Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta ugaitz lekue. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ugaitz lekue. Mostrar todas las entradas

3/11/09

Wifi bidez klasea konektaturik


Wifi bidez klasea internetera konektaturik egotearen alde edo ez?
Honek ez du zertan arazo izan behar irakaslearentzat, baina ikasleentzat internet oso tentagarri izan ohi da.
Bere eragozpenak izan ditzake hainbatfaktoreen ondorioz: klaseak aspergarri izatea, ikasleak interezik ez izatea...
Unibertsitateetan beharrezko ez idren klaseetan ere erabiltzen uzten dute, apunteak hartzeko, zalantzak argitzeko... Ordenagailua erabiltzen uzten duten klaseetan erraztasun handiz utz diezakezu adi egoterai.

Internetera konektatua egotea oso erabilgarria izan daiteke zenbait lanetarako, momentuan beharrezko den informazioa bilatzeko... Esan bezala eragozpen bihurtu daiteke, erraztasun handiz gal dezakezula aditasuna. Baina nire aburuz, arreta galtzen duen ikasleak beste era askotara gal dezake arreta klasearen inguruan.

Wikiak eta Webquestak Irakaskuntzan

Teknologia berriek ekar diezazkiguketen onurez asko hitz egin bada ere, ez dago dudarik ezinbesteko bihurtu direla egun bizitzaren alor guztietan. Irakaskuntzan ere horrela izan da; izan ere, teknologia berri horiek ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan laguntzeko ate ugari zabaltzeaz gain, baliabide interesgarriak ipini baitituzte gure eskura. Alde batetik, erabilerrazak diren eta instalaziorik behar ez duten tresnei buruz ari gara; bestetik, hori baino garrantzitsuagoa den ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ulertzeko modu berri batez.

Adibidez wikiak eta webquestak pixka bat ezagutuko ditugu.

Wikiak, ezaugarri bereziko webguneak dira. Gune horietan hainbat erabiltzailek orrialdeak sor, edita, ezaba eta eralda ditzakete, aldi berean zein une desberdinetan arituz. Aipatutako izaera berezi horrek, batik bat, lankidetzan aritzeko eta elkarlanean idazteko tresna ezin hobe bihurtzen ditu. Prozesu osoan zehar egindako aldaketa guztiak gordeta gelditzen dira eta nork eta noiz egin dituen ere, ikus daiteke. Wikipedia da wiki baten adibiderik ezagunena.

Webquestak, ikerketara zuzenduriko jarduerak prestatzeko diseinatutako webguneak dira. Erabiltzen eta kudeatzen den informazio guztia edo ia guztia saretik dator eta, konstruktibismoaren ildotik, ikasleak aztertu, sintetizatu eta ebaluatzera bultzatzen ditu, besteak beste. Irakasleek diseinaturiko jarduera horrek ikasleak aktiboki parte hartzea du helburu, baita lankidetza-ikaskuntza, nahiz denborari etekin handiagoa ateratzea ahalbidetzea ere. Ikasleak ordenagailu aurrean, nora ezean, informazio bila jartzea ohikoa izaten da, bilaketa prozesuari denbora gehiago eskainiz, informazioaren tratamenduari eta eraldatzeari baino. Bada, ongi egituratutako webquesta azken horren atzetik joango da. Webquestek hainbat atal dituzte, eta atal bakoitzak jardueraren helburua, nondik norakoa eta balorazioa argi zehazteko aukera ematen du, irakaslearen hausnarketa sakona eskatuz: ikasleak lanean jarri aurretik, alde batetik; eta, bestetik, ikasleari jarraibide zehatz eta argiak emanez.

Horrelako erramintak sarean aurkitzea, guk ikasleok suertea handia daukagu. Gaur egun tresna horiek eskuragarri izatea asko lagundu ahal dizkigute, lan bat egiteko edota beste gauza batzuk burutzeko. Hemendik gomendatu nahi dut wikiak eta webquestak ezagutzea, lagungarriak izan ahal direlako hainbat gauzetarako.

