Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Ander Fernández. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ander Fernández. Mostrar todas las entradas

3/11/09

TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPEN EZBERDINAK


Teknologia berrien erabilpenek, aurrerakuntza izugarri ekarri dizkigula argi daukagu, baina aurrrerakuntzak ekartzeaz gain, irakasleen gain hainbat arazo sortu dituzte.


Ikasleek gero eta mekanismo gehiago erabiltzen dituzte. Mekanismo hauek azterketa ezberdinak gainditzeko erabiltzen dituzte eta honako hauek izan daitezke: Telefono mugikorrak, erloju digitalak, komunikatzaile ezberdinak….


Gaur egun, gero eta kasu gehiago ikus ditzazkegu honako teknologia hauen erabilpenarekin hau da, ikasle gero eta gehiagok erabiltzen dituzte telefono mugikorrak azterketetan kopiak egiteko edota erloju digital ezberdinak, bi hauetan argazkiak apunte ezberdinei ateratzen zaizkio eta honen ondorioz, irakaslea konturatu gabe, hauen erabilpena egiten da.


Bi horietaz gain, gaur egun gero eta zabalduago dagoen beste mekanismo bat aurki dezakegu, belarrietan ezartzen den komunikatzailea hain zuzen ere, bertan ikasleak kanpoan dauden beste pertsona batekin komunikatzen dira, eta azterketako galderak argi eta garbi erantzuteko aukera izan dezakete.


Argi daukagunez, teknologia berri hauek guztion mesederako izango dira, baina gaur egun eduki ditzaketen erabilpen desberdinak kaltegarriak izan daitezke hezkuntzarako.


www.consumer.es/web/es/educacion/2009/09/11/187938.phpç

TEKNOLOGIEK IKASTETXEETAN IZAN DEZAKETEN ARAZOAK



Teknologia, aurrerakuntzarekin lotu dezakegu, baina aurrerakuntzak ekartzeaz gain, zeinbat arazo ere ekar ditzakela uste dugu eta honakoak izango dira ikasle, irakasle eta ikastetxean bertan ekarriko dituen ondorio garrantzitsuenak:


- Denbora.


- Irakasleek ez dute oraindik ere beharrezkoa den esperientza ezta trebetasuna ere.


- Irakasle gehiago beharko dira, gainontzeko irakasleei prestakuntza eskaintzeko.


- Ikasle asko ez daude prestatuta eta hori dela eta mekanografia kurtsuak beharrezkoak izango dira, azkarrago idatzi ahal izateko.


- Material birtualak oraindik ere gutxi dira.


- Dirua, portatil bat ikasle bakoitzeko, baina bat izorratu ezkero gehiago beharko dira badaezpada ere.


- Materialaren mantenimendua.


- Etxeetan ikasle guztiak, internet eduki beharko dute, lanak eguneratu ahal izateko.


- ....


Hauek izango dira teknologia berri horien erabilpenak izango dituzten arazoetako batzuk baina gure ustez komeni da arazo horiei guztiei aurre egitea hezkuntza hobeagoa eskuratu ahal izateko.


http://sites.google.com/site/dimedutic/aulas20

27/10/09

ESKOLA 2.0, LAS AULAS DIGITALES


Eskola 2.0-ren bitartez eskola anitzetan, 5.mailako umeak teknologia berri ugariz baliatuko dira.


Notebook, arbel digitalak, portatil txikiak... erabiliko dituzte. Programa guzti hauek gainera euskarara moldatuta egongo dira, beraz 10 urteko umeek behar bezala erabiltzeko aukera izango dute. Hauetan erabiliko den programa linus-a izango da.


Umeentzat hasiera gogorra izango da, baina ez horientzat bakarrik, irakasleek ere aldaketa sakona nabarituko dute, izan ere hauentzako ere programa guzti hauek eta irakasteko metodo guztiak ere desberdinak izango dira.


Gure ustez, aldaketa hauek nahiz eta hasieran zailak eta desberdinak izan, baliagarriak dira eta umeen mesederako izango dira. Gaur egun bizi garen gizartean teknologiak izugarrizko garrantzia du eta hezkuntzan ere indarra eta aurrerakuntza ekarriko du. Ikasle zein irakasleentzako mesedegarri izango dira aldaketa hauek. Irakasleentzako ere, aldaketa hauek onak direla uste dugu, izan ere hauen bitartez gauzak azkarrago egin daitezke eta garai batean 10 liburu behar baziren ere, orain ordenagailu txiki batekin nahikoa da liburu eta koaderno guzti horiek toki batean edukitzeko.


Teknologia berrien erabilpena, gelatan egokia dela uste dugu baina zergaitik erabili bakarrik hasieran 5.mailako ikasleekin? Haur guztiekin proba egin beharko litzatekeela uste dugu, 1.mailako umeekin adibidez oso zaila izango zen baina txikitatik ohitzen baldin badira gero errazago egingo dute lan eta horren bidez errazago izango zen guztia.


http://zibereskola.blogspot.com/2009/10/eskola-20-las-aulas-digitales.html

GAZTERIA ETA GAUR EGUNGO TEKNOLOGIA BERRIAK


Argi dago, gaur egungo gizartea eta antzinakoa guztiz aldatu dela. Kultura, pentsamoldea, gazteen ikuspuntuak... guztiz desberdinak dira.


