Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Ekhi Arrieta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ekhi Arrieta. Mostrar todas las entradas

29/10/09

Zure adimena arinduko duen erlojua


Enpresa japoniar batek Denshoku erloju berritzaileak atera ditu merkatura. Erloju tradizionalekin alderatuz oso desberdinak dira. Gainerako erlojuek bezala ordua ematen dute, bai, baina modu oso ezberdin batean.

Denshoku erlojua argia emateko kapazitatea duten 12 barraz osatuta dago. Ordua jakiteko, lehendabizi erlojuaren lateralean dagoen teklari eman beharko diogu. Jarraian argituko diren barra kantitateak zein ordu diren adieraziko digute. Bigarren aldiz argituko diren barra kantitateak minutuen sekuentzia adieraziko digu. Barra bakoitzak hamar unitate adieraziko digu, hots, terdiak adierazteko adibidez 3 barra argituko dira.

Beraz, hor dago erloju honen koxka. Ordua ateratzeko nolabaiteko kalkulu matematiko mentala egin behar da eta hau gure adimena arintzeko baliogarria izango da erlojuaren egileen ustez.

Gure ikuspuntu tradizionalaren aldetik erloju honen kontra gaudela adieraziko dugu. Gure ustez, egia da nolabaiteko kalkulu mentala egin behar dela, baina hau berdina da ordu ezberdin guztietarako. Honekin adierazi nahi dugu adimena arindu dezakeela, baina modu oso pobre batean.

Erlojuaren arrakasta ematen bada etorkizun batean berritzailea izateagatik izango da zihur asko, baina ez adimena arintzen duelako.

Erloju honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

Teknika berriak: Webquest


Webquest larogeiko hamarkadan sortutako aktibitate didaktikoa dugu. Teknika honen bidez ikasleek gai konkretu baten inguruan ikertu beharko dute Interneten bidez. Gai konkretua esatean, argi utzi nahi dugu irakaskuntza mota hau zuzendua dela, hots, irakasleak hasieratik argi uzten du bilatu beharrekoa, ondoren ikasleei dagokie informazio horren inguruan lan egitea.

Bizitza errealean bezala, gauza guztiek izango dute bere alde ona eta alde txarra. Asko dira gure ustez teknika honen alde honak: teknika honen bidez ikasleetan sortzen diren pentsamendu prozesuak gainekoak dira beste prozesu arruntekin konparatzen baditugu. Gainera, teknika hau taldeka gauzatzen denez, lan kooperatiboa bultzatzen da eta horrela ikasleek beraien artean ikastea ahalbidetuko da. Bestalde, lan autonomoa eskatzen du eta hau kontruktibismo bezalako gaur egungo korronteekin bat etortzen denez, guztiz zuzena iruditzen zaigu.

Alde negatiboen artean behar ekonomikoak daude. Teknika honek ordenagailu multzo baten premia eskatzen du, honek dakarren behar ekonomikoarekin. Ordenagailuak erosi ezezik, mantenimenduak ere dirua eskatzen duela uste dugu.

Azkenik webquest motei buruz arituko gara. Bi dira eta iraupenarekin lotuta daude. Epe laburreko webquesta hiru klaseetan burutu daiteke, epe luzekoa, aste bat eta hilabete baten artean.

Honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen

27/10/09

Teknologiak eta irakasleen formazioa


Teknologien integrazioa oso prozesu konplexua da (oztopo ekonomikoak, historikoak, politikoak, kulturalak eta pedagogikoak). Eskolak teknologiaz hornitzea edo baliabide teknologikoak kudeatzea ez da nahikoa. Are gehiago, irakaslegoak formazio egokia izan behar du baliabide hauen aurrean. Horregatik, gure buruetatik galdera bat pasa zaigu: irakasleak prest al daude egoera berri honi aurre egin eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ez oztopatzeko?

Egia da hainbat programa martxan jarri direla Europa, Espania eta Euskal Herri mailan, lanean dauden irakasleak teknologien ezagutzan hezi eta ordenagailuak, interneta eta multimediak erabiltzeko esperientzia didaktikoan formatzeko.

Guk uste dugu, irakaslegoaren zati handi bat ez dagoela behar den bezala prestatuta hezkuntza sistema berri honi aurre egiteko. Denbora luzez ikastetxetan lanean ibili diren irakasleek, esperientzia bai baina teknologia berrien inguruan eta honen pedagogian nahiko galduta daudela uste dugu. Irakaslearen adinak zer ikusi nabarmena du, izan ere, hezkuntzan ematen ari den aldaketa honi errazago erantzungo baitio irakasle "gazte" batek irakasle "zahar" batek baino. Azken honek, ordura arteko ohitura tradizionalak erabiltzen jarraitzen baitu.

Hala ere, IKT-en erabileran hainbat pausu eman dira eta azken urteetan zenbait herrialdetan egindako ikerketek erakusten duten bezala, gaur egun irakaslegoaren atal handi batek ezagutzen ditu teknologia informatikoak, baina gelan hauekin egiten den erabilpen pedagogikoa benetan murritza da.

Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleen formazioa teknologia berri hauek arrakasta lortu dezaten ikastetxeetan eta haurraren garapenean, azken finean hauek baitira ondorio guztien jabe.

Gehiago irakurtzeko klikatu hemen

22/10/09

Bideojokoak eta hezkuntza-sistema eskutik emanda

Bideojokoak hezkuntza sisteman txertatzearen inguruko eztabaida abian da.

