Ikasleen ekarpenak

Mostrando entradas con la etiqueta Aritz Garin. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aritz Garin. Mostrar todas las entradas

15/12/09

Liburu elektronikoen BEZ-a %16tik %4ra jeitsi du gobernuak


Infomazio iturria

Gobernuak liburu elektronikoaren BEZ-a jaitsi du %16tik %4ra hain zuzen ere, kultura ministra den Angeles Gonzalez-Sinde-k esan duen moduan, honela, papereko argitalpenekin berdinduz. Neurri honen xedeak bi direla esan du honek: alde batetik industria honetarako estimulua eta bestetik sostenibilitaterako aldaketa.
Neurri honekin teknologia honen erabilera sustatzea espero da eta honela liburu kontsumitzaileen eskaerari erantzuna emanez. Liburu elektronikoak espainian argitalpen editorialen %8a dira jada eta 5 urtetan 3 milioi liburu elektroniko saltzea espero da.
Gainera ez da legerik aldatu izan behar, berria den legedi batek BEZ-an ematen diren aldaketak balioesten dituelako.

Aldaketa positiboa dela ez dago esan beharrik, bai hezkuntzarako eta baita egunero kontsumitzen dituztenentzako. Hala ere hezkuntzan guztiz erabilgarri izateko eskolak, unibertsitateak eta abar integratu behar dituzte euren curriculumetan eta eskuragarri utzi haien ikasgaiak eta abar bertan desakargatu ahal izateko, beraz, oraindik bide luzea geratzen dela sumatzen dugu…

Habemus Google phone


Google-ko langileek enpresa honen blogean twieteatu dutenari (eta azken boladan dabilen zurrumurruari) esker badakigu google enpresak baduela bere terminal propioa. Orain arte beste enterpresa batzuekin saiakerak egin baditu ere, azkeneko honetan terminal librea eskuratzeko aukera emango digute, nahiz eta orain arte erabili duen sistema berbera mantenduko duen, Android delakoa.
Hardwarea HTC enpresaren laguntzarekin montatu izan dute, nahiz eta ikusiko den logo eta marka bakarra Google-rena izango den, beraz telefono honek duen hardware eta software guztia Google-k pentsatutakoa da.
Zurrumurruek diotenez terminala HTC Passion delakoa izango da eta honek dituen ezaugarririk nabarmenenak hurrengoak dira: 1Ghz Snapdragon prozesadorea, Oled pantaila, teklatu fisikorik gabe, oso fina (HTC HD 2-aren antzekoa) eta argazki kamera potentea.
Beraz, hurrengo egun hauetan egon gaitezen adi, mota guztietako filtrazioak eta zurrumurruak helduko baitira argazki berriekin batera.

Artikuluak hezkuntzarako erabilgarria izango den ala ez aipatzen ez badu ere, nire ustez, eta Google-k egiten dituen proiektu interesgarriak kontuan izanda ziur naiz aplikazio eta sistema interesgarria aurkeztuko dituela telefono honek, ausartegia izan gabe esan dezaket Google-ren aplikazio guztietarako erabilgarritasun intuitiboa izango duela hautematen dut, beraz, blogger, google video, flickr, twitter eta abar eskuragarri izango ditugu hatz ukitu batera baino ez!
Enpresak behar bezala gestionatzen badu terminal honen salmenta, emaitza ikaragarriak lortu ahal dituela argi dago, inolako dudarik gabe. Unibertsitateak honen erabiltzaile egokiak litzatekeela hautematen dut, gehiagorik ez dut esango…

Informazio iturria

5/11/09

Unibertsitatea poltsikoan

Informazio iturria

Madrilgo UAX (Universidad Alfonso X el Sabio) unibertsitateak e-learning-aren munduan aurrepausoa egitearren proiektu berritzaile bat abian jarri izan dute eta unibertsitaterako baliagarri diren hainbat programa erabiltzeko aukera ematen duen mugikorra eskuragarri jarri dute. Bertan ¡kasten duten ikasleek deskontu bereziak dituzte bai terminalaren erosketan bai interneterako eta abarrerako tarifetan.
Aukeratu izan duten plataforma "Androide" izenekoa da eta unibertsitateko web orrietan baita Google Gmail, Calendar, GDocs, GTalk, Sites eta antzerakoetan nabigatzeko aukera aurkezten du, campuseko wifi gunera konektatzeko ahalmenaz aparte. Proiektu honetarako eskuragarri jartzen dituzten terminalak HTC Magic berriak dira.
Ordenagailu portatila baino txikiago eta maneiagarriago eta intuitiboagoa denez askoz errazagoa da horren erabilpena bultzatzea unibertsitatean, ikasle-irakasle harremana hobetuz.

