Ikasleen ekarpenak

30/11/09

Irakasleentzako kurtsoak


Ordenagailuak ikasgeletan sartzear ditugu eta uste diren emaitza onak eman daitezen, guztia prest egon behar da: ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bat egon behar da, internetarako konexioa izan behar dute eskoletan, irakasleak prest egon behar dira eskoletan eman beharreko materiala ordenagailu bidez eman ahal izateko, etab. Azken hau betetzeko, irakasleentzako kurso batzuk prestatzen hasi dira( Curso de Nuevas Tecnologías para Profesorado de Ciencias Sociales, adibidez), irakasleak momentua heltzen denean, guztiz prest egon daitezen. Zeren, nork erakutsi behar dio ikasleari ordenagailuak dituen baliabide pedagogiko guztiak erabiltzen?

Irakasleak, beraz, proeiktu hau martxan hasi baino lehen, ordenagailuak eta internetek dituen baliabideak zeintzuk diren ikasi beharko dituzte, eta hauek era egoki batean erabili beharko dituzte. Horretarako, lehen aipatutako kurtso hauek, oso positiboak izan daitezkeela uste dut, irakasle guztiak ez baitaude preparatuta klase bat ordenagailu batekin emateko, eta gainera, internetek ematen dituen baliabide ugari ez dituzte ezagutzen ere.

Beraz, irakasleak prest egon behar zarete datorrenari aurre egiteko!


Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN
ESKOLA eta KOMUNIKABIDEAK:
Eskolak telebista nola ikusten den irakasten ez badu, zein gizarterako edo mundurako hezitzen du?
Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu. Telebista eta eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau izan daiteke umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez irakurtzearen errua telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari eskaintzen ez dizkion esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen hainbat gaitasunen garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin du ordezkatu, baina irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak ordezkatu ere.


Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta kritikoak izateko.
Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa , telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea.
Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili behar ditu. Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik eta osotu edo konplementatu egin behar dira.
Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da, horregatik telebista eskoletan erabiltzea gure kultura familiaren errekonozimendua suposatzen du.

(magisteritza eskolan emandako artikulu batean oinarritzen da ez dago interneten)

28/11/09

Irakasteko era aldatu behar da!




Egin diren hainbat ikerketek argi usten dute, teknologia berriak hezkuntzan sartzea onuragarria izan daitekeela. Ikerketa hauen arabera, honek ez du suposatzen sistema pedagogikoan izugarrizko aldaketa (nahiz eta aldaketa ugari egin behar diren), egin beharrekoa, gure irakasleak teknologia berrietan hezitzea dakar.
Teknologia berrien sarreraren onura ikusteko hainbat ikerketa egin dira, eta teknologia berriekin haurren kalifikazio hobeak lortzen dituztela ikusi da.

Baina teknologia berrien sarrerak eskoletan inpaktu bat izateko, irakasleek liburuetako temarioak emateari utzi beharko zion, honekin ez baita lortzen teknologia berri hauen sarrera, irakasteko internetek eta teknologia berriek orokorrean, dituzten baliabideak erabili beharko lirateke.

Beraz oraindik, lan ugari egin behar da eskoletan, irakasleak teknologia berrietan hezitzeaz aparte, beraien irakasteko metodologia ere aldatu behar da, zeren metodologia hauek aldatu ezean, teknologia berrien sarrerak dituen abantailak ez dira guztiz aprobetzatuko.


Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN

25/11/09

Ikasyz:ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin.

Ikastolen elkarteak proiektu berria jarri du martxan:ikasyz. Honen helburua, ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri ttiki bat eskeiniz, norberaren beharrei modu pertsonalizatuan erantzutea da.Norberaren erritmora egokitutako trebatze eta memorizazio ariketak modu erakargarrian burutzen dituzte haurrek.

Momentuz, Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxetan jarri da abian proiektua eta ondo ateraz gero, hamazazpi ikastola gehiagora zabaltzea da asmoa. Ingurunea, gaztelera, ingelesa, euskara eta matematika lantzen dituzte.Ordenagailuak galdera zuzenak egiten dizkie eta haurrek erantzun posibleen artean aukeratu egiten dute. Ikasgai bakoitzeko ordu erdi eskeintzen diote, astean bi ordu t´erdi denetara.



Proiektuak ordenagailuaren erabilpen puntuala burutzen du, sorkuntza adibidez ezin baita honen bidez landu. Aldiz, gramatika edo matematikako eragiketak lantzeko oso interesgarria da.


Oso metodo ona deritzogu haurrak asko motibatzen baitira eta gustoko lekuan aldaparik ez dagoenez, eduki eta kontzeptuak modu erakargarrian barneratzeko ere egokia da.

Telebistaren eragina haurrengan


Haur arrunt batek telebista ikusten pasatzen duen denbora, erlazio sozialak, familian, jolasa eta irakurketa bezalako beste aktibitate konstruktibagoei ukatzen die.


Gainera, telebistak desegokiak diren balore eta jokaera asko erakusten ditu eta haurrek ez dakite guztiz errealitatea eta fikzioaren artean bereizten; izan ere, egunero ehundaka iragarki emititzen dira telebistan ohitura eta balore kaltegarriak behin eta berriz erakutsiz.


Biolentzia, arraza eta sexu estereotipoak eta droga zein alkoholaren kontsumoa gauza normal edo onargarri bezala ikusten dute askotan haurrek, telebistak erakusten diena dudan jarri gabe.


Gure ustez, telebista emititzen diren iragarki , programak, seriak... eta haien edukiak kontrol gehiago behar dute. Gainera, programa mota ordutegiaren arabera hobeto antolatu beharko lirateke eta diruari baino jendearen ongi izateari begiratu beharko litzaioke.


24/11/09

Sare sozialak ikastetxetan


Gaur egun arte, eta orain ere bai, asko dira urtero bullynarekin zerikusia duten salaketak, burlak, kolpeak, imitazioa, diskriminazioa...


Baina gaur egun arma berri bat aurkitu dute erasotzaileek: internet eta konkretuki, hain moda dauden sare sozialak.


Izan ere, gazteen artean oso zabaldurik gaude sare sozial hauek eta erasotzaileek erasotzeko modu anonimo eta erraz bezala ikusten dute.

Gainera, biktimek ezin diote aurre egin aurrez aurre arazoari.


Gure ustez, arazoaren gakoetako bat sare sozial hauek askotan esklusiboki haurrek berak gestionatzen dituztela da, hortaz, gure proposamena, bai guraso, bai hezkuntza sistemaren aldetik, ikasleei argi ibiltzen eta ondo jokatzen irakastea da.

Honela, ikasleek haien bizitza sozialean dituzten erlazioak gainbegiratu ditzakete eta arazoak errezago detektatuko lirateke.


TEKNOLOGIA BERRIAK EZINDUEN ZERBITZURA

Goiko gorputz adarretan mugikortasun arazoak, musukulu distrofia edo zenbait asaldura neuromuskular, garun paralisia duten gaixoek, esate baterako, eskumuturraz eta besoez baliatzeko zailtasun handiak dauzkate, ondorioz, hainbat gailu erabiltzeko arazoa dute. Comporta proiektuan horrelako pertsonei baliabide gehiago emateko ari dira lanean. Helburu, komunikatzeko errazagoa izango zaien gailua eratzea dute. Horretarako PDAk hartu dituzte eredutzat.

Agenda pertsonal hauek, nire aburuz oso baliagarriak dira, komunikatzeko erraztasun handia eskaintzen baitute, gainera tamaina txiki batekoak direnez, alde batetik bestera eramateko erosoak dira.


Baina tamaina txiki eta berezi hau, besoetan urritasuna duten pertsonenei erabiltzea zaila egiten zaie, horregatik COMPORTA proiektuak egokitutako gailua sortu nahi du.

informazio gehiago nahi baduzu irakurri artikulu hau.

Amara Berri ikastetxea eta komunikabideak


Amara Berri ikastetxea Donostian kokatzen den eskola da. Bertan, beste ikastetxetan bezala, ikasgai arruntak irakasten dira: euskara, gaztelera, matematika, ingelera... Baina ikasgai guzti hauek helburu batera zuzenduta daude, ikasteaz gain, komunikabideekin erlazio zuzena daukate.
Edozein arlotan egindako lanak, komunikabideren batea eragina dute. Adibidez, euskara arloan egindako komiki bat, Amara Berri txikiweb-ean ager daiteke, edota Amara Berriko telebistan antzeztua izan daiteke. Amara Berri eskolak gauzak edota proiektu eta zereginak honako komunikabideetan aurkeztea eta haiekin lan egitea eskaintzen du: Amara Berri telebista, Amara Berri irratia, Amara Berri egunkaria eta txikiweb.


