Ikasleen ekarpenak

17/11/09

Haurrak eta teknlogi berriak


Haurtzaroa bizitzako etapa garrantzitsuena da, bizitzan zehar erabiliko ditugun trebeziak (hitz egin, ibili, harremanak sortu eta bakoitzaren indibidualitatearen kontzientzia hartu) garatzen baiditugu eta etorkizunean izango garen pertsona definitzen hasten delako.

Gaur egun teknologia berriak etorkizun laboralerako eta proiekzio profezionalerako ezinbestekoak dira, duela 100 urte ordutegi eskolarrak industria lan egiteko zuen adina garrantzia.

Hori dela eta, interneten informazio jasa izugarria dago eta honek gaztetan arazo larriak sortzen ditu. Gure gurasoak ez bezala, informazio askoren artean egiazkoak edo hoberena dena aukeratzen ikasi behar dute gaur egungo ikasleek.

Irakasleak eta gurasoak nahiz eta pixka bat ezagutu, ez dute internet gazteen heziketarako erabiltzen, bertan dagoen informazio ugaria alde batera utziz.

Beraz, gaur egun, helduen eta gazteen arteko aldea, teknologi berriari dagokionez, oso handia da eta helduek ez dute ulertzen gazteak hasten ari diren ingurua.

Hortaz, gizartearen eta hezkuntza sistemaren eskaria pertsona helduen digitalizazioa ahalbidatzeko errekurtsoak eta azpiegitura sortzea garrantzitsua litzateke.

Gai honi buruz gehiago jakiteko hemen klikatu: http://www.infosertec.com.ar/blog/?p=5399

Bideojokoak ere hezitzaileak dira

Jolasa ume baten garapenean oso elementu garrantzitsua da. Urteetan zehar jolasteko metodoak edo ohiturak aldatuz joan dira, teknologiak aurrera egin duten heinean, eta horrela, kaleko jolasak murrizten doaz, bideojokoen erabilpena handitzen den bitartean. Jolas tradizionalak beraz desagertzen doaz gure gizartean, aldiz, egungo gazteek, bideojokoak nahiago dituzte. Jolas hauekin beti izan dira arazoak, batzuen esanetan ez baitira batere baliagarriak. Gainera haien kontrako beste argudio bat ere badago, etxean ordu dezente pasatzen dituztela pantailaren aurrean. Hala ere, beste batzuen esanetan jolas hauek erabat hezigarriak dira, betiere erabilpen apropos bat ematen bazaie: adin bakoitzari dagokion bideojokoa egokitzea, edo hauetan jolasten aritzeko denbora gehiegizkoa ez izatea, hau da, denbora kontrolatzea.

Bideojokoen artean genero ugari topa ditzakegu, adin bakoitzean interesgarriak izan daitezkeenak. Hona hemen genero ezberdin horiek: simulaziozkoak, akziozkoak, estrategikoak eta kirolezkoak. Bakoitza jokalarian eragin desberdinak izango ditu, gaitasun ezberdinak lantzen direlako, batzuetan abilezia, bestetan azkartasuna, pentsatzeko gaitasuna...


Hala ere, aurretik esan dugun moduan generoa kontrolatu behar da, joko bakoitzaren azalean jolas hori bideratutako adinari erreparatzen dio eta askotan haien adina baino handiagoko jokoak hautatzen dituzte. Horrek ondorio negatibo handiak ekar dezake, batez ere jolas askotan dagoen maila agresiboagatik. Batzuetan ere sexismoa eta arrazismoa agertzen da jolasetan. Hori ekiditeko gurasoen papera oso garrantzitsua da, euren semeen jolasak kontrolatu behar baitituzte, baita horien aurrean ematen duten denbora ere.

Bistan da jolas hauek erabiltzea ondorio onak eta txarrak izan dezakeela, baina beti bezala kontrolean eta erabilpen egokian datza jolas hauekin ikastea eta gozatzea.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen:

