Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Ruben Huerga Casas. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ruben Huerga Casas. Mostrar todas las entradas

11/11/09

Danimarkako ikasleek, internet erabili ahal izango dute 2011. urtetik aurrera

ordenador612428082001809862781
Horrela erabaki du Danimarkako gobernuak, 2011.etik aurrera Danimarkako ikasleek azterketak egiterako orduan internet erabili ahal izango dute. Data heldu arte, 14 ikastetxetan sistema berri hau frogatuko dute. Dena den, azterketak egiterakoan txateatxea eta emailak jasotzea edo bidaltzea debekaturik egongo da.
Bertel Haarder, Danimarkako Hezkuntza ministroak, hurrengo urteetan beste hainbat herrialde sistema bera imitatuko dutela dio.
Danimarka aspaldian hasi ziren teknologia berriak hezkuntzan aplikatzen, izan ere, bertan azterketa idatziak ordenagaiuluz egiten ziren lege berri hau aurkeztu aurretik.

Niri behintzat, askoz ere erabilgarriagoa iruditzen zait teknologia berriak informazio iturri bezala erabiltzen jakitea, hainbat eta hainbat alferrikako datu buruz ikastea baino. Ideia bikaina iruditzen zait ikasgai batzuetarako. Baina gaiaren arabera aplikatu beharreko aukera izan behar du. Ea aplikatzen denean, lege berri honen ondorioa zein den jakiterik daukagun. Ondorio positiboak ematen baldin baditu, izango al da hau, hezkuntzaren aldaketaren hasiera?

Informazio gehiago: BBC News

8/11/09

Haurrentzako Ordenagailuak

Haurrentzako ordenagailuak, umeentzat prestatuak dauden eta ekintza jakin batzuk besterik ez dituzten ordenagailuak dira. Ez dute interneten sartzeko aukerarik ematen ezta ordenagailu normal batek eskaintzen dituen berezitasunak ere. Haurrek jolas dezaten daude prestaturik bereziki, beraz, jolas hezigarritzat hartzen dira, jolasten ikasteko.

Ordenagailu hauek, helduen ordenagailu eramangarrien antza dute, batzuetan arratoia dute eta guzti, antzekotasunak nabarmenagoak izateko. Laguntza moduan, zenbait pertsonai animatu agertzen dira LCD pantailan haurrei ekintzak egiten laguntzeko. Modu horretan umeek zenbakiak, letrak, hitzak, matematika, musika, natura eta abar ikasiko dituzte. Badaude elebidunak baita ere.



Ordenagailu hauen prezioa 25€tik 120€ra artekoa izan daiteke, markaren eta erositako lekuaren araberakoa. Hauetako bat erosterakoan ordenagailuaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira: dibertigarria izango den, eskaintzen dituen ekintzak zeintzuk diren eta batez ere, zein adin tarterako den gomendagarria.

Orri honetan ikus daitekeenez, modelo batzuk nabarmendu ditzakegu, hala nola, VTECH markako “Pequescuela” modeloa (3/6 urte artekoa, 30 ekintza eskaintzen ditu eta batzuk ingelesez),“Genio Junior” modeloa (4/7 urte artekoa, osatuagoa da 32 ekintza ditu eta, ingelesa ikasteko 8 ekintza ditu eta 3 zailtasun maila ikasketa mailakatua egiteko. Gainera, benetako arratoi bat dakar, argiak eta guzti) edota “Kid Computer” modeloa (4/7 urte bitarterako, nahiko osatua baita ere eta 5 ataletan banatutako 70 ekintza baino gehiagorekin, hala nola, letrak, zenbakiak, musika, jolasak eta hiztegia. Elebiduna da eta ahots, soinu eta animazio dibertigarriekin dator.

Dudarik gabe, aprobetxagarriak eta dibertigarriak izan daitezke gailu hauek. Zer nahi dugun eta zertarako nahi dugun argi badaukagu, hauetako bat erostea merezi duela uste dugu. Gure ustez, aprobetxagarriagoa izango da umeek eskolan ikasten dutenarekin erlazioa badu eta jolasteko soilik ez bada. Modu horretan, jolasen bidez eginiko ekintzak, eskolan ikasitakoaren gehigarritzat balio izango zaio umeari. Horretarako, goian azaldu bezala, ordenagailua zein adin tarterako prestatua dagoen jakin behar da eta gustokoa aukeratzea faltako da bakarrik.

4/11/09

MoLinux: Gaztela Mantxako software askea


Gaztela Mantxako Erkidegoko Batzordeak Linux nukleoa eraldatuz, sistema operatibo berria sortu du. Haize errotak gaztelaniaz duten izenari zin egiten dio sistema honek, erkidego hartako bereizgarri direlako. MoLinux honen helburua, administrazioan kosteak murriztea eta era berean bertako herritarrei software aske bat eskaintzea da. www.molinux.info Web horria sortu dute. Web honetan, MoLinux instalatzeko artxiboa jaitsi, zalantzak argitu eta laguntza teknikoa eskuratu dezakegu beste aukera asko eta askoren artean.

www.molinux.info web orrian 4 bertsio dauzkagu eskuragarri, gure ordenagailuetara jaitsi eta instalatzeko prest.
- MoLinux estandar: Erabiltzaile arruntentzat.
- MoLinux educativo: Ikasle eta irakasleei zuzenduta; "MoLinux estandar"-ean dago oinarrituta baina bertsio honek Haur Hezkuntza, Lehen hezkuntza eta DBH-rako softwarea eta hainbat jolas hezitzaile dakartza. TCOS aplikazioa ere badu, gela informatikoen kontrolerako.
- MoLinux Nómada: PenDrive edo USB bitarteko Diska gogor batean instalaturik eramateko bertsioa, edozein ordenagailuetan erabili ahal izateko.
- MoLinux Zero: Hardware mugatua duten ordenagailuetan instalatzeko bertsio murriztua.