Gure partez esan beharra daukagu unibertsitate eta proiektu hauen inbidia edukitzea baino ez zaigula geratzen, izan ere, ikasle-irakasle harremana erraztea eta klase presentzialetara joateko aukera osoa ez duten ikasleei material guztia eskuratzea ahalbidetzen baitu bide honek.
Proiektu hauetan aitzindariak diren unibertsitateak deskontuak eskaini baino gehiago terminalak matrikularekin oparitzen dituzte eta tarifa osoak ordaintzen dituzte, baliabide ekonomiko urriagoak dituzten ikasleak berdintasunean aritu ahal izateko.
Hala eta guztiz ere badaude unibertsitate aurreratuagoak gai hauetan, baina optimismorako bidea zabaltzen da mota honetako proiektuak ikusita.

29/10/09

Google Wave e-learning-aren etorkizuna ote?

Informazio iturria hemen

Google plataformaren sortzaileak are urrunago joan nahi dute komunikazio edo ziberkomunikazioen alorrean eta horretarako Google Wave delakoa sortuko dutela diote ulertuek. Oraindik jende guztiarentzat eskuragai ez badago ere, korreo berezi hau erabiltzeko lizentzia hemen eskatu dezakezu, hala ere, ez izan itxaropen handirik.


Baina, zer da Google Wave-a? Izatez posta elektronikoaren, chat-aren eta foroen arteko fusio moduko bat da, baina beste aplikazio interesgarri batzuk ere eskaintzen ditu:

- Wiki moduko funtzionalitatea: gertakarian parte hartzen deun edonork edozein momentuan alda dezake informazioa

- Extentsioak: beste batek sortutako aplikazio eta gadget-ak tartekatu daitezke.

- Artxibo trukaketa: kapazitate edo "pisu" handiko artxiboak truka daitezke jatorrizko karpetatik eramanez, besterik gabe.

- Embedding: Google Wave-n sortutako edozein elkarrizketa edozein web orrian txerta edo erabili daiteke.

- Playback: mezu sekuentzia edozein momentutan erreproduzitu daiteke, elkarrizketaren nondik norakoak ulertzearren.

- Open source: bakoitzak bere erabiltzailean instalatu dezake eta bertan pertsonalizatu.

Guzti honek aukera asko irekitzen ditu hezkuntzaren alorrean, izan ere, ikasleak berak eraikitzen duelako bere ikaskuntza gunea, gidarik eta trabarik gabe aldi berean gaiarekin harremana duten artxibo eta utilitate guztiak eskuragai utziz.

Egilearekin erabat ados gaude artikulu honetan, erabilgarritasun handia ikusten baitiogu Google Wave honeri batez ere taldeko lanak eta berdinen arteko ikaskuntza bultzatzerako orduan. Modu berean esplorazio bidezko ikaskuntza ere bultzatu daiteke, ikastetxetik gai bat publikatuz eta bertan egindako aurrerapen guztiak ikaslearen esku utziz.
Hala ere, aplikazio honi buruz bilaketa sakonago bat eginez alderdi txarrak ere aurkitu ditugu hainbat erabiltzailek foroetan idatzitakoak eta gehien errepikatzen direnak momentu honetan Google Wave kontu bat eskuratzeko zailtasuna eta aplikazio hau erabiltzeko interfazeak dituen konplikazioak, diotenez laguntzarik edo tutorialik gabe oso zaila da programa modu eraginkor batean erabiltzea.
Guzti hau kontuan izanda ere ikaragarria da Google Wave-k simulazioen alorrean zabaltzen gaituen mundu berria.

