Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Lorena Orozko Andonegi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lorena Orozko Andonegi. Mostrar todas las entradas

20/11/09

Tuentirik ez eskola publikoan


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eskola publiekotan Tuenti sare sozialaren erabilera debekatu du haur eta gazteek sare honetan denbora galtzen dutela argudiatuz.
11 eta 20 urte bitarteko gazteen sare sozial arrakastatsuena da Tuenti gazteen %92.6ak erabiltzen duelarik. Gazte hauen %49a egunero sartzen da sare soazial honetan eta %80a berriz astean 2, 3 edo gehiagotan. Zertarako? Lagunekin kontaktuan egoteko, aisialdi denbora antolatzeko eta erlazio berriak bilatzeko gehienbat.

Hezkuntza Sailak interneteko sare sozial batean sartzea debekatzeak asko dio gaur egun sare sozial eta teknologia berriek gure gazteengan dituzten eragin eta garrantziaren inguruan. Eta debekuak negatiboa den zerbait dakar beti berarekin, sare sozialek eta teknologia berriek ere badutena. Gure ustez argi dago, teknologia berriez (internet, sare sozialak, bideojokoak, sakeleko telefonoak...)inguruatuta bizi gara, eurek zehazten dituzte hein handi batean gure gizarte-jarrerak eta beraz erabiltzen ikasi behar ditugu, gure eskoletan, etxeetan, gurasoekin...integratuz baina betiere tamainan eta egokitasunez erabiliz.

Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara.

Bideojokoak eskolan


Dedo multimedia enpresak 3800 bideojoko banatu zituen Debarroko eskola eta ikastoletan, DBH eta batxilergoko ikasleen artean. Bideojokoaren izenburua "Debaren deia" da eta eskualdea ezagutzeko aukera aproposa eskaintzen du.
Debemen eta Deba Garaia landa garapenerako elkarteek bultzatu eta koordinatutako lana izan zen eta Dedo Multimedia enpresa donostiarrak egin zuen. Bideojoko arina, dibertigarria eta erabat didaktikoa izanik, Debagoiena zein Debabarrenako auzo, mendi eta herriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Debako hondartzatik Deba ibaia jaiotzen den ingurura arte bidaia interesgarria proposatuz bidean zenbait galdera erantzun behar dituzten jokalariek.

Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Berri honekin ondorengoa ikusi dezakegu: bideojokoek aisialdirako ez ezik, hezkuntza edukiak lantzeko ere balio dute. Honela, edukiak haurrentzat askoz ere erakargarriagoak eginez, klasean landu daitezkeen eduki berdinak landu ditzake ikasleak etxean era naturalago (edo beretzat behintzat, ohikoagoa den, bideojokoaren bidez)batean. Honetaz gain, bideojokoak planteatutako galderen erantzunak bilatze prozesua azkoz ere emangarriagoa da ikaslearentzat, prozesua berak bakarrik egingo baitu eta lortutako erantzunak gehiago eta errazago gogoratuko baititu.
Gaur egun, hala ere, merkatuan dauden bideojoko gehienak ez dira didakatikoak. Biolentzia, sexua, matxismoa, hilketak..bezalako jarrerak bultzatzen dituzte askok ia konturatu gabe eta haurrengan duten eragin itzelari jaramonik egin gabe. Gure ustez guzti hori kontrolatu beharko litzateke eta bideojokoen teknologia haur edo gazteari bere etorkizunerako erabilgarria izango zaion zerbaitetan erabili.

IKASYS, Elgoibarko Ikastolan

Ikastolen Elkarteak IKASYS programaren bitartez Teknologia berriak sartu ditu Elkartearen barnean dauden zenbait eskoletan.


Zer da Ikasys? Aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko sistema berritzailea da.
Norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak, aplikazio
informatikoak eta estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da.
Zertarako balioa du?
1.Trebatzeko: Kalkulua, ortografia, problemen ebazpena…
2.Memorizatzeko: gertaera historikoak, geografia, hizkuntzalexikoa, formulazioa
3.Nork berea egiteko: Era auntonomo eta indibildualean

Honenbestez, Ikastolen Elkarteak ere Teknologia Berriak euren Ikastoletan aplikatzeko martxan jarritako proiektua abian dela ikusi dugu. Ikasys programaren bidez ikasleen motibazioa asko handitzen da lehen liburu eta fitxen bidez egiten zen lana egiterako orduan eta ikasle bakoitzak bere erritmoa jarraitu dezake. Programak momentuan bertan ematen du ikasleak bere burua ebaluatzeko aukera, eta honek irakasleari arazo edo galderak dituzten ikasleekin denbora gehiagoan aritzeko aukera ematen die. Gure ustez horrelako proiektuak aurrera eramatea oso garrantzitsua da, irakasleak ondo prestatuz ikasleek asko aurreratu baitezakete. Irakaslearen papera aldatzen ari da eta klaseko ardatz izatetik, laguntzaile izatera pasatzen ari gara, baina guzti honek ikasleari autonomia handiagoa ematen dionez aurrerapausua itzela dela iruditzen zaigu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Haur Hezkuntzako hezitzaileen sare mundiala jaio da


