Ikasleen ekarpenak

15/12/09

Zientzia eta teknologiako ikasketak bultzatzeko estrategiak, “Zientzia eta teknologia hezkuntzan” mintegian

Nahiz eta artikulu hau ekainaren 30ekoa izan, bi arrazoiengatik hautatu dut. Batetik edukia, interes handikoa dela iruditzen zaidalako, bestetik, artikulu honetan Maria Teresa Nuñoren iritzia agertzen delako. Pertsona hau, María Teresa Nuño, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen Didaktikako katedraduna da, beraz horregatik haukeratu dut artikulu hau. Horrela, honen inguruko hausnarketa egingo dut. Artikulu hau, “Zientzia eta teknologia hezkuntzan” mintegiari buruz da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Elhuyar Fundazioak antolatutakoei buruz hain zuzen ere. Batxilergotik hasi eta unibertsitate-ikasketak amaitu arte ikasleek jasotzen dituzten zientzia eta teknologiako edukiak zein diren, zer metodoren bidez helarazten zaizkien, eta gero eduki horiek lan- eta ikerketa-munduko beharrekin bat egiten duten aztertu eta eztabaidatu zuten hizlariek. 70 lagun inguru bildu ziren.

Lehena, Maria Teresa Nuño izan zen. Irakasle honek egiten duen kritika, oso ulerkorra da. Hau da, berak dio, egungo irakaskuntzak ez dituela ikasleak zientzilari izateko trebatzen, baizik eta herritar arruten jakintza zabaltzea besterik ez du bilatzen. Modu horretan irakaskuntzaren aldaketa agerian utziz.

Hurrengo hizlaria berriz, Beatrice Boots da herbeheretarra izan zen. Honen arabera, beharrezkoa da ikasleek zientzia eta teknologiarekin lotutako ikasketan egitea, baina nire ustez, ezin ahaz ditzakegu jakintza orokorrak.

Ondorengo hizlariak, lorpen moduan aipatzen du egun ikasleek aukera gehiago dituztela praktikak enpresetan egiteko. Baina nire ustez, enpresek ikasketetan esku sartzeak ondorio kaltegarriagoak dakartza, esaterako ikasketak beraiek nahi dituzten gaiaren inguruan izatea. Hau da, enpresen beharretara egokitzea, beste jakintza batzuk ahantziz eta irakaskuntza merkatuaren esku utziz. Hots, salerosketarako zerbitzu bat bezala erabiliz.

Orokorrean hizlari gehienak bat egin zuten ideia batzuetan, hala nola, hezkuntzak behar duen aldaketa pedagogikoan, teknologien berehalako txertazea etab.


Hala ere gai honen inguruan gehiago irakurtzeko egin klik argazkian, zuzenean zientzia.net- era eramango zaitu eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario