Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Jon Lagos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jon Lagos. Mostrar todas las entradas

16/11/09

Ordenagailuak etorkizuneko hezkuntzaren alternatiba


Sei aste pasa dira liburu digitalak ordenagailu portatiletatik hartzen hasi direla Kataluiniako DBH 1. mailako 70 zentroetan eta eskolako errutina inguruko lehenengo efektuak ikusten hasi dira. Efektu hauen artean azpimarratu daitezkeenak ikasleen motibazio handiagoa eta honekin batera etorri den klaseetako diziplina hobekuntza nabaria, normalean gatazkak sortzeko joera zuen etapa batean. Aldi berean, irakasleek ikusten ari dira baita ere azterketak prestatzearen lan gogorraren ondoren, azterketak zuzentzea bezalako lan astunaz ahaztu egiten direla, lan hau makinek egiten baitute, normalean jasaten duten presioa gutxitzera eramaten duena.



Zailtasunak egon harren eta errealitatea plurala dela kontutan hartuta, kontsultatutako zentroetako irakasleen gehiengoak uste du tresna pedagogiko esperantzagarri baten aurrean gaudela. Hasieran eszeptiko agertzen ziren asko ere honen alde jotzen hasi dira.

Informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.


Azaldutako informazioa garrantzitsua iruditzen zait hezkuntzan onurak ekartzen dituelako, eta gainera beharrezkoak bihurtzen ari diren teknologia berriak barne hartzen dituelako. Gainera, aipatzen denez, gelako diziplina mantentzen laguntzen du, eta gaur egungo hezkuntzaren egoera kontutan hartuta hau aurrerapauso izugarria izango litzateke. Eta aurrekoa gutxi balitz, irakasleen lana ere errazten du.

Baina nire uste apalean, bi alderdi kolokan geratzen direla iruditzen zait. Batetik, ez du aipatzen zein motatako ikastetxeetan garatu den azaldutako ekimena. Eta hau ez da berdina izango mota bateko edo besteko ikasleak badaude. Normalean dirua eskatzen duten iniziatibak klase sozial ertain-altuko ikastetxeetan burutzen dira, beraz, horrela izan bada ez du ziurtatzen gainontzekto ikastetxeetan eragin berdina izango duenik. Eta bestetik, berrian aipatzen da sei aste daramatela teknika berri hau erabiltzen. Hortaz, gertatu ahal da hobekuntza erabilpenaren berritasunagatik izatea baita ere. Beraz, denbora gehiago itxoin beharko dugu iniziatiba honek hasieran ekarri dituen onurak guztiz errealak direla esateko.

12/11/09

Internet eta teknologia berriak Gaztelekun guztiontzako eskuragarri

Teknologia berrietara eta internetera hurbiltzeko zailtasun gehien dituen biztaleriarentzako asteburu oso bateko ekimena da. Zarautzeko Gaztelekuak espazio ezberdinak izango ditu erabilgarri, interneten eta teknologia berrien erabilera sustatzeko. Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
Argi dago teknologia berrien arloan daramagun erritmoa ikusita halako ekimenak bultzatu behar direla, batez ere, biztanleriaren zati handi, oso handi batek oraindikan oso urruti dagoelako mundu horretatik. Are gehiago, gaur egun edozein gailu elektroniko erabiltzeko beharrezkoa da teknologia berrietan pixka bat gaurkotuta egotea eta zentzu horretan gure zaharrek arazoak dituztela eta izango dituztela argi dago. Izan ere, administrazioa os lanpetuta dago teknologia berriak eskuragarri jartzeaz eta gizartean barneratzeaz eta ahazten ari dira hauek erabiltzeko honen moduko ekimen askoz ere gehiago eta epe luzeagaokoak egin behar direla.

11/11/09

Maisuek Facebook moduko sare bat erabiliko dute ikasleekin.



Generalitateak eta Ikerkuntzarako Kataluniar Fundazioak elkarlankidetzan ari dira lau ertzetako proiektu batean. Lehenengoa, Facebook moduko sare baten erabilpena izango da, geletatik kanpo ikasle eta maisuen arteko komunikazioa sustatzeko. Bigarrena, biblioteka, bideoteka eta fonoteka birtual bat erabiltzean datza material digitala eskoletan erabili ahal izateko. Hauxe erosteko mugikorretako txartelaren antzeko bat erabiliko da. Hirugarrena, internet bitarteko ikaskuntzarako plataforma bat litzateke non ikasleak lanak egin eta maisuak zuzentzeko aukera izango zukeen. Bukatzeko, ikaslea bideratzeko edukiak hautatzeko sistema bat sortzean datza. Honetaz guztiaz gain, akordio honek 230.000 ikasleek ordenagailu mugikor propioa izateko aukera bultzatuko du. Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Ideia ez dago gaizki baina hezkuntza sistema une honetan hainbesteko aurrerapenei aurre egiteko prest ez dagoela uste dugu. Baliabideak eta aukerak ematea ongi dago, baina lehenik eta behin hauek ikasleek erabil ditzaten maisuek ere erabiltzen ikasi beharko dute. Izan ere, irakaslegoa zahartua dago eta era berean horrenbesteko teknologia berriak erabiltzeko ez daude prest, hau da, ez dute bere unean behar bezalako prestakuntzarik jaso. Beraz, nola erabiliko dituzte ikasleekin eurek ere ez badakite? Bestalde, ez genuke ahaztu behar teknologia berriak barneratzea erraza dela, baina hauek sartuta pedagogia guztiz aldatzen da eta horrek moldakuntza prozesu luze bat eskatzen duela. Ideia ona iruditzen zaigu, baina azkarregi berriztu nahi garela iruditzen zaigu.

