Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Alba Fernandez. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Alba Fernandez. Mostrar todas las entradas

24/10/09

BAKARRA AUKERATZEKO GAI GARA?

ALDIZKARIAK
Lehendabiziko aldizkariak eskuz idatziak ziren. Erromatarrek argizarizko taulatxoetan grabatzen zituzten berriak. Lehenengo orri inprimatuak 1450. urtean agertu ziren, inprenta agertu zenarekin batera. Gaur egun, egunkari bat prestatzeko eta kaleratzeko, profesional taldea behar da (kazetariak, erredaktoreak…)

IRRATIA
Irratia da komunikabiderik azkarrena. Irratiko kazetaria, berehala iritsi daiteke albiste-iturrira eta ikusten duenaren berri eman zuzen-zuzenean. Irratia asmakizun nahiko berria da, 1920. urtean egin zen lehen emanaldia Estatu Batuetan.

TELEBISTA
XX.mendeko erdialdeko asmakuntza da. Entzumenez eta irudien bidez ikusi ahal ditugu bertan agertzen den guztia.

ORDENAGAIGAILUA
Aurrez nola erabili erakutsi zaion hitz, zifra, marrazki…edota beste era bateko informazioa azkar eman eta erabiltzen duen makina miresgarria da. Ez du ez inteligentziarik, ez adimenik. Eman zaizkion aginduei esker egiten du lan. Lehenengo ordenagailuak, 1950. urte inguruan egindakoak, leku asko okupatzen zuten eta oso garestiak ziren. Gaur egun emaitza berdintsua lor daiteke askoz txikiago, merkeago et mila aldiz azkarrago direnekin.

Informazio gehiago hemen.

Gaur egun, goian aipatzen ditugun 4 asmakuntzak gaur egungo bizitzan ia ezinbestekoak dira. Bakoitzak bere funtzioa du, bere zeregina. Batzuk bat aukeratzen dute, beste batzuk guztiak erabiltzen dute, baina bat aukeratzeko gai izango ginateke?
Eta gaur egungo haurrek? Jaio dira teknologia berriekin, ikastolan normala da telebistarekin ekintzak gauzatzea edota ordenagailuekin ibiltzea. Beraz, haiek telebistaren eta ordenagailuaren artean egongo lirateke.
Eta zuk…zein aukeratuko zenuke?



Teknologi berriei buruz, eta goian aipatutako beste batzuei buruzko informazioa nahi baduzu, hemen klikatu.

Teknologia berriei beldur?

Argi dago Eskolan teknologia berrien ezarpena funtsezkoa dela. Baina prest daude irakasle guztiok teknologia berri hauekin irakasteko?
Irakasleen erdia baino gehiago ez dira ausartzen tekngologia berriekin, asko kostatzen zaie ikustea irakasteko metodo edo baliabide bezala.

Gaur egungo egoera ikusteko kliklatu hemen



Gaur egun arte, oso gutxi erabili dituzte teknologia berriak, ordenagailua erabili dute prozesadore testu bezala, hau da, idazteko makina zaharra aldatu dute idazteko makina berri batengatik. Internetaren erabilpenari dagokionez, informazioa bilatzeko bakarrik erabili da. Esan dezakegu entziklopedia tradizionala beste entziklopedia garatuagatik aldatu dutela.
Honekin ez dut esan nahi ez daudela ondo erabilpen hauek, baizik eta irakasleek ordenagailuaren bitartez hainbat baliabide gehiago hartu dezaketela haurrei irakasteko.
Ikus gehiago

Ondorioz, gai honi buruz gutxi dakiten irakasleek martxan jarri behar dira eta behar diren ikastaroak jaso beharko lukete.

23/10/09

GAUR EGUNGO KOMUNIKABIDEAK

Gaur egun, gero eta azkarrago lor dezakegu urrutiko informazioa. Eguneroko bizitzarako, lanerako edota aisialdirako beharrezkoak diren informazioak elkarren artean trukatzen dituzte: telefonoz, postaz edota ordenagailuz. Mundu osotik iritsitako filmak eta musikak ikusiz eta, ikasiz, goza dezakegu. Egunkarien bidez edota irrati eta telebistaren bidez, beste tokiren batzuetan zer gertatuko den jakin dezakegu, baita zein eguraldi egingo duen biharamunean ere. Kaleetan, iragarkiek hiriari buruzko informazioak ematen dizkigute.

Etxean, ordenagailu bati, telefonoz galdegin diezaiokegu ( pertsona batekin hitz egin ordez), trenen ordutegia jakin daiteke, alokatu eta telebistaren bidez loteriaren emaitzak irakurri.
Egunero albisteak jasotzeko edo denbora pasatzeko, irratia, telebista, egunkari, etabar gure eskura ditugu.

Lanean hobeto aritzeko, enpresa batek aginduak eman, saldu, erosi…azkar egin behar du. Telefonoa eta eskutitzak asko erabiltzen dira. Baina, egunetik egunera, ordenagailua gero eta gehiago erabiltzen da, telefaxa idatziak eta grafikoak igortzeko…dena segundo batzuetan.


Gehiago irakurri
.