Ikastetxeetan wifi loturak kentzeko eskatu dute, haurren osasuna zaintzeko



























Bilkoko Auzo Elkarteen Federazioak egin duen eskaerak honako hauxe dio; “Mundu guztiak Ikastetxeetan Internet izan dezala, baina kable bidez”.
Haurraren hazkunde osasuntsua jokoan dagoela diote, wifi uhinak oso arriskutsuak baitira gizakiongan, eta gehien bat adinekoengan, haurrengan eta haurdunengan eragiten du. Honexegatik, EH-ko kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformak lehenengo ikastetxeetatik wifia kentzeko proposamena egin du (haurrak, haurdunak, adinekoak…daudelako).
Honekin aipatu nahi da, Auzo Elkarteen Federazioko kideak ez daudela teknologia berri honen aurka, baizik eta osasunaren alde daudela, hots, Espainiako Gobernuak dioenaren guztiz aurkakoa, hain zuzen ere honek teknologia berriak sustatzea baita nahi duen bakarra, atzetik dauden arriskuak alde batera utziz. Ulertezina da, Espainiako Gobernua baita lehenengo lekuan osasunak duen garrantzia azpimarratu nahi duena…
Duela urte dexente irratia eta telebista ikastetxeetan ezarri ziren eta horiek kable bidezkoak izan arren, ez dira batere atseginak osasunarentzat. Gaur ordea,goian aipatu bezala, kableez gain uhinak ezarri nahi dituzte eta etorkizunean, zer ote?

Gu ere BIlboko Auzo Elkarteak dioenarekin bat gaude, lehena osasuna baita eta oso garrantzitsua, gure bizia jokoan jartzen ahal duelako. Beraz, wifia eskolan jartzearen kontra gaude, kable bidezkoak nahi dituzten guztiak jar ditzatela, baina uhinak dituzten gauzarik ez.

Informazio gehiago

ELMER PROIEKTUA


Elmer priektua, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Miramongo museoaren artean sortutako proiektua da.
Helburuak hainbat dira, baina nagusiena honako hau da; eskolaren eta museoaren arteko erlazioa bultzatzea, hots, ikasleek bai eskolaren bide zeta baita proiektuaren bidez ere errazago ikas dezaten, bi informazio iturri aberats edukiz.

Goian aipatu legez, eskolak momentuan diharduen gaiari buruzko informazio ahalik eta zabalena eskaintzen dio ikasleei, eta aldi berean, museoak ere gai horri buruzko informazio gehiago eskaintzen die. Adibidez, zientzia izango da landuko den gaia eta hasiera batean ikasleek eskolan zientziari buruzko informazioa lortu beharko dute, hainbat pauso emanez, ondoren museora joan ahal izateko: museorako irteera prestatuko da, gaiaren aurretiko ezagutza minimo bat izan dezaten eta ondoren, museora joanen dira. Behin han daudela, ikasleak dakitena eta museoan ikusten dutenarekin informazio zabalagoa lortuko dute, bai gairen inguruan nahiz eta teknologi berrien inguruan ere.

Beraz, hainbat gauza ikasiko dituzte ikasleek, baina horien artean garrantzitsuena, eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomenoak ezagutzen joaten direla, eta guzti hau teknologia berrien bidez, horrela haurraren motibazioa are handiagoa izango delako.

Laburbilduz, gure ustez Elmer proiektu hau zoragarria da, guztia teoriaren bidez ikasteak aspertzen baitu, eta praktika ikasteko bide egokiena dela iruditzen zaigu (aberatsagoa, motibagarriagoa). Hemen bi gauzak ditugu, “teoria (eskola)-praktika(museoa)”, ezinhobea.

Informazio gehiago

16/11/09

Mapa Kontzeptualak: Mindomo

Mapa kontzeptualak ikasteko metodo bat da. Ideien erlazio zuzenen bitartez, kontzeptuak erlazionatzen dira. Ezaugarririk nabarmenena begietara duen eragin zuzena da, izan ere, begirada txiki bat botaz gero, oinarrizko ideiak beregana ditzakegu.


Mapa kontzeptualak aintzinako teknika da baina hauek sortzeko teknologia berriak ere sortu dira. Hasieran eskuz eta paperean egiteko baino ez zegoen aukera. Gaur egun ordenagailu programek ere mapa kontzeptualak egiteko aukera ematen dute. Hauen artean "Mindomo" aurkitzen da. Mindomoren bitartez eta modu errazean mapa kontzeptualak egin daitezke.

Hona hemen Mindomo nola erabiltzen den ikusteko bideo bat:




Mapa kontzeptuala ikasteko metodoa den bezala, irakasteko metodoa ere bada eta pixkanaka beste edozein arlotan ere erabiltzen doa: hitzaldi bat ematerakoan adibidez.

