Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Unai Arberas. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Unai Arberas. Mostrar todas las entradas

27/10/09

Arbel digital interaktiboa

Bai, blog hau irakurtzen duzun heinean teknologia berriak garatzen ari dira, etengabe. Orain dela gutxi hezkuntzarentzat oso baliagarria izan daitekeen aparatu bat agertu da merkatuan: Arbel digital interaktiboa. Ondoren, bideo bat usten dizuegu hauek klase baten dinamikan izan ahal dituzten aukerak ikusteko.




Arbel digital interaktiboak oso baliagarriak dira klase baten dinamikan, hainbat arrazoi direla eta. Lehenengoa, zerbait marrazteko edota idazteko erabiliko den denboraren murrizketa; irakasleak aldez aurretik prestatuta izan ditzakelako egin beharreko ariketak. Bigarren arrazoi garrantzitsua, ikasleen interesa handitzea izango da, hasiera batean gauza berri baten aurrean daudelako eta, ondoren, arbela tradizionalak ematen ez dituen hainbat funtzio ditu, bideoan ikusi dugun simulazioa, adibidez. Hirugarren arrazoia arbelaren interaktibitate bera da, honekin bideao hezitzaileak, argazkiak, web orrialdeak eta abarrekoak ikusi ditzazkegu bideo gelara joan gabe. Eta azkenik, nola ez gara gogoratuko klarionei alergia dituzten irakaslegaz, beraientzat teknologia berri hau mundiala da!

Mindomo, aurkezpenak egiteko beste aukera bat

Azken aldian, mindomo deritzon programa ezagutzera eman da. Mapa kontzeptualak egiteko oso aukera ona eskeintzen digu, eta beraz, hezkuntzarako oso baliogarria izan daitekeen asmakizun baten aurrean gaude. Klaseak emateko oso baliagarria izan daiteke mindomo, izan ere, gai bati buruzko azalpena era argi eta garbi batean egiteko aukera eskaintzen digu; hartzailearentzat ere oso lagungarri suertatuz. Nolabait, esan daiteke, azalpenak emateko era erabat aldatu dezakela programa berri honek, orain arte, gai edo ideia nagusi bat azaltzeko era irakaslea hitz eginez izaten zen, ikasleak entzule soilak izanik, baina berrikuntza honekin ikasleek euren begiekin ikus dezakete irakasleak azaltzen ari dena, eta sinpletu batean betiere.



Baina berrikuntza hau ez da bakarrik hezkuntzren munduan lagungarria izango, baizik eta hitzaldi eta beste hainbat zereginetarako ere erabilgarria baita. Beraz, mindomo eta honen tankerako programak , etorkizunean eta orainan, oso laguntza eskerga emango digutela esn dezakegu, bai hezkuntza munduan nahiz bizitzako beste arlo batzuetan ere.

Mindomorekin lehen hezkuntzan garatzeko ariketa baten azalpena. (ingelesez)

22/10/09

Moodle: irakasteko metodo berria

Azken urte hauetan irakasteko modua asko aldatzen ari da teknologia berriei esker. Azken urte hauetan oso erabilia hasia dena moodle plataforma da. Baina... zer da moodle? Laburbilduz esan dezakegu moodle sarean dagoen plataforma dela, non irakasleak ikasgaiaren inguruko apunteak, bideoak, informazioa eta horrelakoak jartzen dituen.



Plataforma honek dituen aukerak askotarikoak dira eta oso baliogarriak dira irakasleentzat eta ikasleentzat. Erreminta honekin irakaslea ikasgaia kudeatu ahal du erabat, honen programazioa azalduz hasita, gai desberdinen apunteak, azalpenak eta informazioa gehigarriaren linkak jarriz jarraituz eta notarako balio duten galde sortekin bukatuz. Gainera plataforma honek foro bat ere badu, non irakasleak ikasgaiaren berriak argitaratzen dituen eta ikasleek dauzkaten dudak jartzen dituzte haien artean laguntzeko. Bestalde, presentzialak ez diren ikasgaietan asko erabiltzen da, irakaslearen azalpenak bideo moduan zintzilikatzeko aukera dagoelako.
Bukatzeko, oro har hartuta moodle tresna oso interesgarria da, zeinek makina bat aukera ematen digun ikasketa prozesua errezagoa izateko.

Teknologia berrien agerpena, irakasleen desagerpena?


Teknologia berriak hezkuntzan muturra sartzeak zalantza bat sortu du irakaslegoan; ze paper izango dugu etorkizunean?
Aurreko artikulu honetan argi usten den bezala, hezkuntzaren munduan teknologia irakaslegoak izango duen eta dagoeneko baduen laguntza besterik ez da izango, eta ez, batzuen iritzien kontra joanaz, irakasleen ordezkoa. Beraz, irakasleen papera berdina izaten jarraituko du: ikaslearen ostean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista nagusienetakoa.

