Ikasleen ekarpenak

15/12/09

Eskola 2.0 okerreko bidetik

Nire aburuz, eskola 2.0 proiektuak ez du zentzurik. Artikuluan behin eta berriz errepikatu den ideia errepikatuko dut, alegia, etxea teilatutik hasi dutela beste behin ere.

Madrilen erabaki dute zein izango den eskolen beharra.

Jakin badakigu eskoletan teknologia berriak aplikatzen hasteko garaia badela, hots, aldaketa pedagogiko bat behar den moduan. Horregatik, uste dut, eskoletako aldaketa pedagogiko horretan teknologia berrien aplikazioa txertatu behar dugula. Gainera ziru nago eskola askok honelako planak eginak dituztela, hau da, bertatik bertara egindakoak alegia.

Horrela eskolak erabakitzen ditu bere beharrak zeintzuk diren eta horiek konpontze aldera berak diseinatzen du plana. Uste dut hori litzatekeela zentzuzkoena

(Egin klik argazkian artikulua ikusteko)

14/12/09

TELEBISTA HEZITZAILE

Telebistak izugarrizko eragina du haurrengan, balioak eta edukiak segundotan transmititzen ditu, segundoko abiaduran. Komunikazioan, irudien eragina, irakasle edo gurasoena baino erakargarriagoa da eta beraz haurren atentzioa handiagoa. Bestalde, eskolak lortzen ez duen harreman afektiboa lortzera irits daiteke, izan ere, emozioetara iristen asmatzen du.

Irakasle eta gurasoak telebistak duen eragina kontuan hartu beharreko faktorea dute, haurren heziketan parte hartzen duen gailua baita.


Nire aburuz, gurasoei dagokie ikertzea haurrek zenbat denbora eskeintzen dioten telebistari eta zertarako erabiltzen duten. Horretaz gain, beraiekin ikusi beharko lukete, aukeraketak beraikin adostuz eta bertan azaltzen diren eduki eta baloreak landuz.


Eskolan ere hedabideak landu beharreko gaia da, bertan telebistatik informazioa jasotzen ikasi beharko lukete. Beraz, telebista eskolako tresna pedagokiko bihurtu beharko litzatekeela uste dut.


Informazio ghiago hemen.

ARBEL DIGITALEKO 1. KONGRESUA


Azaroak 6 eta 7an egin zen Madriden. Bertan metodo berria, modelu didaktikoak, herramenta berriak kurtso berriak eta eduki digital berriei buruz hitzegin zen besteak beste. Gai berria izanik ezinbestekoa da elkartasun puntu batetara iristea.

PROGRAMA azaroak 6
"La Pizarra Digital. Interactividad en el Aula" liburuaren aurkezpena
Egileak: Alconada, Alonso, Dulac, Gallego

10 etan: Jakitunen hitzaldia
"Las Nuevas Aulas, los Nuevos Docentes"
Cristina Alconada Fernández (Proyecto Pizarratic)
Catalina M. Alonso García (UNED)
Sonsoles Guerra (Universidad de Cantabria - Santander)
Inmaculada del Rosal (CSIF)

10,40 tan: Jakitunen mahai ingurua
"Expertos en Proyectos de Pizarra Digital"
María González Sánchez (CITA)
José Gallardo (CPR de Lorca - Murcia)
Inmaculada Tello Sánchez-Maroto (Universidad Cardenal Cisneros - Alcalá de Henares)
Pilar González Rodríguez (Colegio Ciudad de los Ángeles - Madrid)

Informazio gehiagorako


http://www.dulac.es/Eventos/2009/congresopd/congresopd.htm

NOLA ERABILI ARBEL DIGITALAK

Arbel digitala (arbel elektronikoa, Interneteko kit-a gelan), sistema teknologiko bat da, zeinak, ordenagailu multimedia interneti konektatua eta bideoproiektore bat duen. Modu honetan, ikasle eta irakasleak sistema bat dute non bisualki internetak, telebistak… isladatzen duten informazioa ikusi daiteke: multimedia aurkezpenak eta diskoan digitalizaturiko agiriak (apunteak, klaseko lanak…), bideoak, papereko agiriak (webcam baten bitartez hartu daitezkeenak)… Ikerketa honetan, sistema teknologiko baten ezaugarriak deskribatuko dira, erabilera didaktiko baterako moduak proposatzen dira beste gauzen artean.


ZER DIRA TIC-ak ETA NOLA ERABILI

Teknologia klaseetan: gizarte berri baten aurrean aurkitzen gara. Teknologia berriak iritsi dira gure Ikastetxeetara eta horrekin ikasleen formakuntza handitzea lortuko dugu. Gizarte berri honetan, ezinbestekoa dugu gure ikasleei beste ikuspegi berri bat zabaltzea. Guzti hau, Lehen Hezkuntzan garatzen hasi beharko gara. Landu behar diren metodologia ezberdinak dinamikotasun handiago bat suposatuko dute ikaslearentzat.