Mapa kontzeptualei buruz gehiago jakin nahi baduzu
klikatu hemen

Bestalde badaude beste programa batzuk, Mindomoz gain, mapa kontzeptualak egiteko direnak.
Adibidez Cmaps Tools, hona hemen hori erabiltzeko azalpen bideo bat
klikatu hemen

Ordenagailuak etorkizuneko hezkuntzaren alternatiba


Sei aste pasa dira liburu digitalak ordenagailu portatiletatik hartzen hasi direla Kataluiniako DBH 1. mailako 70 zentroetan eta eskolako errutina inguruko lehenengo efektuak ikusten hasi dira. Efektu hauen artean azpimarratu daitezkeenak ikasleen motibazio handiagoa eta honekin batera etorri den klaseetako diziplina hobekuntza nabaria, normalean gatazkak sortzeko joera zuen etapa batean. Aldi berean, irakasleek ikusten ari dira baita ere azterketak prestatzearen lan gogorraren ondoren, azterketak zuzentzea bezalako lan astunaz ahaztu egiten direla, lan hau makinek egiten baitute, normalean jasaten duten presioa gutxitzera eramaten duena.



Zailtasunak egon harren eta errealitatea plurala dela kontutan hartuta, kontsultatutako zentroetako irakasleen gehiengoak uste du tresna pedagogiko esperantzagarri baten aurrean gaudela. Hasieran eszeptiko agertzen ziren asko ere honen alde jotzen hasi dira.

Informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.


Azaldutako informazioa garrantzitsua iruditzen zait hezkuntzan onurak ekartzen dituelako, eta gainera beharrezkoak bihurtzen ari diren teknologia berriak barne hartzen dituelako. Gainera, aipatzen denez, gelako diziplina mantentzen laguntzen du, eta gaur egungo hezkuntzaren egoera kontutan hartuta hau aurrerapauso izugarria izango litzateke. Eta aurrekoa gutxi balitz, irakasleen lana ere errazten du.

Baina nire uste apalean, bi alderdi kolokan geratzen direla iruditzen zait. Batetik, ez du aipatzen zein motatako ikastetxeetan garatu den azaldutako ekimena. Eta hau ez da berdina izango mota bateko edo besteko ikasleak badaude. Normalean dirua eskatzen duten iniziatibak klase sozial ertain-altuko ikastetxeetan burutzen dira, beraz, horrela izan bada ez du ziurtatzen gainontzekto ikastetxeetan eragin berdina izango duenik. Eta bestetik, berrian aipatzen da sei aste daramatela teknika berri hau erabiltzen. Hortaz, gertatu ahal da hobekuntza erabilpenaren berritasunagatik izatea baita ere. Beraz, denbora gehiago itxoin beharko dugu iniziatiba honek hasieran ekarri dituen onurak guztiz errealak direla esateko.

Haurrak eta bideojokoak.


Gaur egun oso haur gutxi egongo dira gure gizartean inolako bideojokorik ez dutenak etxean. Sarritan entzun ditugu kritikak hauen inguruan baina ba al dute arrazoia kritika horiek?

Egindako ikerketa batzuen arabera, bideojokoek hobekuntza batzuk eragin ditzakete pertsonengan, hala nola, eragin psiko-soziala izan dezakete, sozializazio errazten dute... Orainarte gutariko askok ez genuen pentsatuko horrelako zerbait posible izango zenik eta oraindik ere izango da zalantzan jarriko duenik. Izan ere, aspaldian modan jarri dira Wii eta nintendo DS bezalako bideojokoak, modu dibertigarri batean “kirola” egin dezaketelako edo garunarentzat komenigarriak izan daitezkelako.

Nire ustez ordea, bideojokoak orokorrean funtzio hezitzaile oso eskasa dute, ezer ez dutela ez esatearren. Denborapasa bezala erabiltzea ez zait gaizki iruditzen baina neurrian. Neurritik atera ezkero, kalte handiak egin ditzake nire aburuz. Haur asko gelditzen dira etxean kalera atera beharrean bideojokoetan jolasten, etxean daudenean etxeko lanak egiteko denbora izugarri kentzen diete eta pentsatzen jarrita beste eragin kaltegarri gehiago atera genitzazke.

