Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Amaia Urzain. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Amaia Urzain. Mostrar todas las entradas

17/11/09

Ikastetxeetan wifi loturak kentzeko eskatu dute, haurren osasuna zaintzeko



























Bilkoko Auzo Elkarteen Federazioak egin duen eskaerak honako hauxe dio; “Mundu guztiak Ikastetxeetan Internet izan dezala, baina kable bidez”.
Haurraren hazkunde osasuntsua jokoan dagoela diote, wifi uhinak oso arriskutsuak baitira gizakiongan, eta gehien bat adinekoengan, haurrengan eta haurdunengan eragiten du. Honexegatik, EH-ko kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformak lehenengo ikastetxeetatik wifia kentzeko proposamena egin du (haurrak, haurdunak, adinekoak…daudelako).
Honekin aipatu nahi da, Auzo Elkarteen Federazioko kideak ez daudela teknologia berri honen aurka, baizik eta osasunaren alde daudela, hots, Espainiako Gobernuak dioenaren guztiz aurkakoa, hain zuzen ere honek teknologia berriak sustatzea baita nahi duen bakarra, atzetik dauden arriskuak alde batera utziz. Ulertezina da, Espainiako Gobernua baita lehenengo lekuan osasunak duen garrantzia azpimarratu nahi duena…
Duela urte dexente irratia eta telebista ikastetxeetan ezarri ziren eta horiek kable bidezkoak izan arren, ez dira batere atseginak osasunarentzat. Gaur ordea,goian aipatu bezala, kableez gain uhinak ezarri nahi dituzte eta etorkizunean, zer ote?

Gu ere BIlboko Auzo Elkarteak dioenarekin bat gaude, lehena osasuna baita eta oso garrantzitsua, gure bizia jokoan jartzen ahal duelako. Beraz, wifia eskolan jartzearen kontra gaude, kable bidezkoak nahi dituzten guztiak jar ditzatela, baina uhinak dituzten gauzarik ez.

Informazio gehiago

ELMER PROIEKTUA


Elmer priektua, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Miramongo museoaren artean sortutako proiektua da.
Helburuak hainbat dira, baina nagusiena honako hau da; eskolaren eta museoaren arteko erlazioa bultzatzea, hots, ikasleek bai eskolaren bide zeta baita proiektuaren bidez ere errazago ikas dezaten, bi informazio iturri aberats edukiz.

Goian aipatu legez, eskolak momentuan diharduen gaiari buruzko informazio ahalik eta zabalena eskaintzen dio ikasleei, eta aldi berean, museoak ere gai horri buruzko informazio gehiago eskaintzen die. Adibidez, zientzia izango da landuko den gaia eta hasiera batean ikasleek eskolan zientziari buruzko informazioa lortu beharko dute, hainbat pauso emanez, ondoren museora joan ahal izateko: museorako irteera prestatuko da, gaiaren aurretiko ezagutza minimo bat izan dezaten eta ondoren, museora joanen dira. Behin han daudela, ikasleak dakitena eta museoan ikusten dutenarekin informazio zabalagoa lortuko dute, bai gairen inguruan nahiz eta teknologi berrien inguruan ere.

Beraz, hainbat gauza ikasiko dituzte ikasleek, baina horien artean garrantzitsuena, eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomenoak ezagutzen joaten direla, eta guzti hau teknologia berrien bidez, horrela haurraren motibazioa are handiagoa izango delako.

Laburbilduz, gure ustez Elmer proiektu hau zoragarria da, guztia teoriaren bidez ikasteak aspertzen baitu, eta praktika ikasteko bide egokiena dela iruditzen zaigu (aberatsagoa, motibagarriagoa). Hemen bi gauzak ditugu, “teoria (eskola)-praktika(museoa)”, ezinhobea.

Informazio gehiago

10/11/09

Haurrak eta internet


Haurren aldetik interneten erabilera desegokia egitea da, gaur egun guraso askok duten kezketariko bat. Teknologia berrien munduan barneratzen ari den gizarte honetan, gurasoak atzean geratzen ari dira haien seme-alabekin alderatuz; askok ez baitakite internet erabiltzen.

Gurasoen aldetik interneten erabileraren gainean dagoen ezjakintasun hori, arras kaltegarria izan daiteke haurrak internet munduan sartzen hasten direnean. Berebiziko garrantzia dute haurrak teknologia berrien gainean hezteko orduan, bai irakasleek baita gurasoek ere; gurasoek haien seme-alabak lagundu behar dituzte. Gurasoek duten, ezjakintasun horri aurre egiteko tresnatzat kaleratu dute “danba”.

Gurasoek kontrolatu behar dute, haien seme-alabak zein web orritan sartzen diren. Horretarako, egokia da ordenagailua etxeko leku publiko batean jartzea, egongelan esaterako, eta ez umearen logelan. Kontrol hori izateko sortu dute danba, alegia, gurasoek haien seme alabak web orri desegokiren batean sartutakoan, haiek horren berri izan dezaten; haurrak web orri desegokietan sartzen direnean… gurasoek mezu bat jasotzen dute. Interesgarria iruditzen zaigu “danba”, eta nahiko erabilgarria, interneten erabilera segurua bultzatzeko, eta haurrek interneten erabilera desegokia egitekotan, gurasoek jakin eta neurriren bat hartzeko.