Gaur egungo gizartean teknologia berriek duten garrantziaz eta ematen dizkiguten aukera ugariez baliaturik, Haur Hezkuntzako profesionalen lehen sare soziala eratu da.
Sare hau profesional ezberdinen elkargunea izango da non esperientzia ezberdinen elkartrukea bultzatuko den. Sarea Haur Hezkuntzako Elkarte Mundialak zuzenduko du (Asociacion Mundial de Educadores Infantiles, AMEI-WAECE).
Sarearen lema nagusia "asko gara txikienen hezkuntzan lan egiten dugunak eta bada elkar ezagutzeko garaia" da. Honenbestez, irakasle bakoitzak bere datu, esperientzia, bideo...biltzen dituen orri pertsonal bat sortzen du eta ondoren sare sozialera igo gainontzeko irakasleek ikus eta eurekin konpartitu dezaten.

Herramienta berri honen alde positiboak anitzak dira gure ustetan, bai norberaren lana beste profesional batzuek ebaluatu dezaten (ondoren hau hobetzeko) eta alderantziz, besteen lanak ebaluatu eta haietaz ikasteko. Internetek eta blog eta sare sozialek bezalako tresnek, lehen oso zaila izango litzatekeen elkarlan eta bateratzea erraztasunez egitea ahalbideratzen digute baina oraindik ere egite hori NOLA egin behar dugun ez dugu jakiten askotan. Ditugun tresnak ahalik eta modurik hoberenean erabiltzen ikastea eta hauei duten probetxu guztia ateratzen jakitea falta zaigu gizartearen zati handi bati.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen. eta hemen.

12/11/09

Lehen Hezkuntzako 5.mailan ordenagailu eramangarriak!


Lehen Hezkuntzako 5.mailako haur guztiek ordenagailu eramangarriak jasoko dituzte otsailetik aurrera.
Hezkuntzak 12.6 miloi euroko ibertsioa egingo du ordenagailuok lortu eta multimediako materiala betiko testu liburuekin batera erabiltzeko.

539 eskola publiko eta 401 eskola kontzertatuk jasoko dituzte internetera sarbidea izango duten ordenagailu hauek, guztira 18.159 izanez. Ordenagailuek software librea izango dute Hezkuntza departamentuak software mota hau bultzatzeko helburua izanez.

Guzti honek teknologia berrien iraultza gainean dugula ikustarazten digu. Gure bizitzan teknologia berriak sartzen joan gara pixkanaka (ordenagailua, sakeleko telefonoa, interneta, messengerra, blogak, facebooka, tuentia...)eta azkenik hauek ere hezkuntzara sartzear daude Eskola guztia aldatuz. Aldaketa hau beharrezkoa da gure iritziz, ez soilik edukietan, irakasteko eran baizik. Hala ere galdera bat datorkigu burura: izango al gara irakasleok ikasleei benetan etorkizuneko gizarte batean aurrera egiteko beharrezkoak izango dituzten gaitasunak helarazteko gai? Gure ustez gaitasun hauek zeintzuk diren jakitean datza guztiaren zailtasunak, gizarteak eta honen erlazionatzeko, lan egiteko, maitatzeko eta bizitzeko, finean, erak aldatuz baitoaz oso azkar, ia konturatu gabe.
Eskoletan teknologia berriak edukitzea (pantaila zein ordenagailuak) ezinbestekoa da etorkizunak planteatzen digun erronka hau aurrera eraman ahal izateko, baina oraindik eta garrantzitsuagoa da, gure ustez, irakasleen prestakuntza eta eduki zein hezkuntza programak egokitasunez aurrera eramateko konpetentziak zehaztea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

3/11/09

IKASGELAK DIGITALIZATZEN
Ordenagailuak koadernoen ordez eta arbela digitalak klarionaren lekuan. Ikastetxe espainiarretako ikasgeletan teknologia berriak erabiltzen dituen hezkuntza eredu baten lehenengo pausuak ematen ari dira.
Ikastetxeen errealitatea aldatzen ari da Espainian, TIC-en (Jakintza eta Informazioaren Teknologiak) iraultza hemen da.
2.0 Eskola programaren bidez Espainiako eskola publiko zein kontzertatuetako 5.LH eta 4.DBH bitarteko ikasgelatan ordenagailu eramangarriak txertatu nahi dira. Honetaz gain, arbela digitalak, proiektoreak eta ikasgela guztietan Internet izatearen aukera ere lortu nahi dira. Hala ere, proiektuaren arrakasta irakasleen inplikazioaren eta eduki digital espezifikoen garapenaren menpean dagoela azpimarratu nahi da, eta puntu honetan, irakasleak TIC-ak erabiltzeko jaso beharreko formazioa ere aipatzen da oso puntu garrantzitsu moduan.

TIC-en erabilerak ikasleen emaitzak hobetzen al ditu?
Telefonica Fundazioaren arabera, irakasleen %57.3ak irakaskuntzaren kalitatea hobetzen duela uste du, kalitatea hobetzen ez duela uste duen %6.9aren aurrean.

Beste alde batetik, zenbait editorial hasi dira hezkuntza edukiak CD-ROM edota web orrien bidez ematen. Santillanaren www.santillanaenred.com plataformaren bidez edota Anayaren www.anayaintercativa.es ataria erabiliz. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.