Danimarkar ikasleak internet bitartez ebaluatuak izango dira


Jadanik Danimarkar estatuko 14 ikastetxetako ikasleak euren azterketak egiteko orduan sarean sartzeko aukera daukate. Frogatzeko epean dagoen proiektu hau teknologia berrien erabilpena uztartu nahi du. Gainera, danimarkar gobernuak esan duenez 2011. urterako ikastetxe guztietara zabalduta egon dadin nahi du. Alor guztietatik iritzi positiboak entzun dira, baina horiek ezagutzeko klikatu hemen.


Argi dago bizi garen garaian proiektu hau teknologia berriekiko beste aurrera pausu bat dela. Hala eta guztiz ere, internet azterketa baten bitartean erabiltzeko aukera ematea arriskutsua ere izan daiteke, besteak beste sarean edozein gaiaren inguruko informazio iturri asko eta oso onak daudelako eta ikaslea hauek erabiltzeko orduan habilezi bereziak baditu onura handiak lortu ditzake. Gainera, ez da argi gelditzen zer eskaini dezakeen internet erabiltzeko aukera azterketa baten bitartean, zertarako edo zein helbururekin proposatzen den proiektu hau teknologia berriak sustatzeaz gain. Proiektu ona eta ideia ona baina ikusten dugunez galdera gehiegi airean gelditzen dira.

5/11/09

Ordenagailuarekin ez da nahikoa

“Encuentro Fundazioak” egindako txosten batek adierazi duenez, eskoletan teknologian egindako inbertsioen eraginkortasuna oso eskasa izango da aldaketa pedagogikorik ematen ez bada.


Eskoletarako ordenagailuak lortzea apaingarri bat besterik ez da izango ekintza hau aldaketa pedagogiko batekin batera ez badator. Eta gure inguruko eskoletan aldaketa hau oraindik ez da eman. Honen zorrotza da “Encuentro Fundazioak” Madrilen aurkeztutako txostenean. Honetaz gain, egileek txostenean diotenez, administrazioak ez jakinarena egiten du teknologia berrietan egindako inbertsioek eskaintzen ari diren datu kaxkarren aurrean, hezkuntzako esparruak eskatzen duen benetako aldaketa ez baitu lortzen.



Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen.


Hezkuntzan erabiltzen hasi diren teknologia berrietaz hitz egiterakoan, ez dugu ahaztu behar gaur egun lanean ari diren irakasle askorentzat hauek ez direla beraien egunerokoaren barne dagoen zerozer, gaur egun ematen duen moduan. Hau dela eta irakasle askok bere saioak betiko moduan ematen dituzte, baina, orain ordenagailua ere sartzen dute. Baina erabilpen hau ez da benetan beharrezkoa ikusten dutelako, baizik eta behartuta ikusten direlako edota modan dagoen zerbait delako. Hau honela izanda, ordenagailua saio barruan sartzeak ez du lortu beharreko onurak ekartzen eta askotan irakaslearentzako traba bihurtzen da, gailu lagungarri bat beharrean.

Honetaz gain, gaur egun ikasle asko dira hainbat irakaslek baino hobe menperatzen dituztenak teknologia berriak eta honek izugarrizko ziurgabetasuna sortzen du irakaslegoaren artean.

Gauzak honela, nire ustez lehenago irakaslegoa prestatu beharko litzateke bere saioetan teknologia berriak erabiltzeko eta ondoren hauek hezkuntza sisteman sartu, eta ez alderantziz.



1/11/09

Cosladako Udaletxeak hezkuntza zentruetako ikasleen arteko lehenengo blog lehiaketa antolatu du

Cosladako udaletxeak ikasleen arteko lehenengo blog txapelketa antolatu du. Ekimen honetan hiriko hezkuntza zentroetako ikasle guztiek parte hartu ahalko dute, eta helburu nagusia ikasleei teknologia berriak hurbiltzea izango da.

Ospatuko den lehenengo edizio honetan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleek parte hartu ahalko dute.

Lehiaketa bi modalitatetan bereiztu da, lehenengoa Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezirako eta bigarrena DBH eta Batxilergorako.

Lehiaketaren antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartu nahi duten guztiek bere izena www.cosladaenred.org webgunean eman beharko dute. Gainera, hemen bloga eraikitzeko erabili ahal diren tresnak azaltzen dira.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.


Berrian azaldutako ideia iniziatiba garrantzitsua da, batez ere, irteten den instituzioa zein den eta aurkeztutako formatoa kontutan hartuta.

Aipatzen denez, proposamena udaletxeak plazaratu du. Alde batetik guztiz positiboa da herria errepresentatzen duen instituzioak bere biztanleriaren hezkuntzaren onurarako izango den proposamena aurkeztea, normalean alderdi hau eskolaren esku uzten baita. Bestetik, ideia hau eskolaz besteko beste toki batetik ateratzea ikasleentzako ere garrantzia dauka. Hau beraien egunerokotasunetik aparteko zerbait suposatuko die, honek, gogo gehiagorekin hartzea ekarriko duelarik.

Bestalde lehiaketa moduan planteatzea ere formato egokia dela iruditzen zait. Honek suposatuko du lana borondatezkoa izango dela, norberak bere bloga ahalik eta hobeto egiten saiatuko delarik. Eta hau ez zen honela izango, eragin bakarra ikastetxe bateko ikasgaiaren azkeneko notan islatuta geratuko balitz.