Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Xabat Ibarguren. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Xabat Ibarguren. Mostrar todas las entradas

15/12/09

Teknologi berrietara egokitzea


Gurasoak edo aiton amonek teknologi berriei dituzten beldurrak aski ezagunak dira. Zenbat barre bota ditugu amari edo aitari guk horrenbeste kontrolatzen dugun mobila erabiltzen ikusi ditugunean? Eta zenbat marmarre entzun ditugu esanez “teknologi berri zikin hauek, ez dute ezertarako balio!” Eta okerragoa dena, zenbat irakasle ikusi ditugu urteak pasa ahala jarraitzen beraiek dituzten irakasteko metodoekin, teknologi berriak alde batera utzita?

Argi dago irakasleak etengabeko ikaskuntzan egon behar direla eta sortzen diren teknologi berrietara egokitzen, batez ere ikaskuntza praktikoagoa bihurtzeko. Baino zenbat irakasle daude hau egiteko prest? Gutxi batzuk esango nuke nik. Ze irakaskuntza motan bizi izango ginen oraindik idatzizko makinak erabiliko bagenu? Oso atzeratuak izango ginela bistan dago.

Gaur egun haurrei irakasteko baliabideak ugariak dira, internet eta teknologi berrituak ditugu eta. Gaur egun zaila egiten zaigu pentsatzea azalpen bat “power pointa” gabe ematea edo eta klasean jorratzen ari garen gaiaren inguruan bideo edo dokumental bat ikustea. Azkenik esan beharra daukat garrantzi berdina daukala gure familiarrak eta irakasleak teknologi berrietara egokitzea gehienbat oso baliagarriak bihurtu daitezkeelako.




Informazio gehiago jakin ezgero klikatu hemen.

Wikipedia eta frikipedia


Iada aski ezagaguna egingo zaigu Wikipedia hitza eta bere erabilpena. Egunean milioika eta milioika bisita jasotzen dituen web orrialde bat da. Informazio ugari gordetzen du eta garrantzitsuena da edonork parte hartu dezakeela informazioa gehituz. Baino azkenaldian antzeko izena duen beste orrialde berri bat agertu da, frikipedia izena harturik. Orrialde honek ematen dituen esanahiak ez dira zuzenak, are eta gehiago ematen dituen esanahiak okerrak izateaz aparte mingarriak izatera ere iritsi daitezke. Beste ikuspuntu batetik begiratuta ere alde barregarri bat badauka, hitzen esanahiekin jolasten bait dute.
Horregatik ikastoletan edo etxeko ordenagailuak erabili behar dutenean adibidez informazioa jasotzeko oso kontutan hartu beharko da ze web orrialdetan sartzen diren batez ere agian oso egokiak ez diren esanahiekin geratzeko aukera dutelako hain zuzen ere. Bukatzeko gustatuko zitzaidan Frikipedia bezalako orrialdeak kontrolatzeko norbait jarri beharko zutela zuzendari lanak betetzen, hau da, webmaster bat. Honen eginbeharra gehienbat oso gustokoak ez diren esanahiak kentzea izango zen, batez ere azkenaldian garrantzia galtzen ari den ERRESPETU hitza presente eduki behar dugulako beti.

Adibideak ikusi nahi badituzu hemen wikipediakoa eta hemen frikipediakoa.

Bideojokoak BAI ala EZ?


Beti egon den eztabaida da hau, behintzat bideojokoak asmatu zirenetik. Zenbat aldiz entzun behar izan ditugu gurasoei esaten mehatxu bezala “nota txarrak ateratzen badituzu bideojokorik gabe utziko dizut hilabete oso bat!”. Honen helburua da semeak gustuko duen jostailu bat kendu bere errendimendu akademikoa txarra izateagatik. Erabaki hau hartzea egokia al da? Nere ikuspuntutik ez. Honek eragin dezakeena da ikastolari eta ikastetxeei nazka hartzea. Eta zigor negatibo bat eman beharrean errefortzu positibo bat emango nioke.


Okerrago iruditzen zait gaur egun parkeetan eta jolasteko guneetan ikusten ditugun egoerak edo ikuskizunak. Adibidez oso ohikoa da ikustea haur bat kontsolarekin jolasean inguruan beste bost lagun dituela begira zer moduz jolasten duen ikusiz. Egoera hau askoz ere larriago eta kaltegarriagoa dela iruditzen zait. Non gelditzen dira xibarekin edo baloiarekin parkean, denak batera, jolasten ibiltzen ginen garaiak? Haurren irudimenerako kaltegarria izan litekeela pentsatzen dut eta ez ori bakarrik baizik eta gizentasuna gehitu. Besterik gabe nire aburuz bideojokoak ez dira kaltegarriak baino muga batzuetatik atera gabe.


Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

16/11/09

Haurrak eta bideojokoak.


Gaur egun oso haur gutxi egongo dira gure gizartean inolako bideojokorik ez dutenak etxean. Sarritan entzun ditugu kritikak hauen inguruan baina ba al dute arrazoia kritika horiek?