Gure ustez, Amara Berrik eskaintzen duena, ikasleentzat lagungarria izan daiteke. Izan ere, komunikabideetan aurkeztearena ikasleen interesa piztu dezakeela uste dugu. Ikasleek haien lanak aurkezteko aukera dute eta egindakoaz goza dezakete, adibidez idatzitako ipuin baten antzezpena telebistan eginez.


Guzti honetaz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez Amara Berri ikastetxeko webgunean hemen klik eginez:

23/11/09

Mugikorren erabilpena eskoletan


Espainako gobernua eskoletan eman behar diren elkarbizitza arauak batzen dituen borradore bat egin du, eta bertan, mugikorren erabilpena galarazten da ikasgeletan eta mugikorrarekin agresioak edo humilazioak grabatu edo zabaltzen dituzten ikasleek kanporatzea proposatzen du.


Mugikor batekin eskola batean egondako azken kasua Urrian izan zen, Suizar Eskolan guraso batek bideo bat erakutsi zuen non bere semeari gainontzeko ikasleen artean 21 kolpe ematera iristen diren.


Jarrera egokiaren kode berria irakasle eta zuzendariei autoritate gehiago ematen die eta edozein motako tresna elektronikoak debekatzen ditu klasean eta falta larri bezala ikusiko da biolentzia eta integritatearen aurkako ekintzetan erabiltzen bada.


Gainera falta arin bezala kontsideratuko da mugikorren erabilpena klasetan behin-behineko expultsioarekin edo zigor batekin zigortuz.

Santzio hauek berak aplikatuko dira instalazioak apurtzen edo disziplina falta larriak egiten dituzten ikasleek.


Honekin, biolentziaren biktimei laguntzea da helburua, erasotzailea eskolaz alda dadin eta ez erasotua.


Eskola 2.0


Gobernuaren plan-E jarraituz, hezkuntza-sailak Espainako eskola publiko guztietan informatizazio prozezu bat aurrera eramateko 2.0 proiektua sortu du.

Prozezu honek ikasketak XXI. mendera moldatzeko intentzioa dauka, ikasleen ezagupen eta herraminta ugari izan dezaten, haien kohesio soziala hezi digitala hautsiz garatzeko.


Honetarako, ikasgeletan arbel digitala jarriko dira, interneteri konexio inalambrikoarekin eta bosgarren mailako ikasle bakoitzari ordenagailu portatil bat utziko zaio etxea ere erabili dezan.


Era berean, irakasleek teknologia honetara moldatzeko ikastaroak dituzte eskuragarri, eta proiektu honek sektore informatiko eta editorialaren garapenerako garrantzia handia dauka, eta aldi berean teknologia berrien erabilpenean, Europa mailan, estatu garatuenetarikoen artean jartzea suposatzen da.


Proiektu hau LH.5 eta DBH.2 arteko ikasletan aplikatuko da, hau da, 10 eta 13 urteko arteko ikasletan. 2009/2010 kurtsoan, 400.000 ikasle eta 20.000 iraskaleri portatil bat utziko zaio, eta 14.400 ikasgelak digitalizatuko dira.


Beraz, eskola 2.0 proiektua 2009/2010 ikasturtean aplikatuko da 200 milii¡oi euroko aurrekontuarekin eta LH.5 ikaslekin hasiz, pixkanaka zabaltzen joango da.


Informazio gehiago eukitzeko: http://www.plane.gob.es/escuela-20/

22/11/09

Eskola 2.0 Euskal Herrian

Gaur egun, oso ezaguna den proiektua dugu eskola 2.0. Proiektu honi esker, 5. mailako ikasleek ordenagailu propio bat izango dute eskolan. Proiektu hau, Uruguay bezalako herrialde batean 2006.urtean aplikatutako proiektua izan zen, bertan 400.000 ordenagailu banatu zituzten, ikasle bakoitzarentzat bat. Proeiktu honek erreboluzio bat ekarri zuen herrialde horretan, zeren ordenagailuak emateko esfortsuaz aparte, Uruguayko azken herri txikienera ere iritsi behar ziren ordenagailu hauek, irakasleak preparatu behar ziren, etab.



Uruguayko eredu honekin, Euskal Herrian gainera datorkiguna ikus dezakegu. Nire ustez, haurrak ordenagailuak erabiltzen jakitea oso beharrezkoa da eta irakasteko baliabide bezala erabiltzea ideia zoragarria iruditzen zait, baina Euskal Herria proiektuari aurre egiteko gai da? maisu-maistra guztiak kapaz al dira ordenagailuen bidez klaseak emateko?
Otsailetik aurrera jarriko den proiektu hau, hanka motz dagoela uste dut, eta nahiz eta proiektuaren helburua ona izan (ordenagailuak irakasteko baliabide gisa erabiltzea), maisu-maistra guztiak proeiktu honi aurre egiteko gai ez direla uste dut, formakuntza bat behar dutela uste dut.

Beraz, proiektu honen emaitza positiboak dudatan jartzen ditut, irakasle guztiak otsailerako formatzea ezinezkoa ikusten baitut. Hala ere, etorkizunean irakasle hauek formatzen direnean, emaitzak positiboak izango direla uste dut.


Uruguayko ereduari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN

Bloga eskolan erabilgarria!!


Blogen "munduak" azken urteotan hazkunde handia izan du, gaur egun 80 milioi blog aurki ditzkegu. Blogari esker, interneteko erabiltzaileen artean komunikazio bide berria zabaldu da, informazioa eta ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko filosofia berria eta irakaskuntzan ikas prozesuetan eragiteko aukera berria da.
Irakaskuntzan blog hauek erabiltzeko arrazoiak ugariak dira: erabilerreza dela, multimedia direla, ikasleen partaidetza bultzatzen dela ( metodologia eraikitzailearen barnean tresna eraginkorrak dira), ikasleen konpetentziak lortzeko oso baliagarria eta blogeko aplikazio guztiak doakoak direlako.

Arrazoi horietaz gain, eskolen helburua haurrak gizarteratzea ( sozializatzea) dela jakinda eta blogak gizartean daukan indarra ikusita, lehen aipatutako datua besterik ez dugu begiratu behar ( 80 milioi blog aurki daitezke), bloga eskolan erabili beharko litzateken baliabidea da.
Honetaz gain, eta lehen aipatu bezala, ikasleen partaidetza bultza daiteke baliabide hau erabilita, haurrak blog horiek beteko baitituzte, beraien lana gainera, interneten publikatuta ikusteak motibazio puntu bat emango die, horrela irakasleak lortu nahi dituen helburuak gogo handiagoarekin hartuko dituzte haurrek.

Honegaitik guztiagatik, bloga irakaskuntzan gehiago erabili beharko zen baliabidea dugu. Beraz, hemendik aurrera, erabil ditzagun blogak eskolan!!!


Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN

20/11/09

Tuentirik ez eskola publikoan


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eskola publiekotan Tuenti sare sozialaren erabilera debekatu du haur eta gazteek sare honetan denbora galtzen dutela argudiatuz.
11 eta 20 urte bitarteko gazteen sare sozial arrakastatsuena da Tuenti gazteen %92.6ak erabiltzen duelarik. Gazte hauen %49a egunero sartzen da sare soazial honetan eta %80a berriz astean 2, 3 edo gehiagotan. Zertarako? Lagunekin kontaktuan egoteko, aisialdi denbora antolatzeko eta erlazio berriak bilatzeko gehienbat.

Hezkuntza Sailak interneteko sare sozial batean sartzea debekatzeak asko dio gaur egun sare sozial eta teknologia berriek gure gazteengan dituzten eragin eta garrantziaren inguruan. Eta debekuak negatiboa den zerbait dakar beti berarekin, sare sozialek eta teknologia berriek ere badutena. Gure ustez argi dago, teknologia berriez (internet, sare sozialak, bideojokoak, sakeleko telefonoak...)inguruatuta bizi gara, eurek zehazten dituzte hein handi batean gure gizarte-jarrerak eta beraz erabiltzen ikasi behar ditugu, gure eskoletan, etxeetan, gurasoekin...integratuz baina betiere tamainan eta egokitasunez erabiliz.

Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara.

