
Irakaskuntzan blog hauek erabiltzeko arrazoiak ugariak dira: erabilerreza dela, multimedia direla, ikasleen partaidetza bultzatzen dela ( metodologia eraikitzailearen barnean tresna eraginkorrak dira), ikasleen konpetentziak lortzeko oso baliagarria eta blogeko aplikazio guztiak doakoak direlako.
Arrazoi horietaz gain, eskolen helburua haurrak gizarteratzea ( sozializatzea) dela jakinda eta blogak gizartean daukan indarra ikusita, lehen aipatutako datua besterik ez dugu begiratu behar ( 80 milioi blog aurki daitezke), bloga eskolan erabili beharko litzateken baliabidea da.
Honetaz gain, eta lehen aipatu bezala, ikasleen partaidetza bultza daiteke baliabide hau erabilita, haurrak blog horiek beteko baitituzte, beraien lana gainera, interneten publikatuta ikusteak motibazio puntu bat emango die, horrela irakasleak lortu nahi dituen helburuak gogo handiagoarekin hartuko dituzte haurrek.
Honegaitik guztiagatik, bloga irakaskuntzan gehiago erabili beharko zen baliabidea dugu. Beraz, hemendik aurrera, erabil ditzagun blogak eskolan!!!
Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN
20/11/09
Tuentirik ez eskola publikoan
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eskola publiekotan Tuenti sare sozialaren erabilera debekatu du haur eta gazteek sare honetan denbora galtzen dutela argudiatuz.
11 eta 20 urte bitarteko gazteen sare sozial arrakastatsuena da Tuenti gazteen %92.6ak erabiltzen duelarik. Gazte hauen %49a egunero sartzen da sare soazial honetan eta %80a berriz astean 2, 3 edo gehiagotan. Zertarako? Lagunekin kontaktuan egoteko, aisialdi denbora antolatzeko eta erlazio berriak bilatzeko gehienbat.
Hezkuntza Sailak interneteko sare sozial batean sartzea debekatzeak asko dio gaur egun sare sozial eta teknologia berriek gure gazteengan dituzten eragin eta garrantziaren inguruan. Eta debekuak negatiboa den zerbait dakar beti berarekin, sare sozialek eta teknologia berriek ere badutena. Gure ustez argi dago, teknologia berriez (internet, sare sozialak, bideojokoak, sakeleko telefonoak...)inguruatuta bizi gara, eurek zehazten dituzte hein handi batean gure gizarte-jarrerak eta beraz erabiltzen ikasi behar ditugu, gure eskoletan, etxeetan, gurasoekin...integratuz baina betiere tamainan eta egokitasunez erabiliz.
Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara.
Bideojokoak eskolan
Dedo multimedia enpresak 3800 bideojoko banatu zituen Debarroko eskola eta ikastoletan, DBH eta batxilergoko ikasleen artean. Bideojokoaren izenburua "Debaren deia" da eta eskualdea ezagutzeko aukera aproposa eskaintzen du.
Debemen eta Deba Garaia landa garapenerako elkarteek bultzatu eta koordinatutako lana izan zen eta Dedo Multimedia enpresa donostiarrak egin zuen. Bideojoko arina, dibertigarria eta erabat didaktikoa izanik, Debagoiena zein Debabarrenako auzo, mendi eta herriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Debako hondartzatik Deba ibaia jaiotzen den ingurura arte bidaia interesgarria proposatuz bidean zenbait galdera erantzun behar dituzten jokalariek.
Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.
Berri honekin ondorengoa ikusi dezakegu: bideojokoek aisialdirako ez ezik, hezkuntza edukiak lantzeko ere balio dute. Honela, edukiak haurrentzat askoz ere erakargarriagoak eginez, klasean landu daitezkeen eduki berdinak landu ditzake ikasleak etxean era naturalago (edo beretzat behintzat, ohikoagoa den, bideojokoaren bidez)batean. Honetaz gain, bideojokoak planteatutako galderen erantzunak bilatze prozesua azkoz ere emangarriagoa da ikaslearentzat, prozesua berak bakarrik egingo baitu eta lortutako erantzunak gehiago eta errazago gogoratuko baititu.