Gure irakaskuntza lana aurrera ateratzeko oso baliagarriak dira baliabide berri hauek, baina hori besterik ez, laguntza soila; testu-liburuak, arbelak eta beste baliabide zaharrago batzuk bezala ikusi beharrekoak. Irakasleari ez ezik, ikasleari ere laguntza gehigarri bat suposatuko dioen beste baliabide bat besterik ez dira teknologia berriak; hezkuntzaren arloaz hitz eginez betiere.

Hemendik, ondoriozta dezakegu ez diegula beldurrik izan behar teknologia berriei, aldaketa suposatuko baitute hezkuntza munduan ( dagoeneko aldatzen ari da), baina aldaketa positiboa izango da, irakasle eta ikasleari prozesuan laguntza handiagoa izateko baliabide berriak izango baitituzte, eta hauek ez dute inoiz irakasleak ordezkatuko.

20/10/09

Teknologia berriak integraziorako baliabide

Gaigabeziren bat duten haurren %95 eskolatik kanpo dago eta honi aurre egiteko teknologia berriak oso lagungarriak izan litezke.

Teknologia berriak gaur egungo gizartean zeregin ugarietarako baliagarriak dira, baina integrazioaren alorrean oraindik ez dira bete-betean sartu. Azken aldian, hainbat aditu teknologia berriak eskolarizaziorako baliabide gisa erabiltzeko lanean ari dira.

Iturrira joateko hemen sakatu .

Orain dela ez hainbat urte gaigabeziren bat zuten ikasleak alde batera usten zituzten, beste zentro batzuetara bidaliz ala bere jatorrizko klasean utziz baina inolako soluziorik eman gabe. Gaur egun hau erabat aldatu daiteke, edo gutxienez hau egiteko baliabideak daude. Oraingo baliabideekin hainbat arazori aurre egiteko ahalmena dugu: esate baterako, mugikortasun falta duten pertsonei laguntzeko adimenaz kontrolatutako makinak sortu dira. Itsuentzat ordenagailua erabiltzako braille teklatuak asmatu dira dagoeneko. Eta beste hainbat proiektu bidean daude, esaterako begien bidez Windowsa erabiltzeko aukera emango duen programa berri bat.

15/10/09

Betiko liburuen desagerpena ala ez? (Liburu elektronikoak)

Berrikuntzen garai honetan aldaketak arlo guztiak ikutzen ditu, mundu profesionaletik hasita haurren garapena sustatzen duen materialera iritziz. Gaur, azken gai hau ikutu nahi dugu, horregatik berri hau aztertzea interesgarria iruditu zaigu, berrikuntza hauek noraino hel daitezkeen konturatu gaitezen.

Berriaren iturrira joateko, click egin hemen



Argi dago berrikuntza honek zeresana emango duela; 'zenbat buru, hainbat aburu'. Baina guk gure iritzia plazaratuko dizuegu:

Orokorrean baditu aldeko eta kontrako argudioak. Alde batetik oso erosoa izan daiteke poltsikoan sartzen den makinatxo txiki batean hainbat liburu eramatea; baina beste aldetik irakurmenaren erromantikotasuna galtzen da, orriak pasatzea eta liburua eskuen artean sentitzea, besteak beste.



Baina gure arloari begiratzen badiogu bi alderdi desberdinetan aztertu beharko genuke; batetik Lehen Hezkuntza eta bestetik Bigarren Hezkuntzatik gorako ikasketak. Lehenengoan liburu elektronikoaren erabilera nahiko konplexua ikusten dugu, izan ere, gaur egungo haurrak, behintzat, ez daude teknologia berri hauetara ohituta eta denbora dexente eramango luke berrikuntza honen normalizazioa maila hauetan. Bestalde, Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean erabilpen anitzak izan ditzazke, esate baterako: Ikasgai desberdinei buruzko informazioa edota ikasmateriala oso era erosoan gordetzea, bizkarrean motxila astun bat eraman ordez. Azkenik, oso garrantzitsua iruditzen zaigun gai bat ikutu nahi dugu, ekonomiaren arloa. Ikasleen familia guztiek ez dute liburu elektronikoa eskuratzeko baliabide ekonomiko nahikorik, horregatik hezkuntza sailaren laguntzak oso beharrezkoak izango lirateke.
Gaia hemen utzi nahi dugu bakoitzak bere erreflexioa plazaratzeko komentarioetan.

Unai Arberas eta Xabier Baraja.