Ikasleen ekarpenak

22/10/09

DENBORA GALTZEN?

Kalkulatu beharko genuke zenbat ordu egoten garen ordenagailu edo telebista baten aurrean. Zenbat denbora izango litzateke? Seguraski, behar edo komeni den zerbait gehiago.



Ezer egiteko ez dugunean edo denbora librean egiten dugun lehen gauza, telebista edo ordenagailua piztea da. Ez al dago beste ekintza bat horren ordez egiteko eta aldi berean onuragarriagoa dena?
Beste makina gauza egin dezakegu; liburu bat hartzea, irakurtzea, adibidez. Gaur egun liburu gutxi irakurtzen ditugu eta beharrezkoa da garapen kognitibo baterako baita beste gauza batzuetarako ere.

Beste aukera bat kalera irtetea eta besteekin harremanetan jartzea izango litzateke. Askotan ordenagailuaren aurrean edo sofan etzanda geratzen gara orduak pasatzen ezer produktiboa egin gabe, “zapping-a” eta “klik-a” lantzen.

Hau guztia ez du esan nahi teknologia berriak alde batean utzi behar direnik, soilik ekintza ezberdinak gauzatzea hobe dela. Denetik egitea eta probatzea ongi dago, ez dugu egon behar beti zeregin berdinak egiten. Azken finean, hori guztiak gehiegikeriaz egiteak, ondorio txarrak ekartzen ditu, baita aspergarria bihurtzen da.

Honi buruzko adibide zehatza irakurri nahi baduzu, klik egin.

2 comentarios:

  1. Ok.
    Denbora galtzea zer den !!! ez da argi geratzen !!!... lagunekin egotea, irakurtzea,... edozein gauza izan daiteke denbora galtzea ;-)

    ResponderEliminar