Azkenik, hemen ikus dezakezue bideo bat non azaltzen digu pixka bat zer den wiki bat. Lagungarria izatea espero dut!!!

2/11/09

Entziklopediak interneten hobeak ote?

Duela gutxi arte, hiztegi edota entziklopedietan zerbait biltu behar genuen, eta orain interneten bitartez ordenagailutik modu erosoago batean egin daiteke. Alde batetik, honek erosotasuna eta erraztasuna ematen du informazioa bilatzeko orduan, liburutegi batean hainbat eta hainbat liburu begiratu behar dira informazio egokia bilatzeko, baina interneten ondorioz ez da libururik behar, internetera konektatzeko sarea izatearekin nahikoa da. Erosotasuna eskaintzeaz gain bizkortasuna ere ematen du, metodo tradizionalarekin orriz-orri bilatzen egon behar delako, eta hau kasu gehienetan oso nekagarria bihurtzen baita.

Hainbat hiztegi mota ezberdin daude interneten, non, dohain bilatu dezakezun informazioa. Gainera, wikipedia izena duen partaidetzako entziklopedia aurki dezakegu.

Bertan, bilatu dezakegun informazio guztia erabiltzaileek osatutakoa da. Honek izaan dezakeen eragozpen bakarra da, ez duela inongo agintari akademikorik bermatzen.

Interneten dauden hiztegi zein entziklopediak, abantailak dakartza erabiltzaileentzako. Erosotasuna, bizkortasuna... informazio bilaketan. Metodo tradizionalaren eboluzio bat dela esan daiteke. Liburuetan bilatu dezakezun informazio bera internetako hiztegietan daukazu, baina modu errazago eta azkarrago batean bilatu daiteke.

Informazio gehiago orrialde honetan daukazue.

Adibide bat:

28/10/09

Ordenagailuak ikasgeletan


Ikastoletan betidanik erabili izan dira liburuak ikasteko, ez da beste material ezberdinik izan. Baina, orain ordenagailuak klaseetan sartzen ari dira.
Honek bere abantailak baditu, horregatik sartzen ari dira hezkuntzan. Batetik, liburuak ordezkatzen dituenez, egunero eraman beharreko pisua ordenagailu eramangarri batera soilik murrizten da. Gainera, dirua aurreztuko litzateke, ordenagilu bat erostearekin, kurtso osoko liburuak erostea aurrezten delako.
Baina denak bezala bere desabantailak ditu, hala ere dituen onuren aurrean ezerezean geratzen dira. Arriskutsua izan daiteke, haurrak behar ez duten orrialdeetan sartu daitezkeelako. Ordenagailuen pantailka haurrean denbora osoan egotea ere, ez da ona. Baina, alde txar hauek kontu apur batekin konpondu daitezke.
Hemen daukazue informazio gehiago.

Ordenagailuek ekar dezaketen parte gehiena onuragarria da hezkuntzarentzat. Ikasleak gehiago motibatzen dira eta lan egiteko eraztasuna lortzen dute ordenagailuen bidez. Honela, ikasleek modu interesgarriago batean ikasten dute eta gaur egungo gizartera egokituz doaz, teknologi berriekin lan egiten ikasiz eta ohitura hartuz.

Gaur egungo jolasen eragina hezkuntzan


Argi dago bizi garen garai hauetan, teknologia berriak guztiz inbaditu gaituztela,etxetik atera eta edozein leku edo txokotan hauen presentzia nabaria dela, ongizate deritzoten gizarte honetan, teknologia berriek dena automatizatu eta bizitza erraxagoa egingo digutela ulertarazi nahi digute.

Egia da bai, azken aurrerakuntzekin bizitza zeharo aldatu dela, baino jolasen arloan, umeek lehengo jolasek eskaintzen zuten ezagupenez aparte, elkarbizitzarako eta beraien inguruko lagunen laguntasuna jasotzen zuten, orain ordea, play station-arekin aritzen dira eta mundu aparte batean daudela iruditzen du, play station adibide soila izan da, edozein makinek balio dute gaur egungo mutikoak erakartzeko.