Gazteen jolasteko erak guztiz aldatu dira. Garai batean, ohikoena talde handitan bildu eta kalean jolastea bazen, gaur egun hori zeharo aldatu da. Umeek jolasteko tresna ugari edukitzen dituzte jaiotzetik eta urteak pasa ahala, gero eta gauza gehiago eduki dituzte, ia denetik eduki arte. Horrekin batera, erlazionatzeko erak ere guztiz aldatu dira, eta hemen teknologia berrien ikuspuntua aurki dezakegu, teknologia berrien erabilpenez umeek ez dira hainbeste kalera irteten ordenagailua erabili dezakete bere lagunekin hitz egin edota mezuak bidaltzeko, honen ondorioz etxean ordu gehiago sartu eta honek komunikatzeko eta erlazionatzeko erak aldatzea ekarri du.


Gainera gazte askorentzat teknologia berri hauek, egokiak dira hezkuntzaren erabilpenerako. Hauen bidez, gazteak ikasteko beste ikuspuntu bat ikus dezakete entretenigarriagoa eta egunero erabiltzen ez dutena, beraz gazte askoren ikuspuntutik teknologia berri hauek noizean behin erabili ezkero ikasteko oso baliagarriak dira.


Gure ustez, teknologia berrien erabilpenak mesede izugarria egingo dio hezkuntzari. Aurrerapenak eta bide berriak beti direlako egokiak.


http://www.youtube.com/watch?v=0y93Jv49bIs

TEKNOLGIA BERRIAK IRAKASLEEN LAGUN


Argi daukagunez, teknologia berriak eskoleen funtzionamendurako behar beharrezkoak dira, hau da izugarri laguntzen dute, bai eskolako funtzionamenduan, baita irakasteko orduan ere. Funtzionamenduaz hitz egiten dugunean, administrazio zein komukikazioaz hitz egiten ari gara.. Hauetaz gain irakasteko orduan ere lagungarri dira.


Irakasleentzat, gure ustez lagungarri dira, izan ere ikasleek teknologi berriak erabiliz motibatuago daude gauza berri guztien aurrean motibatuak egon ohi direlako. Bideoak,soinuak, kolore desberdin ugari.... daude. Ikasleek ordenagailua jolas gisa ikus dezakete, baina azkenean ikasteko baliabide gisa erabiliko da eta jolasteaz gain, ikasi ere izugarri egiten dutelako.


Garai bateko irakasteko modua ere aldatu dela uste dugu. Garai batean, irakasleak irakatsi egiten zuen, baina ikasleen papera nolabait ere “pasiboa”zen . Hori aldatu dela uste dugu eta nolabaitako interektibitatea emango dute ordenagailuek.


Beste puntu garrantzitsu bat, iturrien azkartasuna izango da hau da , ikasleak duda bat baldin badauka, denbora gutxi batean edozein iturrira jo eta bere duda argitzeko aukera izango du, irakasleen laguntzarik gabe.


Amaitzeko esan nahi duguna da, gure ustez teknologia berri hauek irakaskuntzaren mesederako direla, ikasleak motibatzeaz gain denbora eta erraztasuna ematen digutelako.


http://www.irabia.org/departamentos/nntt/exper_nntt/uso_nntt_1.htm

TEKNOLOGIA BERRIEN ONDORIOAK


Guztiok dakigunez, teknologia berrien bidez izugarrizko abantailak lortu ditugu. Erraztasun izugarri, gauzak azkarrago egiteko gaitasuna…Baina aurrerakuntzak asko izan badira ere nolabaiteko arazoak ekarri dizkigute teknologia berri hauek.


Teknologia berri hauetaz hitz egiten dugunean, telefono mugikorretaz eta ordenagailuetaz hitz egiten ari gara batik bat, izan ere hauen erabilpenen bidez gure gazteen hizkuntza nolabait ere aldatu da.


Ordenagailu eta mugikorren bitartez, garai bateko gutunak desagertu dira eta hauen erabilpenik ez da egiten jada, baina hori ez da garrantzitsuena, izan ere hauen bitartez gure gazteen hizkuntza eta ortografia mugatu eta aldatu da. Alde batetik laburrago idazteko joera dute gazteek, hau da letrak jaten edo mugatzen dituzte guztia idatzi gabe. HOLA idazterako orduan adibidez, ola idazten dute eta gero eguneroko bizitzan ere horrela idazteko joera dute. Arazo horretaz gain, word-eko zuzentzailea dugu, honek ortografiako akats guztiak zuzentzen ditu eta gure ustez egokia da, baina gero benetan idazterako orduan arazoak egon daitezke benetan nola idazten den ez dakitelako.


Amaitzeko esan nahi duguna da gure ustez teknologia berriek abantaila asko ekarri dituztela baina horrekin batera gure hizkuntza eta ortografia ondo idazteko joera ere nolbait ere mugatu eta aldatu dutela.


http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Adios/buena/letra/elpepisoc/20091022elpepisoc_1/Tes