Ikasleen ekarpenak

17/11/09

Bideojokoak ere hezitzaileak dira

Jolasa ume baten garapenean oso elementu garrantzitsua da. Urteetan zehar jolasteko metodoak edo ohiturak aldatuz joan dira, teknologiak aurrera egin duten heinean, eta horrela, kaleko jolasak murrizten doaz, bideojokoen erabilpena handitzen den bitartean. Jolas tradizionalak beraz desagertzen doaz gure gizartean, aldiz, egungo gazteek, bideojokoak nahiago dituzte. Jolas hauekin beti izan dira arazoak, batzuen esanetan ez baitira batere baliagarriak. Gainera haien kontrako beste argudio bat ere badago, etxean ordu dezente pasatzen dituztela pantailaren aurrean. Hala ere, beste batzuen esanetan jolas hauek erabat hezigarriak dira, betiere erabilpen apropos bat ematen bazaie: adin bakoitzari dagokion bideojokoa egokitzea, edo hauetan jolasten aritzeko denbora gehiegizkoa ez izatea, hau da, denbora kontrolatzea.

Bideojokoen artean genero ugari topa ditzakegu, adin bakoitzean interesgarriak izan daitezkeenak. Hona hemen genero ezberdin horiek: simulaziozkoak, akziozkoak, estrategikoak eta kirolezkoak. Bakoitza jokalarian eragin desberdinak izango ditu, gaitasun ezberdinak lantzen direlako, batzuetan abilezia, bestetan azkartasuna, pentsatzeko gaitasuna...


Hala ere, aurretik esan dugun moduan generoa kontrolatu behar da, joko bakoitzaren azalean jolas hori bideratutako adinari erreparatzen dio eta askotan haien adina baino handiagoko jokoak hautatzen dituzte. Horrek ondorio negatibo handiak ekar dezake, batez ere jolas askotan dagoen maila agresiboagatik. Batzuetan ere sexismoa eta arrazismoa agertzen da jolasetan. Hori ekiditeko gurasoen papera oso garrantzitsua da, euren semeen jolasak kontrolatu behar baitituzte, baita horien aurrean ematen duten denbora ere.

Bistan da jolas hauek erabiltzea ondorio onak eta txarrak izan dezakeela, baina beti bezala kontrolean eta erabilpen egokian datza jolas hauekin ikastea eta gozatzea.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen:

No hay comentarios:

Publicar un comentario