Beraz, ikastolek lan handia dutela pentsatzen dut egoera hau asimilatzeko edo bere parean jartzeko. Gaur egun, umeak teknologiak asko erakartzen die ta lehengo joko eta jolas giro horiek ezin ditugu edonola ahiztu, balore asko ikasten ditugulako. honekin esan nahi dut, telebistan edo bide-jokoetan dauden ume guzti horiei irakatsi behar zaie nola beste aiasialdi motak ezberdinak eta hobegoak daudela ere bai!!!

Bideo honetan ikus dezakegu, umeak eskola baten jolasten.




27/10/09

Hezkuntzarako Teknologia



Nik pentsatzen dut berrikuntza oro oso garrantzitsua eta onuragarria dela hezkuntzarako, beti haurrei aukerak gehitzen dizkietelako. Orokorrean esan daiteke:eskola batean zenbat eta teknologia hobea, hezkuntza onagoa lortzeko aukera handiagoa egongo dela. Eskoletan azken hamarkadan hezkuntzan sartu den teknologia esanguratsuena ordenagailua da, eta honek berarekin dakartzan abantailak(internet, txukunago idaztea,...).

Sarean, Web 2.0. da azken berrikuntetako bat. Honekin,gizarte sareak ahalik eta gehien aprobetxatzen dira, webgune sinoleagoak, interaktiboagoak,... lortzea da. Nire ustez honelako berrikuntzak oso onak dira, Web 2.0.ri esker umeek askoz hobe nabiga dezaketelako interneten.

http://www.youtube.com/watch?v=5tlJafUeTU4

Esan bezala, ordenagailuak dira hezkuntza hobetu hobetu dutenak azkenaldian, baina badaude gehiago:fotokopiagailuak,...

Hezkuntzan teknologia sartzean abantailak ekarri dizkio; bai hezkuntzari, bai ikasle zein irakasleei. Honela irakaslea ez da heziketaren ardatz bakarra.

Gainera, teknologiekin ikasteko eta irakasteko estrategia berriak sortu dira, baita ezagutza eta jakintza iturriak ugaltzeko gai den kultura eta ingurunea sortzeko aukera.

Teknologia berriak sartzeak honako ondorio pedagogikoak ditu:

1-Ikasketak ez dira ikasgeletara mugatzen. Nonahi eta noiznahi ikas daiteke (talde-lanak, informazio trukeak,...).
2-Irakasleek teknologia berri hauek menderatu behar dituzte, informazioa bilatzen eta hau erbiltzen irakasteko (antolaketa, datuen aukeraketa,...).
3-Internetek ikasteko aukera oso handia ematen du (programak, ariketak,...).
4-Ikasleak hau ikasteko, bertan parte hartzera bultzatu behar dugu.
5-Talde lanak bultzatu behar dira haurrek besteekin lan egiten trebatzeko eta hainbat ahalmen bereganatzeko (erabakitzeko ahalmena, gogoeta,...).
6-Ikaskuntza ikaslearen arabera egokitu behar da, teknologiak erabiltzen bere martxan ikas dezan.
7-Komunikazioa teknologien bidez zuzena (txat bidez) edo zeharkakoa (posta elektronikoa,...) izan daiteke.
8-Ezagutzak eskuratzea eta ez ahaztea errazagoa da; bideo, grafiko, argazkiei,... esker. Hauek CD-etan, interneten,... aurki ditzakegu.
9-Jarrerak aldatu behar dira hezkuntza eragileetan, ikastetxeko lanetan, eta ikaskuntza estiloetan.
10-Tutoreak eztabaida foro edo posta elektroniko bidez lanak zuzendu, zalantzak argitu,... ditzake. Eta irakaslea gaur egun hortara ohitu beharra dago.

Hemen daukagu Orioko Herri Ikastolan erabili behar den metodoaren adibide bat ikusteko, bertan ordenagailuak erabiltzen dituzte jadanik!!!

http://www.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s3Hg