Bideojokoak eskolan


Dedo multimedia enpresak 3800 bideojoko banatu zituen Debarroko eskola eta ikastoletan, DBH eta batxilergoko ikasleen artean. Bideojokoaren izenburua "Debaren deia" da eta eskualdea ezagutzeko aukera aproposa eskaintzen du.
Debemen eta Deba Garaia landa garapenerako elkarteek bultzatu eta koordinatutako lana izan zen eta Dedo Multimedia enpresa donostiarrak egin zuen. Bideojoko arina, dibertigarria eta erabat didaktikoa izanik, Debagoiena zein Debabarrenako auzo, mendi eta herriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Debako hondartzatik Deba ibaia jaiotzen den ingurura arte bidaia interesgarria proposatuz bidean zenbait galdera erantzun behar dituzten jokalariek.

Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Berri honekin ondorengoa ikusi dezakegu: bideojokoek aisialdirako ez ezik, hezkuntza edukiak lantzeko ere balio dute. Honela, edukiak haurrentzat askoz ere erakargarriagoak eginez, klasean landu daitezkeen eduki berdinak landu ditzake ikasleak etxean era naturalago (edo beretzat behintzat, ohikoagoa den, bideojokoaren bidez)batean. Honetaz gain, bideojokoak planteatutako galderen erantzunak bilatze prozesua azkoz ere emangarriagoa da ikaslearentzat, prozesua berak bakarrik egingo baitu eta lortutako erantzunak gehiago eta errazago gogoratuko baititu.
Gaur egun, hala ere, merkatuan dauden bideojoko gehienak ez dira didakatikoak. Biolentzia, sexua, matxismoa, hilketak..bezalako jarrerak bultzatzen dituzte askok ia konturatu gabe eta haurrengan duten eragin itzelari jaramonik egin gabe. Gure ustez guzti hori kontrolatu beharko litzateke eta bideojokoen teknologia haur edo gazteari bere etorkizunerako erabilgarria izango zaion zerbaitetan erabili.

IKASYS, Elgoibarko Ikastolan

Ikastolen Elkarteak IKASYS programaren bitartez Teknologia berriak sartu ditu Elkartearen barnean dauden zenbait eskoletan.


Zer da Ikasys? Aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko sistema berritzailea da.
Norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak, aplikazio
informatikoak eta estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da.
Zertarako balioa du?
1.Trebatzeko: Kalkulua, ortografia, problemen ebazpena…
2.Memorizatzeko: gertaera historikoak, geografia, hizkuntzalexikoa, formulazioa
3.Nork berea egiteko: Era auntonomo eta indibildualean

Honenbestez, Ikastolen Elkarteak ere Teknologia Berriak euren Ikastoletan aplikatzeko martxan jarritako proiektua abian dela ikusi dugu. Ikasys programaren bidez ikasleen motibazioa asko handitzen da lehen liburu eta fitxen bidez egiten zen lana egiterako orduan eta ikasle bakoitzak bere erritmoa jarraitu dezake. Programak momentuan bertan ematen du ikasleak bere burua ebaluatzeko aukera, eta honek irakasleari arazo edo galderak dituzten ikasleekin denbora gehiagoan aritzeko aukera ematen die. Gure ustez horrelako proiektuak aurrera eramatea oso garrantzitsua da, irakasleak ondo prestatuz ikasleek asko aurreratu baitezakete. Irakaslearen papera aldatzen ari da eta klaseko ardatz izatetik, laguntzaile izatera pasatzen ari gara, baina guzti honek ikasleari autonomia handiagoa ematen dionez aurrerapausua itzela dela iruditzen zaigu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Haur Hezkuntzako hezitzaileen sare mundiala jaio da


Gaur egungo gizartean teknologia berriek duten garrantziaz eta ematen dizkiguten aukera ugariez baliaturik, Haur Hezkuntzako profesionalen lehen sare soziala eratu da.
Sare hau profesional ezberdinen elkargunea izango da non esperientzia ezberdinen elkartrukea bultzatuko den. Sarea Haur Hezkuntzako Elkarte Mundialak zuzenduko du (Asociacion Mundial de Educadores Infantiles, AMEI-WAECE).
Sarearen lema nagusia "asko gara txikienen hezkuntzan lan egiten dugunak eta bada elkar ezagutzeko garaia" da. Honenbestez, irakasle bakoitzak bere datu, esperientzia, bideo...biltzen dituen orri pertsonal bat sortzen du eta ondoren sare sozialera igo gainontzeko irakasleek ikus eta eurekin konpartitu dezaten.

Herramienta berri honen alde positiboak anitzak dira gure ustetan, bai norberaren lana beste profesional batzuek ebaluatu dezaten (ondoren hau hobetzeko) eta alderantziz, besteen lanak ebaluatu eta haietaz ikasteko. Internetek eta blog eta sare sozialek bezalako tresnek, lehen oso zaila izango litzatekeen elkarlan eta bateratzea erraztasunez egitea ahalbideratzen digute baina oraindik ere egite hori NOLA egin behar dugun ez dugu jakiten askotan. Ditugun tresnak ahalik eta modurik hoberenean erabiltzen ikastea eta hauei duten probetxu guztia ateratzen jakitea falta zaigu gizartearen zati handi bati.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen. eta hemen.

18/11/09

Ciberbullying-a, teknologi berriekin egindako mehatxuak

Teknologia berriak aurrerapen gisa ulertu dira azken urteotan, baina eskaintzen dituen onura horiekin batera alderdi txarrak edo negatiboak ere baditu. Horien artean ezagunenetariko bat ciberbullyinga da (ikusi bideoa).



Bullying estrategia berri bat bilakatu da azken urteotan, teknologia berrien bitartez egindakoa. Paradoxikoa bada ere, teknologia berriak konplexuak direnez helduak hobeto konpondu behar direla suposatzen baita, egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira. Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak... Ohiko bullying bideak jarraitzen badira ere, gero eta gehiago agertzen dira kasu hauek.

Mobila da gehien erabiltzen dena, haur gehienen eskuetan baitago eta aukera ezberdinak eskaintzen dituelako. Elementu honekin bideoak, argazkiak, zein mezuak bidaltzeko aukera daukate, eta noski, ez dute aukera hori galtzen. Askotan grabatu izan dira bideoak non ikasle bat jotzen duten; baina kontua ez da bertan geratzen, interneten eskegitzen dute bideo hori maiz, biktima gehiago minduz. Gainera, mugikor batek bideoa mugikor batetik bestera pasatzeko aukera ematen du, eta segundo gutxitan klaseko ikasle guztiek eskura dezakete bideoa.

Posta elektronikoa eta sare sozialak beste bullying baliabideak dira. Erabiliak dira hauek ere, eta sarean egiten da eraso mota hau. Postaren bidez biktimari mezu mehatxugarriak egiten zaizkio, oso zaila baita bidalitako mezuaren autorea nor den ezagutzea. Sare sozialak ere erabiliak dira, gero eta gehiagotan. Tuenti, facebook edo fotolog bezalako helbideetan edonoren argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea. Sarritan, helbide elektroniko horietan testak egiteko aukera dago, esaterako: ea nor den klaseko pertsonarik itsusiena, gehien gorrotatzen dutena..

Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerragora egingo duela. Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar da.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen

17/11/09

Haurrak eta teknlogi berriak


Haurtzaroa bizitzako etapa garrantzitsuena da, bizitzan zehar erabiliko ditugun trebeziak (hitz egin, ibili, harremanak sortu eta bakoitzaren indibidualitatearen kontzientzia hartu) garatzen baiditugu eta etorkizunean izango garen pertsona definitzen hasten delako.

Gaur egun teknologia berriak etorkizun laboralerako eta proiekzio profezionalerako ezinbestekoak dira, duela 100 urte ordutegi eskolarrak industria lan egiteko zuen adina garrantzia.

Hori dela eta, interneten informazio jasa izugarria dago eta honek gaztetan arazo larriak sortzen ditu. Gure gurasoak ez bezala, informazio askoren artean egiazkoak edo hoberena dena aukeratzen ikasi behar dute gaur egungo ikasleek.

Irakasleak eta gurasoak nahiz eta pixka bat ezagutu, ez dute internet gazteen heziketarako erabiltzen, bertan dagoen informazio ugaria alde batera utziz.

Beraz, gaur egun, helduen eta gazteen arteko aldea, teknologi berriari dagokionez, oso handia da eta helduek ez dute ulertzen gazteak hasten ari diren ingurua.

Hortaz, gizartearen eta hezkuntza sistemaren eskaria pertsona helduen digitalizazioa ahalbidatzeko errekurtsoak eta azpiegitura sortzea garrantzitsua litzateke.