Gaur egun, hala ere, merkatuan dauden bideojoko gehienak ez dira didakatikoak. Biolentzia, sexua, matxismoa, hilketak..bezalako jarrerak bultzatzen dituzte askok ia konturatu gabe eta haurrengan duten eragin itzelari jaramonik egin gabe. Gure ustez guzti hori kontrolatu beharko litzateke eta bideojokoen teknologia haur edo gazteari bere etorkizunerako erabilgarria izango zaion zerbaitetan erabili.
IKASYS, Elgoibarko Ikastolan
Zer da Ikasys? Aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko sistema berritzailea da.
Norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak, aplikazio
informatikoak eta estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da.
Zertarako balioa du?
1.Trebatzeko: Kalkulua, ortografia, problemen ebazpena…
2.Memorizatzeko: gertaera historikoak, geografia, hizkuntzalexikoa, formulazioa
3.Nork berea egiteko: Era auntonomo eta indibildualean
Honenbestez, Ikastolen Elkarteak ere Teknologia Berriak euren Ikastoletan aplikatzeko martxan jarritako proiektua abian dela ikusi dugu. Ikasys programaren bidez ikasleen motibazioa asko handitzen da lehen liburu eta fitxen bidez egiten zen lana egiterako orduan eta ikasle bakoitzak bere erritmoa jarraitu dezake. Programak momentuan bertan ematen du ikasleak bere burua ebaluatzeko aukera, eta honek irakasleari arazo edo galderak dituzten ikasleekin denbora gehiagoan aritzeko aukera ematen die. Gure ustez horrelako proiektuak aurrera eramatea oso garrantzitsua da, irakasleak ondo prestatuz ikasleek asko aurreratu baitezakete. Irakaslearen papera aldatzen ari da eta klaseko ardatz izatetik, laguntzaile izatera pasatzen ari gara, baina guzti honek ikasleari autonomia handiagoa ematen dionez aurrerapausua itzela dela iruditzen zaigu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.
Haur Hezkuntzako hezitzaileen sare mundiala jaio da
Gaur egungo gizartean teknologia berriek duten garrantziaz eta ematen dizkiguten aukera ugariez baliaturik, Haur Hezkuntzako profesionalen lehen sare soziala eratu da.
Sare hau profesional ezberdinen elkargunea izango da non esperientzia ezberdinen elkartrukea bultzatuko den. Sarea Haur Hezkuntzako Elkarte Mundialak zuzenduko du (Asociacion Mundial de Educadores Infantiles, AMEI-WAECE).
Sarearen lema nagusia "asko gara txikienen hezkuntzan lan egiten dugunak eta bada elkar ezagutzeko garaia" da. Honenbestez, irakasle bakoitzak bere datu, esperientzia, bideo...biltzen dituen orri pertsonal bat sortzen du eta ondoren sare sozialera igo gainontzeko irakasleek ikus eta eurekin konpartitu dezaten.
Herramienta berri honen alde positiboak anitzak dira gure ustetan, bai norberaren lana beste profesional batzuek ebaluatu dezaten (ondoren hau hobetzeko) eta alderantziz, besteen lanak ebaluatu eta haietaz ikasteko. Internetek eta blog eta sare sozialek bezalako tresnek, lehen oso zaila izango litzatekeen elkarlan eta bateratzea erraztasunez egitea ahalbideratzen digute baina oraindik ere egite hori NOLA egin behar dugun ez dugu jakiten askotan. Ditugun tresnak ahalik eta modurik hoberenean erabiltzen ikastea eta hauei duten probetxu guztia ateratzen jakitea falta zaigu gizartearen zati handi bati.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen. eta hemen.