Egindako ikerketa batzuen arabera, bideojokoek hobekuntza batzuk eragin ditzakete pertsonengan, hala nola, eragin psiko-soziala izan dezakete, sozializazio errazten dute... Orainarte gutariko askok ez genuen pentsatuko horrelako zerbait posible izango zenik eta oraindik ere izango da zalantzan jarriko duenik. Izan ere, aspaldian modan jarri dira Wii eta nintendo DS bezalako bideojokoak, modu dibertigarri batean “kirola” egin dezaketelako edo garunarentzat komenigarriak izan daitezkelako.

Nire ustez ordea, bideojokoak orokorrean funtzio hezitzaile oso eskasa dute, ezer ez dutela ez esatearren. Denborapasa bezala erabiltzea ez zait gaizki iruditzen baina neurrian. Neurritik atera ezkero, kalte handiak egin ditzake nire aburuz. Haur asko gelditzen dira etxean kalera atera beharrean bideojokoetan jolasten, etxean daudenean etxeko lanak egiteko denbora izugarri kentzen diete eta pentsatzen jarrita beste eragin kaltegarri gehiago atera genitzazke.

Hitz hauekin ez dut esan nahi bideojokoen kontra nagoenik, baina bai hauei ematen zaien erabilera ez dela egokia. Saiatu gaitezen neurria jartzen, gauza gehienek neurrian egin ezkero beraien alde ona izaten baitute.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

3/11/09

Teknologia berriak ezinduen zerbitzura.


Gaur egungo gizartea oso aurreratua dagoela gauza jakina da. Teknologia aurreratuaren gizarte honetan baliabide ugari ditugu eskura. Poltsikoan sartzen zaigun aparatu baten barruan 100 musika talde sartu ditzakegu, telefono mugikorrek egunero zerbait berria eskaintzen digute... Baina sekula pentsatzen jarri altzara hatzik izango ez bazenu edo beso bat faltako balitzaizu gauzak berdinak izango ote lirakeen?

Sarritan entzun dugu gaur egungo aurrerakuntzak edozeinek erabiltzeko modukoak direla baina ez gara konturatzen badela pertsona talde handi bat arrazoi desberdinengatik ezintasun bat pairatzen duena. Hauei laguntzeko, “comporta” programak ezinduentzako irisgarria den PDA bat sortu berri du. Modu honetara, ezinduek testuak editatu ditzakete, testu hoiei ahotsa jarri edo telebista eta musika aparatuarentzat urrutiko kontrolagaiu bezala erabili. Gainera, normalean horrelako aparatuak oso garestiak izaten diren arren, PDA hau nahiko prezio onean aterako dute.

Nire ustez, “comparta” bezalako programak beste edozein aurrerakuntza teknologiko baina beharrezkoagoak dira. Ezintasunen bat duten pertsonek, zailtasun izugarriak topatzen dituzte beraien eguneroko bizitzetan. Horregatik, gure antojuak asetzeko eta beharrezkoak ez diren gauzak baina lehentasun handiagoa izan beharko lukete horrelako gauzek.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

27/10/09

Teknologia berriak hezkuntzan: bai ala ez?


Aspaldiko urtetan ahoz-aho ibili den eztabaida da teknologia berriak hezkuntzan duten eraginarena eta ikuspegi desberdin asko ikusi dira. Zeinek du arrazoia?

Hezkuntza eta gizartea beti joan dira eskutik helduta. Askotan entzun dugu hezkuntza egoki batek aldatuko duela gizartea baina gizarte honen ezaugarriek guztiz baldintzatzen dutela hezkuntza. Gizartea aurrera doan bezala, ikastetxeek beraren erritmoa jarraitzea beharrezkoa da, neurri handi batean, ikasleak sozializatzea delako duen lan nagusia. Sozializazio hitzak, gizartearen egoerara moldatzea esan nahi du, eta ezin ukatu dezakegu, teknologia berriak direla jendarte honen ezaugarri nagusienetako bat. Honen aurrean, nire ustez, ikastetxeek ikasgeletan teknologia berriak sartzea beharrezkoa da. Alde batetik, haurrak teknologia berrietara hurbiltzen ditugulako, hauen gaineko jakintza bat emanez, eta bestetik, ikasteko modu berriak ezagutu ditzaketelako.

Teknologia berriek, erraztasun handiak ematen dituzte. Informazio modu azkarrean eskuratzeko aukera ematen du eta internetek haurrekin egiteko baliabide didaktiko ugari eskaintzen ditu. Egia da, irakasle askori oso zaila egingo zaiola egoera berrira moldatzea eta asko ez direla gai izango, izan ere, irakaskuntzan urte asko lanean egon den jendeak aldaketa asko jasan dituen arren, teknologia berriena izan da, nire ustez, denetan handiena.

Bukatzeko, gustatuko litzaidake esatea, aldaketak sarritan beldur handia ematen diguten arren, onurak ekartzen dituztela eta gizarte aldatzen ari den abiadura berdinarekin moldatzen ikastea beharrezkoa dela.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.