Gai honi buruz gehiago jakiteko hemen klikatu: http://www.infosertec.com.ar/blog/?p=5399

Bideojokoak ere hezitzaileak dira

Jolasa ume baten garapenean oso elementu garrantzitsua da. Urteetan zehar jolasteko metodoak edo ohiturak aldatuz joan dira, teknologiak aurrera egin duten heinean, eta horrela, kaleko jolasak murrizten doaz, bideojokoen erabilpena handitzen den bitartean. Jolas tradizionalak beraz desagertzen doaz gure gizartean, aldiz, egungo gazteek, bideojokoak nahiago dituzte. Jolas hauekin beti izan dira arazoak, batzuen esanetan ez baitira batere baliagarriak. Gainera haien kontrako beste argudio bat ere badago, etxean ordu dezente pasatzen dituztela pantailaren aurrean. Hala ere, beste batzuen esanetan jolas hauek erabat hezigarriak dira, betiere erabilpen apropos bat ematen bazaie: adin bakoitzari dagokion bideojokoa egokitzea, edo hauetan jolasten aritzeko denbora gehiegizkoa ez izatea, hau da, denbora kontrolatzea.

Bideojokoen artean genero ugari topa ditzakegu, adin bakoitzean interesgarriak izan daitezkeenak. Hona hemen genero ezberdin horiek: simulaziozkoak, akziozkoak, estrategikoak eta kirolezkoak. Bakoitza jokalarian eragin desberdinak izango ditu, gaitasun ezberdinak lantzen direlako, batzuetan abilezia, bestetan azkartasuna, pentsatzeko gaitasuna...


Hala ere, aurretik esan dugun moduan generoa kontrolatu behar da, joko bakoitzaren azalean jolas hori bideratutako adinari erreparatzen dio eta askotan haien adina baino handiagoko jokoak hautatzen dituzte. Horrek ondorio negatibo handiak ekar dezake, batez ere jolas askotan dagoen maila agresiboagatik. Batzuetan ere sexismoa eta arrazismoa agertzen da jolasetan. Hori ekiditeko gurasoen papera oso garrantzitsua da, euren semeen jolasak kontrolatu behar baitituzte, baita horien aurrean ematen duten denbora ere.

Bistan da jolas hauek erabiltzea ondorio onak eta txarrak izan dezakeela, baina beti bezala kontrolean eta erabilpen egokian datza jolas hauekin ikastea eta gozatzea.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen:

Ikastetxeetan wifi loturak kentzeko eskatu dute, haurren osasuna zaintzeko



























Bilkoko Auzo Elkarteen Federazioak egin duen eskaerak honako hauxe dio; “Mundu guztiak Ikastetxeetan Internet izan dezala, baina kable bidez”.
Haurraren hazkunde osasuntsua jokoan dagoela diote, wifi uhinak oso arriskutsuak baitira gizakiongan, eta gehien bat adinekoengan, haurrengan eta haurdunengan eragiten du. Honexegatik, EH-ko kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformak lehenengo ikastetxeetatik wifia kentzeko proposamena egin du (haurrak, haurdunak, adinekoak…daudelako).
Honekin aipatu nahi da, Auzo Elkarteen Federazioko kideak ez daudela teknologia berri honen aurka, baizik eta osasunaren alde daudela, hots, Espainiako Gobernuak dioenaren guztiz aurkakoa, hain zuzen ere honek teknologia berriak sustatzea baita nahi duen bakarra, atzetik dauden arriskuak alde batera utziz. Ulertezina da, Espainiako Gobernua baita lehenengo lekuan osasunak duen garrantzia azpimarratu nahi duena…
Duela urte dexente irratia eta telebista ikastetxeetan ezarri ziren eta horiek kable bidezkoak izan arren, ez dira batere atseginak osasunarentzat. Gaur ordea,goian aipatu bezala, kableez gain uhinak ezarri nahi dituzte eta etorkizunean, zer ote?

Gu ere BIlboko Auzo Elkarteak dioenarekin bat gaude, lehena osasuna baita eta oso garrantzitsua, gure bizia jokoan jartzen ahal duelako. Beraz, wifia eskolan jartzearen kontra gaude, kable bidezkoak nahi dituzten guztiak jar ditzatela, baina uhinak dituzten gauzarik ez.

Informazio gehiago

ELMER PROIEKTUA


Elmer priektua, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Miramongo museoaren artean sortutako proiektua da.
Helburuak hainbat dira, baina nagusiena honako hau da; eskolaren eta museoaren arteko erlazioa bultzatzea, hots, ikasleek bai eskolaren bide zeta baita proiektuaren bidez ere errazago ikas dezaten, bi informazio iturri aberats edukiz.

Goian aipatu legez, eskolak momentuan diharduen gaiari buruzko informazio ahalik eta zabalena eskaintzen dio ikasleei, eta aldi berean, museoak ere gai horri buruzko informazio gehiago eskaintzen die. Adibidez, zientzia izango da landuko den gaia eta hasiera batean ikasleek eskolan zientziari buruzko informazioa lortu beharko dute, hainbat pauso emanez, ondoren museora joan ahal izateko: museorako irteera prestatuko da, gaiaren aurretiko ezagutza minimo bat izan dezaten eta ondoren, museora joanen dira. Behin han daudela, ikasleak dakitena eta museoan ikusten dutenarekin informazio zabalagoa lortuko dute, bai gairen inguruan nahiz eta teknologi berrien inguruan ere.

Beraz, hainbat gauza ikasiko dituzte ikasleek, baina horien artean garrantzitsuena, eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomenoak ezagutzen joaten direla, eta guzti hau teknologia berrien bidez, horrela haurraren motibazioa are handiagoa izango delako.

Laburbilduz, gure ustez Elmer proiektu hau zoragarria da, guztia teoriaren bidez ikasteak aspertzen baitu, eta praktika ikasteko bide egokiena dela iruditzen zaigu (aberatsagoa, motibagarriagoa). Hemen bi gauzak ditugu, “teoria (eskola)-praktika(museoa)”, ezinhobea.

Informazio gehiago

16/11/09

Mapa Kontzeptualak: Mindomo

Mapa kontzeptualak ikasteko metodo bat da. Ideien erlazio zuzenen bitartez, kontzeptuak erlazionatzen dira. Ezaugarririk nabarmenena begietara duen eragin zuzena da, izan ere, begirada txiki bat botaz gero, oinarrizko ideiak beregana ditzakegu.


Mapa kontzeptualak aintzinako teknika da baina hauek sortzeko teknologia berriak ere sortu dira. Hasieran eskuz eta paperean egiteko baino ez zegoen aukera. Gaur egun ordenagailu programek ere mapa kontzeptualak egiteko aukera ematen dute. Hauen artean "Mindomo" aurkitzen da. Mindomoren bitartez eta modu errazean mapa kontzeptualak egin daitezke.

Hona hemen Mindomo nola erabiltzen den ikusteko bideo bat:




Mapa kontzeptuala ikasteko metodoa den bezala, irakasteko metodoa ere bada eta pixkanaka beste edozein arlotan ere erabiltzen doa: hitzaldi bat ematerakoan adibidez.

Mapa kontzeptualei buruz gehiago jakin nahi baduzu
klikatu hemen

Bestalde badaude beste programa batzuk, Mindomoz gain, mapa kontzeptualak egiteko direnak.
Adibidez Cmaps Tools, hona hemen hori erabiltzeko azalpen bideo bat
klikatu hemen

Ordenagailuak etorkizuneko hezkuntzaren alternatiba


Sei aste pasa dira liburu digitalak ordenagailu portatiletatik hartzen hasi direla Kataluiniako DBH 1. mailako 70 zentroetan eta eskolako errutina inguruko lehenengo efektuak ikusten hasi dira. Efektu hauen artean azpimarratu daitezkeenak ikasleen motibazio handiagoa eta honekin batera etorri den klaseetako diziplina hobekuntza nabaria, normalean gatazkak sortzeko joera zuen etapa batean. Aldi berean, irakasleek ikusten ari dira baita ere azterketak prestatzearen lan gogorraren ondoren, azterketak zuzentzea bezalako lan astunaz ahaztu egiten direla, lan hau makinek egiten baitute, normalean jasaten duten presioa gutxitzera eramaten duena.



Zailtasunak egon harren eta errealitatea plurala dela kontutan hartuta, kontsultatutako zentroetako irakasleen gehiengoak uste du tresna pedagogiko esperantzagarri baten aurrean gaudela. Hasieran eszeptiko agertzen ziren asko ere honen alde jotzen hasi dira.

Informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.


Azaldutako informazioa garrantzitsua iruditzen zait hezkuntzan onurak ekartzen dituelako, eta gainera beharrezkoak bihurtzen ari diren teknologia berriak barne hartzen dituelako. Gainera, aipatzen denez, gelako diziplina mantentzen laguntzen du, eta gaur egungo hezkuntzaren egoera kontutan hartuta hau aurrerapauso izugarria izango litzateke. Eta aurrekoa gutxi balitz, irakasleen lana ere errazten du.

Baina nire uste apalean, bi alderdi kolokan geratzen direla iruditzen zait. Batetik, ez du aipatzen zein motatako ikastetxeetan garatu den azaldutako ekimena. Eta hau ez da berdina izango mota bateko edo besteko ikasleak badaude. Normalean dirua eskatzen duten iniziatibak klase sozial ertain-altuko ikastetxeetan burutzen dira, beraz, horrela izan bada ez du ziurtatzen gainontzekto ikastetxeetan eragin berdina izango duenik. Eta bestetik, berrian aipatzen da sei aste daramatela teknika berri hau erabiltzen. Hortaz, gertatu ahal da hobekuntza erabilpenaren berritasunagatik izatea baita ere. Beraz, denbora gehiago itxoin beharko dugu iniziatiba honek hasieran ekarri dituen onurak guztiz errealak direla esateko.

Haurrak eta bideojokoak.


Gaur egun oso haur gutxi egongo dira gure gizartean inolako bideojokorik ez dutenak etxean. Sarritan entzun ditugu kritikak hauen inguruan baina ba al dute arrazoia kritika horiek?

Egindako ikerketa batzuen arabera, bideojokoek hobekuntza batzuk eragin ditzakete pertsonengan, hala nola, eragin psiko-soziala izan dezakete, sozializazio errazten dute... Orainarte gutariko askok ez genuen pentsatuko horrelako zerbait posible izango zenik eta oraindik ere izango da zalantzan jarriko duenik. Izan ere, aspaldian modan jarri dira Wii eta nintendo DS bezalako bideojokoak, modu dibertigarri batean “kirola” egin dezaketelako edo garunarentzat komenigarriak izan daitezkelako.

Nire ustez ordea, bideojokoak orokorrean funtzio hezitzaile oso eskasa dute, ezer ez dutela ez esatearren. Denborapasa bezala erabiltzea ez zait gaizki iruditzen baina neurrian. Neurritik atera ezkero, kalte handiak egin ditzake nire aburuz. Haur asko gelditzen dira etxean kalera atera beharrean bideojokoetan jolasten, etxean daudenean etxeko lanak egiteko denbora izugarri kentzen diete eta pentsatzen jarrita beste eragin kaltegarri gehiago atera genitzazke.

Hitz hauekin ez dut esan nahi bideojokoen kontra nagoenik, baina bai hauei ematen zaien erabilera ez dela egokia. Saiatu gaitezen neurria jartzen, gauza gehienek neurrian egin ezkero beraien alde ona izaten baitute.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

15/11/09

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO KALIFIKAZIOAK INTERNETEN

Ikasleen notak direla eta, orain arte ohikoena gurasoei paperean iristea izan da, hau da, tutoreak umea edo gazteari txostena eman, eta honek gurasoei helarazten zien. Baina urte gutxi batzuetan hori aldatzen joan da, eta egun, gurasoak internet bidez zuzenean ikus ditzakete seme-alaben emaitzak. Emaitzez gain, guraso-tutore harremana internet bidez emango da, eta guzti-guztia azalduko da sarean.
Gurasoek zuzenean emaitzak jasota, argi dago, sor zitezkeen mesfidantzak desagerrarazi dituela, orain gurasoek badakite emaitza hori benetakoa dela eta hori positibotzat hartu behar dugu. Bestalde, seme-alabek notak gurasoei zuzenean eman behar ez izateak, lehenengoengan lasaitasuna ekar dezake, eta beraz, emaitza txarra izanez gero, gurasoek ikusiko badute ere, seme-alabek ez dute “entregatzeko” une hori jasan beharrik.
Hau guztia positiboa da? Ba bueno, gurasoek baiezkoa esango dute ziuraski, eta horregatik, gehiengoak notak internet bidez ikustera animatuko dira. Baina hainbesteko kontrola ona al da? Seme-alabek ezingo dute hutsegiterik egin gurasoek jakin gabe, berandu helduz gero ere hor azalduko da... hutsegite txikiena ere hor idatzita azalduko da. Eta zer? Guraso horiek ez al dute inoiz hutsegiterik izan ala? Gainera, “seme-alaba-guraso” harremana hoztuko da, ez baita berdina zerbait aurpegira esan behar izatea edo beste iturri batetik ezagutu eta gero horren inguruan hitz egitea.
Aipatzekoa, EAEn, horretarako erabilitakoaena Inika sistema dela.

12/11/09

Internet eta teknologia berriak Gaztelekun guztiontzako eskuragarri

Teknologia berrietara eta internetera hurbiltzeko zailtasun gehien dituen biztaleriarentzako asteburu oso bateko ekimena da. Zarautzeko Gaztelekuak espazio ezberdinak izango ditu erabilgarri, interneten eta teknologia berrien erabilera sustatzeko. Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
Argi dago teknologia berrien arloan daramagun erritmoa ikusita halako ekimenak bultzatu behar direla, batez ere, biztanleriaren zati handi, oso handi batek oraindikan oso urruti dagoelako mundu horretatik. Are gehiago, gaur egun edozein gailu elektroniko erabiltzeko beharrezkoa da teknologia berrietan pixka bat gaurkotuta egotea eta zentzu horretan gure zaharrek arazoak dituztela eta izango dituztela argi dago. Izan ere, administrazioa os lanpetuta dago teknologia berriak eskuragarri jartzeaz eta gizartean barneratzeaz eta ahazten ari dira hauek erabiltzeko honen moduko ekimen askoz ere gehiago eta epe luzeagaokoak egin behar direla.

Lehen Hezkuntzako 5.mailan ordenagailu eramangarriak!


Lehen Hezkuntzako 5.mailako haur guztiek ordenagailu eramangarriak jasoko dituzte otsailetik aurrera.
Hezkuntzak 12.6 miloi euroko ibertsioa egingo du ordenagailuok lortu eta multimediako materiala betiko testu liburuekin batera erabiltzeko.

539 eskola publiko eta 401 eskola kontzertatuk jasoko dituzte internetera sarbidea izango duten ordenagailu hauek, guztira 18.159 izanez. Ordenagailuek software librea izango dute Hezkuntza departamentuak software mota hau bultzatzeko helburua izanez.

Guzti honek teknologia berrien iraultza gainean dugula ikustarazten digu. Gure bizitzan teknologia berriak sartzen joan gara pixkanaka (ordenagailua, sakeleko telefonoa, interneta, messengerra, blogak, facebooka, tuentia...)eta azkenik hauek ere hezkuntzara sartzear daude Eskola guztia aldatuz. Aldaketa hau beharrezkoa da gure iritziz, ez soilik edukietan, irakasteko eran baizik. Hala ere galdera bat datorkigu burura: izango al gara irakasleok ikasleei benetan etorkizuneko gizarte batean aurrera egiteko beharrezkoak izango dituzten gaitasunak helarazteko gai? Gure ustez gaitasun hauek zeintzuk diren jakitean datza guztiaren zailtasunak, gizarteak eta honen erlazionatzeko, lan egiteko, maitatzeko eta bizitzeko, finean, erak aldatuz baitoaz oso azkar, ia konturatu gabe.
Eskoletan teknologia berriak edukitzea (pantaila zein ordenagailuak) ezinbestekoa da etorkizunak planteatzen digun erronka hau aurrera eraman ahal izateko, baina oraindik eta garrantzitsuagoa da, gure ustez, irakasleen prestakuntza eta eduki zein hezkuntza programak egokitasunez aurrera eramateko konpetentziak zehaztea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

11/11/09

Maisuek Facebook moduko sare bat erabiliko dute ikasleekin.



