Ikasleen ekarpenak

10/11/09

Haurrek teknologia berriak nahiago

Azken datuek dioten arabera egungo haurrek telebista gutxiago ikusten dute. Baina zertan erabiltzen dute denbora hori? Argi dago, ordenagailuaren aurrean. Internetek eskainitako aukerak anitzak dira, eta telebistan haurrei egokitutako programak gero eta urriagoak direnez, bide honen erabilpena murriztu da. Ikerketek diotenez, haurrek orain dela zortzi urte baino 20 minutu gutxiago pasatzen dute telebistaren aurrean, datu esanguratsua.

Aldaketa hau egotea bere alde onak eta txarrak ditu. Batetik, internet hezitzaileagoa dela bistan da, eskainitako baliabideak ugariagoak baitira. Arazoa zera da, inolako kontrolik gabe interneten murgiltzea. Kasu askotan, haurrak gurasoak baino hobeto konpontzen dira mundu honetan eta ondorioz bigarrenek ez dira kontrolatzeko gai izaten.







Telebistaren aurrean denbora gutxiago ematearen arrazoiak ere ikertu behar dira. Eskainitako programazioa gero eta eskasagoa da, telebista erabat pribatizatu baita. Lehen ordutegi ezberdinetan marrazki bizidunak topatzea ohikoa zen, kate anitzetan, baina orain eskasak dira hauek. Gainera lehen aipatutako pribatizazioari eutsita, ordaindu beharreko kanalak dira marrazki bizidunei arreta gehien eskaintzen dizkiotenak. Baina, haur baten hezkuntza ez al da guztiz librea? Zergatik ordaindu behar haur bat hezitzeko? Interneten kontrakoa gertatzen da, gehiena dohainik eskura daitekeela, dakarren arriskuekin. Oso inportantea da gurasoen jarrera, haurren kontrola izan behar baitute.

Esanak esan, argi dago aldaketa bat egon dela, baina gure esanetan ez da izan parekotasun batekin. Interneteko indarra guztiz handitu da, baina telebistarena mantendu edo handitu beharrean jaitsi egin da, programazioaren “kalitatea” beherantz nabarmen egin baitu.

Honi buruz gehiago jakiteko hemen klikatu

1 comentario:

  1. Ok. Honako webgunean telebista haurrekin nola ikusi behar den azaltzen da: www.bige.es

    ResponderEliminar