Orain indarrean dagoen gripeak, hau da, gripe A famatuak, ikastetxe gehienetan erabaki batzuk hartzeak ekarri du. Sintomaren 1 duen haurra, astebete etxera bidaltzen hasi da eta honek hezkuntzari lotutako beste ondorio batzuk ekarri ditu. Ikus gehiago
Ikasleak, astebetez ez ditu ikastetxeeko jarduerak eta ariketak egingo eta honen aurrean, ikastetxe batzuk beraien web orrietan egingo dena ezarriko dute , aste horretan ikasleak beraren etxetik ikastetxeko jarduera jarraitzeko eta haria ez galtzeko. Guztiz ados gaude oinarri honekin, gainera ikastetxe gehienek beraien hezkuntza proiektuan jartzen duten hezkuntza autonomia garatzeko oso lagungarria izango da gure ustez, ikaslea etxean bakarrik egongo baita eta beraren ordenagailuan bilatuz eta arakatuz, ikasgelako ariketak eta jarduerak egitea lortu beharko lukeelarik. Honekin batera, ikaslea teknologia berrietan familiarizatzeko balioko digu.Beraz, ikastetxe denek ezarpen hau egitea ez legoke geizki!
Gaur egun internetaren aurkakoak direnei zer esan diezaiekegu?Ba al dugu arrazoi nahikorik beraien pentsamenduak aldarazteko?Uste dugu baietz. klikatu hemen
Argi dago, gauza berriek hasieran beldurra ematen dutela, ez jakintasuna nagusi delako. Guk ere, hau jasan genuen baina honetaz harro gaude. Ematen dituen gauzak garrantzitsuak eta beharrezkoak direlako. Etxetik bidai 1 erostea, munduko irlarik politenaren irudia lortzea, hegazkinez bidai 1 simulatzea.... erabilpen ezberdin asko ematen ditu. Baina gure ustez, garrantziskoena bertan lortu dezakegun informazio anitza, hau edozeinekin konpartitzeko aukera eta ikaskuntza erakartzeko bideak lortzeko aukera ematen duela da. Horrela, irakasleok honen erabilpen egokiaren zabaltzaile izan beharko gara. Zeren eta ez alda aberasgarria adibidez Brasilgo irakasle batekin hitz egitea, berarekin harremana izatea, hango metodologiaz hitz egitea, hau da, gauzak konpartitzea?Internetek hau ahalbidetzen du, hori bai, horretarako bertan arakatzen eta galdetzen ikasi beharko dugularik.
Gaur egun teknologia berriek gizartean hartzen ari diren indarraren ondorioz, hezkuntzan gero eta garrantzia handiagoa dute. Honen inguruko arrazoiak entzuteko...
Gaur egun ezinbestekoa da teknologia berrien erabilera geletan, baita haur hezkuntzan ere. Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean “konpetentzia digitala” dago eta haur hezkutzako edukietan tekonologia berrien erabilera topatu dezakegu besteak beste . Hau guztia, gizartearen eboluzioarekin loturik doalako esaten dugu. Izan ere, etorkizunean gizarteratuko diren haurren heziketaren ardura, hein handi batean eskolaren menpe dago. Eskolak izango du haur hauen jakintza eta konpetentzia maila ezberdinen ardura, ondoren gure gizartean konpetenteak izateko.
Bestalde, ados gaude esaten dutenean: "buscan actividades donde el alumno se convierta en el protagonista y para eso las nuevas tecnologías son muy útiles" (Montserrat Núñez; Pof. enseñanza de secundaria), uste dugulako hori oinarrian harturik, haurraren kezkak, dudak, jakinmiña, interesak, zalantzak eta beharrak gehiago asetuko direla eta haurrak motibatuago eta gehiago ikasiko dutela. Era berean, irakaskuntza esanguratsu bat eginez gero, haurrak zentzua emango dio ikasten duenari eta etorkizunean erabilgarriagoa irudituko zaio.
Beste alde batetik, "dena" interneten dagoenez, ikasleek edozein informazio bilatzeko bide hori erabiltzen ikastea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Horretarako, Anna Soroya-rekin (estudiante 3º magisterio) ados gaude esaten duenean: "los profesores tienen que actualizarse constantemente" , izan ere irakasleak teknologia berrietan etengabe formatu behar direla uste dugu, ikasleei azken berrikuntzak eta kalitatezko irakaskuntza bat ematerakoan. Horretarako, uste dugu eskoletako arduradunek edota hezkuntza sailak, teknologia berrien inguruko formakuntza saioak urtero eskeini beharko lituzkeela.
Beraz, entzuten ikastearekin batera, erabiltzen, saiatzen, probak egiten, huts egiten... aritzeaz, gehiago ikasten dela eta aukera hori eman behar diegula ikasleei. Hau da, ikaslea bere ikasketaren zentru bihurtzea eta bera nahigabe edo nahita eraikitzen joan dadila bere jakintza eta kuriositate zakua!