Denbora izanez gero eta ingelesa menperatuz gero bota ezaiozu begirada bat bideo honeri:

28/10/09

Teknologia berriak Heziketa Fisikoan Landaberri institutuan


ITURRIA

IES Landaberri BHI-ko institutuan Heziketa Fisikoa irakaste duten Santiago Sesma eta Pepelu Madinak teknologia berrietan oinarritutako proiektu bat gauzatu dute bertan ikasten duten 205 ikasleekin aurrera eramateko asmoz. Proiektu hau klasean lortutako emaitzak hobetzeko helburuarekin hainbat elementu, tresna zein baliabide tekniko erabiltzean datza. Baliabide hauek bai ikasle bai irakasleak erabiliko dituzte.
Ondoren erabiltzaile bakoitzak (ikasle-irakasleek) baliabide teknikoei emango dizkieten zenbait erabilera aipatuko ditutut:

- Irakasleak: powerpoint bidezko aurkezpenak, ikasleriaren kontrola (acces zerrenda orri baten bitartez), test fisikoen marken erregistroa (kalkulo orria erabiliz), ordenagailua soinua erreproduzitzeko erabiliz (anplifikadore baten bitartez), internet bidez bideo hezitzaileak erakutsiz eta moodle-n plataforma bat sortuz.

Ikasleak: autoebaluazioa egiteko tresna modura (excell bitartez), argazki kameraren bitartez ariketaren oinarri teorikoak finkatzeko, ariketa fisikoaren autobehaketa.

Proiektu honen helburuak hurrengo hauek dira: medio berrien bitartez haurren motibazioa haunditzea eta gaur egun guztion bizitzan agertzen zaizkigun medioak erabiltzen ikastea

Gure ustez plan honek baditu bere alde on eta txarrak. Alde batetik, eta helburuei erreparatuta, ekintza egokiak aurkezten dituela ikusten dugu, baina bestetik, sakonki begiratuta office programak baino ez dituela erabiltzen konturatuko gara berehala. Programa pakete hau, ikaragarri garestia izateaz gain haurrekin erabiltzeko zailegia dela iruditzen zaigu. Honen aurrean freewareak (dohako programak alegia) erabiltzea proposatuko genuke geuk, honela, familia eta ikastetxeei dirua aurreztea lortzeaz gain internetek eskuragarri jartzen dizkigun baliabideak esploratzeko aukera emango baitigu.
Gainera, tresna hauekin ibiliz gero are gehiago hurbilduko gara haurren gaur egungo errealitatera eta baliabide interesgarri eta erabilgarriagoak ezagutuko ditugu, aldi berean helburuak betez eta emaitza onak (hobeak agian) lortuz.

27/10/09

Garun paralisia eta teknologia berriak

Informazio iturria hemen

Aste honetan ospatu diren IV. Jardunaldi Iberoamerikarretan garun paralisia duten gaixoentzat punta puntako teknologia aurkeztu izan da. Bruno izeneko 25 urteko gaztea izan da tresna hau frogatu izan duena. Laguntza honen bidez, komunikatzeko gaitasuna eskuratzeaz at beste erraztasun asko lortzen ditu elbarriak, etxeko tresna gehienak menperatzea eta gurpildun ahulkia maneiatzea ahalbidetzen dio besteak beste. Brunok lau urtez aritu izan da tresneria berri hau frogatzen Kantabriako Aspace zentroan. Aurrerapen berri honekin brunok lana laster aurkitzea espero du.

Jardunaldien arduraduna oso baikor agertzen da teknologia honen aurrean eta dioenez merketzen ari da eta laster gaixo guztien etxean mota honetako tresna egotea espero du.

Honen bitartez, gure ustez, ezinbesteko laguntza eskaintzen zaio gaixoari eta berdintasunerako bidea asko zabaltzen da, haurrak ikasterako eta eguneroko jarduerak egiterako orduan askoz erraztasun handiagoa edukiko baitute eta autonomia edukitzeak motibazioa handitzea ekarriko die, honela emaitza hobeak lortuz. Gainera, lana eskuratzeko itxaropena izateak ere gaitz hau pairatzen duten gaixoen bizi baldintzak erabat hobetzea suposatuko du.
Hala ere, tresna hauek hain merke eta guztientzat hain eskuragarri izango diren zalantzan jartzen dugu, teknologia honek ebakuntza eta inplanteen beharra suposatzen duelako.
Beraz, duda muda hau airean geratzen den bitartean proiektu honen baliogarritasuna hortan uzten dugu...