Generalitateak eta Ikerkuntzarako Kataluniar Fundazioak elkarlankidetzan ari dira lau ertzetako proiektu batean. Lehenengoa, Facebook moduko sare baten erabilpena izango da, geletatik kanpo ikasle eta maisuen arteko komunikazioa sustatzeko. Bigarrena, biblioteka, bideoteka eta fonoteka birtual bat erabiltzean datza material digitala eskoletan erabili ahal izateko. Hauxe erosteko mugikorretako txartelaren antzeko bat erabiliko da. Hirugarrena, internet bitarteko ikaskuntzarako plataforma bat litzateke non ikasleak lanak egin eta maisuak zuzentzeko aukera izango zukeen. Bukatzeko, ikaslea bideratzeko edukiak hautatzeko sistema bat sortzean datza. Honetaz guztiaz gain, akordio honek 230.000 ikasleek ordenagailu mugikor propioa izateko aukera bultzatuko du. Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Ideia ez dago gaizki baina hezkuntza sistema une honetan hainbesteko aurrerapenei aurre egiteko prest ez dagoela uste dugu. Baliabideak eta aukerak ematea ongi dago, baina lehenik eta behin hauek ikasleek erabil ditzaten maisuek ere erabiltzen ikasi beharko dute. Izan ere, irakaslegoa zahartua dago eta era berean horrenbesteko teknologia berriak erabiltzeko ez daude prest, hau da, ez dute bere unean behar bezalako prestakuntzarik jaso. Beraz, nola erabiliko dituzte ikasleekin eurek ere ez badakite? Bestalde, ez genuke ahaztu behar teknologia berriak barneratzea erraza dela, baina hauek sartuta pedagogia guztiz aldatzen da eta horrek moldakuntza prozesu luze bat eskatzen duela. Ideia ona iruditzen zaigu, baina azkarregi berriztu nahi garela iruditzen zaigu.

Ikastetxeetan wifi loturak kentzeko eskatu dute, haurren osasuna zaintzeko


Eskaera Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Taldeek egin dute eta EILAS, ELA, ESK eta LAB sindikatuak eskaera honen alde agertu dira. Talde hauen ustez, internet eskoletan egon behar du, baina interneten lotura kablearen bidez izan behar du.
Talde haune kezka nagusia, ikasleen osasuna da. Haien ustez: "haurren hazkunde osasuntsua dago jokoan" eta prebentzioa garrantzitsuena izanda, ez dute beharrezkoa ikusten wifiaren erabilpena.
Europako parlamentuko ia talde guztiak eskaria onartu eta gero, eskaera luzatu diote Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Eskatzen duten prebentzio irizpidea ezartzen hasteko, ikastetxeetatik hasiko dute euren kanpaina, wifi uhinek adinekoei, haurrei eta haurdunei eragiten diela, gehienbat, azpimarratuz.
Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Taldeentzat gizarteari abisatu behar diote Espainiako Gobernua egiten ari den kanpaina osasunaren kontra doalako. Ez daude teknologia horren kontra, baizik eta osasunaren alde, kontrolik gabe wifi uhinen erbailpenaren eta hedapenaren aurka daude, hain zuzen.


Nire ustez, wifi uhinak kolokan jartzen baldin baditugu, gure inguruan dagoen teknologia ia guztiari uko egin beharko genion.
Argi dago, uhinak ez direla onak osasunerako, baina, ez dut uste kalte handirik suposatzen duten.
Ziur nago, wifi uhineko taldeen aurkako kide askok wifia erabiltzen dutela, tresna praktikoa delako, hain zuzen.
Gainera, osasun kalteak eragiten duela ez dago sekula ere frogatuta, horregatik, wifiaren aurkako kanpaina hau ez dut ulertzen.
Laburbilduz, oso pragmatikoa den tresna hau, jende guztien esku dago eta leku askotan doan gainera, ez diot ald enegatiborik ikusten.

Danimarkar ikasleak internet bitartez ebaluatuak izango dira


Jadanik Danimarkar estatuko 14 ikastetxetako ikasleak euren azterketak egiteko orduan sarean sartzeko aukera daukate. Frogatzeko epean dagoen proiektu hau teknologia berrien erabilpena uztartu nahi du. Gainera, danimarkar gobernuak esan duenez 2011. urterako ikastetxe guztietara zabalduta egon dadin nahi du. Alor guztietatik iritzi positiboak entzun dira, baina horiek ezagutzeko klikatu hemen.


Argi dago bizi garen garaian proiektu hau teknologia berriekiko beste aurrera pausu bat dela. Hala eta guztiz ere, internet azterketa baten bitartean erabiltzeko aukera ematea arriskutsua ere izan daiteke, besteak beste sarean edozein gaiaren inguruko informazio iturri asko eta oso onak daudelako eta ikaslea hauek erabiltzeko orduan habilezi bereziak baditu onura handiak lortu ditzake. Gainera, ez da argi gelditzen zer eskaini dezakeen internet erabiltzeko aukera azterketa baten bitartean, zertarako edo zein helbururekin proposatzen den proiektu hau teknologia berriak sustatzeaz gain. Proiektu ona eta ideia ona baina ikusten dugunez galdera gehiegi airean gelditzen dira.

Danimarkako ikasleek, internet erabili ahal izango dute 2011. urtetik aurrera

ordenador612428082001809862781
Horrela erabaki du Danimarkako gobernuak, 2011.etik aurrera Danimarkako ikasleek azterketak egiterako orduan internet erabili ahal izango dute. Data heldu arte, 14 ikastetxetan sistema berri hau frogatuko dute. Dena den, azterketak egiterakoan txateatxea eta emailak jasotzea edo bidaltzea debekaturik egongo da.
Bertel Haarder, Danimarkako Hezkuntza ministroak, hurrengo urteetan beste hainbat herrialde sistema bera imitatuko dutela dio.
Danimarka aspaldian hasi ziren teknologia berriak hezkuntzan aplikatzen, izan ere, bertan azterketa idatziak ordenagaiuluz egiten ziren lege berri hau aurkeztu aurretik.

Niri behintzat, askoz ere erabilgarriagoa iruditzen zait teknologia berriak informazio iturri bezala erabiltzen jakitea, hainbat eta hainbat alferrikako datu buruz ikastea baino. Ideia bikaina iruditzen zait ikasgai batzuetarako. Baina gaiaren arabera aplikatu beharreko aukera izan behar du. Ea aplikatzen denean, lege berri honen ondorioa zein den jakiterik daukagun. Ondorio positiboak ematen baldin baditu, izango al da hau, hezkuntzaren aldaketaren hasiera?

Informazio gehiago: BBC News

Erabil dezagun telebista heziketan!


Telebistak haurrengan eragin handia daukan ikus-entzunezko objetua dugu. Haurrek telebista aurrean pasatzen duten denboragatik, gurasoak eta irakasleak baino pisu handiagoa izan dezake haur horien hezkuntzan, balioak eta edukiak era arin batean heltzen baitzaizkie, irudien eragina, hitzen eragina baino handiagoa da eta.


Telebistak daukan garrantzia eta balioak eta edukiak trasmititzeko daukan eragina ikusita, telebista, balio eta eduki horiek era egoki batean trasmititzeko erabil daiteken baliabidea dugu. Gurasoek eta irakasleak baliabide hau gehiago erabili beharko lukete, haurren arreta telebistari, gurasoei eta irakasleei jartzen zaien arreta baino handiagoa baita.

Beraz, telebista heziketarako baliabide bezala erabili beharko genuke, baina, programazio egokiak erabiliz, telebistan dauden programak guztiak ez baitira oso hezitzaileak. Programazio egoki hauen hautapena, gurasoen eta irakasleen lana da, hezitzaileak diren, eta gure gizartea benetan ezagutzeko baliogarriak izan daitezkeenak aukeratu beharko dira.

Informazio gehiago, hemen daukazue

10/11/09

TEKLATUAK ESKOLAN



Nafarroako 10 eskola publikoetan eta 9 kontzertatuetan hasi dira ordenagailu portatilekin lana egiten. 5. eta 6. kurtsokoei eskeini diete aukera eta haurren aldetik motibazio handia lortu da. Beraz, haurrak entretenitzen dira eta modu tradizionalean baino hobe hezitzen dira.
Iazko otsailan aurkeztu zen proiektua baina lehendik ere hasitak ziren irakasleak ordenagailuekin hainbat ekintza egiten, esate baterako ingleseko glasean power pointa rehabilita zeukaten, artukuluan ordenagailuz idatzita zeukaten, eta irrati bat egin nahi izan zuten euskararen erabilera bultzatzeko.
Hala ere, proiektu hau nahiko berria denez material gutxi dago eta gutxiago euskaraz eta beraz orain bultzatzen hasi direnen kontu geratzen da baliabide berriak sortzea. Horrela zailago suertatzen da teknología berriak sartzeko bidea. Baina, proiektu berri honetan murgildu diren irakasleak gustora daude eta aurrera egingo dute ikaslek adierazten duten ilusioak bultzatuta.