Hezkuntzan zein lan pedagogikoan, irakasle innobatzaileentzat oso erabilgarri suerta daitekeen sistema birtuala da. Sistema birtual honen bidez, momentu erreal berean leku ezberdinetan dauden lagunek edo lan taldeek... lan egin, diseinatu, pentsatu... dezake.
Egia esateko, sistema hau ez genuen entzunda eta ez dakigu nola aurkitu dugun ere! Interesgarria eta kuriosoa iruditu zaigunez, honen berri ematea pentsatu dugu.
Ez dakigun lehen hezkuntzan zenbaterainoko erabilgarritasuna eduki dezakeen, izan ere, haurrentzat konplexuegia izan daitekeela iruditzen zaigu. Baina bigarren hezkuntzatik gorako edozein lan talde, lagun talde edo enpresetako kidek modu oso eralgarrian erabil dezaketela uste dugu. Gure iritziz, talde lana bultzatzen duen sistema da , momentuan momentuko ideak azaltzeko aukera ematen duena eta taldekideak urrun izan arren, elkarlana bultzatu dezakeen aukera modura ulertzen duguna. Izan ere, gaur egun unibertsitateko adibidea jarri ezkero, hau da, talde lanak burutzeko taldekideak elkartzeko zailtasunak kontutan izanda, taldekideak momentu berean, "kafetegi birtuala" balitz bezala, orri birtual batetan batera elkartzeko aukera ematen du.
Era berean, pedagogikoki erabil daitekeen bezala, edozein gai edo helbururekin erabil daitekeen sistema birtuala iruditu zaigu, eta probetsua atera ezkero, oso erabilgarria.
Beti esaten ari gara herri industrializatuetakoak garenok, bizitzan aurreratuta goazela beste batzuekin konparatuz, baina hezkuntzan ere horrela al da? klikatu hemen
Egia esan behar badugu, honelakorik ez genuen espero baina ondo etorriko zaigu hausnarketa sakon bat egiteko.Munduaren aurrean, potentzia bat garela esaten goaz baina hezkuntzan atzeraturik geratzen ari baigara, gure buruei gezurretan ari algara?Gure ustez bai. Beharrezkoa dugu, hezkuntzan atzean ez geratzea eta pausu 1 aurrera egitea eta horretarako gure gobernuak ikasgeletan ordenadoreak jarri beharko ditu ikasleen eskura lehen bailehen eta baita interneten sartzeko sare egokiak ere, gaur egun ordenadoreak interneten sartzeko aukerarik ez badago gutxirako balio baidute.Aurrerapena, internetean eta honen erabilpen egokian dago. Gainera kontuan hartu behar dugu ikasle berriak, ordenadoreak erabiltzera ohituagoak daudela eta honek, ikastera gehiago motibatuko dituela. Jakinmina errazago piztuko delakoan gaude eta horrela ikaskuntza esanguratsua lortzea ere ez da hain zaila izango.Beraz, atzean geratzea ez badugu nahi, ordenadore 1 ikasle bakoitzarentzat oraintxe!!
Lehen hezkuntzako eskola Estatu Batuarretan, ordenagailuen bidezko ikasketa egiteko aukera edukiko dute haurrek hemendik aurrera. Hau dela eta, irakaskuntza mota honen bidez hainbat abantai egon daitezke... Klik hemen
Irakaskuntza mota nahiko aurreratua dela iruditzen zaigu. Hasteko esan dezakegu, aukera ematen dielako haurrei ohiko sistema erregulatuan izen emateko baina klaseak etxetik jasotzeko; beti ere gurasoen kontrolpean. Honek, familiei euren seme-alaben irakaskuntzan kontrol eta laguntza handiagoa eskeintzeko aukera ematen diela uste dugu, baita familiei askatasun handiagoa ematen diela ere. Izan ere, gaur egun oso ohikoa da familia askok euren seme-alaben heziketa "ia" osoa eskolaren menpe uztea eta hein batean, etxetik egindako heziketa birtual honen bidez, gurasoen inplikazioa handiagoa izango litzatekeela uste dugu.
Gainera, ikasketen kontrola urrunekoa denez, hezkuntza zein eskolaren eskakizunak zorrotzagoak izango direla uste dugu. Hau garrantzitsua dela uste dugu, lan jarrai baten inplikazioa eta beharrari garrantzi handiagoa emango zaiolako.
Nahiz eta orain arte irakaskuntza mota hau gutxi batzuek jarraitu duten, ados gaude hezkuntza birtuala eta eskolarako asistentziarekin heziketa areagotu eta hobetu daitekeela. Ondorioz, zabaldu daitekeen irakaskuntza mota izan daiteke. Gainera gure iritziz, ordenagailuek haurrari eragin diezaiokeen estimulu positiboa edota lan autonomoak baita eskolan beste haurrekin eduki dezakeen estimulu sozialak ere, erabat konplementarioak izan daitezke.