Gauza guztietan bezala, aldeko eta aurkako jarrerak ditugu adituen eta irakasleen artean. Batzuek diote, bideojokoak hezkuntza-sisteman sartzeak uste baino arazo gehiago ekarriko dituela, izan ere, eskolak egungo errealitateari aurre egiteko zailtasun asko baititu. Beste batzuk, aldiz, teknologia berrien erabilera ez dela gelara bakarrik mugatu behar pentsatzen dute, jolastoki elektronikoen eraketa aldarrikatuz. Baina nola? Javier Echeverriaren esanetan "jolastokian aurretiaz hautatutako bideojokoekin jolasteko aukera emanaz eta, horretarako, azpiegitura egokiak ezarriz".

Horrelako kasu guztietan bezala, ondorio positiboak edota negatiboak, honi ematen zaion erabileraren araberakoak izango dira. Guk uste dugu, bideojokoen mundua oso zabala dela eta bertan haurraren garapenerako onuragarriak diren hainbat baliabide daudela. Adibidez, joko hezitzaileak aurki ditzazkegu, euskara eta orokorrean, hizkuntza guztiak ikasteko jokoak etab...

Argi dago, bideojokoak oso erakargarriak direla haurrentzat, jolasten duen bitartean musika, irudiak, errealismoa, protagonistekiko identifikazioa, norbaiti irabazteak sortzen duen harrotasuna... barneratzen eta bizitzen baitu momentuero. Guk, ordea, izkutuko zenbait alderdi negatibo ikusten dizkiogu bideojokoei. Aditu askok diote, joko hauen bitartez haurrak sozializatu egiten direla, neurri baten hala da, baina beste batean ez. Sozializazio hau batzuetan ez da erreala, esaterako, erreala dena eta irudimenezkoa nahas daiteke eta haurraren buruan dudak sortu.

Hala ere, bideojokoak ongi etorriak izan daitezela hezkuntzaren eta haurraren garapenaren onerako baldin badira.

Klikatu hemen gai hau sakondu nahi baduzue.

20/10/09

Museoa eta eskola: Elmer proiektua


Elmer proiektua, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Miramongo museoaren artean egindako proiektua da. Honen helburua oso argia da: Hezkuntza formalaren (eskolaren) eta hezkuntza ez-formalaren (museoaren) arteko erlazioa sustatzea, ikasleek ahalik eta hobekien ikas dezaten.

Era honetan, esango genuke museoren programa eta eskoletako curriculuma batzen direla norabide komun batean. Egia esan, hau oso interesgarria iruditzen zaigu, eskolako programa museoaren teknologia berriekin batera irakaskuntza aberatsagoa eskaintzen dutelako.

Kasu honetan zientzia izango da landuko den irakasgaia, baina modu esanguratsu batean irakas ahal izateko, hainbat pauso eman behar dira. Lehenengo pauso batean, eskolan museorako irteera prestatuko da, ikasleek museora abiatutakoan zerbait guztiz ezezagunarekin ez topatzeko. Ikaslea nolabait prestatuta dagoenean, museora joateko momentua izango da. Aurre ezagutzak museoko teknologiekin lotzean, gatazka kognitiboa sortuko da ikasleen buruetan, hots, ikaskuntza esangurutsurako bide bakarra.

Ikasleek ikasiko duten gauzen artean, eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomenoak daude: zergaitik sortzen da ekaitza? zergaitik erori da objektu hau lurrera? Horrela, museoko irteeran

Gure ustez, praktika da ikasteko bidea. Kasu honetan, praktika eta teoria direnez bitartekariak, irakaskuntza asko aberastuko da.

Honen inguruan interesatuta bazaude klikatu hemen.

Hezkuntzan, teknologia berrien erabileraren alde onak eta txarrak


Geroz eta hurbilago daukagu mundu edota gizarte digitalizatua. Teknologia berriak izugarrizko indarra hartzen doaz gure eguneroko bizitzan eta zer esanik ez hezkuntza munduan. Baina, gelako jardunerako eta ikaslearen ikaskuntzarako egokiak al dira baliabide teknologiko hauek?

Guk uste dugu, baliabide teknilogikoen ondorio positiboak edo negatiboak, betiere, ematen zaion erabileraren araberakoak direla. Adibidez, egia da, interneten bitartez informazio ugari eta ezberdina (ludikoa, hezigarria, albisteak...) eskuratzeko aukera dutela ikasleek. Hau oso positiboa da ikaslearentzat, baina askotan, informazio zaharkitua eta gaizki dagoena ere agertzen zaigu gure begien aurrean eta ez gara gai hau ezberdintzeko. Horregatik, honen inguruko jakintza ondo garatzea garrantzitsua iruditzen zaigu ikasleek informazio egokia eskuratu dezaten.
Euskararen egoerak ere kezkatzen gaitu gai honen inguruan. Aipatu dugun moduan, interneten informazio ugari dugu, baina euskaraz, zenbat informazio eta baliabide aurkitu ditzazkegu? Oso gutxi. Egia da pixkanaka pixkanaka euskara ere bere bidea irekitzen ari dela mundu digital honetan, baina egia da ere, oraindik lan asko geratzen dela jorratzeko. Teknologia berri hauek euskararen onerako badira, ondorio positiboak izango ditu haurraren garapenean. Aldiz, euskarraren kalterako bada eta honek protagonismo gutxi badu, ondorio txarrak izango ditu.

Erabileraren alde onei eta txarrei buruz gehiago irakurtzeko klikatu hemen