Hitz hauekin ez dut esan nahi bideojokoen kontra nagoenik, baina bai hauei ematen zaien erabilera ez dela egokia. Saiatu gaitezen neurria jartzen, gauza gehienek neurrian egin ezkero beraien alde ona izaten baitute.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

15/11/09

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO KALIFIKAZIOAK INTERNETEN

Ikasleen notak direla eta, orain arte ohikoena gurasoei paperean iristea izan da, hau da, tutoreak umea edo gazteari txostena eman, eta honek gurasoei helarazten zien. Baina urte gutxi batzuetan hori aldatzen joan da, eta egun, gurasoak internet bidez zuzenean ikus ditzakete seme-alaben emaitzak. Emaitzez gain, guraso-tutore harremana internet bidez emango da, eta guzti-guztia azalduko da sarean.
Gurasoek zuzenean emaitzak jasota, argi dago, sor zitezkeen mesfidantzak desagerrarazi dituela, orain gurasoek badakite emaitza hori benetakoa dela eta hori positibotzat hartu behar dugu. Bestalde, seme-alabek notak gurasoei zuzenean eman behar ez izateak, lehenengoengan lasaitasuna ekar dezake, eta beraz, emaitza txarra izanez gero, gurasoek ikusiko badute ere, seme-alabek ez dute “entregatzeko” une hori jasan beharrik.
Hau guztia positiboa da? Ba bueno, gurasoek baiezkoa esango dute ziuraski, eta horregatik, gehiengoak notak internet bidez ikustera animatuko dira. Baina hainbesteko kontrola ona al da? Seme-alabek ezingo dute hutsegiterik egin gurasoek jakin gabe, berandu helduz gero ere hor azalduko da... hutsegite txikiena ere hor idatzita azalduko da. Eta zer? Guraso horiek ez al dute inoiz hutsegiterik izan ala? Gainera, “seme-alaba-guraso” harremana hoztuko da, ez baita berdina zerbait aurpegira esan behar izatea edo beste iturri batetik ezagutu eta gero horren inguruan hitz egitea.
Aipatzekoa, EAEn, horretarako erabilitakoaena Inika sistema dela.

12/11/09

Internet eta teknologia berriak Gaztelekun guztiontzako eskuragarri

Teknologia berrietara eta internetera hurbiltzeko zailtasun gehien dituen biztaleriarentzako asteburu oso bateko ekimena da. Zarautzeko Gaztelekuak espazio ezberdinak izango ditu erabilgarri, interneten eta teknologia berrien erabilera sustatzeko. Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
Argi dago teknologia berrien arloan daramagun erritmoa ikusita halako ekimenak bultzatu behar direla, batez ere, biztanleriaren zati handi, oso handi batek oraindikan oso urruti dagoelako mundu horretatik. Are gehiago, gaur egun edozein gailu elektroniko erabiltzeko beharrezkoa da teknologia berrietan pixka bat gaurkotuta egotea eta zentzu horretan gure zaharrek arazoak dituztela eta izango dituztela argi dago. Izan ere, administrazioa os lanpetuta dago teknologia berriak eskuragarri jartzeaz eta gizartean barneratzeaz eta ahazten ari dira hauek erabiltzeko honen moduko ekimen askoz ere gehiago eta epe luzeagaokoak egin behar direla.

Lehen Hezkuntzako 5.mailan ordenagailu eramangarriak!


Lehen Hezkuntzako 5.mailako haur guztiek ordenagailu eramangarriak jasoko dituzte otsailetik aurrera.
Hezkuntzak 12.6 miloi euroko ibertsioa egingo du ordenagailuok lortu eta multimediako materiala betiko testu liburuekin batera erabiltzeko.

539 eskola publiko eta 401 eskola kontzertatuk jasoko dituzte internetera sarbidea izango duten ordenagailu hauek, guztira 18.159 izanez. Ordenagailuek software librea izango dute Hezkuntza departamentuak software mota hau bultzatzeko helburua izanez.