Informazio gehiago

3/11/09

TEKNOLOGIA BERRIAK IKASTETXEETAN SARTU, BAI ALA EZ?

Lehenik eta behin, artikulu hau aukeratzearen zergatia aipatuko dugu, egun teknologia berrien gaia gero eta entzunagoa eta aurreratuagoa baitago. Hik hasi aldizkarian Iker Laskibarrek argitaratutako artikulua izanik.

Artikuluak dioen bezala, gaur egun ikastetxeetan teknologia berriak sartzea ezinbestekoa da hainbat arrazoi direla medio, horien artean garrantzitsuena, hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigulako.

Alde batetik, testuak formatu digitalean edukitzeko aukera ematen baitigu, hau da, informazioa alde batetik bestera ibiltzeko aukera ematen digu, posta elektronikoa edo emailaren bidez bidaliz (diskete batean adibidez 870 orriko testu bat gorde dezake, eta CD batean aldiz, 6.000 orriko testua).

Bestalde, txat solasgunea delakoaren bidez, ikasleak elkarren artean momentu oro komunikatzeko aukera daukate, eta ez hori soilik, hizkuntza ezberdinak ikasteko aukera ere ematen zaie. Horrez gain, irakasleek ere probetxua ateratzen diote, urrutiko ikasleekin kontaktuan jartzeko, gela birtualean elkartzeko hain zuzen ere. Honekin batera, ikastetxeak web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakete irakasleek.

Beraz, hedabideek eta ordenagailuak sekulako aurrerapenak eskaintzen dizkigu guztioi, informazio iturri oso handia delako eta edozein gairi buruzko berehalako informazioa eskuratzeko aukerak ematen dituelako


Informazio gehiago

Ikasgeletan lan egiteko modu berria


Lehenik eta behin, bideo honen gainean hitz egitearen zergatia argi utzi nahiko genuke; gaur egun hezkuntza munduan denon ahotan dagoen gaietako bat hori dela, 5. mailako ikasleek eskolan ordenagailu eramangarri bana izango dutela, alegia.

Gaur egungo gizartean gutxi dira ordenagailurik ez dutenak, edota ordenagailua erabiltzen ez dakitenak, hortaz; teknologia berriak erabiltzen jakitea premiazkoa den herri batean dihardugu. Haurrak txiki txikitatik hasi ohi dira ordenagailuak erabiltzen; jolasteko… beraz teknologia berrien munduan barneratuz.

Hezkuntza arloan teknologia berriak pixkanaka sartuz joan dira, telebista, ordenagailuak… eta orain 5.mailako ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri bana banatuz, eta ondoren arbel digitalak geletan ezarriz; horrek aurreraka urrats nabarmena suposatzen du, izan ere aurretik esan legez, errealitateari aurre egiteko nahiz gaur egunean bizitzeko garrantzitsua da.

Baina horrek ez ditu soilik alde onak, alde txarrak ere izan ditzake eta; irakasleen formazio desegokia… dela eta. Hori gerta ez dadin, irakasle guztiek teknologia berriak aplikatuz nola hezi… argi izatea ezinbestekoa da, horretarako, ahalik eta baliabide gehiago haien esku ezarriz.

Hau guztia esanda, esateke geratzen zaiguna da, ikasleengan ordenagailu eramangarrien erabilera egokia bultzatzea ezinbestekoa dela, martxan dagoen proiektu honek arrakasta izan dezan.


Informazio gehiago

SAKELAKO TELEFONOA TXIKIENTZAT


Gaur egungo gizartea gero eta azkarrago ari da barneratzen teknologia berrien munduan, eta bide batez, gero eta gazteago ari dira mundu horretan sartzen; internet, bideojokoak… erabiliz.

Teknologia berriak modu koordinatu batetik erabiltzen ez badira, horrek menpekotasuna eragin dezake, are gehiago txiki-txikitatik hasiz gero. Hori dela medio, haurrei modu kontrolatu batean erabiltzen irakatsi behar zaie; aurre egin ahal izateko.

Sakelako telefonoekin berdina gerta daiteke, izan ere mugikorren erabilera desegokia,menpekotasunaren eragile garbia izan daiteke; gazte asko dira hilabetean diru pila gastatzen dutenak lagunei mezuak bidaliz…

Gainera, gaur egun, sakelako telefonoak modan daudenez gero, haur zein gazte guztiek nahi duten kapritxotzat ikus daitezke, behartzat baino gehiago. Haurrentzat eratu diren mugikor hauen bidez, hori saihesteko era garbia izan daiteke; izan ere horrek suposatzen duena, sakelako telefonoa beharrak asetzeko soilik erabiltzea da, eta ez jolasteko; aisialdi gisa. Haur txikiekin horrelako telefonoak erabiltzea arras egokia dirudigu, haiek kontrola izaten ikasteko, eta beraz, hazten doazen heinean, eta bestelako mugikorrak erabiltzen hasterakoan, kontrol hori izateko, eta menpekotasuna kontrolatu ahal izateko.

Hau guztia dela medio, ondorio gisa esan daitekeena eratu dituzten sakelako telefono horiek besteen alternatiba gisa ikustea ontzat hartzen dugula, aurretik aipatutako arazoak gainditzeko.




Informazio gehiago