"Escuela 2.0" eta EZINTASUNA DUTEN PERTSONAK

http://tecnologiaydiscapacidad.es/2009/12/14/la-educacion-que-queremos/

http://tecnologiaydiscapacidad.es/2009/11/23/divertic-libera-los-pictogramas-de-aumentativa-net/

Programaren HELBURUAK eta AURREKONTUAK
"Escuela 2.0" programaren aurrekontua 200 miloi eurotakoa izango da. Dirutza honen %50a Espainiako gobernutik aterako da eta beste guztia probientzia ezberdinetatik.

Programa honen helburua zera da: hurrengo 4 urteetan aldaketa eman dadila Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta DBH-ko 1. eta 2. mailetan. Geletan, arbel digitalak egotea pentsatzen da eta Internetera konexio inalambrikoa. Modu honetan irakasleak ordenagailu portatil bat emateko aukera ere izango duelarik.

http://www.terra.es/tecnologia/lared/articulo/digitalizar-aulas-21946.htm
Teknologia berriak Euskal Herriko Ikastetxeetan
Integrazioaren momentua iritsi dela eta IKT bertan elementu presentzial zein garrantzitsua izango da Euskal Herriko Ikastetxeetan. Angel Gabilondok (Hezkuntzako saileko arduraduna) "Escuela 2.0" izeneko programa aurkeztuko du. 14.400 gelen digitalizazioa martxan jartzeko prest daude (arbel digitalak...). Teknologi berri hauetarako 20.000 irakasleen formakuntza ezinbestekoa izan da.
Informazio gehiagorako
http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Arranca/digitalizacion/aulas/elpepusoc/20090904elpepusoc_7/Tes
Euskal Herriko egoeraren bideoa

jjjjjjjjjjjjjjhttp://www.youtube.com/watch?v=_2XtAGIWqxMjjjjjjj



Sare sozialak


Teknologi berriekin batera fenomeno interesgarri bat sortu da sarean, gaur egun jende asko interneten bidez ezagutzen dira eta bertan garratzen dituzte beraien harreman sozial guztiak. Kezkatzeko ala ez?

Egia esan orain dela gutxi lege berri bat atera omen dute “tuenti” eta “facebook”-eko erabiltzaileentzako, 14 urte baiño gutxiago dituzten erabiltzaile guztien perfila itxi egingo diete. Bizi ditugun garai hauetan izugarrizko astakeriak entzuten dira, internetek pertsona batzuk behar duten anonimatua ematen du eta hori arriskutsua da.

Nire aburuz beharrezko zen lege berri hau eratzea, haurrak interneten sartzen direnean ez dakite zein dagoen beste aldean beraiekin hitz egiten baino ez dira konturatzen hortaz. Ume batek hasiera batean interneten ibiltzeko eta ordenagailuarekin laguntzarekin egin beharko lukeela pentsatzen dut, askotan gurasoak ere ez dira konturatzen interneten ibiltzen erakutsi egin behar dela. Askotan beharrezkoa izaten da interneteko sare batzuk betatzea. Haurrari interneteri buruzko galdera guztiei erantzun behar zaie, modu honetan informazio erreal bat jasoko dute eta jakingo dute ze nolako egoerak suertatu daitezken sarean.

Facebook eta tuentiarekin arazo larriak sortu dira egia esan, 12, 13 eta 14 urteko aurrentzako nobedade hau ez da batere egokia, beraien argazkiak igotzen dituzte kontrolik gabe eta ez dakite zeinek posible dituen ikusi. Bazen garai teknologiaren alderdi honetan partehartzeko.
Hezkuntza eta teknologiak

Tekonologi berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira, eokia ala desegokia? onuragarria ikasleentzat eta irakazleentzat?

Ikastetxeetan diote teknologi berriak sartzea sozializatze lana dela eta hezkuntzarako aurrera pauso bat. Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere indarrarekin sartu dira oraingo honetan.

Teknologiak agertzen hasi zirenean izugarrizko itxaropena sortu zen hezkuntzaren arloan, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denbora pasa ala ez da espero bezain ondo atera. Ondorengo denboraldian ez ziren teknologietaz fidatzen . Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuspuntua aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Ez dakigu nola aplikatuko diren teknologi berri hauek hezkuntzaren esparruan baino bai onerako izan beharko dela. azkenean


http://www.hikhasi.com/artikulua/707 (klikatu emen)

10/12/09

Italiak mugikorrak debekatu ditu gelan.


Italia izan da lehen herrialdea mugikorrak gelan debekatzen. Bertan grabatzen ziren irudiak bortitz eta gehiegizkoak zirelakoan.