Guzti honek teknologia berrien iraultza gainean dugula ikustarazten digu. Gure bizitzan teknologia berriak sartzen joan gara pixkanaka (ordenagailua, sakeleko telefonoa, interneta, messengerra, blogak, facebooka, tuentia...)eta azkenik hauek ere hezkuntzara sartzear daude Eskola guztia aldatuz. Aldaketa hau beharrezkoa da gure iritziz, ez soilik edukietan, irakasteko eran baizik. Hala ere galdera bat datorkigu burura: izango al gara irakasleok ikasleei benetan etorkizuneko gizarte batean aurrera egiteko beharrezkoak izango dituzten gaitasunak helarazteko gai? Gure ustez gaitasun hauek zeintzuk diren jakitean datza guztiaren zailtasunak, gizarteak eta honen erlazionatzeko, lan egiteko, maitatzeko eta bizitzeko, finean, erak aldatuz baitoaz oso azkar, ia konturatu gabe.
Eskoletan teknologia berriak edukitzea (pantaila zein ordenagailuak) ezinbestekoa da etorkizunak planteatzen digun erronka hau aurrera eraman ahal izateko, baina oraindik eta garrantzitsuagoa da, gure ustez, irakasleen prestakuntza eta eduki zein hezkuntza programak egokitasunez aurrera eramateko konpetentziak zehaztea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

11/11/09

Maisuek Facebook moduko sare bat erabiliko dute ikasleekin.



Generalitateak eta Ikerkuntzarako Kataluniar Fundazioak elkarlankidetzan ari dira lau ertzetako proiektu batean. Lehenengoa, Facebook moduko sare baten erabilpena izango da, geletatik kanpo ikasle eta maisuen arteko komunikazioa sustatzeko. Bigarrena, biblioteka, bideoteka eta fonoteka birtual bat erabiltzean datza material digitala eskoletan erabili ahal izateko. Hauxe erosteko mugikorretako txartelaren antzeko bat erabiliko da. Hirugarrena, internet bitarteko ikaskuntzarako plataforma bat litzateke non ikasleak lanak egin eta maisuak zuzentzeko aukera izango zukeen. Bukatzeko, ikaslea bideratzeko edukiak hautatzeko sistema bat sortzean datza. Honetaz guztiaz gain, akordio honek 230.000 ikasleek ordenagailu mugikor propioa izateko aukera bultzatuko du. Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Ideia ez dago gaizki baina hezkuntza sistema une honetan hainbesteko aurrerapenei aurre egiteko prest ez dagoela uste dugu. Baliabideak eta aukerak ematea ongi dago, baina lehenik eta behin hauek ikasleek erabil ditzaten maisuek ere erabiltzen ikasi beharko dute. Izan ere, irakaslegoa zahartua dago eta era berean horrenbesteko teknologia berriak erabiltzeko ez daude prest, hau da, ez dute bere unean behar bezalako prestakuntzarik jaso. Beraz, nola erabiliko dituzte ikasleekin eurek ere ez badakite? Bestalde, ez genuke ahaztu behar teknologia berriak barneratzea erraza dela, baina hauek sartuta pedagogia guztiz aldatzen da eta horrek moldakuntza prozesu luze bat eskatzen duela. Ideia ona iruditzen zaigu, baina azkarregi berriztu nahi garela iruditzen zaigu.

Ikastetxeetan wifi loturak kentzeko eskatu dute, haurren osasuna zaintzeko


Eskaera Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Taldeek egin dute eta EILAS, ELA, ESK eta LAB sindikatuak eskaera honen alde agertu dira. Talde hauen ustez, internet eskoletan egon behar du, baina interneten lotura kablearen bidez izan behar du.
Talde haune kezka nagusia, ikasleen osasuna da. Haien ustez: "haurren hazkunde osasuntsua dago jokoan" eta prebentzioa garrantzitsuena izanda, ez dute beharrezkoa ikusten wifiaren erabilpena.
Europako parlamentuko ia talde guztiak eskaria onartu eta gero, eskaera luzatu diote Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Eskatzen duten prebentzio irizpidea ezartzen hasteko, ikastetxeetatik hasiko dute euren kanpaina, wifi uhinek adinekoei, haurrei eta haurdunei eragiten diela, gehienbat, azpimarratuz.
Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Taldeentzat gizarteari abisatu behar diote Espainiako Gobernua egiten ari den kanpaina osasunaren kontra doalako. Ez daude teknologia horren kontra, baizik eta osasunaren alde, kontrolik gabe wifi uhinen erbailpenaren eta hedapenaren aurka daude, hain zuzen.


Nire ustez, wifi uhinak kolokan jartzen baldin baditugu, gure inguruan dagoen teknologia ia guztiari uko egin beharko genion.
Argi dago, uhinak ez direla onak osasunerako, baina, ez dut uste kalte handirik suposatzen duten.
Ziur nago, wifi uhineko taldeen aurkako kide askok wifia erabiltzen dutela, tresna praktikoa delako, hain zuzen.
Gainera, osasun kalteak eragiten duela ez dago sekula ere frogatuta, horregatik, wifiaren aurkako kanpaina hau ez dut ulertzen.
Laburbilduz, oso pragmatikoa den tresna hau, jende guztien esku dago eta leku askotan doan gainera, ez diot ald enegatiborik ikusten.