Nafarroak egunkarian aurkitu daiteke artikulu hau zabalago azalduta.

Haurrek teknologia berriak nahiago

Azken datuek dioten arabera egungo haurrek telebista gutxiago ikusten dute. Baina zertan erabiltzen dute denbora hori? Argi dago, ordenagailuaren aurrean. Internetek eskainitako aukerak anitzak dira, eta telebistan haurrei egokitutako programak gero eta urriagoak direnez, bide honen erabilpena murriztu da. Ikerketek diotenez, haurrek orain dela zortzi urte baino 20 minutu gutxiago pasatzen dute telebistaren aurrean, datu esanguratsua.

Aldaketa hau egotea bere alde onak eta txarrak ditu. Batetik, internet hezitzaileagoa dela bistan da, eskainitako baliabideak ugariagoak baitira. Arazoa zera da, inolako kontrolik gabe interneten murgiltzea. Kasu askotan, haurrak gurasoak baino hobeto konpontzen dira mundu honetan eta ondorioz bigarrenek ez dira kontrolatzeko gai izaten.







Telebistaren aurrean denbora gutxiago ematearen arrazoiak ere ikertu behar dira. Eskainitako programazioa gero eta eskasagoa da, telebista erabat pribatizatu baita. Lehen ordutegi ezberdinetan marrazki bizidunak topatzea ohikoa zen, kate anitzetan, baina orain eskasak dira hauek. Gainera lehen aipatutako pribatizazioari eutsita, ordaindu beharreko kanalak dira marrazki bizidunei arreta gehien eskaintzen dizkiotenak. Baina, haur baten hezkuntza ez al da guztiz librea? Zergatik ordaindu behar haur bat hezitzeko? Interneten kontrakoa gertatzen da, gehiena dohainik eskura daitekeela, dakarren arriskuekin. Oso inportantea da gurasoen jarrera, haurren kontrola izan behar baitute.

Esanak esan, argi dago aldaketa bat egon dela, baina gure esanetan ez da izan parekotasun batekin. Interneteko indarra guztiz handitu da, baina telebistarena mantendu edo handitu beharrean jaitsi egin da, programazioaren “kalitatea” beherantz nabarmen egin baitu.

Honi buruz gehiago jakiteko hemen klikatu

Interneten euskararen normalizazioa sustatzeko sortu da Azkue Fundazioa


Bilbon aurkeztu berri den fundazio hau, bost erakundek osatzen dute: Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Euskaltzaindiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU).
Fundazio honek landuko dituen hiru ardatz nagusiak: euskara, teknologia, eta hori guztia gizarteratzea izango dira, horretarako sarean hainbat baliabide elektroniko sortuko ditu eta jada daudenak indartuko ditu.

Edukiak guztiz libreak izango dira eta proiektua irekia, parte-hartzailea eta bizia izango da.
Euskarak ezagutza librean duen hutsunea betetzeko pentsatuta dago ekimen hau, hots, ikasle batek informazioa topatu nahi baldin badu informazio hori euskaraz aurkitzea erraztu nahi da, hori dela eta, gazteentzat batez ere, zuzenduta dago.

Sarean dauden baliabideak indartuko dituzten artean, Wiki Plaza aurki dezakegu. Orain arte Wikipedian nabigatzaile euskaldunek emaitza ezin hobeak lortu dituzte eta lan hori, besteak beste, indartuko du Azkue fundazioak.
Gai berberari helduz, Mediategia egitasmoan argitaratuta dauden materialak, artxibo multimedia bat egiteko erabiliko dira.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: www.azkuefundazioa.org

Argi dago euskararen normalkuntzarako tresna berriak sortzea positiboa dela, teknologia berriekin lotura badu, are gehiago. Interneten euskararen presentzia oso txikia da eta ikasleen eskura informazio gehiago euskaraz eskaintzea ezinbestekoa da.
Lehen esan dudana ukaezina bada ere, ez dakigu zer nolako inbertsioa suposatzen duen mota honetako fundazioek, beharbada beste bide ezberdinak erabili ditzakegu euskararen normalkuntza bultzatzeko: langile publikoen prestakuntza, udaletan eta zerbitzu publikoetan euskara erabiltzeko tresnak eskura jartzea...eta abar.

Beraz, proiektua egokia dirudi arren, krisi unean gaudelarik pertsona gehiagori lana ematea egokiagoa izan daiteke, aldi berean, hizkuntzaren normalkuntzarako euskaraz ikasten duten ikasle guztiok interneten zerbait argitaratuko baldin bagenu, informazio ugaria eta sakona eskuragarri egongo litzateke. Honetan datza hizkuntza baten benetako normalkuntza.

Informazio iturria: hemen

Haurrak eta internet


Haurren aldetik interneten erabilera desegokia egitea da, gaur egun guraso askok duten kezketariko bat. Teknologia berrien munduan barneratzen ari den gizarte honetan, gurasoak atzean geratzen ari dira haien seme-alabekin alderatuz; askok ez baitakite internet erabiltzen.

Gurasoen aldetik interneten erabileraren gainean dagoen ezjakintasun hori, arras kaltegarria izan daiteke haurrak internet munduan sartzen hasten direnean. Berebiziko garrantzia dute haurrak teknologia berrien gainean hezteko orduan, bai irakasleek baita gurasoek ere; gurasoek haien seme-alabak lagundu behar dituzte. Gurasoek duten, ezjakintasun horri aurre egiteko tresnatzat kaleratu dute “danba”.

Gurasoek kontrolatu behar dute, haien seme-alabak zein web orritan sartzen diren. Horretarako, egokia da ordenagailua etxeko leku publiko batean jartzea, egongelan esaterako, eta ez umearen logelan. Kontrol hori izateko sortu dute danba, alegia, gurasoek haien seme alabak web orri desegokiren batean sartutakoan, haiek horren berri izan dezaten; haurrak web orri desegokietan sartzen direnean… gurasoek mezu bat jasotzen dute. Interesgarria iruditzen zaigu “danba”, eta nahiko erabilgarria, interneten erabilera segurua bultzatzeko, eta haurrek interneten erabilera desegokia egitekotan, gurasoek jakin eta neurriren bat hartzeko.

Informazio gehiago

Teknologia berrien arazoak hezkuntzan


Gaur egungo gizartean geroz eta garrantzia handiagoa daukate teknologia berriak eta haien ezagupenak hezkuntzan txertatzea ezinbestekoa da. Ondoren aipatuko ditut arazo batzuk eta haiei aurre egiteko erronka batzuk.
1-Helduen kasuan teknologia berriak erabiltzeak ikaragarrizko esfortzua suposatzen die eta analfabeto geratzeko arriskua handitzen ari da. Horretarako, motibatu behar diegu, kontzientziatu eta motibatu behar dira horretan alfabetizazioa lortzeko.
2-Gizartean integrazioa lortzeko behar-beharrezkoa da alfabetatze tekonologikoa.Horretarako, talde guztiei erraztu behar zaie komunikazioaren sare berrietarako sarbide desberdinak.
3-Informazio asko jaso ahal dugu teknologia berriari esker, baina esanahiak galtzeko arriskuak dago. Horretarako, gai izan behar gara informazioa garrantzitsua den ahala ez jakiteko eta horrekin geratzea.
4-Hezkuntza erakundeek ez daudela oso eguneratuta gaur egungo formazioaren beharretara zeren ez dituzte behar diren teknologia guztiak. Horretarako heziketaren egitura saiatu behar da aldi berean garatzen.
5- Orain arte erabili den motodologia, prozesu formatiboetan dena memorizatzea. Horretarako ikaslea aktibo egon behar du, parte hartzen, iturri ezberdinak erabiliz informazioa bilatzen saiatu behar dute.
6-Enpresek langile kualifikatuak eskatzen dituzte, heziketa beharra handitu egin da. Horretarako, on-line bidezko formakuntzek tradizionalek duten garrantzia bera izan beharko zuen, eta ez bigarren maila batean egon.

Nire ustez, arazo nahiko daude teknologia berrien inguruan. Hauek ezin dira konpondu berehala eta horregatik pixkanaka-pixkanaka saiatu behar dugu horietara moldatzen, gero eta gehiago ikasten, etabar.
Helduei lagundu behar diegu teknologia berriekin, pazientziarekin egin behar dugu, kasu praktikoak erabiltzen irakatsi behar diegu egunero erabili ahal dituzten gauzekin.
Nire aburuz, ezinbestekoak dira gobernuko laguntza ekonomikoak teknologia berriak pertsona guztiak menperatzeko ahal diren neurrian, zeren hori gertatzen ez bada hainbat pertsona atzeratuta edo gizartetik at geratuko dira.
Bukatzeko, uste dut tekonologia berriak erabiltzen irakasteko, era praktiko batean egin behar dela, horrela ikasleek parte hartu ahalko dute eta kontzeptuak eta prozedurak era errazago batean menperatuko dituzte; ariketak egiten, adibideak jartzen, lantxoak egiten taldeetan, etabar.