Ikusi dezakegunez Gaztela Mantxako Erkidegoko Batzordeak apostu handia egin du Software askearen gainean, ea beste erkidegoek eredu hau apurka apurka hartzen doazen. Izango al dugu inoiz EuskaLinux?

3/11/09

ONA txartela Linux eta Mac ordeganailuetan.

Ona txartela

Azkenengo euskal hauteskundetan Ibarretxek Mac ordenagailua erosteko intzentzioa azaldu zuen mitin batean. Garai horretan, Ibarretxe zen lehendakari eta Eusko jaurlaritzak eskainitako hainbat zerbitzu informatiko (ONA txartelaren softwarea, adibidez) Windows-en erabiltzaileentzako baino ez ziren eskaintzen; horregaitik eztabaidak sortu ziren. Patxi Lopezek ez zuen honen arabera ezer esan, baina El Correo-k, besteak beste, Patxi Lopez Mac erabiltzailea zela aipatu zuen.

Gaur, 2009ko Azaroan, Linux eta Mac erabiltzaileek posiblea dugu Osasun Txartelaren erabiltzea. Patxi Lopezen gauza izango ote da?
Hona hemen, Sistema desberdinetan aritzeko gidak: Izenpe

Nire partetik, ezin dut ulertu nola administraziotik aurkezten diren zerbitzu informatiko berri guztiak ez diren, hasiera batetik, erabiltzaile guztien eskura jartzen. Mac eta Linux-eko erabiltzaileak ez al gara Euskal herritarrak?

Informazio gehiago: http://cybereuskadi.com/a-ibarretxe-le-da-envidia-el-mac-de-patxi-lopez

28/10/09

Eusko jaurlaritzak Windows erabiltzen jarraitzea, Linux eta Open-office erabiltzea baino merkeagoa zela esan zuen 2007an, baina iritziz aldatu du.



Legebiltzarrak eskatuta, administrazioaren sistema informatiko guztiak Linux eta Open-office softwaretara aldatzea (Hau da, software askeetara) ekonomikoki suposatuko lukeen gastua kalkulatzeko ikerketa egin zuen Jaurlaritzak 2007an.
Nahiz eta Linux eta Open office guztiz dohanekoak izan, ikerketa honek, Windows eta Microsoft Office softwarekin jarraitzea gobernuari merkeago irtengo zitzaiola zion.
Idoia Zenarruzabeitiak Lehendakariorde ohiak sinatutako erantzun batean, software aldaketa honetara egokitzea suposatuko lituzkeen laguntza teknikoak, Windows-eko lizentziak ordaintzen jarraitzea baino garestiagoa irtengo litzakeela irakurri genezake.

Dena den, 2 urteren ondoren Eusko jaurlaritzak administrazioko ordenagailu guztiak linux plataformetara migratzen ari da. Izan ere, 2007an planteatzen ziren mantentze eta formakuntza gastu garezti horiek, gure gizartea Windowsaren menpe hasi egin delako baino ez da. Beste software eta sistema operatibo desberdinetan gendea heziz gero aipatutako formakuntza eta mantentze gastuak parekoak izango lirateke sistema operatibo guztietan.

Administrazioan beste software batzuk integratzea aurrera pausu bat da. Hurrengo pausua ikastetxeetan plataforma handienak ezartzea izan behar du, Windows, Mac eta Linux, alegia; gaur egungo umeak etorkizunean informatika kontuetan mugarik izan ez ditzaten.


Informazio gehiago

EEBB-ko Unibertsitate batek, iPhonea izatea eskatzen die heuren ikaslei

Iphone

Txikitatik, ikas-urte berri guztietan derrigorrezko ikas-material minimoak eskatzen zaizkigu: Boligrafoa, borragoma, arkatza, etab...
Aurten Miossuriko kazetaritza fakultateko ikasleek, iPhone edo iPod touch bana izatea ezinbestekoa daukate ikasketak burutu ahal izateko. Fakultateko irakasleek eta idazkaritzak gailu hauetara jaitzi ahal diren materialak jarriko dizkie eskuragarri bertako ikasleei. Material hauek, jakina, ikasgaiak gainditzeko derrigorrezkoak izango dira.
Printzipioz, Apple (iPhone-a sortu eta saltzen duen entrepresa) eta Miossuriko unibertsitatearen artean ez dago tratu ekonomikorik; baina EEBB-etan albisteak eztabaida ugari piztu ditu.
Hori bai, unibertsitateak Campus-eko dendan iPod-ak prezio merkean eta ikasleei hauek finantziatzeko abantaila bereziak eskaini dizkie.

iPhone-a 2007ko Urtarrilaren 9-an aurkeztu zuen Apple-k. Telefono honek GPS-a, internet nabigatzailea, e-mail kudeatzailea, argazki kamera eta erreproduzitzaile multimedia biltzen ditu gailu bakar batean, besteak beste.

Informazio gehiago