Danimarkar ikasleak internet bitartez ebaluatuak izango dira


Jadanik Danimarkar estatuko 14 ikastetxetako ikasleak euren azterketak egiteko orduan sarean sartzeko aukera daukate. Frogatzeko epean dagoen proiektu hau teknologia berrien erabilpena uztartu nahi du. Gainera, danimarkar gobernuak esan duenez 2011. urterako ikastetxe guztietara zabalduta egon dadin nahi du. Alor guztietatik iritzi positiboak entzun dira, baina horiek ezagutzeko klikatu hemen.


Argi dago bizi garen garaian proiektu hau teknologia berriekiko beste aurrera pausu bat dela. Hala eta guztiz ere, internet azterketa baten bitartean erabiltzeko aukera ematea arriskutsua ere izan daiteke, besteak beste sarean edozein gaiaren inguruko informazio iturri asko eta oso onak daudelako eta ikaslea hauek erabiltzeko orduan habilezi bereziak baditu onura handiak lortu ditzake. Gainera, ez da argi gelditzen zer eskaini dezakeen internet erabiltzeko aukera azterketa baten bitartean, zertarako edo zein helbururekin proposatzen den proiektu hau teknologia berriak sustatzeaz gain. Proiektu ona eta ideia ona baina ikusten dugunez galdera gehiegi airean gelditzen dira.

Danimarkako ikasleek, internet erabili ahal izango dute 2011. urtetik aurrera

ordenador612428082001809862781
Horrela erabaki du Danimarkako gobernuak, 2011.etik aurrera Danimarkako ikasleek azterketak egiterako orduan internet erabili ahal izango dute. Data heldu arte, 14 ikastetxetan sistema berri hau frogatuko dute. Dena den, azterketak egiterakoan txateatxea eta emailak jasotzea edo bidaltzea debekaturik egongo da.
Bertel Haarder, Danimarkako Hezkuntza ministroak, hurrengo urteetan beste hainbat herrialde sistema bera imitatuko dutela dio.
Danimarka aspaldian hasi ziren teknologia berriak hezkuntzan aplikatzen, izan ere, bertan azterketa idatziak ordenagaiuluz egiten ziren lege berri hau aurkeztu aurretik.

Niri behintzat, askoz ere erabilgarriagoa iruditzen zait teknologia berriak informazio iturri bezala erabiltzen jakitea, hainbat eta hainbat alferrikako datu buruz ikastea baino. Ideia bikaina iruditzen zait ikasgai batzuetarako. Baina gaiaren arabera aplikatu beharreko aukera izan behar du. Ea aplikatzen denean, lege berri honen ondorioa zein den jakiterik daukagun. Ondorio positiboak ematen baldin baditu, izango al da hau, hezkuntzaren aldaketaren hasiera?

Informazio gehiago: BBC News

Erabil dezagun telebista heziketan!


Telebistak haurrengan eragin handia daukan ikus-entzunezko objetua dugu. Haurrek telebista aurrean pasatzen duten denboragatik, gurasoak eta irakasleak baino pisu handiagoa izan dezake haur horien hezkuntzan, balioak eta edukiak era arin batean heltzen baitzaizkie, irudien eragina, hitzen eragina baino handiagoa da eta.


Telebistak daukan garrantzia eta balioak eta edukiak trasmititzeko daukan eragina ikusita, telebista, balio eta eduki horiek era egoki batean trasmititzeko erabil daiteken baliabidea dugu. Gurasoek eta irakasleak baliabide hau gehiago erabili beharko lukete, haurren arreta telebistari, gurasoei eta irakasleei jartzen zaien arreta baino handiagoa baita.

Beraz, telebista heziketarako baliabide bezala erabili beharko genuke, baina, programazio egokiak erabiliz, telebistan dauden programak guztiak ez baitira oso hezitzaileak. Programazio egoki hauen hautapena, gurasoen eta irakasleen lana da, hezitzaileak diren, eta gure gizartea benetan ezagutzeko baliogarriak izan daitezkeenak aukeratu beharko dira.

Informazio gehiago, hemen daukazue