Teknologia berriak guztion zerbitzura!


Ordenagailuko sagua erabiltzeko, telebistako mandoa erabiltzeko, etab. arazoak izaten dituzte goiko gorputz-adarretan mugikortasun arazoak dituzten pertsonak. Hauen arazoei aurre egiteko, hainbat proiektu sortzen ari dira, COMPORTA proiektua adibidez, pertsona hauen mugapenak ahalik eta gehien gutxitzeko. Proeiktu hauetan PDAk (Personal Digital Assistant) hartu dira abiapuntutzat.

Teknologia berriak guztiontzat eskuragarri egon behar dira, hauek erabiltzeko aukera eta eskubidea pertsona guztiak eduki behar ditugu eta. Horregatik COMPORTA bezalako proeiktuei esker, aukera hauek handitzen dira, pertsona batzuen mugapenak teknologia erabiltzeko oztopoa ez direlarik.
Horregaitik eskertzekoa da proiektu hauek egiten ari diren pertsonen lana, zeren, oso erraza da mugapenik ez daukaten pertsonentzat teknologia berriak zuzentzea, zaila dena eta baloratzekoa dena, mugapenen bat daukaten pertsonentzat, gutxienengoak direla, proiektu hauek egitea da.
Beraz, horrelako proiektuak guztion bultzada behar dute, baita gobernuena ere, pertsona guztien, teknologia berriak erabiltzeko eskubideak bultzatzea beharrezkoa baita, guztiok berdinak baikara!!!!


informazio gehiago

9/11/09

PUZZLE PIECE eta autismoa


Autismoa duten haurrentzako tresna berri bat da, ordenagailu itxura duena eta irakaslearentzako laguntza bikaina. Autismodun haurrek, harremanetarako eta komunikatzeko zailtasunak izan ohi dituzte, eta hauen garapenerako gaur egun erabili ohi den sistema "errefortzu eta sari"ena da. Horretarako irakasleak umearen emaitza egokiak ala ez egokiak idatzi behar ditu, eta adibidez, bost emaitza onekin sari bat jasotzen du ikasleak. Baina ume hauen arreta gureganatzea zaila izaten da, eta beraz, emaitza idazten dugun aldiro, gure begirada paperera pasatzen denez, umeak arreta galtzen du eta berriro gureganatzeko, denbora galtzen dugu.


Kasu honetan, ikasleak prozesu bera ordenagailu baten bidez egingo du, “puzzle piece” bitartez, eta horrela irakasleak arreta bereganatzeko denbora hori aurreztuko du. Autismodunek hiztegia ikasteko eta honekin batera hitz egiten ikasteko sistema; irudiak ikusi eta izenekin erlazionatzea izan ohi da. Kasu honetan, irudi pila dituzten txarteltxoak izango dituzte, eta hauek barra-kode bat izango dute. Tresna berri hau, ikasleen ahotsa entzun eta identifikatzeko gai izango da, eta txartelarekin bat datorren egiaztatzeko, ongi esanez gero, aurpegi alai bat azalduko da ordenagailuan, eta bestela gurutze handi bat. Emaitza hauek gordeta geldituko dira, eta USB baten bidez guraso zein irakasleek umearen emaitzak ikusteko aukera izango dute.

Diotenez, tresna hau pausu handi bat izango da ume hauen garapenean aurrera egiteko, baina guk ulertutakoaren arabera, zer da ordenagailu honek egin dezakeena eta ohikoak egin ezin duena? Beharbada, praktikotasuna, ordengailu hau honetarako bakarrik izango dela, eta gainera ez dela oso handia izango eta erraz mugitu ahalko dela, baina hainbesteko aurrerakuntza al da?



INTERNET ETA BERE ARRISKUAK UMEENTZAT

Guztiengandik jakina da internet informazio iturri amaigabea dela. Baina betiere informazio guzti hau ez da egokia guztientzat; esate baterako umeen kasua aipagarria da.

Umeak hainbat mezuen erakargarritasunaren aurrean oso zaurkor bihurtzen dira. Hasiera batean dena oso atsegina izan daiteke, baina dakarren ondorioak haurraren kalterako izan daitezke. Bideo honetan ikusten denez badira hainbat aspektu oso argi eduki behar dituztenak, bai gurasoak baita umeak ere.



Hona hemen bideoan aipatutako arriskuak:

- Beste umeen edo pertsonengandik jasotako irainak eta mehatxuak.
- Interneteko zenbait orrialdetan sartzea ekidin behar dute, nahigabe sartuz gero lehenbailehen hauetatik irten beharko dira inolako baldintzarik onartu gabe; adibidez, bortizkeria azaltzen den orrietan, pornografiarekin zerikusia duten orrialdeak, dirua eskatzen duten orrialdeak,....
- Datu pertsonalak eta pasahitzak eskatzen duten orrialde eta pertsonak baztertu.
- Kontu handiz jokatu behar dugu internetez egiten ditugun lagunekin, askotan ez baitira diruditena, eta ezin jakin haien asmoak.

Azken finean umeak umeak dira, eta haiek ez dute ezagutzen edonolako informazioa ematea edo ikusteak izan ditzazkeen arriskuak. Informazio jario hau kontrolatu behar dutenak, umearen heziketaz arduratu behar diren helduak dira; hala nola, guraso, irakasle, begirale, anai-arrebak,....

8/11/09

Haurrentzako Ordenagailuak

Haurrentzako ordenagailuak, umeentzat prestatuak dauden eta ekintza jakin batzuk besterik ez dituzten ordenagailuak dira. Ez dute interneten sartzeko aukerarik ematen ezta ordenagailu normal batek eskaintzen dituen berezitasunak ere. Haurrek jolas dezaten daude prestaturik bereziki, beraz, jolas hezigarritzat hartzen dira, jolasten ikasteko.

Ordenagailu hauek, helduen ordenagailu eramangarrien antza dute, batzuetan arratoia dute eta guzti, antzekotasunak nabarmenagoak izateko. Laguntza moduan, zenbait pertsonai animatu agertzen dira LCD pantailan haurrei ekintzak egiten laguntzeko. Modu horretan umeek zenbakiak, letrak, hitzak, matematika, musika, natura eta abar ikasiko dituzte. Badaude elebidunak baita ere.



Ordenagailu hauen prezioa 25€tik 120€ra artekoa izan daiteke, markaren eta erositako lekuaren araberakoa. Hauetako bat erosterakoan ordenagailuaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira: dibertigarria izango den, eskaintzen dituen ekintzak zeintzuk diren eta batez ere, zein adin tarterako den gomendagarria.

Orri honetan ikus daitekeenez, modelo batzuk nabarmendu ditzakegu, hala nola, VTECH markako “Pequescuela” modeloa (3/6 urte artekoa, 30 ekintza eskaintzen ditu eta batzuk ingelesez),“Genio Junior” modeloa (4/7 urte artekoa, osatuagoa da 32 ekintza ditu eta, ingelesa ikasteko 8 ekintza ditu eta 3 zailtasun maila ikasketa mailakatua egiteko. Gainera, benetako arratoi bat dakar, argiak eta guzti) edota “Kid Computer” modeloa (4/7 urte bitarterako, nahiko osatua baita ere eta 5 ataletan banatutako 70 ekintza baino gehiagorekin, hala nola, letrak, zenbakiak, musika, jolasak eta hiztegia. Elebiduna da eta ahots, soinu eta animazio dibertigarriekin dator.

Dudarik gabe, aprobetxagarriak eta dibertigarriak izan daitezke gailu hauek. Zer nahi dugun eta zertarako nahi dugun argi badaukagu, hauetako bat erostea merezi duela uste dugu. Gure ustez, aprobetxagarriagoa izango da umeek eskolan ikasten dutenarekin erlazioa badu eta jolasteko soilik ez bada. Modu horretan, jolasen bidez eginiko ekintzak, eskolan ikasitakoaren gehigarritzat balio izango zaio umeari. Horretarako, goian azaldu bezala, ordenagailua zein adin tarterako prestatua dagoen jakin behar da eta gustokoa aukeratzea faltako da bakarrik.