Bilera bat egin daiteke lantokitik irten gabe, tele-hitzaldi baten bidez.

Komunikabide-sateliteek, telebista saio bat, estatu desberdinetan eta aldi berean, ikusteko aukera ematen dute. Sateliteok, gainera, telefonozko komunikazioak, irrati arteko loturak, etabar errazten dituzte.

Dorre hertziarrekin, telebista saioak transmititzen dira.

Komunikabide-sateliteei buruz ez da gehiegi hitz egiten eta oso garrantzitsuak dira. Hona hemen informazio gehigarria (irakurri "transmisión sin cables")

22/10/09

"Los alumnos de quinto de Primaria tendrán un portátil"

Aurrerapausu handi bat egin dute Lehen hezkuntzako bostgarren mailako haurrekin. Ordenagailu bat edukiko dute bakoitzak eta horrela haurren interesa piztuko dute.




Eskola saiatzen da haurrei hezitzen etorkizunerako. Eskolak nahiz eta ikasgaiak irakatsi, irakatsi behar dute ere nola bizi behar den gizarte batean.
Azken urteotan gizartea gero eta aurrerapen asko jasan du eta eskola ia ez da aldatu, beraz onuragarria iruditzen zaigu eskoletan aurrerapenak ezartzea.

Haurrak gizartean gero eta teknologi berri askorekin topatzen dira.
Zergaitik eskolan ez dute kalean ikusten duten teknologiak??
Pixkanaka-pixkanaka gero eta teknologi berri gehiago sartzen ari dira eskoletan eta argi dago ondorioak positiboak izango direla. Bideo bat jartzen duzunean beraien atentzioa ikaragarria da, ikasteko beste modu dibertigarri batzuk daudela ikusten dutelako.
Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen

Amaitzeko, gure ikasleek gero eta baliabide gehiago izango dituzte etorkizunari begira. Teknologia berriekin kontaktuan egongo dira eta denbora pasa ahala ez dute arazorik izango hauek erabiltzean.

DENBORA GALTZEN?

Kalkulatu beharko genuke zenbat ordu egoten garen ordenagailu edo telebista baten aurrean. Zenbat denbora izango litzateke? Seguraski, behar edo komeni den zerbait gehiago.



Ezer egiteko ez dugunean edo denbora librean egiten dugun lehen gauza, telebista edo ordenagailua piztea da. Ez al dago beste ekintza bat horren ordez egiteko eta aldi berean onuragarriagoa dena?
Beste makina gauza egin dezakegu; liburu bat hartzea, irakurtzea, adibidez. Gaur egun liburu gutxi irakurtzen ditugu eta beharrezkoa da garapen kognitibo baterako baita beste gauza batzuetarako ere.

Beste aukera bat kalera irtetea eta besteekin harremanetan jartzea izango litzateke. Askotan ordenagailuaren aurrean edo sofan etzanda geratzen gara orduak pasatzen ezer produktiboa egin gabe, “zapping-a” eta “klik-a” lantzen.

Hau guztia ez du esan nahi teknologia berriak alde batean utzi behar direnik, soilik ekintza ezberdinak gauzatzea hobe dela. Denetik egitea eta probatzea ongi dago, ez dugu egon behar beti zeregin berdinak egiten. Azken finean, hori guztiak gehiegikeriaz egiteak, ondorio txarrak ekartzen ditu, baita aspergarria bihurtzen da.

Honi buruzko adibide zehatza irakurri nahi baduzu, klik egin.

20/10/09

ANTZINAKO EREDUA EDO GAURKOA???

Argi dago gaur egungo eredua eta antzinakoa ez dutela zer ikusirik, baina zein da egokiena?

Antzinako hezkuntza ereduan, hasteko, eskolak gela bakar batez osatuta zeuden, ikasle gutxiago baitzeuden. Baliabideak eskasak ez ezik, adin ezberdinetako haurrak gela berean eta materia berdina ikasten zuten.






Gaur egun ordea, eskola batean hainbat gela aurkitu dezakegu eta adinaren arabera maila ezberdinetan bananduta daude.
Lehen idazlumak eta tinta erabiltzen ziren idazteko tresna moduan eta gaur egun aldiz, mota ezberdinetako boligrafoak, arkatzak...merkatuan daude salgai.
Gauza sinpleetan ere gauzak aldatu dira, antzinako ikasmahaiak oso zaharkituak zeuden.

Non bilatzen zuten informazioa lan bat egiterako orduan?
Gaur ordenagailua dugu internetarekin, liburutegiak milaka liburuekin...baina antzina, nahiz eta liburutegiak izan, liburu kantitatea murriztua zen eta gai baterako ez zituzten hainbat liburu kontsultatzeko aukera.
Bestetik esan beharra dago, ikasleek denbora asko ematen zutela lanak eskuz pasatzen, gaur egun ostera, ordenagailuekin denbora aurrezten dugu.




Konklusio bezala, esan dezakegu, teknologia berriak gaur eguneko bizitzarako ondo eta neurriz erabilita baliabide ezin hobea da, beti jakinda zertan, zertarako eta nola erabiltzen dugun. Beraz,gaur egungo eredua egokiena da esan duguna kontuan hartuz.