Gelako irudiak filmatu edo mugikorrez klase orduetan aritzea nahikoa ez eta ume autista bati emaniko tratu eskasa edota irakasle bati ipurdia ukitzen bezalako irudiak filmatu eta plazaratzeak eragin du horrelako neurria hartzea. Atzoz geroztik debekatuak daude mugikorrak Italiar ikastetxeetan.

Gainontzeko herrialdeetan ere hasiak dira neurriak hartzen baina hauek ikastetxeen esku geratu dira momentuz, Alemaniako Baviera kasu.

Italia da munduan mugikor gehien duen herrialdea eta horrek ere eragina du gazteeangan: 12 eta 19 urte bitarteko lau gaztetatik batek kamaradun
mugikorra dauka, gaiztakeriak egiteko ahalmena haunditzen delarik. Lehenago gaiztakeriak egin eta kontatu egiten ziren baina gaur egun egin,filmatu eta zabaldu egiten dira interneten bidez.

Gure ustez, hartutako neurria guztiz beharrezkoa da zenbait haur ez baitira konsziente teknologia berrien erabilera zatarrak eragin ditzakeen kalteetaz. Hortaz, hauen erabilera ikasgelan ez dela beharrezkoa ulertarazi eta hartu beharreko neurriak hartzearen alde gaude.

3/12/09

BESTE IRAKASLEEKIN IDEIAK
KONPARTITU


Teknologi berriei esker, beste irakasle betzuekin ideiak konpartitu ditzakegu. Ikasketak amaitu bezain laster lan munduan hasiko gara eta horretarako unitate didaktiko bat nola egin jakin behar dugu. Animatu zaitez! ordenagailua piztu eta bilatu unitate didaktiko desberdinak, hala ere, hemen usten dut nola egiteko eta nolakoa den unitate mota bat.
Kasu honetan heziketari buruzko unitatea utzi dut baina beste ikasgaien unitateak aurkitu ahal dituzue.


















Unitate didaktiko eredu desberdinak interneten izatea aurrerapen handia da. Ez bakarrik hasten ari garetenontzat, baizik eta ikastetxean dauden irakaleentzako ere. Hauek idei berriak topatu ahal dituzte, hainbeste urteetan klaseak ematen ideiak amaitzen dira eta beti gauza berdina ez egiteko internet erabiltzea oso aproposa da.

Nire ustez, hau irakasleei aberasten die, batzuk pentsatuko dute besteen ideiak hartzea irakasle txarreen ezaugarria dela, baliabiderik ez dituztelako egiten dutela. Baina justo kontrakoa iruditzen zait, hauek irakasle askarrak direla uste dut. Horregatik animatu eta interneta erabili ezazue! unitate didaktikoak egiten ikasten duzuenean zuen ideiak publikatu, besteentzako oso lagungarria izango dela pentsatu.

30/11/09

Irakasleentzako kurtsoak


Ordenagailuak ikasgeletan sartzear ditugu eta uste diren emaitza onak eman daitezen, guztia prest egon behar da: ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bat egon behar da, internetarako konexioa izan behar dute eskoletan, irakasleak prest egon behar dira eskoletan eman beharreko materiala ordenagailu bidez eman ahal izateko, etab. Azken hau betetzeko, irakasleentzako kurso batzuk prestatzen hasi dira( Curso de Nuevas Tecnologías para Profesorado de Ciencias Sociales, adibidez), irakasleak momentua heltzen denean, guztiz prest egon daitezen. Zeren, nork erakutsi behar dio ikasleari ordenagailuak dituen baliabide pedagogiko guztiak erabiltzen?

Irakasleak, beraz, proeiktu hau martxan hasi baino lehen, ordenagailuak eta internetek dituen baliabideak zeintzuk diren ikasi beharko dituzte, eta hauek era egoki batean erabili beharko dituzte. Horretarako, lehen aipatutako kurtso hauek, oso positiboak izan daitezkeela uste dut, irakasle guztiak ez baitaude preparatuta klase bat ordenagailu batekin emateko, eta gainera, internetek ematen dituen baliabide ugari ez dituzte ezagutzen ere.

Beraz, irakasleak prest egon behar zarete datorrenari aurre egiteko!


Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN
ESKOLA eta KOMUNIKABIDEAK:
Eskolak telebista nola ikusten den irakasten ez badu, zein gizarterako edo mundurako hezitzen du?
Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu. Telebista eta eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau izan daiteke umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez irakurtzearen errua telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari eskaintzen ez dizkion esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen hainbat gaitasunen garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin du ordezkatu, baina irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak ordezkatu ere.


Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta kritikoak izateko.
Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa , telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea.
Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili behar ditu. Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik eta osotu edo konplementatu egin behar dira.
Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da, horregatik telebista eskoletan erabiltzea gure kultura familiaren errekonozimendua suposatzen du.

(magisteritza eskolan emandako artikulu batean oinarritzen da ez dago interneten)